Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 17

Laburpena

I kapitulua

Said Donostiako Groseko institutura heldu den ikasle berria da. Kurtsoa hasita dago
da. Saidek berehala pizten du neskengan arreta, eta erakarpena ere bai. Said
ederra da, jatorra eta adeitsua. Klarak bereganatu eta berarekin ateratzen hasten
da. Klara neska guapa da, ile horia eta begi urdinekin, eta oso seduzitzailea
mutilekin. Said Marokon jaio da, bere ama oso sinestuna da, bere aita ordea ez.
Aitak fruta-denda batean egiten du lana. Hiru urte zaharragoa den arreba du,
Parisen bizi dena aitarekin duen harreman txarra dela eta. Amir Saiden osaba da,
musulmana eta gizon erlijiosoa oso, baina guztiz tolerantea besteekin.

Miren kurtsoko beste neska bat da. Gustatzen zaio Said, baina Klarak ez bezala, ez
du ahalegin berezirik egin bera seduzitzeko. Halere, ez du gaizki hartu Klarak mutila
bereganatzea, Klara oso ongi ezagutzen baitu: ume bat da, besterik ez da, eta Said
bere azken kapritxoa.

Said berehala egokitzen da institutura. Iñaki Altube irakaslea han dagoelako etorri
da, Herrerako institutuan klaseak eman zizkiolako, eta asko lagundu ere bai. Iñaki
Altube Martxelen laguna ere bada: Martxel Mirenen amaren nobioa da. Martxel gizon
lasaia da guztiz, agnostikoa (Altube eta Mirenen ama berriz, ateoak). Hala ere,
Saidek dio Altube irakaslea eta Amir osabak antzeko ideiak dituztela: giza
eskubideak errespetatu behar direla eta erlijioa kontu pribatua dela.

II kapitulua

Mirenek ez zuen tratu handirik izan Saidekin hasieran, Klarak ez baitzuen uzten inor
gerturatzen. Ateratzen hasi zirenean ere, ez zen bere koadrilarekin ateratzen,
Klararen esanetan Saidek hala nahi zuelako, etorkina eta pobrea izanik lotsatu
egiten zelako nolabait. Klarak espero omen zuen poliki integratzea, baino esaten
zuen Said oso jeloskorra ere bazela eta mesfidatia jendearekin. Baino klasean, Said
ez zen Klarak esaten zuen bezala: mutil ireki, alaia eta adeitsua zen. Maiz neskek
inguratuta egoten zen. Mirenek pentsatzen zuen Klarak Said seduzitu baino,
azkenean Saidek amore eman behar izan zuela bere jarrera txeratsu edo
kariñosoegia dela eta, konpromisoz edo. Mirenek gero eta gehiago du atsegin Said:
guapoa da, baina ez doa de guapo, eta bere izaera ere asko gustatzen zaio,
azkarra, sentibera eta jatorra baita.

Hala ere, Klarak guztiz aurkakoa kontatzen dio Mireni, jeloskorra dela, tratu txar
psikologikoak ematen dizkiola eta sexualki aseezina dela. Mirenek esaten dio
zergatik ez duen orduan uzten. Maiteminduta dagoelako, dio Klarak. Mirenek ezin du
ulertu. Are eta gutxiago Klara hijab edo buruko zapia janzten hasten denean, eta
lehen erabiltzen zituen arropa seduktoreen ordez, jantzi apalekin hasten denean.
Bere izaera ere mantsotzen doa, oihu egin ordez, apalago hitz egiten du. Mirenek
uste du nabarmentzeko egiten duela, baina beste ikaskideek miretsi egiten dute
Klararen sakrifizioa, maitasunagatik, erromantikoa iruditzen zaie. Beste neskek
jakinmina sentitu eta buruzapia nola janzten den erakusteko esaktzen diote Klarari,
berak Youtuben ikasi badu ere. Eta baten bat jantzi ere egiten du, kurtsoko beste
marokoar bat seduzitzeko. Mirenek ulertu gabe jarraitzen du, eta Klararengandik
urruntzen hasten da, errua ere sentitu arren, pentsatzen baitu agian inbidia diola
Klarari. Behin batean, institutuko bulego aurrean biak zain daudela, Mirenek
aurpegiratzen dio ea zer egiten ari den Klararekin. Berak dena ukatu, eta Klara ez
duela ezertara behartzen esaten dio, Klara fantasioso samarra dela. Miren damutu
egiten da gero, fantasioso eta bera hain ergela bada, zergatik dabilen berarekin
galdetu ez izateagatik. Eta mutila bere aurrean duela hori galdetzen dio irudikatzen
du, haren ezpainak bereak ukitzen dituzten bitartean.

III kapitulua

Egun bereko gauean, Klarak Mireni deitzen dio etxera, Saidi buruz kontatzen diona
Saidekin ez komentatzeko eskatuz. Eta Klarak jarraitzen du esaten ez duela ezer
egitera behartzen. Eztabaidatu arren, lagun bezala jarraitzen dute.

Afarian, Mirenek gaia aipatzen die amari eta Martxeli, baina izenik aipatu gabe.
Martxelek dio ezin dela inor legez kanpokoa edo umiliagarria den ezer egitera, baino
batzuetan nahi ez ditugun gauzak egin behar ditugula. Ama gogorragoa da: ez da
gogoko ez den ezer onartu behar. Eta Mireni galdetzen dio ea inork behartu duen
nahi ez duena egitera. Mirenek ezetz, ikaskide bati gertatutakoa dela. Izenik eman
gabe, neska bat hijab, beloa edo burukoa eramaten hasi dela dio. Amak burukoa
debekatu beharko liratekeela dio, sinbolo sexista dela, eta emakumeek zigortu
egiten dutela herrialde batzuetan ez eramateagatik. Martxel neurritsu agertzen da:
debekuekin ez da ezer lortzen. Institutuan ere eztabaidatzen dute geletan: mutilek
debekatzeko alde, ze musulmanek beraien herrietan debekatu egiten diete euren
janzkerarekin biltzea; neskak, aldiz, zuhur, emakumeei burukoa kentzea biluzik
uztea bezala baita. Miren berriz, bere ama bezala agertu zen: guztiz aurka. Klarak,
azkenik, askatasunez egiten zuela esan zuen. Saidek ez zuela argi ikusten, baino
debekatzea musulman erradikalen parean jartzea litzatekeela esan zuen. Gorkak
beti bezala gauza barregarria esan zuen: emakume batzuei besteei baino hobeto
geratzen zaiela burukoa, eta abantaila moduan ileapaindegira joan ez beharra.

IV kapitulua

Kurtsoa aurrera doa eta Mirenek gutxiago hitz egiten du Klararekin. Ikastorduetan,
bere lagunekin egoten da, eta irteeran Saidekin geratzen da. Hala ere, bai topatzen
direla asteburuetan, Mirenen amak, Martxelek eta Klararen gurasoek Landetara
elkarrekin joateko ohitura dutelako, Miren eta Klara beraiekin eramanez. Klararen
ama oso klasista zen, eta damu izan da beti bere alaba eskola pribatu batera
eraman ez izanaz, jende arriskutsuarekin ez nahasteko, eta publikora eramaten
badu Klararren aitak Administrazioarentzat lan egiten duelako da, itxurak
gordetzeko. Mirenen amak ezin du Klararen ama ikusi, harroputza eta kurtsia dela
pentsatzen du, baino gizonak hobeto eramaten dira. Klararen ama argala da oso,
beti dietak jarraitzen ditu, eta Klarari ere dietak jartzen dizkio, nahiz eta Klarak
kanpoan bazkaltzen duenean aprobetxatzen duen nahi duen guztia jateko; egia
esan, Klara nahiko gizena dago, ama ez bezala.

