Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 4

FERIALARIAK BETI LEKU BATETIK BESTERA.

Julen Dominguez bilbotar gazteak txikitatik ezagutzen du ferialarien bizitza. Bere


aitaren aitona-amonak ferialariak ziren, eta beraz, belaunaldiz belaunaldi eutsi diote
lanbideari.

Gurasoekin atzera eta aurrera ibili bada ere, bere ametsa argazkilari izatea dela
kontatu digu, ez duela bizimodu horrekin jarraituko. Hala ere, momentuz, ferialariaren
ogibidea ez du guztiz alde batera utzi.

Zaldiko-maldikoak eta noriak lantegietan egiten dituzte. Garestiak dira, noski, eta
Espainian, Italian, Alemanian… eros daitezke. Zailena ez da erostea izango,
konplexuagoa izango da herrietako zirkuituan sartzea. Julenen kasuan, gurasoak
apirilean Sevillara joaten ziren, eta hortik aurrera denboraldi osoa lotuta izaten zuten.
Juleni udan joaten zen haiekin, eskolan oporrak zituenean.
Negozioa aitak eta haren anaiak eramaten zuten, baina orain aita erretiratuta dago eta
osaba, berriz, hil egin zen.

Une honetan,Julenen lehengusuek dute ardura, haiek dabiltza alde batetik bestera.
Argi dago Julen ferialarien familia batean jaio zela eta nomaden izaera hori berekin
daramala. Txikia zenean, udan, lagunak Euro Disney parkera joaten ziren; Julen, aldiz,
herriz herri lanean aritzen zen, Euskal Herri osoan. Horrek gauza on asko eman
zizkion: irudimena garatu zuen, kalean eta jendartean egiten zuen lan, eta ingurukoak
oso pozik egoten ziren gainera, herriko festak zirelako. Magikoa izaten zen.

Atrakzio batek segurtasun-baldintzak bete behar ditu. Lehendabizi, barrakek agiri


guztiak eguneratuta izan behar dituzte. Horrez gain, muntaketa egin ostean, udaleko
teknikariek ongi funtzionatzen duten egiaztatu behar dute: barraka ongi finkatuta
dagoen, segurua den, ibilbidea ongi egiten duen…

Julenek ulertzen du guraso askori garestiegia iruditzea; baina kontuan hartu behar dute
guztia dela gero eta garestiagoa, baita ferialarien gastuak ere. Ferialariek elektrizitatea,
ura, gasa, etxebizitza kokatzeko metro karratuko zenbatekoa eta beste hainbat gauza
ordaindu behar dituzte, eta herri bakoitzean desberdina izaten da. Karabanan zerbait
apurtu bada, piezaren bat aldatu behar bada… ezusteko horiei ere aurre egin behar
diete barraken jabeek.

Ferialariek beren lanari erabat lotuta daude. Helburu bakarra dute: erosoago bizitzea,
egunerokoa hobetzea. Jendea herriko jaiez gozatzen ari den bitartean atrakzioetako
langileek pribilegiorik gabe lan egin behar dute. .

GALDEREI ERANTZUN

1. Nor da Julen Dominguez?


2. Definitu ferialaria.
3. Noiztik da ferialaria Julenen familia?
4. Julenek bere ogibidea ferialaria izatea nahi du?
5. Ferialari batentzat zailena atrakzioa erostea al da? Azal ezazu.
6. Non pasatzen zituen txikitan oporrak Julenek?
7. Gustuko al zuen uda horrela pasatzea? Zergatik?
8. Atrakzioak jaietan martxan jarri baino lehen, baldintza batzuk bete behar
dituzte. Zeintzuk?
9. Gurasoei garesti iruditzen zaie beraien seme-alabak zaldiko-maldikoan edo
norian ibiltzea? Eta Juleni? Zergatik?

IDAZLANA

EGIN 150 HITZEZ OSATUTAKO IDAZLANA.


GOGORATU IDAZLAN BAT DELA ETA EZ DIEZULA GALDEREI ERANTZUN
BEHAR. GALDERAK PISTAK DIRA ZURI IDEIAK EMATEKO IDAZLANA IDATZI
AHAL IZATEKO.

