Erantzunak Geografiari Sarrera 2. DBH

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

1. GAIA.

KONTZEPTUAK
1. Geografia: Lurraren azterketaz eta Lurra Gizakiarekin duen harremanetaz
arduratzen den zientzia da.
2. Geografia fisikoa: Geografia mota bat da. Natura elementuak (erliebea, ura
klima, landaredia) aztertzen dituena.
3. Giza geografía: Geografia mota bat da. Gizakiarekin zer ikusirik dituzten
arloak (biztanleria, ekonomia, politika) aztertzen dituena.
4. Iturriak: Geografiari informazio ematen dioten hainbat tresna, hauek
geografoei laguntzen diete haien ikerketetan edota gehiago jakiten. Inportanteenak hiru
dira: estatistikak, mapak eta grafikoak.
5. Estatistikak: Geografiak erabiltzen duen tresna edo iturri mota bat da. Datu
kuantitatiboak (zenbakiak) eskuratzeko erabiltzen da eta informazio zehatza ematen du.
6. Mapak: Geografiak erabiltzen duen tresna edo iturri mota bat da. Lurraren
gainazal osoa edo zati bat adierazten duen irudikapen laua da. Hiru mapa mota daude:
ikur proportzionalekoa, koropleta-mapa eta fluxu-mapa.
7. Ikur proportzionalen mapa: Mapa mota bat da. Informazioa ikurren bidez
adierazten dute (zirkuluak, laukiak, barrak). Datuaren balioa nolakoa den, halakoa da
ikur bakoitzaren tamaina.
8. Koropleta-mapa: Mapa mota bat da. Eremu jakin bateko alderdiak
adierazteko kolore-eskalak (argiago edo ilunago) erabiltzen dira.
9. Fluxu-mapak: Mapa mota bat da. Mugimenduak adierazteko erabiltzen dira.
Lerroen eta gezien bidez lotzen dira fluxuen abiapuntua eta helmuga. Gezien lodiaren
bidez adierazten da bidea edo mugimenduaren garrantzia.
10. Grafikoak: Geografiak erabiltzen duen tresna edo iturri bat da. Zenbakizko
datuen adierazpena dira. Hiru motako grafiko daude: lerro-grafikoa, barra-grafikoa eta
sektore-grafikoa.
11. Lerro-grafikoa: Grafiko mota bat da. Elementu baten bilakaera denboran
zehar adierazteko erabiltzen da.
12. Barra-grafikoa: Grafiko mota bat da. Elementu desberdinen arteko
konparaketa adierazten du.
13. Sektore-grafikoa: Grafiko mota bat da. Elementu desberdinen arteko
banaketa adierazten du.

You might also like