Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

20- Erradioaktibitate naturalaren fenomenoa deskribatzea.

Desintegrazio
erradioaktiboa. Alfa, beta eta gamma partikulen igorpena. Soddy eta Fajans-en legeak.
Adibideak.
-Erradioaktibitatea: fenomeno naturala da. Alfa, beta eta gamma partikulen igorpena (igorpen
mota bakoitzaren karga, masa eta sartzeko ahalmena adieraztea).
-Prozesu erradioaktiboen abiadura. Semidesintegrazio-periodoa. Grafiko batean adieraztea.
-Soddy-ren (alfa partikulen igorpena) eta Fajans-en (beta partikulen igorpena) legeak
enuntziatzea. Iradokizuna: ekuazio orokorrak idatz daitezke; adibidez,
A
Z
X nukleo batek

prozesu erradioaktibo bat jasaten duenean,


A
Z
Y nukleoa lortzen da produktu gisa.

Erradioaktibitate naturalaren fenomenoa

Erradioaktibitatea material batzuek, susbstantzia erradioaktiboek, erradiazioak igortzeko


erakusten duten propietatea da. Erradiazio horiek gorputz opakuak zeharkatzeko, airea
ionizatzeko, plaka fotografikoak inpresionatzeko eta zenbait substantziaren fluoreszentzia
kitzikatzeko gai dira.
Erradioaktibitatea Henri Becquerel fisikari frantziarrak aurkitu zuen 1896an uranioaren
konposatu batzuekin lanean ari zela. Hasieran X-izpien antzeko erradiazio zela uste zuten
baina, Marie Curie-k, Pierre Curie-k eta Rutherford-ek egindako ikerkuntzei esker badakigu
nukleotik datozen igorpenak direla.
Zenbaki atomiko altua duten atomoen nukleoak ezegonkorrak dira eta berez desintegratzen
dira energia eta partikula azpiatomikoak askatzen direlarik.
http://holbert.faculty.asu.edu/eee460/decay.html

Alfa, beta eta gamma erradiazioen igorpena

Subtantzia erradioaktiboek
igorritako erradiazioak α, β,
eta γ erradiazio modura
sailkatu ziren beren
sarkortasunaren arabera.

Gaur egun badakigu zein den erradiazio mota desberdinen jatorria eta erradiazio horiek
nukleo atomikoan sortzen direla.

α partikula
4
Helio-nukleoak dira, bi protoiz eta bi neutroiz osatutakoak: 2 He2+
Karga: 3,2.10-19 C Masa: 6,7.10-27kg

β partikula
Elektroi bizkorrak dira, nukleoko neutroien desintegraziotik datozenak, neutroi bakoitzak
0 1
protoi bat eta elektroi bat emanez: 1
Karga:-1,6.10-19C Masa: 9,1.10-31kg

γ erradiazioa
Erradiazio elektromagnetikoak dira, X izpiek baino maiztasun (eta energia) handiagoa
dutenak.
Karga: 0 Masa:0
Prozesu erradioaktiboen abiadura. Semidesintegrazio-periodoa.

Nukleo atomikoen desintegrazio naturalaren prozesuetan, desintegrazio-abiadura segundu


bakoitzeko gertatzen diren desintegrazio-kopurua da:
dN
Desintegrazio abiadura = Aktibitatea=  N
dt
non: N= materialean desintegratu gabe dagoen nukleo-kopurua
λ = konstante erradioktiboa, nukleo erradioaktiboaren ezaugarria dena
diren.
http://www.walter-fendt.de/html5/phes/lawdecay_es.htm

Ekuazioan ikusten denez, abiadura


hori negatiboa da (nukleoen kopurua
txikiagotzen da denborarekin).
Bestetik, abiadura faktore hauen
menpekoa da: nukleoen izaeraren
menpekoa (nukleo batzuk beste
batzuk baino azkarrago
desintegratzen dira) eta dagoen
nukleoaren kopuruaren menpekoa
(zenbat eta nukleo gehiago egon
orduan eta azkarrago desintegratzen dira).
Nukleo erradiaktiboak denborarekin desintegratzeko erritmoa zuzentzen duen legea,
esponentziala da, prozesuaren lehenengo fasean oso azkarra da, baina, nukleo-kopurua
txikiagotzen den heinean, motelago gertatzen da. Alboko grafikoan ikusten da esandakoa:

Interesgarria da hasierako nukleoen kopurua (N0) erdira murrizteko behar den denbora, T.
Horri semidesintegrazio-periodoa esaten zaio.

 Soddy-ren legea
Nukleoa batek α partikula bat (bi protoiz eta bi neutroiz eratutakoa) igortzen duenean,
sortzen den nukleo berriaren zenbaki masikoa lau unitate txikiagoa da, eta zenbaki atomikoa
bi unitate txikiagoa.
A
Z
X A 4
Z 2
Y  42 
 Fajans-en legea
Nukleo batek β partikula bat igortzen duenean neutroi bat desintegratzen da, elektroi bat,
0
protoi bat eta antineutrino bat sortzen direlarik. 0 n 1 p  e  0 e
1 1  0
1

Sortzen den nukleo berriaren zenbaki masikoa ez da aldatzen, eta zenbaki atomikoa
jatorrizko nukleoarena baino unitate bat handiagoa da.
0
A
Z
X A
Z1
Y  e  0 e
0
1

 Nukleo batek γ erradiazioa igortzen duenean energia askatzen da eta ez dago aldaketarik
ez zenbaki atomikoan ezta ere zenbaki masikoan, elementu berbera izaten jarraitzen du.
A
Z
X  AZ X   http://holbert.faculty.asu.edu/eee460/radon.html

You might also like