Kontua da Miren eta Klara, Klara anaiarekin eta honen lagun batzuekin, Landetara
joatekoak zirela egun batean. Said pasa zen patataz kargatutako karretilla batekin,
eta Klarari lotsa eman zion eta ez zion batere kasurik egin. Geroztik, berarekin zuen
jarrera aldatu egin zen. Hain zuzen ere, Mireni eskatu zion gau batean berarekin
joatea Saidekin geratua zen kontzertu batera. Kalean ez zeraman burukorik,
institutuan bakarrik, benetan harritzekoa, ze nonbait eramatekotan kalean eramatea
zen normalena. Mirenek hori adierazi arren, Klarak ez du gaiari buruz eztabaidatu
egin nahi , hilekoko minez dago eta (benetako arrazoia, seguruenik: ez du amak
enteratzerik nahi). Saidekin geratu aurretik, jatetxe batera doaz, eta Mirenek
urdaiazpikoa eskatzen du, eta Klarak entsaladilla errusoa. Klarak txerri haragirik ez
jatearena musulmana delako dela dio, baina Mirenek dio bera ez dela musulmana,
Klara berriz txantxetan ari dela, baina dena den islameko debekuek bere arrazoia
dutela dio, txerri haragiak ekar dezakeen trikinosia saihestea. Mirenek esaten dio
entsaladillarekin ere salmonella harrapa dezakeela. Hortik gutxira, sabeleko minez
hasten da Klara, larritzeraino. Poliki doaz Bulera, Saidekin han geratu direlako, baina
harekin elkartu, eta Klara botaka egiten du. Haren etxera doaz, Said behean
geratzen da, eta gurasoek ospitalera eramaten dute, aitaren autoan. Miren jaisten
da, eta Saidekin geratzen da.

V. kapitulua

Saidek Miren laguntzen du bere portaleraino. Portal dotorea da, burnizko ate handi
batekin, eta hala esaten dio Saidek. Klarari buruz ari dira, ea laster sendatuko den.
Kasualidadea, datorren astean bere urteak dira, eta kasualitate are eta handiagoa,
zeren bere jaiotze data 27-09-01 bat baitator Saiden etxeko telefonoarekin. Mirenek
kontatzen dio urdaiazpikoarena, burukoarena, eta berarengan izandako beste
aldaketak. Kasurik ez egiteko dio Saidek, biek dakitela nolakoa den Klara. Berandu
ote den galdetzen dio Saidek, eta baietz Klarak, baino amak ez diola horregatik
errietarik egiten. Hortik hasten da Miren bere etxekoei buruz hitz egiten. Martxel ez
dela bere aita, bere benetako aita berak 6 urte zituela hl zela eta zirujanoa zela
lanbidez. Martxelek unibertsitatean ezagutu zuen Mirenen ama: ama administraria
da, eta Martxel irakaslea. Gero, Said hasten da bete etxekoei buruz: harreman
estuena amarekin duela, ama ez dela ongi integratu Euskal Herrian, eta beti bizi da
Marokora begira. Aitak asko edaten du, eta horregatik alde egin zuen Fatima bere
arrebak Parisera. Medikuntza ikasi nahi du Saidek, baina ezinezko ikusten du, 18
urte beteta amarekin batera aita uzteko asmoa duelako, eta orduan lanean hasi
beharko delako. Mirenek medikuntza ikastera animatzen du. Esaten dio Mirenek
neska guztiak berarekin txoratua daudela, eta Saidek baietz, Amaia Santxo bereziki,
harrapatu baitzuen liburutegian berari buruz esaten: "Said guapoa, baina etorkizun
txarra!". Miren errukitu egiten da hori entzuna. Said ohituta dago, eta esaten du
Mirenen amak ere gaizki hartuko lukeela berarekin ezkonduko balitz. Mirenek ezetz,
bere ama oso ulerkorra eta irekia dela, agian ez bere amona, Otzeta herrikoa,
pentsatzen duena bere herrikoak bakarrik direla langileak. Saidek dio bere aitak
militarra nahi zuela izan baino ez zutela hartu, eta emakumeekin ibiltzen dela, behin
harrapatu zuela emakume batekin dendan. Ze gogorra, Mirenek. Eta harekin
solidario agertu nahian, bere etxeko bizitza kontatzen hasten da: nola aita, Adolfo
izena zuena, eta ama oso gaizki konpontzen ziren, askotan liskarretan eta elkarri
hitz egin gabe. Bera eta anaia txikia, Martin, beldurrez egoten ziren, aita etortzekoa
zenean lanetik. Diru asko irabazten zuen, eta gastatu ere asko, etzio diruari
garrantzirik ematen, Martxel guztiz xuhur samara da. Aita zirujanoa zen, eta Jainkoa
sentitzen zen batzuetan, ebakuntza zailak egin eta jendea salbatzen zuelako. Baino
gustatzen zitzaion jendea bera goraipatzea, eta ama guztiz kontrakoa zen, haren
puntu ahulak bilatzen zituen, eta horrela edanda zetorrela esaten zion askotan, eta
orduan aita sutan jartzen zen. Ez ziren separatu berarengantik eta anaiagatik. Aita
zirikatzeko Mirenen amak militar espainol baten semea zela ere botatzen zion, nahiz
eta euskara ere pixbat bat ikasi zuen. Gogoratzen du Mirenek ama behin gaupasa
egin zuela lankideekin, eta etorri zenean, aita bere aurka oldartu zela korridorean,
lurrera bota, puta deituz, eta non ibilia zen galdetuz. Mirenek gogoratzen du eszena
eta ezin du jasan. Martin anaia aitari ez jo ez jo esaten ziola gogoratzen du. Geroztik
aitak ez zion Mireni musurik eman. Gutxira aita gaixotu gin zen, gibeleko minbizia,
alkoholagatik.Etxean eduki zuten, baina harreman eskasa izan zuen berarekin,
beldurra eta nazka ere ematen ziolako, gaixotasunagatik. Behin ez zuen etxean ikusi
eta amonak esanzion ospitaleraeraman zutela, han nahi izan zuen hil, Mirenengatik
eta Martinengatik. Said guztiz errukitzen da istorioa entzuna eta eskua jartzen du
bere sorbaldan. Eta Mirenek triste, bere burua haren sorbaldan. Agurtu egiten dira,
portaleko argia piztu delako, norbait jaistekoa da eta.

VI kapitulua

Miren Klararekin dago ospitalean. Ez da ezer larririk Klarak duena: dibertikulutis bat,
hesteetako poltsa batzuen inflamazioa. Dieta kontrolatu behar du. Klara kexati dago
pixka bat, mina duela dio. Klara kezkatuta dago Saidek botaka ikusi zuelako,
lotsagatik, baina aldi berean dio konfiantza osoa duela Saidekin. Kontraesana dago
hor, Mirenek dioenez. Klara beldur egon da operatuko ote zuten, zikatrizagatik edo,
nahiz eta mutil batzuei gustatzen zaizkien morboagatik. Miren urduritzen da
berarekin, egia esan berarentzat jasanezina da. Ez du ezer esaten. Klara beti bezain
lausengatzaile dago: Mireni esaten bera dela lagunik onena, berarekin ez duela
sekreturik. Mirenek pentsatzen du berak badituela sekretuak Klarari kontatu ez
dizkionak, baina bai Saidi: txikitako kontuak. Bapatean, Mirenek Said maite duen
galdetzen dio Klarari. Klarak, harrituta, baietz uste duela dio. Uste? dio Mirenek.
Klarak esaten du ez duela oso garbi, moroa delako. Eta orduan Mirenek ea zergatik
hasi zen orduan burukoarekin. Eta Klarak dio, maiteminduta zegoelako izan zela.
Eta mugak ikusten dizkiola harremanari, ezin dela Landetara berarekin joan
esaterako, anaiaren lagunengatik. Klara lotsatu egiten da beraz Saidetaz. Mirenek
esaten dio, erdi txantxetan, Amaiasantxo bezain ergela dela (Amaiasantxo gelako
ikaskidea). Ama sartzen da gelara, eta Mirenek alde egiten du, klaseen ondoren
itzuliko dela esanez.