1. PARAGRAFOA: Zure herriko jaiak noiz diren, nolako atrakzioak jartzen dituzten
bertan, non jartzen dituzten normalean..
2. PARAGRAFOA: Zein da zuri gehien gustatzen zaizuna eta zergatik. Norekin
joaten zara atrakzioetan ibiltzera Zenbat ordaintzen duzun atrakzio batean
buelta bat emateagatik, garestia iruditzen zaizun…
3. PARAGRAFOA: Nolakoa iruditzen zaizu ferialarien bizitza? Gustatuko al
litzaizuke beraiek bezala herriz herri ibiltzea?
I.- OSATU ADITZAK ORAIN ETA LEHENALDIAN ERABILIZ . GOGORATU AZPIMARRATU BEHAR DUZUELA
NOR eta NORK.

1.-Lagunek zuek besarkatu....................................................................... zuen urtebetetzea izateagatik.


2.-Zuek gu bakarrik uzten............................................................................................ parkean.
3.-Herriko alkateak sarreran agurtu ....................................................................... lehendakaria.
4.-Nik zu kalera bota ............................................................................................... gaizki portatzeagatik.
5.-Lagun horrek zu asko haserretu ......................................................................................................
6.-Zuk gelakideak liburutegian ikusten.........................................................................................................
7.-Zuek zuen seme-alabak egunero orrazten ...............................................................................................
8.-Guk zuek herriko plazan ezagutu.............................................................................................................
9.-Irakasleak ikasleak azterketetarako gela osotik banatzen........................................................................
10.-Zure notek asko kezkatzen ............................................................................................................... ni.
11.-Udaltzainak gu beti agurtzen ......................................................................... eskolatik ateratzerakoan.
12.-Nik zuek eskaileretan ez........................................................................................................... bultzatu.
13.-Futbolariek beste taldeko kideak ondo hartu........................................................................... zelaian.
14.-Zu astero menditik jaisten ikusten ............................................................................................... guk.
15.-Lagunak koadrilan dagoenean baztertzen......................................................................................... ni.
16.- Nik Martin zoriondu ……………………………………………………… nota onak ateratzeagatik.
17.-Mutil horrek amonaren sagarrak lapurtu............................................................................. zuhaitzetik.
18.-Ni bidean galduta aurkitu ............................................................................................................. zuek.
19.-Alainek zuek baserritik hona kotxez ekarri.............................................................................................
20.-Lagunek gezurretan harrapatuko ……………………………………………………...………… gu.
21.-Entrenatzaileak zuek besarkatu..................................................................... egindako partidarengatik.
22.-Pelikula horrek ni asko aspertu ......................................................................................................
23.-Zuk laguna taberna horretan ikusi.........................................................................................................
24.-Guk gure seme-alabak garaiz esnatzen...................................................................................................
25.-Zuek ni herriko jaietan ezagutu.............................................................................................................
26.-Postariak egunero gutunak kale honetatik banatzen...............................................................................
27.-Zure egoerak aspaldidanik kezkatzen ............................................................................................... ni.
28.-Nik zuek eskaileretan ez........................................................................................................... bultzatu.
29.-Lagunek gu koadrilan gaudenean baztertzen...................................................................................
30.-Nik zuek farregarri utzi........................................................................................... gelakideen aurrean.
II. ALDA EZAZU AZPIMARRATUTA DAGOENA:

NIK ZU kalean beti oso ondo TRATATZEN ZAITUT

GUK ZU

ZURE ADISKIDEAK ZU

KOLDOK ZU

MEDIKUAK GU ospitalean ZAINDU GINTUEN

ZUK GU

ZUEK GU

LAGUN HORIEK GU

BIZILAGUNEK ZUEK etxera kotxez EKARRI ZINTUZTETEN

AITORREK ZUEK

GUK ZUEK

NIK ZUEK

GURASOEK NI asko MAITE NAUTE

NIK LAGUNAK

LAGUNAK NI

NIK ZU

ZUK NI

You might also like