Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 13

FISIKA NUKLEARRA

1. NUKLEO ATOMIKOA ....................................................................................................... 2

2. INDAR NUKLEARRA. LOTURA ENERGIA ...................................................................... 2

3. ERRADIOAKTIBITATE NATURALA ................................................................................ 3

4. ERREAKZIO NUKLEARRAK............................................................................................ 6
4.1 Fisio nuklearra ............................................................................................... 6
4.2 Fusio nuklearra .............................................................................................. 8

5. KUTSADURA ERRADIOAKTIBOA................................................................................. 10

- 1-
Fisika nuklearra
1. NUKLEO ATOMIKOA

Atomoa, protoi eta neutroiz osatutako nukleo batez (zentroan), eta elektroiak daudeneko
azala, hau da kanpoko atal batez eratuta dago.

 Z Zenbaki atomikoa: Nukleoko protoi kopuruaren berdina da. Elektroi kopuruaren berdina.
 Elementu kimikoa: Z berdina duten atomoez osatuta.
 Nukleoiak ( protoiak eta neutroiak): nukleoa osatzen duten partikulak.
 A Zenbaki masikoa: Nukleoi kopuruaren berdina da. N neutroi kopurua N=A - Z da.
 Nuklidoak: Z eta A berdina dituzten atomoak.
 Isotopoak: Z berdina eta A ezberdina dituzten atomoak dira, beraz neutroi kopurua ezberdina.

Protoiaren masa gutxi gora behera neutroiarena bezalakoa, eta elektroiarena baino askoz
handiago dela eta, atomoaren masa nukleoan kontzentratuta dago.

Atomo, nukleo eta partikulen masak m.a.u.-tan (masa atomiko unitateak) neurtzen dira.
m.a.u. batek C12
6 -ren masaren hamabiren bat balio du.
m.a.u. 1 = 1'66055910-27 kg

Nukleoen tamainari dagokionez, atomoaren oso zati txiki bat okupatzen dutela esan
dezakegu. Atomoek 10-10 m-ko ordenaren neurriak dituzte eta nukleoak, berriz, 10-14 m-renak dira,
10000 aldiz txikiagoak hain zuzen ere.
Nukleoak esferikoak edo eta R= 1'210-15A1/3 erradio duenak dira.

2. INDAR NUKLEARRA. LOTURA ENERGIA

Edozein atomoaren nukleoaren masa zehazki neurtzerakoan, nukleoa osatzen duten


nukleoien masa batura baino gutxiagokoa izaten da beti. Masa-defektu hori honako adierazpen
honen bitartez lor daiteke:

m=Zmp+(A-Z)mn- mx edo m= m hasieran – m bukaeran

non: mx:nukleoaren masa mp: protoien masa mn: neutroien masa

Bestalde, masa-defektu hori E=mc2 energiaren baliokidea da, hau da, osatzen duen
nukleoietan banatzeko, nukleoari eman behar zaion energiarekin dator bat, hain zuzen ere. Beraz,
nukleo horri dagokion lotura energia izango da.
E/A= nukleoi bakoitzeko energia

Lotura energia horri, energia potentziala izanik, eremu kontserbakor bat egoki dakioke:
eremu nuklear sendoa, alegia, zeini, nukleoien arteko distantziak txikiak direnean (nukleoaren
barnean mantentzen dutenak) oso indar erakartze bortitza baitagokio.

Horrela azaltzen da nukleoen egonkortasuna, protoien arteko aldarapen elektrostatikoa


gogorra izan arren ere. Eremu nuklearra sendoagoa da nukleoiak elkarturik mantentzen dituelarik.
Indar nuklearren ezaugarri garrantzitsuenak hauek dira:
1. distantzi laburretan eragiten du, Fermi bat baino txikiagotan (1 Fermi=10-15 m)
+ + +
2. ez du karga elektrikoaren menpekotasunik (p -p , p -n, n-n)
3. indar erakarlea da
4. nukleoien spin zenbakien orientazioaren menpe dago.
Nukleoaren egonkortasun adierazle on bat nukleoiko batez besteko lotura energia da.