VII kapitulua

Miren institutura doa eta urrutitik Said ikusten du eserita, telefonoari begira.
Pentsatzen du Saidek begiak altxa eta begiratzen badio, maite duelako seinalea
dela. Eta hala egiten du. Bere parera iristen denean, Saidek telefonoa erakusten dio,
Klara bidalitako I Love you mezuarekin. Mireni ergelkeria iruditzen zaio. Saidek
galdetzen dio ea zer moduz ospitalean; ondo dio Mirenek, jakin arren Klarak zer
esan dion Saidi buruz. Klara ze erromantikoa den esaten dio Saidek, eta hain zuzen
klasera sartu eta Erromantizismoa dute gaia, Iñaki Altube irakaslearekin. Altube
irakasle xelebrea baino jakintsua da oso. Erromantizismo mugimendu eta joera
negatiboa zela dio Altubek, sentimenduak arrazoiaren gainetik jartzen dituelako, eta
hala sufrimendua justifikatzen duelako besteak beste. Faxismoa ere
erromantizismoan ditu erro sakonenak. Ikasleei eskatzen die gaiari buruzko esaldi
ezagunak azaltzeko: Amaiasantxoak dio "contigo pan y cebolla", euskaraz,
"amodioak malkarrak zelaitzen" itzuliko litzatekeena. Mireni "bihotzak baditu
arrazoiak, arrazoiak ulertzen ez dituenak" datorkio gogora. Amaren laguna den Ana
psikologoari entzun zion, ama eta Ana etxean egon ziren batean, Anak gizonekin
dituen harremanei buruz hitz egiteko. Azkenean bota egiten du esaldia, eta Altunek
dio esaldi hori Blaise Pascalena dela, XVII mendekoa, eta fedeari buruzkoa dela,
Jainkora arrazoiaz ezin dela heldu adierazteko. Bukatzeko, Altubek esaten die
maitasun porrot bati buruzko istorioa idatzeko, nota igotzeko. Klasea bukatzean,
Altube eta Miren hizketan hasten dira, eta Altubek bukatzen du esaten Mireni ez
garela sufritzeko jaio.

Miren atera eta Groseko hondartzako murruan bermatuta ikusten du Said. Bere
ondora doa, isilik daude biak luzez. Saidek bihotz taupada biziak sentitzen dituela
dio. Oinez abiatzen dira. Saidek nota igotzeko bere amaren herriko istorioa
kontatzen du: neska gazte bat gurasoek aberats batekin prestatu zioten ezkontzari
uko egin, eta azkenean artzain batekin ihes egiten du Espainiara, baina artzainak
tratu txarrak ematen dizkio, eta neskak ihes egin behar du berriz ere. Mirenek ikusi
zuen film baten istorioa kontatzen dio, "Les parapluies de Cherbourg". Istorioa:
neska bat hardun geratzen da baino maitaleak gerrara joan behar du, maitalea itzuli
baino lehen aberats batekin ezkontzen da, maitalearekin izandako alaba haziko da
familia berrian; maitalea gerratik itzui eta ezkonduko beste batekin, tailer mekanikoa
irekiko du. Filmaren bukaeran, biak topatzen dira, emakumea garajera joan behar
duenean, Eguberria da, kasualitate hutsa izan da; oso gutxi hitz egiten dute
elkarrekin. Eta horrela bukatzen da filma, eszena triste batekin. Mirenek esaten du
tristura sentitzen duela filmari buruz, baino ez bukera tristea delako, baizik eta berak
tristura hori sentitzen ez duelako. Tristura sentitzen du egoera horretan tristura
sentitzeko gauza ez delako, alegia erromantizismoa galdu duelako. Saidek ulertzen
dio. Bapatean, Mirenek Klararen amaren deia jasotzen du: ospitalera etortzea nahiko
luke, Klara animatzeko. Mirenek esaten dio Saidi bera ere etortzeko, Saidek ezetz,
baina Mirenek esaten dio esateko besterik gabe gelako mutil bat dela.

VIII kapitulua

Diru pila kostatuko zitzaion lore sorta batekin agertzen da Said. Mirenekin busa
hartzen du ospitalera. Iristen direnean, Klararen ama ez doa gelatik, eta noski
gazteak moztuta geratzen dira. Klara isil-isilik. Amak Saidi galdetzen dio ea
marokiarra den, eta mespretxuz tratatzen du.

Busez bulebarrera jaitsi, eta Said nahiko jota dago, Klararekin ez duela ta
etorkizunik, bere amak erakutsi duen jarreragatik. Mirenek kasurik ez egiteko esaten
dio. Said karnetaren bila hasten da, uste du galdu duela, marokiarrak karnetik gabe
ezin direla ibili dio. Bero egiten du eta hondartza paretik doaz. Said jota dago, etsirik,
nahiko lukeelako jatorririk ez izatea, eta aldi berean leku guztietakoa izatea. Mirenek
ulertzen du. Saidek esaten dio Mireni neska zoragarria dela. Halako batean, trumoia
hasi, jendeak alde egin, eta biak biluztu eta bainatu egiten dira, inozente biak.
Mirenek erabakitzen du gauean Klarari ezer ez esatea gertatuari buruz, eluke
ulertuko eta auskalo ze pasako zitzaion burutik.

IX kapitulua

Klara institutura itzuli eta denon arreta erakartzen saiatzen da, bere esperientzia
kontatuz. Flakatu da pixka bat. Miren beldura da Saidek hondartzakoaz zerbait
kontatu dion, baino egunak pasa eta badirudi ezetz. Klarak sekretu bat kontatzen dio
Mireni: bere urtebetetzerako festa bat antolatu duela Landetako etxean, Miren
gonbidatuta dago, eta Saidi ezer ez esateko. Izan ere, amak esan dio institututik
aterako duela bere klase sozialekoa ez den batekin ibiltzen da. Sekretua gordeko dio
Mirenek, bainio ez zaio ongi iruditzen Saidekin egiten ari dena. Saidek
urtebetetzerako afari bat egin nahi du begetariano batean, Mirenekin eta Klararekin,
baino Klarak uko egiten dio, aitzakitzat oraindik sendatzen ari dela tripetatik. Miren
zapuztuta, harrezkero oparia erosita zuelako, amak Landetako festarako erosia zuen
perfume garestiaz gainera. Azkenean, Saidek opari bat egin nahi dio, eta parke
batean zitatzen dira. Saidek ardo kaxa bat ematen dio, zuloekin, eta Klara flipatzen
dago, oso pija delako bera, ireki eta hamster bat da, kaiolan. Klarak itxurak egiten
ditu, baino garbi dago hamsterra ez zaiola gustatzen. Klarak etxera iotzuli nahi du
eta Saidek eta Mirenek laguntzen dute. Agurtzean, Klarak esaten dio Mireni eta
berarekin igoko den, zerbait eman behar dio eta. Said agurut, biak igo, eta Klarak
hamsterra hartzeko esaten dio, bere amak nahiko ez duelako etxean animalia hori.
Mirenek hartzen du hamsterra, uste du bete etxean utziko diotela. Etxean, egun
batzuetara, Otzetako amona agertzen da, bere amaren ama, dentistara etorri behar
zuelako, eta amonak ez du begi onez ikusten hamsterra. Gaixotasunak ekarriko
dituela dio. Zorion izena jartzen diote hamsterrari, Said izen arabea Zorion baita
euskaraz. Bide batez Saiden istorioa kontatzen die, nola Klarak ez duen gonbidatu
Landetara. Mirenen ama sumintzen da, esanez Klararen ama klasista hutsa dela.
Mirenek esaten die Said mutil guapoa, azkarra, eta ona dela. Eta ama hunkitu egiten
da. Martxel ere arrazakariaren aurkakoa da. Hala ere, Mirenek ez du oso garbi ama
benetan arrazista den edo ez, ze beste alde batetik errumano zabol miatzaileak eta
kale kantoietako moroak ez zaizkio gustatzen.

