Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 1

LAUGARREN GAIA.

Hidrosfera

1. HIDROSFERA: Lurreko ur guztiak osatzen duen multzoa da


2. DISOLBATU: Sustantzia bat beste batean disoluzio egoerara igarotzen denean. Adibidez,
Colacao bat egiten dugunean, hautsak botatzen ditugu esnera eta hor, disoluzio bat ematen da.
3. BEROA: Bi gorputzen tenperatura desberdintasunaren ondorioz gertatzen den energia
transferentzia.
4. DILATAZIOA: Beroaren edo hotzaren eraginez, gorputzaren bolumena handitzea da.
5. ITSASKORRA: Bi sustantzia elkarrekin lotzeko gaitasuna da.
6. ERREAKZIO KIMIKOA: sustantzia bat edo gehiago (erreaktiboak) beste sustantzia batean
bihurtzen direnean.
7. LURRUNKETA: materiaren egoera aldaketa da, likidotik-gasera.
8. KONDENTSAZIOA: materiaren egoera aldaketa da, gasetik likidora.
9. EBAPOTRANSPIRAZIOA: Izaki bizidunek uraren lurrunketa (likidotik-gasera) eragiten
dutenean ematen den prozesua da.
10. IRAGAZTEA: Ura lurzoruan sartzea da.
11. BALIABIDE NATURALA: Gizakion premiak asetzeko ingurumenetik hartzen den guztia da.
Horien artean, energia, elikagaiak, ura, airea…
12. KUTSATZAILEAK: Uraren kalitatea murrizten duten sustantziak dira.
13. INPAKTU POSITIBOA: ingurumenaren egoera hobetzen duten jarduerak dira.
14. INPAKTU NEGATIBOA: ingurumenaren egoera okerrera egiten duten jarduerak dira.
15. AKUIFEROA: Lurpeko ur-geruza da.
16. ARAZKETA: Ura garbitzeko eta edateko on bihurtzeko prozesu horri deritzo.

You might also like