Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

TORDESILLASEKO

BORROKA
OINATZ BRINGAS
IZOTZ LANDERA
EDER DOMINGUEZ
Bazen behin, Gaztelako erreinuan, ume txiki bat. Bere gurasoek Fernando II.a
Aragoikoa eta Elisabet I.a gaztelakoak, Joana izena jarri zioten. Joanak txikitatik bere
gurasoak ikusten zituen gobernatzen eta horregatik nahi zuen erregina izatea. Joana 25
urte zituenean bere gurasoek gobernua eman nahi zioten. Bere ama horren alde zegoen,
baina bere aitak ez zuen hori nahi. Azkenean, Joanak erregina izatea lortu zuen eta bere
aita bihurtu zen bere etsaia. Bere aitak ez zuen nahi eta Felipe Ederrarekin eta Karlos
I.arekin hitz egin ondoren, Tordesillasen kartzelatu zuen, gela batean.

Gela hori handia zen. Ohe bat zegoen eta ondoan mahai txiki bat. Gelaren beste aldean
zenbait aulki, alfonbra bat eta leiho bat zuden. Leiho horretatik mendiak eta
belardiak ikusten ziren. Mendi horien artean, ibai bat zegoen eta gelaren ondotik pasatzen
zen. Gela oso babestuta zegoen, guardia askorekin. Guardiak gela inguratzen zeuden
egun guztian eta Juanarentzat ezinezkoa zen handik ateratzea. Guardiak, turnoak egiten
zituzten Juana beti kontrolpean egoteko. Egunero, bazkaria ematera joaten ziren eta
horrekin batera, koilara bat eta sardexka bat ematen zizkieten Juanari. Jateko
beharrezkoa zena ematen zieten, labana bat izan ezik, pentsatzen zutelako arriskutsua
izan ahal zitekeela.

Bitartean, Gaztelako erreinuan bere aitak berriro hartu zuen agintea, baina Karlos I.a eta
Felipe Ederra ez zeuden konforme. Haiek ere boterea nahi zuten eta agindu nahi zuten.
Juana enkartzelatu baino lehen adostu zuten Fernado II.a izango zela erregea, baina urte
batzuk pasa ondoren Felipe Ederra izango zela erregea. Ere esan zioten Karlos I.ari
etorkizunean bera erregea izango zela. Baina orain, Juana enkartzelatuta egonda, denok
erregea izan nahi zuten. Felipe, bereziki, oso haserre zegoen, eta plan bat ideiatu zuen
Fernando II.a tronutik kentzeko Karlos I.arekin. Lehenengoz Felipek eta Karlosek
Fernandoren kideekin adostu zuten Fernando tronutik kentzea. Hasieran ez zuten
onartu nahi, traidore batzuk ez zirela esanez, baina dirua eman ondoren onartu zuten.

Denbora horretan, Juanak gela horretatik irten nahi zuen. Lehenengo leiho batetik
eskapatzen saiatu zen. Baina kanpoan lau guardia zeuden eta hauek bastoi batez golpe
pare bat jo ondoren, berriro gelan sartu zuten. Juanak, ezer egin ezin zuela ikusita,
desesperatu egin zen eta geldirik geratu zen denbora luze batez, zoruari begira.
Bat-batean zulo txiki-txiki bat ikusi zuen gelako eskina batean. Horra gerturatu zen eta
konturatu zen saguek egindako bide bat zela eta kanpoalderantz eramaten zuela, argi
pixka bat sartzen zelako zulotik.
Erreinuan, Karlos eta Feliperen plana martxan jarri zen. Plana Fernando beste erreinu
batera eramatea zen eta han kartzelatzea, inor ez konturatzeko falta zela. Fernandoren
lagunak bidai bat egitea proposatu zioten. Fernandok baietz esan zuen, burua
despejatzeko eta deskantsatzeko idea ona izango zela pentsatuz. Horra heltzean, etxe
batera sartu ziren eta barruan zeudela, lagunak ondoan zegoen taberna batera joan ziren.
Fernando esteban geratu zen, eta lagunak bueltatu zirenean, adostu zuten momentu ona
zela hor entzerratuta uzteko.

Orduan, zaratarik egin gabe giltzak hartu zituzten, leiho guztiak itxi zituzten eta atea
giltzaz itxi zuten. Geroago, Gaztelara bueltatu ziren eta Karlos eta Feliperi kontatu zieten
gertatutakoa. Hauek oso pozik jarri ziren eta adostutako dirua eman zieten Fernandoren
lagunei. Momentu horretan Felipe gobernatzen hasi zen, erregea izanda. Karlos kexatu
zen, Felipek esan ziolako Fernando ez zegoenean, biak izango zirela erregeak, botere
berdinarekin. Baina Felipek tranpa egin zuen eta, bera bakarrik izango zen erregea.

Tordesillaseko kartzelan, Joanak zuloa pixkanaka-pixkanaka handiagotu nahi zuen.


Orduan, objetu bat bilatu zuen eta mahai baten gainean zegoen koilara bat hartu zuen.
Koilara horrekin, zulora hurbildu zen eta handitzen joan zen. Guardiak hurbiltzen
zirenean, koilara almohadaren azpian uzten zuen eta egunero, gaueko hamabiak
heltzean, hartzen zuen eta zuloa handiago egiten zuen. Zuloak tamaina handia
zeukanean, hortik sartzen saiatu zen, baina ezin izan zuen. Txikiegia zen berarentzako,
eta ezin zuen hortik ihes egin. Orduan, egunero, berriro koilara hartu eta zuloa handitzen
zuen, oso handia egon arte berak hortik ihes egiteko.

Hori gertatzen zen bitartean, Karlosek Gaztelako erregea izan nahi zuen eta horretarako
Feliperekin akabatu behar zuen. Biek gerra bat antolatu zuten eta adostu zuten irabazlea
erregea izango zela. Belardi batean elkartu ziren eta Felipek gerra irabazteko bere gizon
guztiak behar zituen. Horretarako, Juanarekin zeuden gizonak gerran borrokatu behar
zuten eta Juana bakarrik geratu zen. Felipek askoz jende gehiago zuen gerrarako, baina
Karlosek material hobeagoak zituen borrokatzeko.

Juana, berriro zulotik saiatu zen sartzen eta ia-ia lortu zuen, baina trabatuta geratu zen.
ordu bat egon ondoren, hots bat entzun zuen. Bere ama zen eta garraxi handi bat egin
zuen. Bere amak entzun zuen eta gerturatu zen. Han ikusi zuenean tiraka hasi zen hortik
ateratzeko, eta saiakera batzuk egin eta gero, lortu zuten. Oso pozik zeuden elkar ikusi
zirelako aspaldiko partez.
Gerran, jende asko hil zen bi aldeetatik. Felipek eta Karlosek elkar ikusi zuten eta
borrokan hasi ziren. Bakoitzak ezpata bat zuen baina Karlosena hobea zen. Borroka egin
eta gero Karlosek Felipe hil zuen, ezpata sartu ziolako bihotzean. Baina, geroago, Karlos
hil zuten eta momentu horretan gerra amaitu zen. Orduan, inork ez zuen irabazi eta
errege barik bueltatu ziren erreinura. Ailegatzean, Juana ikusi zuten eta handik aurrera
Juana erregina bihurtu zen.

You might also like