Ama eta amona beti daude errietan. Amonak zigalak erosten ditu, eta Mirenek ez
ditu jan nahi. Basakeria iruditzen zaio, zigalak bizirik ekarri eta uretan irakiten
jartzea. Martxelek ulertzen du Miren. Ondoren, amona hasten da esaten Otzetako
giroa asko aldatu dela, emakume musulmanak daudela, guztiz tapatuta, eta horiek
integratu beharko liratekeela. Mirenen amak aurka egiten dio, arrazismoaren
aurkakoa denez teorian, eta amonak azkenean etxetik alde egiten du, minduta.
Amonarentzat ez dago munduan Otzeta bezalakorik.

X kapitulua

Mirenek bere gelara alde egiten zuen ama eta amona errietan hasten zirenean.
Amak badaki mina egiten liskarretan, trapu zaharrak aireratzen ditu. Berehala
pasatzen zaio, ordea. Amonak ordea, oso gaizki pasatzen du.

Martini asko gustatzen zaizkio animaliak, albaitaritza ikasi nahi zuen, jakin arren nota
altua eskatzen zutela sartzeko, eta bera kanpoan geratuko zela ziurrenik. Kontua da
Martin hamsterra amaestratzen hasi zela. Beethovenen musika jartzean, arratoiak
esnarazi eta etxolatik ateratzea, modu graziosoan, lortu zuen. Bideoz grabatu, eta
Klarari erakutsi zion. Klarak bideoa bidaltzea eskatu zion, Saidi bidalti eta hari
hamsterra zaintzen ari dela sinetsarazteko. Mireni ez zaio ongi iruditzen, baino
azkenean pasatzen dio bideoa. Denbora gutxira, klase osora zabaltzen da bideoa,
eta ustez Klararena den hamsterra oso popularra egiten da. Said txoratzen dago
Klararekin, sinetsita berak amaiestratu duela hamsterra, eta beraz neska trebea eta
pazientea dela. Hala esaten dio Mireni, baina Mirenek ez du esaten, sekretua
gordetzen du. Mirenek amorrua sentitzen du, baia ere Said oso inozo ikusten
duelako istorio horretan. Klarak bideo berriak eskatzen dizkio, baina ez dira
lehenengoak bezain ongi iruditzen. Mirenek tentazioa du bideoetan bere etxean
grabatuta daudela adierazten duten aztarnak uzten. bideotan, baina azkenean ez du
egiten. Klarari ea azkenean egia esan behar duen, eta Klarak ez salatzea espero
duela erantzuten dio. Aukera aprobetxatuz, Mirenek galdetzen dio ea benetan Said
gustatzen zaion. Eztabaidan hasten dira, eta Klarak aupegiratzen dio beti
interesantearena eta inteligentearena ari dela wegiten, liburuak irakurriz eta. Eta beti
aholkuak ematen ari dela. Mirenek ukatu egiten du guztia, eta esaten dio Said
gustatzen ez bazaio, esperantza faltsurik ez emateko. Klarak azkenean esaten dio
baietz, gustatzen zaiola Said, baina ez duela berarekin konprometitu nahi,
harremanak etorkizunik ez duelako. Eta konturatu dela berari ere, Mireni alegia,
gustatzen zaiola. Miren isildu egiten da: Klarak mespretxatzen duena berak maite
duela adieraztea ukatzea mutilari traizioa egitea iruditzen zaio.

XI kapitulua

Hurrengo asteetan Mirenek Klara eta Said ebitatzen ditu. Bizikletaz doa klaseetara,
haiekin ez topatzeko. Egun batean Saidek berarekin geratu nahi duela esaten dio,
parkean. Zain dagoen bitartean Saiden aitaren dendara doa, eta han ata izango
dena eta beste bat ikusten ditu, eta haiek komentario lizuna egiten dioe, platano
baten bila etorri ote den. Mirenek alde egiten du, lotsatuta. Said iristen da eta
Klararekin utzi behar duela kontatzen dio, ez du utzi oraindik baino bukatu dela dio.
Ez dutela etorkizunik berarekin. Garbi ikusi zuela amaren jarrera ospitalean,
arrazista eta. Mirenek Klara maite duen galdetzen dio. Saidek dio dezepzionatu
duela: hamsterraren gezurra badaki. Zorion izena jartzean jakin zuen ezinezkoa zela
Klarak hamsterra edukitzea, Klarak ez baitaki Said izena Zorion denik, Mirenek
bakarrik daki; gainera garbi ikusten du ezinezkoa dela Klara hamster bat horrela
amaestratzea. Mireni bakartu egiten dio, ulertzen duela, leiala izan nahi zuela
lagunarekin. Taberna batera gonbiodatzen du, baina Mirenek dio ezetz, gainera bra
musulmana izanda, ezingo duela. Saidek dio noizean behin bakarrik edaten duela.
Hondartzara doaz, olatuez hitz egiten dio Saidek, sur egiten du udaran, baina orain
negua da eta bera oso hozbera da. Saidek biluzik elkarrekin bainatu zirenekoa
gogoratzen duen galdetzen dio Mireni. Mirenek baietz. Saidek dio ez duela inoiz
ahaztuko. Miren emozionatu egiten da.

XII kapitulua

Azkenean Mirenek eta Klarak Saidi buruzko kontuak argitzen dituzte. Klarak esaten
dio Said gustatzen zaiola baino azkenean bere anaiaren lagun teleko batekin
aterako dela, eta baita ere badakiela bera, Miren alegia, Saidekin maiteminduta
dagoela. Eta esaten dio baita "nahi baduzu, zuretzat" antzeko zerbait, Miren mindu
ere egiten duena, Said mespretxatzea delako. Mirenek ez du inoiz ahaztuko
Klararekin hitz egin duen egun hori, egun horretan bi marokoarrek egin duten
Franfurteko atentatua gertatu delako.

Egun berean, Saidek Marokoko pastelen kaxa bat ematen dio, amak egindakoa.
Etxera eramaten ditu, eta bazkarian ateratzen ditu. Amona ere han dago, dentista
zuelako berriz. Mirenek emozionatuta hitz egiten du Saidi buruz, eta etxeko denak
konturatzen dira horretaz. Argazkia erakusten die, eta Martxelek aitortzen du ederra
dela mutila. Telebistan atentatuaren berria ematen dute, eta denak Mireni begira
jartzen dira. Zorion hamsterra zaintzera doa Miren.