-2-
Fisika nuklearra
3. ERRADIOAKTIBITATE NATURALA

Erradioaktibitatea, nukleo ezegonkorren apurketa espontaneoa da. Apurketa horrek,


ondorengo erradiazioetariko bat edo batzuen igorpena dakar.

4 4
 erradiazioa: atomoek igorritako He
2+
heliozko nukleoei deitzen zaie horrela ( α partikulak ere
2 2
baderitze)

 erradiazioa: nukleoek igorritako elektroiei deitzen zaie modu horretan ( 𝛽 partikulak ere baderitze)

 erradiazioa: oso maiztasun handiko ( X izpiena baino handiagoa) uhin elektromagnetikoen


igorpena da.

 eta  erradiazioek benetako aldaketa nuklearrak dakartzate nukleoaren izaera aldatu


egiten baita.  erradiazioak berriz, nukleoa deseszitatu eta bere egoera egonkorrera itzularazten du.
Desintegrazio erradioaktibozko prozesuak honako kontserbazio-legeak betetzen dituzte:
*energiaren kontserbazioa
*higidura-kantitatearen kontserbazioa
*kargaren kontserbazioa
*nukleoi-kopuruaren kontserbazioa

Sartzeko ahalmena

Animazioa

Papera Metala Hormigoia


Gorputza

-3-
Fisika nuklearra
Soddy eta Fajans-en legeak:

4
a) : 𝛼 partikulak, nukleo astunak desintegratzerakoan izaten dira igorriak, hurrengo ekuazioak
2
adieraziko duen moduan:
Animazioa

non Y-ren nukleoa X-arena baino egonkorragoa den

b) - : - partikulak, berriz, neutroi asko dituzten nukleoak desintegratzerakoan izaten dira igorriak,
ondorengo ekuazioaren arabera:
Animazioa

X nukleoak elektroi bat igorriko du, hots, neutroi bat, protoi bat eta elektroi batean bihurtuko delarik:
n  p + + e- + v

non v̄ pausagunean masarik ez duen eta karga nulu duen partikula den antineutrino izenekoa.

c) + : + partikulak, berriz, protoi asko dituzten nukleoak desintegratzerakoan izaten dira igorriak,
ondorengo ekuazioaren arabera:

X nukleoak positroi bat igorriko du, hots, protoi bat, neutroi bat eta positroi banan bihurtuko delarik:
+
p  n + e+ + v

non V pausagunean masarik ez duen eta karga nulu duen partikula den neutrino izenekoa.

d)  :  partikulak, aldez aurretik kitzikatutako nukleoa bere oinarrizko egoerara itzultzerakoan izaten
dira igorriak. Orokorrean, 𝛼 eta 𝛽 igorpenekin batera gertatzen da.

A A
X → X + γ
Z Z
ekuazio honen lehenengo partean dagoen X nukleoa egoera kitzikatuan (eszitatua) agertzen da.

-4-
Fisika nuklearra
Transmutazio erradioaktiboen legeak:

Gorputz erradioaktiboetan, denbora unitateko desintegratzen den atomo kopurua,


gorputzean existitzen den atomo horiei kopuruarekiko zuzenki proportzionala da.

Serie erradioaktiboak:
Nukleo bat desintegratzen denean sortzen den nukleoa ere, erradioaktiboa izan daiteke. Hau
ere, desintegratu egingo litzateke beste nukleo erradioaktiboak emanez. Horrela, serie
erradioaktiboa sortzen da, nukleo egonkor batera heldu arte.

Batezbesteko bizitza, :
Gorputz erradioaktiboetako nukleoak, desintegratu gabe egon daitezeneko batezbesteko
denbora da 𝜏.

Erradioaktibitate-konstantea,:
Eta denbora unitateko desintegrazio bat egoteko probabilitatea erradioaktibitate-konstantea
da 𝜆 = .

