Eskema DBH2 Euskara - Ikus-Entzunezko Testuak

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

DBH2: EUSKARA

Ikus-entzunezko testuak

1. Ikus-entzunezko testuen ezaugarri orokorrak

1.1. Hainbat koderen erabilera bateratua egiten da

● Hitzezko kodea (ahozkoa zein idatzia), kode ikonikoa (irudiak, argazkiak eta
animazioak) eta soinu-kodea (hotsak eta doinuak) elkarreraginean.
● Honako alderdi hauei erreparatu:
● zer erlazio dago kodeen artean?
● kodeetakoren bat gailentzen da?
● kode bat beste baten osagarri da?
● kontrastea bilatzen da?
● zer kodek ematen du atentzioa?
● zer kode gogoratzen da?
● nola eragiten du kodeen erabilerak komunikazio-asmoan?
● Askotan KODE IKONIKOA izaten da nagusi, eta hitzezko kodea eta soinu-
kodea haren osagarri erabiltzen dira.

1.2. Egiantzekotasunez mozorrotuak dira


● Ikus-entzunezko testuek hitzezko testuak baino egiantzekoagoak ematen dute,
badirudi ezin dela zalantzan jarri, ukaezina dela.

1.3. Arrazoimenean beharrean, sentimenduetan eta afektuan eragiten dute


● Ikus-entzunezko testuek senti dezagun eskatzen digute, pentsa dezagun baino
gehiago.

1.4. Objektibotasuna
● Komunikabide handiek errealitatearen bertsioak eskaintzen dituzte, inoiz ez
errealitatea bera. Dena dela, ikus-entzunezko testuen artean, badira informatiboagoak:
albisteak, dokumentalak, serie historikoak eta abar.

2. Hitzezko kodea

● Hitzezko kodea irakurtzen bada:


○ letra-tamaina (denek tamaina bera duten)
○ kokapena - kolorea(k) - letra tipoa edo tipografia
○ puntuazio-markak
○ etab.
● Hitzezko kodea entzuten:
● esatariaren ahotsaren ezaugarriak, zer pertsonarena edo nolako pertsonarena den
● bolumena
● intonazioa eta harekin nabarmentzen diren hitzak
● erritmoa
● pausaldiak
○ Iragarkietan hitzezko kodea laburra izan ohi da, eta hainbat hizkuntza-baliabide
erabiltzen dira hartzailea erakartzeko: literatura-baliabideak, harridura- eta galdera-
ikurrak, pertsona-izenordainak…

3. Kode ikonikoa

1
DBH2: EUSKARA

Ikus-entzunezko testuak
● ageri diren pertsonak
● paisaia
● objektuak
● koloreak
● konposizioa
○ Aipatutako elementuak modu batera edo bestera irudikatzeko, enkoadraketa, ikus-
angelua, argia eta abar baliatzen dira.

Planoak hiru motatakoak izan daitezke: espresiboak, narratiboak eta deskriptiboak.


● Plano espresiboak: lehen planoa, plano ertaina, plano amerikarra, plano osoa, xehetasunezko
planoa.
● Plano narratiboa: pertsonaiaren eta ingurunearen arteko harremana nabarmendu nahi denean
erabiltzen da.
● Plano deskriptiboa: ingurunea nabarmendu nahi duenean (paisaia, hiria, etxea, kalea…).

Enkoadraketaz gain, ikus-angeluak ere planoa osatzeko aukera eskaintzen du: izan daiteke parekoa,
pikatua edo kontrapikatua.

4. Soinu-kodea

● Soinu-kodeari dagokionez, honako alderdi hauei erreparatu behar zaie:


○ musika edo soinu-banda: bolumena, erritmoa, tempoa, instrumentala den edo hitzik
duen, estiloa (modernoa, klasikoa…), zer iradokitzen duen, musikaren ezaugarrietan
aldaketarik dagoen, nola uztartzen den ahotsarekin eta bestelako hotsekin, etab.
○ off-eko ahotsa: esatarien adina, sexua eta intonazioa
○ pertsonen ahotsa: esatarien adina, sexua eta intonazioa
○ hotsak: noiz erabiltzen diren, zer efektu sortzeko…

5. Ikus-entzunezko testuek zabaltzen dituzten mundu-ikuskera, balioak eta


estereotipoak

● Islatzen duen munduak ba al du loturarik errealitatearekin? Zergatik?


● Zein eratako pertsonak ageri dira? Zer egiten dute eta zer funtzio dute pertsona horiek? Zer
balio islatzen eta sustatzen dute?
○ Elkartasuna, lehiakortasuna, bizi-poza, maitasuna, bazterkeria, edertasuna, arrakasta,
aberastasuna, kontsumismoa, oldarkortasuna, tolerantzia…

You might also like