Institutura doa. Ikasle harro batek Najam izeneko neska marokoar herabe bati,
Najam izenekoa eta buruko zapia eramaten duena, eraso egiten dio. Neska isilik
geratzen da baino Mirenek aurre egiten dio mutilari. Gelan, Iñaki Altubek esaten die
ea zer gertatzen den, eta Mirenek kontatzen du. Altubek euskal gatazkaren adibidea
jartzen du, ea norbaitek ezagutzen duen ETAren biktima bat, ea batzuek baietz
esaten dute. Altubek dio, ETAren aitzakiarekin, abertzaleak gaitzetsi zituela jende
askok, arrazoirik gabe, eta gauza bera gerttazen dela musulmanekin. Ateratzen
direnean, Mirenek galdetzen dio Saidi ea zergatik geratu den isilik gelan: gauzak ez
dituela garbi esaten du, batzuetan islamari uko egiteko tentazioa duela horrelakoak
gertatuta, baina aldi berean islama errespetatu ere egiten du. Najam pasatzen da
isilik ondotik, eta gizajoa dela dio Saidek. Mirenen etxera bidean dira. Miren
solidarioa da, baino neska biktima izatea bilatzen ari dela ere esango luke. Mirenek
azkenean esaten dio Saidi bere kulturako gauza eta alde onak gorde behar dituela.
Mirenen etxeko portalean daude jada. Eta bapatean, Mirenek "maite zaitut" esaten
dio. Mutila begira gelditu da, eta azkenean berdina esaten dio. Mirenek mutilaren
esku bat hartu eta estutzen du. Elkar agurtu eta Miren etxean gora doa.

XIII kapitulua

Etxera iritsi eta Martxel umore txarrez dago. Epaitegietan egonda laneko kontu
desatsegin bat dela eta. Baina azkenean esan nahi duena da, epaitegiko langilearen
mahai gainean ikusi zuela paper ofizial bat, non poliziak eskatzen dion epaileari
telefono baten deiak espiatzeko baimena. Nahi gabe, telefono zenbaki hori geratu
zaio buruan, eta apuntatu egin du. Martinek dio agian droga trafikatzaile batena dela
dela telefonoa, eta informazioa hari saldu diezaioketela orain. Txantxetan, noski.

Biharamunean, Martxelek eskatzen dio Martini bere kartera ekartzea gelatik.


Martinek aukera aprobetxatzen du telefono zenbaki hori hartzeko eta Mireni
erakusten dio. Esaten du baita ere deitu duela kabina batetik, eta andre batek "alo"
esan diola, kolgatu aurretik. Mirenek errieta egiten dio, eta papera kentzen dio.
Martini zinarazten dio asuntua ahaztuko duela. Martin badoa, eta Miren bere gelan
geratzen da ikasten. Martini hartutako papera hartu eta telefono zenbakia ikusten du:
Saiden etxekoa da!
Zorabiatu egiten da. Saiden etxeko telefonoa da, Klararen urtebetetzearekin bat
datorrena. Baina ziur dago polizia ez dabilela Saiden atzetik, ziur dago Saidek ez
duela ezer egin. Ez du uste bere aita ezertan sartuta dagoenik, eta ama ezta ere. Ez
du afaldu ere egin nahi, tripako mina duela esaten dio amari. Jarraitzen du
pentsatzen: agian polizia Saiden aitaren nagusia bilatzen ari da, dendako jabea,
zeren Said eta bere familia dendan beratan bizi dira, atzealdean. Interneten
telefonoaren jabea bilatzen du, baina damutzen da, poliziak interneteko bilaketak ere
aztertzen dituelako. Baina badu aitzakia, Said gelakidea delako. Gelatik atera eta
familia ikusten du sukaldean. Bizkotxo zatia afaltzen du. Zorioni buruz ari dira
hizketan, gizentzen ari da eta. Martinek dio animaliak ez direla pertsonak bezala, ez
dutela neurrigabe jaten, neurrian baizik. Martin kexatzen da bere bizikleta txikiegia
dela. Mirenek esaten dio saiatuko dela ama konbentzitzen handiagoa erosteko.
Gelara doa, eta Saidi mezua bidaltzen dio whatsappetik: berarekin gogoratzen dela.
Saidek dio lanean dagoela dendan, patata zakuak husten. Eta musu bat bidaltzen
dio. Martxel sartzen da gelara, ea zerbait gertatzen zaion, Miren ezetz eta eskertzen
dio musua ematen. Saiden mezua heltzen da bitartean, ohera doala berarekin amets
egitera.

XIV kapitulua

Said ez da institutura agertzen hurrengo egunean. Kezkatuta dago Miren,


telefonoaren istorioagatik ote den. Itxarotea erabakitzen du. Aldi berean, Klara
fardatzen ari da bere nobio berriaz, eta Landetako etxean egin behar duten festaz,
bere ohiko lagun taldean. Miren ere fonbidatzen du, baina argi utziz Said ezetz.
Baino Mirenek dio Otzetara joan behar duela. Najam pasatzen da ondotik, eta Saidi
buruz galdetzen dio. Eta betikoa, neska atsegin dui, baina higuin moduko zerbait
eragiten dio bere jarrera biktimistak, musulmana izateagatik. Saiden mezua hartzen
du: aitak eta dendako nagusiak auto istripua izan dute, ezer larririk ez, eta bera
geratu da dendan. Urduri dago Miren, telefonoasren istoriarekin. Arratsalderako
geratzen dira, dendan bertan. Saidek ilea Cristiano Ronaldok bezala moztu du, eta
Mireni ez zaio gustatzen. Amak moztu dio. Amak aurkezten dio, emakume zahartua,
bere amaren adinekoa izan arren, eta beloa daramana. Ez daki gazteleraz oso ondo,
eta "muy guapa" esaten dio behin eta berriz. Te marokoarra prestatzen dio Saidek.
Saidek oparitu zizkion pasta horietatik beste batzuk jaten ditu. Etxebizitza oso
xumea da., eta Saiden ama beti da lanean, garbitzen eta. Triste egoten da baita,
bere senarrak maitalea duelako, errubia bat, ile tindatuarekin. Telefonoak jotzen du.
Osaba Amir etortzekoa zen Europako hiri batetik, baina azkenean ezin du. Saiden
ama tristetu egiten da.

Said eta Miren dendatik ateratzen dira. Saidek pedido bat entregatu behar du, eta
karretilla batekin doa kaletik. Mirenek ez du lotsa sentitzen, eroso doa. Saidek
galdetzen dio ea zergatik ikusi nahi zuen, Mirenek besterik berarekin egon nahi
zuelako, baina azkenean galdetzen dio ea bere osaba ez den izango fanatiko bat.
Said harrituta, ea zergatik dioen hori. Mirenek telefonoaren istorio guztia kontatzen
dio. Saidek esaten dio ez kezkatzeko, hori guztia mairuak direlako gertatzen dela.
Eskertzen dio kontatu izana. Dendara itzuli, aita itzuli da. Platanoaren komentarioa
egin zion gizona da. Eta ez zaio gustatzen Mireni. Saidi errieta egiten dio, lana egin
behar eta Mirenekin dagoelako.