Aktibitate erradioaktiboa, A:
Desintegratu gabe dagoen nukleo kopurua N bada, Elster eta Geitel-en legea: N = No  e
-t

Denbora unitateko desintegrazio kopurua aktibitate erradioaktiboa bezala definitzen da. 𝐴 =


λ⋅N= τ

Semidesintegrazio periodoa, T :
Gorputz erradioaktiboen nukleo kopuruaren erdia desintegra dadin behar deneko denbora
da. T = λ = ln 2 ⋅ τ

Unitateak
1 Bequerel= 1desinteg/segundu
1 Curie=3'71010 desinteg/s = Ra 1 g baten erradioaktibitatea
1 Rutheford = 106 desinteg/s

-5-
Fisika nuklearra
4. ERREAKZIO NUKLEARRAK

Bi nukleo, alderapen Coulombiarra gaindituz, bata bestearengandik oso hurbil kokatzen


direnean ( indar nuklearraren eremuaren barruan, noski) nukleoien berrelkartzea gerta daiteke,
nukleo berriak sortuz. Horri, erreakzioa nuklear deritzo. Nukleoen arteko erreakzioa izango litzateke,
beraz, normalean, jaurtigai modura jokatzen duen nukleo batek "blanco" deituriko beste nukleo bat
bonbardatuz suertatzen da.
Normalean bortxatuak izango dira.
Prozesu hauetan kontserbatu egingo dira:
Q  Karga
E  Energia
P  Momentu lineala
A  Zenbaki masikoa

Orokorrean, jaurtigai modura erabilitako nukleoak arinak izaten dira abiadura handiagoa
hartu ahal dezaten eta horrela, errazago gainditu ahal dezaten alderapen indar Coulombiarra.

4.1 Fisio nuklearra


Aniamzioa Gif Gif

Nukleo astun edo pisutsua nukleo arin batekin (jaurtigaia) bonbardatzen edo erasotzen da.
Nukleo arin hori abiadura handiko neutroi bat izango da. Nukleoak neutroia irenstean aktibazio-
energia bat lortzen du.
Nukleo pisutsuaren apurketa gertatuko da eta hortik antzeko masa duten bi nukleo arinago,
bizpahiru neutroi eta partikula batzuk aterako dira. Neutroi horiek, aldi berean, beste nukleo batzuk
bonbardatuko dituzte kate-erreakzioa sortuz.
Uranio-235 motatako nukleoa berez ez da fisionatzen , aktibazio energia bat bereganatu behar du,
nukleoa neutroia iristean lortzen duena hain zuzen.

Prozesuan bero moduan 200 MeV-eko energia askatuko da atomo fisionatu bakoitzeko masa
defektuagatik edo masa-galeragatik. E = Δm ⋅ c Einstein-en ekuazioa.
A+BC+D Δm = (mA+mB) - (mC+mD)

Fisio nuklearraren adibide bat:

U+ n→ U→ Rb + Cs + 3 n

-6-
Fisika nuklearra

Kate-erreakzioa

Kate erreakzio hau kontrolatu behar da, horretarako moderatzaileak erabiltzen dira: H2O, Be, Grafito,
H2 ...(neutroien abiadura moteltzeko). Baita Cd eta B erabiltzen dira ere neutroiak xurgatzeko.Dena
den zentraletako erreaktoreak altzairuz eta hormigoiz blindatuta daude, galerak saihesteko.
Erreakzioa ez bada kontrolatzen eztanda egingo zuen. Ad. Bonba atomikoa.

Erabiltzen diren erregaiak: 𝑈,  𝑈,  𝑃𝑢...


Fisio nuklearretik lortzen den energia, korronte elektrikoa lortzeaz gain, itsasontzien, hegazkinen eta
itsaspekoen propultsioan ere erabiltzen da.
Zentral nuklear baten prozesua:
Erreaktorea  beroa  lurrina  turbina  sorgailua  sarea Bideoa

-7-
Fisika nuklearra

4.2 Fusio nuklearra


Gif

Arestian, ikertzaileek izarren sorrera azaltzeko ahaleginak egin zituzten. Erradioaktibitatearen


aurkikuntzarekin izarretako energia hau, kondentsatuta zeuden substantzien igorpen
erradioaktiboetatik zetorrela uste zuten. Izarretan protoiak ugarienak dira eta eguzkiaren atmosfera
helioz osatuta dagoenez, suposatu zen ondoko erreakzio erradioaktiboen bitartez sortzen zirela:

