lp1 03 Ortega Laburpena

You might also like

Download as odt, pdf, or txt
Download as odt, pdf, or txt
You are on page 1of 3

LP1

EKONOMIA HERRIGILEA- Igor Ortega

“Ongizate estatua” gaur egun kimera bat

– Gizartean orohar (ez soilik teorizazio edota diskurtso borobildunen aldetik) zabalduta:
a) Sistemak EZ du bermatzen gizabanakoen etorkizuna. Prekarizazioa gero eta zabalduagoa
b) Sistema ARRISKUGARRIA da: Klima eta ekosisteman orohar, gizarte kohesio eskasa,

elikaduran prekariotasuna, langabezia tasa altua,...

c)Balore demokratikoen galera; Politika eta Ekonomia gero eta eskuragaitzagoak. Deskontrola: bai
gizarteak erabaki politikoekiko, eta baita politikak ekonomiarekiko ere

– Kapitalismoak saldu zigun ametsa, amesgaizto bilakatzen ari da; Ekonomia kapitalistaren
urte oparoak ematen direnetan, ekonomia ardatz dela saldu nahi digute, eta gauzak ondo
doazenez, betirako ondo joango direnaren irudia saltzen digute. Baina eskaparatearen
atzekaldean, sistema ekonomikoaren perbertsioa ematen da, arlo pribatuak etekinekiko
dependentzia basatia duenez, guztia mozkinak lortzera bideratzen baitu. XX1. Mende
haserako krisian argi geratu zen Espainiar estatuan adibidez, burbuilaren eztanda aurretik
dena konfeti eta dilistatxoak (lentejuelas) zirela; bankuetako produktu hilgarriak,
etxebizitzen booma,... Zertarako balio digu ekonomia gero eta hobeago joan dadila,
gizartearen aurkako arma bat bilakatuko bada? Zertarako dena hipotekatu etekin
ekonomikoen alde, sistema kapitalistaren makinaria, sasikumez beteriko katebegi batetan
bilakatzen badu gizartea?
– Ustez alternatibak bilatzen historikoki aritu den ezkerra, soluziobiderik ez, eta bere buruaren
gaineko birrasmaketa edota metaeztabaidetan itota. Hemen Euskal Herrian, euskal ezkerra
ez noranzko berdinean, tendentzia ezkertiar berriak (GKS adibidez) agertokian azaldu dira,
eta bereziki gazteengan
– GALDERA BERRIEI EZIN ERANTZUN INERTZIA ZAHARREKIN
– Ezkerreko alderdi nagusiak ere Ekonomizismoaz zentratuak, ekoizpen eta metatze
banatzearen gurpilean kateaturik. Antxon Mendizabalek ezker-fordismoa deizten du.
Ezkerrak ere balore gehiago Estatu eta estatutik eratortzen diren erakundeei, beherago
dauden antolaketa mailei baino.
– Ezkerra, 80. hamarkada aurreko paradigma oinarri; ondorioz agur egungo arazoei aurre
egiteko arazoak
1. Globalizazioak hankaz gora jarri du estatuen subirautza → Estatuak ahulagoak dira
2. Publikotasuna “defizitario” bezala hartzen da, termino ekonomizistek gaina hartu
dietelako politika sozialei. Gizartearen konplexutasunak arazoei aurre egiteko lan gehiago
( Indibidualtasuna vs soluzio globalak). Neoliberalismoa beti estatuaren eskuhartzeren
aurka, eta beraz publikotasunaren aurkako diskurtsoa (Kuñadismo).
3. Etengabeko hazkuntzaren mitoa: Sistema etengabean haziko zen zerbait bezala saldu
zigun neoliberalismoak. Baina beronen mugak azaldu dira: Ekologia eta naturaren aurkako
erasoa. Honen aurrean azaldu diren jarrerak: - Ekoefizientzia
- Zientzia teknologiko amablea
- O KM politikak
ALDAGAI BERRIAK EMANTZIPAZIOAN