Miren etxera doa, eta emozionalki ahaul daog,. Martxelekin topatzen da igogailuan
eta zer moduz galdetzen dio, ez baitu ondo ikusten. Mirenek ondo dagoela dio, eta
erlijioaz hasten dira hizketan, etxean. Amak elkarrizketa aditu eta ea erlijioaz zergati
kari diren, Said burua nahasten ari zaion. Eztabaida gogorra dator, amaren eta
alabaren artean. Mirenek esaten dio amari arrazista dela. Martxelek gauzak lasaitu
nahi ditu. Martin azaldu eta ikastolan mairu batek haxixa saltzen duela dio, amaren
alde. Miren bere gelara doa, afaldu gabe. Saidi mezua bidaltzen dio, nahi lukeela
berarekin egon. Saidek broma bat egiten dio eta Mirenek maitasunez agurtzen du,
emotikonoak jarrita.

XV. kapitulua

Larunbata da eta ama eta Martxel Otzetara joateko asmoa dute hango festak
direlako eta familiarekin afaltzeko ohitura dutelako. Mirenek esaten du azken orduan
joango dela, busez, lagun baten urtebetetzea ospatu behar duelako. Egia hau da;
Saidekin amets egin duela eta berarekin oheratu nahi duela, ama eta Martxel
kanpona daudela profitatuz. Garbi dauka oheratu nahi duela, "Ez da ez" leloaz
gainera "bai bai da" ere berea da, Anari entzunda bezala, hark esaten baitu
emakume batzuek ezezkoa esaten zutela zoritxarrez aspaldian, benetan desio
zutenean gizon batekin oheratzea. Miren ez da inoiz oheratu mutil batekin, gehienez
zirritan egin, Ulia mendian.

Larunbat goizean bertan Saidi deitzen dio, etxean berarekin afaldu nai duela esaten
dio. 20:30tan geratzen dira, Miren joango da bila fruita-dendara. Goizean gela
txukundu egiten du. Amak Otzetara eramateko gauza batzuk behar ditu, eta lagundu
egiten dio, aukera aprobetxatuz amari galdetzeko disimuluz zeintzuk diren jaki
kalitatezkoenak, non erosi behar diren. Bazkaldui egiten dute, eta kostata baino
azkenean alde egiten dute etxetik ama eta Martxel, Mirenek zin eginez azken
autobusa hartuko duela Otzetara. Amari egia esan ez zaio gustatzen Otzetara
joatea, Etakide izandako Mirenen lehengusu batekin elkartu behar izaten delako, eta
sutan jartzen da heroi moduan tratatzen dutenean. Azkenean badoaz, eta Miren
afariko gauzak erostera doa: izokin ketua, arrain pudina, entsalada errusiarra eta
euskal pastela. Kandelak erosten ditu, Lentzeria denda batera doa, eskaparatea
ikustera, baina azkenean ez du ezer erosten. Burura datorkio Saidek Klara inoiz
biluzik ikusi duen. Jantziko dituen arropa dotoreak erabakiotzen ditu. Etxean izarak
ladatzen ditu. Dutxatu egiten da eta pubiseko ilea zertxobait moztu. Telefonoak
jotzen du eta ez du hartzen. Pozik dago, urduri, eta sentsualtasunez betea.
Amarekin hondartzan dagoen argazki markodun bat kentzea pentsatzen du.
Telefonoak jotzen du, hartzen du eta kolgatu egiten dute. Afarirako gauzak pestatzen
ditu. Ez makillatzea eabakitzen eta amaren perfume garestiko tanta bat ematen du.
Krema pixka bat ere bai. Amaren bideo bildumari errepaso egiten dio, Saidekin
filmen bat ikusiko duela pentsatuz.

XVI. kapitulua

Saiden bila doa. Oso guapo dago. Miren ere bai. Saidek arrosa txuri bat ematen dio.
Paseatzera doaz, eta Mirenek maitasuna egin nahi duela aitorzten dio, baina
presiorik gabe. Kondoiak erostera doaz. Mireni 42ko uda filmeko irudi bat etortzen
zaio, non mutil gazteak kondoiak erosi behar dituen, Farmazian txanda heltzen zaie
eta Saidek eskatzen ditu, lasai eta serio. Mirenek lotsa pixka bat sentitu du, eta bera
izan balitz, berak lehenago bste zerbait eskatuko zuela esaten du, 42ko udako
mutilak bezala. Tontoa ez izateko esaten dio Saidek.

XVII. kapitulua

Said Mirenen etxera heldu eta liluratuta dago etxea zein handia den. Mirenek amari
deitzen dio, esateko autobusa galdu duela. Amak ez doo sinesten, eta ea Saidekin
dagoen galdetzen dio. Mirenek ezetz dio behin eta berriz. Hala ere, amak esaten dio
Saidekin egotekoa bada, kondoiak hartzeko. Afaltzen hasten dira, baina Said etxeko
bazter guztiei ateratzen die argazkia, etxean dauden artista ezagunen koadroei eta
Mireni ere bai. Osaba Amirri bidali nahi dio Mirenen argazki bat. Eta serio, aitortzen
dio osabari esan diola telefonoa kontrolatuta dutela. Miren minduta dago, berak
emandako informazioa sekretuan gorde duelako, baino aldi berean badaki
ezinbestekoa zela azkenean osabari kontatzea. Mirenek pelikula bat ikustea
proposatzen dio, eta azkenean 42ko uda pelikula aukeratzen dute, kondoiak
eorstean Mireni gogora etorri zaion filma. Pelikulak 15 urteko mutil gazte baten eta
emakume helduago baten arteko maitasun istorioa kontatzen du. Emakumeak,
Dorothy izenekoa, senarra gerran hil delako berria jasotzen du. Berehala jada
ezagutzen duen mutilak, Hermie izenekoa, atea jo, eta azkenean oheratu egiten
dira. Biharamunean, mutilak gutun bat aurkitzen du, non emakumeak onena desio
duen mutilarentzat, eta gertatutakoa inoiz ahaztuko ez duela esanez agurtzen duen.
Miren eta Said ere dantzan hasten dira isilik, filma bukatutakoan, eta Mirenek
filmarekin duen lilura adierazten dio, baina Saidek inoiz burutik pasa ez zaion
ikuspuntua ematen dio, agian ez zuela hain irudi ona izango filmaz emakumea
itsusia balitz, eta mutil gaztearen ordez, neska gazte balitz, eta emakumearen ordez,
gizon bat. Miren nahasi sentitzen da ikuspuntu berri horrekin. Bapatean, sentsazio
arraroa du: hilekoa jaitsi zaio. Komunera doa, konpresa jarri eta Saidi aitortzen dio
ezin duela. Saidek ulertzen du eta lasai egoteko esaten dio. Oheratu egiten dira, eta
Mirenek berriz dio ezin duela, Saidek ez dela ezer gertatzen, baina azkenean
Mirenek ezin dio gogoari eutsi eta Saiden zakila bere barruan sartzen du.
XVIII. kapitulua

Biharamunean, igandean alegia, Miren esnatu egiten da, amaren gelako


irrati-iratzargailuarekin. Hura itzaltzera doa baino albistegian aditzen du Parisen
atentatu bat izan dela, Saint Michel geltokian. Saidi abixatu eta guztiz asaldatzen da,
arreba eta osaba Amir han daudelako. Arrebak gainera, geltoki horretatik gertu lan
egiten du. Deika hasten da, baina arrebak ez dio hartzen, Jantzi eta korrika
ateratzen da etxetik.