1 4
4 H → He + 2e
1 2
Geroxeago erreakzio hau esperimentalki konprobatu zen eta fusio nuklear izena eman zioten.
Beraz fusio nuklearra : Erreakzio nuklearra, non nukleo arin batzuk erreakzionatzen dute, nukleo
pisutsuago bat sortuz.
Fusio prozesu hauetan masa defektuagatik energia kantitate handia askatzen da: E = Δm ⋅ c
Einstein-en ekuazioa.
A+BC+D Δm = (mA+mB) - (mC+mD)

2 3 4 1
H + H  He + n  energia (17,6MeV)
1 1 2 0

Fusioa gerta dadin aktibazio-energia bat behar da,


bi nukleoen arteko indar aldaratzailea gainditzeko,
horretarako, nukleoien abiadura itzela izan behar
du eta erreakzioa gauzatuko den erreaktorean
tenperatura oso altua izan daiteke (109 ºC-koa).
Energia termikoa oso handia emanez.
Bestaldetik, fusioa gauzatzeko nukleo arinak izan
behar dute (normalean hidrogenoa eta bere
isotopoak: deuterio 2H eta tritio 3H).

Fusioaren abantailak itzelak dira, alde batetik


erregaia agorrezina da (deuterioa itsasoko uretan
dago) eta hondakinak ez dira erradioaktiboak,
baina gaur egun fusio nuklearra garatzeko
metodoak ez dira ekonomikoki errentagarriak,
bertan kontsumitutako energia prozesuan lortzen
dena baino handiagoa baita. Baina zientziaren
-8-
Fisika nuklearra
garapenarekin energia iturri berri honen industria
erabilpena posiblea izatea espero dute.

Energia iturri hori elektrizitatea lortzeko oraindik fase esperimentalean dago. Esan bezala materia
tenperatura oso altuan egon behar du eta plasma egoeran. ITER izeneko proiektuan fusioaren
bideragarritasuna ikertzen ari dira.

Hidrogeno bonba:
H bonba edo hidrogeno bonba, fusio-erreakzio baten gerra erabilpena da. Deuterio 2H eta tritio 3H
masek osatutako gailua da., eta nukleoak azelera ditzakeen eta ondorengo erreakzioa eragin
dezakeen detonatzailea darama. (fusioko bonba atomikoa)

-9-
Fisika nuklearra
5. KUTSADURA ERRADIOAKTIBOA

Material batek bere gainazalean edota bere barnean isotopo erradioaktiboak dauzkanean
material hori erradioaktiboki kutsatuta dagoela esaten da.

Lur planetan erradioaktibitate lau iturririk nagusienak ondokoak dira:


1. Nuklear erregairen erauzketa-lanean, egokipenean, ekoizpenean, erabileran eta erre
prozesutan erabilitako gas eta likidoen igorpena.
2. Istripu Nuklear larriak.
3. Arma atomikoekin saio atmosferikoak.
4. Energi elektrikoaren sormenean.

Gorputz bat material erradioaktiboz irradiatzean, honek masa unitateko xurgatzen duen
energia neurtzeko D Dosi xurgatua magnitudea definitzen da, Gray (Gy) SI sisteman bere unitatea
izanik. Hau da, 1 kg-ko masadun gorputz bati, era uniformeki, erradiazio ionizatzaileek eman dioten
energia 1 Joule-ko denean, gorputz honek xurgatu duen dosia 1 Gray da.
1 Gy= 1J/1kg

Gizakien aurka kalte ondorioak beste magnitude bat definitzea behartu egin du, H dosi
baliokidea, zeinak ehun batek xurgatzen duen dosiaren ondorio biologikoa neurtzen baitu. MKS
sisteman Dosi baliokidea neurtzen duen unitatea Sievert (Sv) da, J/Kg-tan ere neurtzen da, baina
kasu honetan ehun biziaren masa izanik.
Erradiazio ionizatzaileen kalte ondorioak erradiazio mota, esposizio denbora eta
intentsitatearen araberakoak izaten dira.
Mineral erradioaktiboen erauzketan, zentral nuklearretan, medikuntzan, eta orokorrean,
konposatu erradioaktiboak erabiltzen direneko prozesu guztietan, hondakin erradioaktibo ugari
suertatuko dira.

