Euskara Gizartean (Vii) :: Euskararen Gaurko Egoera

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

EUSKARA GIZARTEAN (VII):

EUSKARAREN GAURKO EGOERA


HASIERAKO IDEIA. Legearen babesari dagokionez, sekula izandako egoerarik onenean
bizi da euskara eta hiztun kopurua ere historia osoko altuena da. Horren atzetik, ordea,
argiak eta ilunak daudela esan daiteke.

LEGE-EGOERA. Ez da berbera euskaraz mintzo diren lurralde


guztietan. Euskal Autonomia Erkidegoan (Gipuzkoa, Bizkaia
eta Araba) duela 30 urtetik dira hizkuntza ofizialak euskara eta
gaztelera. Nafarroa, bestalde, hiru lurraldetan dago banatua
euskarari dagokionez: eremu euskalduna (ipar aldean; euskara
EAEan bezain ofiziala da), eremu mistoa (erdialdea) eta eremu
erdalduna (hegoaldea; euskarak ez du inolako lege-babesik).
Iparraldean frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra, eta Frantziako
Gobernuak ez du Iparraldea administratiboki ezagutzen, baina
zenbait urrats eman dira azken urteotan, Euskararen Erakunde
Nafarroako eremuak Publikoa izenekoa sortzea, adibidez.

Aurki ezazu Nafarroako eremu bakoitzeko herri bana:


EUSKALDUNA_____________________
MISTOA__________________________
EZ-EUSKALDUNA__________________

HIZTUN KOPURUA. Demokrazia garaian etengabe egin du gora; 2016an Euskal


Herrian 863.000 ziren euskaraz ongi zekitenak 16 urtetik gorakoak. Horietatik milioi erdia
baino gehiago EAEan bizi ziren. Hauek dira herrialde bakoitzeko ehunekoak:

Lurraldea 2016 2011 1990eko


hamarkada
EUSKAL HERRIA 28 25 22
EUSKAL AUTONOMIA 30 24
ERKIDEGOA
Bizkaia %18 %12,8 %9,1
Gipuzkoa %39,5 %39 %33,5
Araba %5,6 %4,3 %0,5
NAFARROA 11 9
Eremu euskalduna 60 60
Eremu mistoa 8 5
Eremu ez-euskalduna 2 1
IPARRALDEA 22 33
Baiona ingurua 8 9
Lapurdiko barnealdea 25 31
Behe Nafarroa eta Zuberoa 55 64
ERABILERA. Lurralde guztietan ezagutza baino apalagoa da. EAEan biztanleen %
25,7k erabiltzen du euskara egunero; Nafarroan eta Iparraldean erabilerak gora egin
du.

IRAKASKUNTZA. Euskaraz edo euskara hutsean ikasten duten haur eta gazte
kopuruak gora egin du herrialde guztietan. EAEan bi ikasletik batek euskara hutsean
ikasten du (D ereduan). Nafarroan, lautik batek. Iparraldean, euskarazko
irakaskuntza hain garatuta ez dagoen arren, LHko hiru Ikasletik bat ari da gaur egun
euskaraz edota euskaraz eta frantsesez ikasten.

KOMUNIKABIDEAK. Azken hamarkadetan hainbat komunikabidek zabaldu dute


ordura arteko euskarazko eskaintza urria.

 Euskara hutsezko telebista 1983an iritsi zen, Euskal Telebista sortzean. Gaur egun
ETB1 eta ETB3 ari dira euskaraz, eta gaztetxoentzako kanal tematikoak ere garatu
dira. ETB1ek ikuslegoaren % 3 biltzen du (2008).
 Lehendabiziko urratsak Frankismoan eman zituen arren, 1982an hartu zuen benetako
bultzada euskarazko irratiak, Euskadi Irratia sortu zenean. 90eko hamarkadan
Euskadi Gaztea musika irrati katea agertu zen. Euskadi Irratiak 100.000 entzule ditu, gutxi
gorabehera.
 Irrati publikoaz gain, dozenaka irrati txikiagok emititzen du gaur egun euskara
hutsean. Hona batzuk: Bizkaia Irratia Bizkaian, Arrate Irratia Gipuzkoan, Euskalerria
Irratia Nafarroan, Gure Irratia Lapurdin eta Xiberoko Botza Zuberoan.
 Gerra Zibileko EGUNA egunkariaren hilabete gutxiko ibilibidearen ostean, 90eko hamarkadan
abiatu zen euskara hutsezko prentsa. Gaur egungo euskarazko egunkaria BERRIA
izenaz kaleratzen da. 25.000 bat ale saltzen ditu bataz beste. Euskara hutsezko
aldizkarien artean, aldiz, ARGIA astekaria (informazio orokorra, 45.000 irakurle)
edota ELHUYAR (zientifikoa) aipa daitezke.
 Interneten zehar ere hedatu da euskara. Euskarazko 5.000tik gora blog omen dago
gaur egun, adibidez.

ETORKIZUNA. Argi-ilunik ez da falta euskararen egungo egoeran. Hona hemen


batzuk, nork bere iritzia sortzen laguntzeko: nolakoa da une honetan euskararen
osasuna?
Lege aldetik euskarak inoiz ez bezalako babesa Babes hori ez da berbera herrialde guztietan. Iparraldean,
bereziki, murritza da.
Iparraldean botere publikoa euskararen aldeko urratsak
ematen hasi da.
Ezagutzak gora egin arren erabilera murritzagoa da .

Ezagutzak gora egin du EAE eta Nafarroan. Iparraldean motela ari da hazten hiztun kopurua azken
Euskaldunberri ugari dago. urteotan.
Iparraldeko gazteen artean errekuperazio seinaleak Baina Lapurdin, Behe Nafarroan edo Zuberoan zerbait
agertzen hasi dira. errekuperatu den arren hobekuntza oso apala da.
Euskararen aldeko iritzia lehen baino hedatuagoa dago Nafarroan kontrako iritzia, aldekoa bezain zabala da.
eta gizartean onartutako zerbait da.
Euskararen inguruko muturreko jarrera gehiegi dago
oraindik.

UNESCOren 2009ko TXOSTENAK dioenez, 6000 hizkuntza daude egun munduan,


eta horietatik 500bat, galtzeko arrisku bizian. Sailkapen horren arabera, euskara ez dago
arriskuan (2001eko txostenean bazegoen), baina bai ‘ahul’ dauden hizkuntzen artean.

You might also like