XIX. kapitulua

Igandean bertan, Mirenek Otzetarako autobusa hartzen du. Aurretik


lehengusinarekin eta bere lagunekin egon da, aspertuta txorakeriak baino esaten ez
dituztelako. Gero, senitarteko guztiekin mezatara doa, gizonak eta emakumeak alde
banatara. Lehengusina eta lagunak jaun hartzera doaz, meza aurretik beste neska
batzuk kritikatzen ibili diren arren. Irteeran Miren haiekin elkartu eta mutil batzuk
inguratzen zaizkie, eta euskara itxia duelako asko ulertzen ez dion mutil baten piropo
ergelak aditu behar ditu. Nobioa duela esaten dio, bidaltzeko. Lehengusinak
nobioaren berri esaktu eta Mirenek Saidekikoa kontatzen dio, eta noski berehala lau
haizetara zabaltzen da berria. Bazkarian, atentatua aipatzen da senitartekoen
artean, eta hortik gaia immigraziora lerratzen da, nola herria musulmanez betetzen
ari den: batzuk kontra (amona barne), integratzen ez direlako; eta beste batzuk alde.
Lehengusinak dio bere nobioa marokorra dela. Eta denak aho zabalik geratzen dira,
ama ere bai, eta bereziki amona. Bazkaria amaitu eta amari esaten dio pelma bat
gainetik kentzeko esan zuela nobioa zuela, baina egia dela Said gustatzen zaiola.
Autoan Donostiara itzuiltzeko satu eta wazapa bidaltzen dio Saidi esanez kezkatuta
dagoela.

XX kapitulua

Astelehenean institutura joan baina Saiden arrastorik ez dago. Beste wazap bat
bidaltzen dio. Klarak hari buruz galdetu baino gainetik kendu nahi du. Klaseak
bukatu eta fruita-dendara doa, pertsiana erdi-jaitsita dago. Burua azpitik pasa, eta
Saidi deitzen dio, azkenean Said ateratzen da, nekatu itxura du. Arreba ondo
dagoela esaten dio, baina poliziak denda miatu duela, aitak maitale errubiarekin alde
egin duela, eta dendako nagusiak dendatik bidaltzen dituela bera eta ama.
Ilunabarrean doaz Marokora, Paristik itzultzen ari den marokoar txofer baten
kamioian. Ez dute beste interbiderik. itzuliko dela esaten dio Saidek. Detiuko diola
iristean. Baina geroztik ez zuten gehiago elkar ikusi.
XXI kapitulua

Alperrik egon zen Miren egunetan zehar deika. Azkenean beste ahots batek hartu
zion, telefono zenbaki hori hartu berria eta berea zela esanez. Fruta-dendan
hegoaemerikar batzuk hartzen dituzte. Institutuan jendea galdezka dago, baina
Mirenek ez daki ezer, hasieran mutilask abandonatutako neska moduan tratazen
dute. Baina azkenean Saidetaz ahazten doaz.

Amarengan jartzen du konfiantza pena arintzeko. Emakumez emakume bezala hitz


egiten dute. Amak ja ez du ume bat bezala tratatzen. Triste dago guztiz, bere gelan
pasatzen du denbora asko, eta etxekoek ulertzen dute. Esperantza du hasieran Said
azalduko dela, baina denbora aurrera doa eta esperantza zena kezka bihurtzen da,
ea zerbait gertatu zaion Saidi. Marokotik klandestino ateratzean ezbeharren bat izan
duen, beste immigrante askori gertatzen zaien bezala. Saiatzen da Herrerako
meskitan informazioa bilatzen, hara joaten baitzen osaba Amir, baina mesfidantzaz
hartzen dute han, eta azkenean ez itzultzeko esaten diote. Iñaki Altube irakasleak
bazuen harremana osaba Amirrekin, eta hari galdetzean, dezepzioa hartzen du:
Altuberen iritziz, ez da oso gizon argia. Saidek miretsi egiten zuen, baina noski bere
osaba zelako. Mirenek aitortzen dio Said maite duela. Altubek zuzendariak
emandako informazio konfidentziala ematen dio: polizia aitaren atzetik dabilela, eta
Said eta bere ama Marokora itzuli direla. Altubek esaten dio ez abandonatua
sentitzeko, Saidek zerbaitengatik ezingo duela deitu. Mirenek dio ez dagoela
abandonatuta, eta bakarrik ondo dagoen jakin nahi duela. Altuberi ideia bat
bururatzen zaio: idazkaritzan agian Saiden jaioterria ezaguzten dutela, haren fitxan
jarri behar duela. Buruz badaki Demnate hiri ingurukoa dela, Marrakechetik gertu.
Baina azkenean Donostiako helbidea dute. Mirenek Saiden izena eta Demnate
hiriaren izena bakarrik jarrita gutuna bidaltzea pentsatzen du. Aukera eskasak
daude, Altubek dio saiatzeko, probabilitatea eskasa dela, baino lor dezakeen zoriona
infinitua (Blaise Pascalek Jainkoaren existentziari buruzko argudioan bezala). Ez
duela ezer galtzen gutunak bidaliz. Azkenik, Altubek esaten dio denbora ez alperrik
gastatzeko, Penelope mitikoa Ulissesen zain bezala, puntua egitea. Asko ikasteko
gomendatzen dio. Eta Altube badoa bizikletaz. Mirenek kartazala eta ziglua erosten
ditu, eta ilusio berria pizten zaio.

XXII kapitulua

Gutun laburra idazten dio, ea ondo dagoen eta laguntza eskainiz, behar badu.
Maitasun hitzik ez. Igorlearen izenik ez du jartzen, gutuna itzul ez dain eta Martxelek
eta amak postontzitik har ez dezaten. Astebete pasa berririk gabe eta gutun gehiago
bidaltzebn ditu, 27 gutun guztira, hogei eguneko epean. Eta azkeneko bat, hori bai,
bere izen eta helbidearekin. Egun batzuetara azkeneko hau itzultzen da etxera, eta
bera bijilatzen egon arren, amak hartzen du gutuna. Amak esaten dio zergatik ez
duen mutila ahazten, Mirenek dio ondo dagoen baino ez duela jakin nahi, beldurrez
egoteko arrazoiak dituela. Martxel urteroko bidaia prestatzen ari da, autokarabanaz,
eta Mirenek Marokora joatea proposatzen die, Said bilatzeko. Martxeli istorio guztia
kontatzen dio: Altuberekin izandako elkarrizketa (Pascalen argudioa) eta gutunei
buruzkoa. Amak ez du nahi, esaten du oso probabilitate txikia dagoelako Said
aurkitzenko. Martxel ideia ponartzen du eta Demnateri buruzko informazioa bilatzen
du Interneten. Ilusionatu egiten da bidaia horren aukerarekin, gainera bidaiari
zentzua emango lioke. Miren animatzen doa, Martxel aukera kontsideratzen ari dela
ikusita.

XXIII kapitulua

Azkenean usteak ustel, eta ama ere konbentzitu arren, Martxek bizkarrena mina
hartu, hernia batengatik, eta bidaia bertan behera utzi behar dute. Miren kezkaturik
egon arren Saidi zer gertatu ote zaion, erabakia ez zaio hain frustragarria.

Opor egunetan, Miren Klararekin doa Landetako etxera, Klararen nobioarekin. Han
nonbioaren lagun bat ezagutzen du, eta harekin ibiltzen hasten da, Klarari mesedea
egin eta laurok elkarrekin ateratzeko. Mutil ona da, baina pixka bat plasta, eta
azkenean utzi dute.