Hondakin hauek izan daitezke:

1.- Behe-aktibitateko hondakinak, egun hondakin hauek suertatzen diren estatu gehienetan era
normalean lantzen dira:
- Solidoak porlanarekin nahastatzen dira eta hermetikoki ixten diren goi-erresistentzia
duen bidoi metalikoetan sartzen dira, hilerri nuklearretan metatzen direlarik.
- Likidoak iragazi eta purifikatzen dira lokatza antzekoak lortzeko asmoz hondakin solidoak
balira landu ahal izateko.
- Gasak iragazi eta geldiarazi egiten dira beren aktibitatea jaitsi arte, ondoren kanporatu
ahal izaten dira. Kanporaketa hori onargarria den aktibitate mailaren tximinian kontrolpean
dago.

2.- Goi-aktibitateko hondakinak.

Erregaiaren fisioren prozesuan zehar erreaktorearen nukleoan sorburua daukate. "Bainetan"


konfinaturik gelditzen diren fisioaren produktuek hondakin hauen multzo bat eratzen dute, eta
gainerakoa, hau da, "baina" berauek, kontrol-hagak, eta nukleo barruan dauden tresna guztiek
eratua da.
Nukleoa errekargatzen denean ateratzen diren hondakin hauek denboraz metatuak izaten
dira igerileku batean beraien aktibitatea ahultzeko. Ondoren edukiontzi berezietan sartzen dira
birlantze plantetara bidaltzeko.
Lantze plantetan erabilgarria diren materialak birziklatzen dira eta gainerakoak lurrazpiko
gordailuan metatzen dira, bertan hormigoi bereziarekin nahastatuak izango dira bloke trinkoa eratu
arte.
Urtero suertatzen diren hondakin kantitatea 104 m3-koa da, eta une honetan epe luzeari
begira ez dago konponbiderik.

-10-
Fisika nuklearra
ARIKETAK

1. Substantzia erradioaktibo puru baten masa 1 mg-koa da eta bere semidesintegrazio periodoa
30 egunekoa da. 60 egunen buruan, ze kantitatek iraungo du?
Emaitza: 0,25 mg

2. Pu (Z=94; A=287) desintegratzen denean, alfa-partikula bat askatzen da. Zeintzuk izango
dira sorturiko elementuaren zenbaki atomiko eta masikoa?. Idatzi erreakzioa.
Emaitza: 92; 283

3. Kalkulatu uranio atomoaren bataz besteko bizitza, bere semidesintegrazio periodoa 4.500
miloi urtekoa bada.
Emaitza: 6,5.109 urte

4. Substantzia erradioaktibo baten kantitate jakin bat laurdenera murrizten da 10 egunen


buruan. Kalkulatu semidesintegrazio periodoa.
Emaitza: 5 egun

5. Torioaren (Z=90; A=234) batez besteko bizitza 24 egunekoa da. Zenbat torio geratuko da
desintegratu gabe 96 egunen buruan?
Emaitza: %1,83

6. T semidesintegrazio periodoko elementu erradioaktibo baten 2.000 nukleo izanik, zenbat


nukleok iraungo dute desintegratu gabe T/4 denbora igaro ondoren?
Emaitza: 1.682

7. Tritioaren (Z=1, A=3) semidesintegrazio periodoa 12,5 urtekoa da. Tritioaren ehuneko
zenbatek iraungo du desintegratu gabe 50 urte igaro ondoren?
Emaitza: %6,25

8. C-14ren semidesintegrazio periodoa 5.570 urtekoa da. Momia egiptoar baten laginaren
azterketak, izaki bizien aktibitatearen 3/4a duela erakusten du. Zein da momiaren adina?
Emaitza: 2311,7 urte

9. Lagin erradioaktibo baten konstantea = 1,44.10-3 h-1 da. Zenbat denbora behar da jatorrizko
masaren %75a desintegratzeko?
Emaitza: 40,1 egun