– Estatu eta merkatu logiketatik at komunitateak berak sorturiko harreman egiturak. Lotura
horizontalak, elkartasun eta laguntza jarreretan oinarrituak: Herri ekimen, autoeraketa eta
gizartearen auto-antolakuntza.
– Euskal Herrian 60. hamarkada inguruan hiru ardatz nagusiren inguruan: Nazio eraikuntza,
eraldaketa soziala, eta erakundeen demokratizazioa. Adibideak: Ikastolen mugimendua,
euskalgintza eta kooperatibak.
– Ekonomia sozial eta solidarioa ardatz
– Ezaugarriak:
a) Estatu-administrazio eta kapital entitateekiko autonomia; langile-bazkide figura, eta erabaki
ahalmena oinarrian. **zalantza: gaur egun ere? Kooperatibetan ebentualak, beste enpresa pribatu
normaletan gertatzen diren arazo estrukturalak,... Erakunde publikoetatik dirulaguntzak, beste
enpresa txikiagoen kalterako...**
b) Bokazio sozial eta publikoa. Ez kapital metaketa soila. Egitasmo sozial eta eraldatzaileak helburu
(**bakarrak?**)
c)Demokratizazio irizpideak: pertsonen ahalduntzea, partaidetza eta kooperazio jarrerak (**bazkide
osoek bai, baina ebentualek adibidez?**)

– Ezker tradizionala “publiko-pribatu” dikotomia ardatz → kooperatibena linbo moduko bat?


Herrigintza estatu/administrazioaren koadrotan agertzen ez denez, zein kategoria?

– Herrigintzaren bertuteak:
1. Ekonomia lokal eta sustraitua
2. erresilentzia
3. Gizartearekiko inplikazioa
4. Espekulaziotik ihes egiteko joera
5. sareen ehundura
6. Gizarte inklusiboaren alde

• Aipatu taifen erreinuek izan duten prentsa txarra historikoki. Enpresa handiak txikiak jateko
tendentziak epe luzera langileen baldintzen aurka. Baina gauzak antolatzeko orduan, txikitik
hobeto. Ideala matriz bati loturiko ente autonomoak eratzea

– Kooperatibismoak harreman sozialei garrantzia, eta gaur egungo merkatuak planteatzen


dituen jokamolde hierarkiko, menpeko, indibidualista eta lehiakorren aurrean, demokrazia,
horizontaltasuna, lankidetza eta elkartasuna planteatzen ditu
– Epika vs pragmatismoa; gizartean jendea pixkat prest autonomia apur bat galtzeko bizi hobe
baten aspirazioen mesedetarako, baina eraldaketa narratiba potoloetatik at. Eraldaketa lasai
baten aldeko jende arrunten multzoa litzateke herrigintza.

– Herrigintza eta komunitate logika zabaldu eta handituko balitz zer? Estatu mailara igotzeko
aukerarik bai? Kontraesankorra, herrigintzak beti mantendu izan duelako autonomia maila
instituzioekiko. Ideala litzateke sinergia bat bi munduen artean
– Garrantzitsuena, izan mundu publiko edo pribatuko terrenoan, herrigintzak bultzatzen dituen
baloreei garrantzia emate. Euskal Herrian maila altu batetan mantendu direnak
– Ezkerrak indartu behar dituen aspektuak: ikusgarritasuna, bideragarritasuna eta
sinesgarritasuna, ekonomia eta instituziogintza herrigile baten mesedetan.

• Publiko/pribatu debatea eskola/ikastolen gaira eraman


• Autonomia herrigintzan atalean sartu Gazte mugimendua edota gaztetxeak
• Euskal gizartearen “kasta” desberdinak aipatu: hiritar oso eta demokratikoki eskubide
ofizialak dituztenak, eta Grezia klasikoa bezala bigarren mailako hiritarrak direna (ez dira
esklabu, baina ez diegu nahikoa arreta eskeintzen)

You might also like