Denborazkoak Azalpena

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

Denborazko esaldien bidez ekintza biren arteko denbora erlazio

ezberdinak adierazten dira:


Aurrekotasuna:
• aurretik: Jan aurretik, mahaia prestatzen dut beti.
• baino lehen: Zerbait erosi baino lehen, prezioa galdetzen dut.
Aurrekotasun hurbila (ia aldiberekotasuna):
• -t(z)erakoan: Etxera sartzerakoan berokia eskegitzen dut.
Aldiberekotasuna:
• -enean: Sartu naizenean, ikusi zaitut.
• -t(z)ean: Sartzean ikusi zaitut.
• -la(rik): Logelatik nentorrela jausi naiz.
• -en bitartean: Jostailuak batzen dabilen bitartean, ez zirikatu, mesedez.
Maiztasuna:
• -enetan: Hara joan naizenetan, txukuntzen lagundu diet.
• -en bakoitzean: Harrikoa egiten duen bakoitzean, edalontziak apurtzen ditu.
• -en guztietan: Ahal dudan guztietan erosketak egitera joaten naiz.
Berehalakotasuna:
• bezain laster(azkar, agudo, pronto): Etxera heldu bezain pronto, garbiketa
egingo dut.
• eta berehala: Etorri eta berehala hautsa kentzen hasi zen.
Gerokotasuna:
• eta gero: Dena txukundu eta gero atseden hartzen dut.
• ondoren(ostean): Bazkaldu ondoren, harrikoa egiten dut
• -takoan: Lisatzen amaitutakoan, kalera joango naiz.
Hasiera (Noiztik):
• -netik: Xurgagailua apurtu zenetik, ekortu behar dugu.
Bukaera (Noiz arte):
• arte: Garbi egon arte, etxea txukunduko dut.
• -en arte: Zuk garbitu duzun arte, egongela zikin zegoen.
DENBORA-ESAPIDE OHIKOAK
ORAINGOAN, GAUR GAUEAN, AURTEN…
Oraingoan ondo txukundu duzu; ikusiko dugu hurrengoan.
Ez kezkatu, gaurkoan etxeko lanak bukatuko ditugu.
Gaur goizean ontzi-garbigailua jarri dut.
HILABETE BARRU / HILABETEREN BURUAN
Forma biak gertaera bat denboran kokatzeko erabiltzen dira, erreferentzia gisa une
jakin bat hartuta. Erreferentzi unea oraina baldin bada, BARRU erabiltzen da
Orain ezin dut lisatu; bost minutu barru egingo dut.
Erreferentzi unea iraganean edo etorkizunean badago, ordea –REN BURUAN
erabiltzen da.
Erosketak egitera irten zen eta bost orduren buruan itzuli zen
Zenbaitetan, barru-ren ordez, HEMENDIK…-RA erabiltzen da
Hemendik lasterrera lisatuko dugu.
Baita -ren buruan esapidearen ordez, HANDIK…-RA.
Azterketa gainditu eta handik aste betera lana lortu zuen.
ORAIN (DELA)… - DUELA GUTXI
Orain dela hiru ordu hasi gara txukuntzen.
Duela bi ordu joan dira erosketak egitera.
BADIRA … -LA
Badira lau egun maindireak garbitu nituela.
Orduak dira zorua lehortu dela.
DAGOENEKO - HONEZKERO
Ziurtasuna adierazteko Dagoeneko, Jadanik (Oraina) eta Zegoeneko, Ordurako
(Iragana) erabiliko ditugu:
Lana dagoeneko amaituta dago.
Ustea adierazteko Honezkero (Oraina) eta Horrezkero / harrezkero (Iragana)
erabiliko ditugu:
Lana honezkero amaituta egongo da.

You might also like