10. Bismuto-210 delakoak (Z=83)  partikula bat igorriz gero Polonioan bihurtzen da. Polonio
honek, bere aldetik,  partikula bat igortzen du eta berunaren isotopo batean bihurtzen da.
a) Idatz itzazu desintegrazio hauei dagozkien erreakzioak.
b) Bismuto-210 delakoaren semidesintegrazio periodoa 5 egunekoa bada eta hasieran
substantzia horren mol oso bat badugu, zenbat nukleo desintegratuko dira 10 eguneko
epean?
Avogadroren zenbakia: 60,22.1022 atomo.mol-1
Emaitza: b) 45,166.1022 nukleo

11. 140 eguneko semidesintegrazio periodoa duen 21084Po,  partikulen igorpenaren ondorioz
Berun egonkorrean bilakatzen da. Zein da hasieran eduki behar den Polonio-210aren
kantitatea, 560 egunen buruan 27ºC eta 2 atm-ko presioan neurtutako 2,46 litro helio bildu
daitezen?
Emaitza: 44,8 g

-11-
Fisika nuklearra
12. Kalkulatu Uranio mineral baten adina, bertan U-238 (Z=92) kilogramo bakoitzeko 320 g Pb-
206 (Z=82) daukala jakinik. (Pb-206 osoa U-238aren desintegraziotik datorrela eta honen
semidesintegrazio periodoa 4,5.109 urte dela kontutan izanik)
Emaitza: 2,04.109 urte

13. U-235aren fisioan askatutako energia 180 MeV/at dela suposatuz, kalkulatu %30eko etekina
eta 2.000 kW-eko potentzia duen motor atomikoak kontsumituko duen U-235 masa egun
batean.
Emaitza: 7,83 g

14. Kalkulatu radonaren konstante erradioaktiboa, elementu horren atomo-kopurua eguneko


%16,6 murrizten dela jakinik.
Emaitza: = 2,1.10-6 s-1

15. Sr-90ren (Z=38) semidesintegrazio periodoa 28 urtekoa da. Kalkulatu:


a) konstante erradioaktiboa, s-1etan adierazia.
b) Sr horren 1mg -ko laginak duen aktibitatea kuriotan.
c) aurreko lagina 0,25 mg-ra murrizteko behar den denbora.
d) laginaren 0,25 mg-en aktibitatea, kuriotan.
Datua: Ci=3,7·1010 desinteg/s ; NA= 6,023·1023 atomo/mol
Emaitza: a)  =7,85.10-10 s-1 b) A=0,142 Ci c) t=56 urte d) A=0,035 Ci

-12-
Fisika nuklearra
OINARRIZKO KONSTANTEEN TAULA

Hutsean argiaren abiadura c=2'9979108 m/s; c= 3·108 m/s

Hutsean soinuaren abiadura v=340 m/s

Grabitazio unibertsalaren konstantea G=6'6710-11 Nm2/kg2


Coulomb-en konstantea edo hutsearen
K=8'9874109 Nm2/C2; K=9109 Nm2/C2
konstante dielektrikoa
Koefiziente dielektrikoa edo permitibitatea
o =8'854410-12 C2N-1m-2
(Hutsean)
Hutsaren iragazkortasun magnetikoa o = 410-7 WbA-1m-1edo N/A2

Konstante magnetikoa Km=10-7 mkg/C2

Geldiunean elektroiaren masa me=9'109110-31 kg

Geldiunean protoiaren masa mp=1'672510-27 kg

Geldiunean neutroiaren masa mn=1'674810-27 kg

Elektroiaren karga
1'602110-19 C
Protoiaren karga

Planck-en konstantea h=6'625610-34 Js

ANIZKOITZ ETA SUBMULTIPLOEN TAULA

Aurrizkia Ikurra Faktore biderkatzailea

Exa E 1018 Deci d 10-1


Peta P 1015 Centi c 10-2
Tera T 1012 Mili m 10-3
Giga G 109 Micro  10-6
Mega M 106 Nano n 10-9
Kilo k 103 Pico p 10-12
Hecto h 102 Femto f 10-15
Deca da 101 Atto a 10-18

Luzeraren unitate berezi batzuk:


1 micra ()=10-6 m
1 Angström (𝐴)=10-10 m
1 Fermi (fm)=10-15 m

-13-

You might also like