Aurrerago aldaketa klimatikoari buruzko bilera batean, beste mutil bat ezagutzen du,
mobida sozialetan oso sartuta, eta haren bidez immigranteei gaztelera klaseak
ematen hasten da Grosen bertan. Mutila atsegina da, berritsua, eta ez aspergarria,
aurrekoa bezala. Mirenek gabezia bat nabaritzen du harremanean, baina jarraitzen
du berarekin. Egun batean ordea, neska batekin musuka ikusten du mutila, eta
orduan bai uztea erabakitzen du.

Neguko egun batean, amarekin doa Tabakalerara, "Ma nuit chez Maud" film klasiko
eta intelektuala, 1960ko hamarkadakoa, ikustera. Ondoren, hitzaldia dago Faustino
Iturbe idazlearen ahotik, non Pascalen argudioa ere aipatzen duten. Gero, ama hara
bildutako ezagun batzuekin elkartzen da zerbait hartzera eta bakarrik uzten du Miren
lagun haietako baten iloba batekin, bere adineko mutila. Mirenek pentsatzen du, ez
dela kointzidentzia eta prestatu egin dutela enkontrua mutilarekin. Biak aurkezten
dira: mutila Teo da, Gasteizkoa, eta Donostian dago Musikene musika zentroan txelo
proba bat egin behar duelako, nahiz eta aitak ez duen nahi musikara dedikatzea.
Filmaz hitz egiten dute gero, nola filmean zoriak bizitzan duen eragina den gaietako
bat, egia esan beraiei gertatu zaien bezala. Egia esan, hasiera batean Mirenek ez
zuen oso gogoko mutila, baina interesatzen doa. Filmaren amaierako eszenak Maud
eta berarekin harremana izandako mutila topatzen dira urte batzuetara, mutila ja
ezkonduta eta haurrekin. Maudek elkarrekin pasatako gaua gogorarazten dio, baina
azkenean horretan bukatzen da filma. Mutilari tristea iruditzen zaio, mutilak bizitza
familiar arruntaren hautua egin duelako, Mirenek kontra egiten dio, auskalo zer
gertatuko zen Maudekin jarraitu izan balu. Onartzen du Mirenek ez duela oso
ikuspen erromantikoa. Saidekin eseri ohi zen parkeko bankutik pasatzen dira, eta
hutsik badago, zerbait ona izango dela bururatzen zaio Mireni, azkenean hutsik
dago, eta pentsatzen du burutik lehen pasatu zaiona txorakeria dela. Saidekin
gogoratzen da harekin Les parapluies de Cherbourg filma ikusi zuelako. Saguesera
doaz elkarrekin, asko hitz egin gabe. Mirenek dio medikuntza ikasi nahi duela, nahiz
eta seguru ez egon. Mutilaren izena Teo da, eta esaten dio beti bihotzari jarraitu
behar zaiola. Itsasoa ikusten dute, Teorentzat zoragarria, Miren ohituta dago. Teok
geratzeko esaten dio, eta Mirenek nahiz eta klaseak eman behar dituen, geratu
egiten da pixka bat gehiago. Teok esaten dio oso neska interesantea eta zentzuduna
dirudiela. Elkarri telefonoak ematen dizkiote. Eta Miren immigranteei klaseak
ematera doa.

XXIV kapitulua

Klaseetan neska berri bat azaltzen zaio, marokoarra. Madriletik dator, handik ihesi,
senarrak tratu txarrak ematen dizkiolako. Kontatzen dio gurasoek bere ezkontza
prestatu zutela aberats batekin, baino berak nahiago zuela gogoko zuen mutil gazte
batekin eta harekin egin zuen ihes Madrilera. Eta han hasten dira tratu txarrak. Ezin
da senarrarekin itzuli, eta ezta familiarekin ere, ihes eginez haien izen ona zikindu
duelako. Bihotzari kasu egin dio, eta huts egin du. Hemen ere erromantizismoak
bere alde iluna erakutsi du. Mirenek Saiden argazkia erakustea pentsatzen du, baina
azkenean erabakitzen du ezetz. Mirenek gogoratzen ez duena da neska hori Saidek
Altuberen klasean kontatu zuen istorioko neska berdina dela!

Kanpora atera eta Teo dago zain. Gauza bat esan beharra ziola derrigorrez. Esaten
du eguzkia sartzen ikusi duela, eta izpi berdea ikusi duela. izpi hori elkarrekin ikusten
dutenka maitemindu egiten omen dira. Maiteminduta dagoela aitortzen dio Mireni,
eta ateratzeko eskatzen dio. Mirenek pentsatu behar duela dio.

XXV kapitulua (azkena)

Urteak pasata jasotzen du Saiden gutuna. Amak ematen dio. Gelara joan, bere
apunteak utzi eta irakurtzen hasten da. Azkar irakurtzen du, ondo dagoela dio, aitari
eta osabari buruz berririk ez, arreba ondo dago. Eta gero arretaz: poz handia eman
ziola bere gutuna hartzeak, botila bat itsasora botatzea bezala izan dela baino iritsi
zaiola. Lagun bat Marrakexen papera birziklatzen ibiltzen dela eta, eta Korreosetik
bidalitako zaborretan aurkitu zuela gutuna eta berari eman, ezagutzen zuelako.
Miraria da. Denda miatzean, telefonoa kendu ziotela kontatzen dio. Eta hortik dakite
berak eman ziola informazioa osabari, dendako telefonoa pintxatuta zegoela.
Marokoko poliziari esan, eta haiek atxilotu eta torturatu zuten, baino ez zien ezer
esan, ezta Mireni buruz ere. Gutuna bukatzen da esanez egoera ikusita, argi ikusi
zuela onena bata besteaz ahaztea zela onena, bereziki Mirenentzat. Beti zure, Said,
esanez agurtzen da. Telefonoak jotzen du bi aldiz, Teok txeloz jotako Alaitasunaren
Oda da, Zorion hamsterrari jartzen zioten musika. Ez du hartzen. Leihora doa, eta
itsasoari begira jartzen da: antxeta batek bueltak ematen ditu xuabe eta dotore, zeru
ederrean.

AMAIERA

Pertsonaiak eta tokiak

● Miren, neska argia eta sentibera, liburuko protagonista.


● Said, gelako mutila, guapoa, eta argia eta sentibera. Marokiarra. Mirenek
maite du. Klararekin ibiltzen da liburuko lehen kapituluetan, baino harreman
toxiko batean.
● Klara, Said ligatu egiten du, baina ez du benetan maite. Neska kaskarina
eta apetatsua da.
● Martin, Mirenen anaia txikia.
● Amaiasantxo, gelako beste neska bat, kaskarina baita ere.
● Gorka, gelako mutil xelebrea.
● Inaki Altube, institutuko literatura irakaslea, Mirenekin harreman estua
duena.
● Martxel. Mirenekin eta amarekin bizi den gizona. Amarekin elkartu zen
Mirenen aita hil eta gero, Miren txikia zenean. Martxel unibersitateko
irakaslea da.
● Zorion, Saidek Klarari oparitu baino azkenean Mirenek hartzen duen
hamster graziosoa.
● Otzeta, Mirenen amonaren herria.
● Beethovenen Alaitasunaren Oda, hamsterrari jartzen dioten musika,
esnarazteko, musika kaxa batetik ateratzen dena.
● Osaba Amir, Saiden osaba, musulmana eta oso erlijiosoa.
● Ana, amaren laguna, Mirenen etxera joaten da askotan gizonei buruz hitz
giteko.
● Teo, liburuaren bukaeran Mirenek ezagutzen duen mutila, eta azkenean
bdre bikotekidea izango da.

You might also like