Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 8

BIOLOGIA ETA GEOLOGIA 3.

DBH
KANPO ERAGILE
GEOLOGIKOEN ERAGINA

GAINAZALEKO URAK
➔ UR BASATIAK
➔ UHARRAK
➔ IBAIAK
Eragilea
Txandakatzen dira harri solte edo bigunak eta harri Ur basatiak: Euri edo elur urtzetik sortzen
gogorra edo oso kohesionatuta. dira eta aske ibiltzen dira lurraren gainean
(higadura diferentziala)
ibilgu finkorik gabe, erreka edo ibai batekin
bat egin arte.
Zer material motari eragiten diote
gehien?
Kohesio eta higadurarekiko erresistentzia
gutxiko arrokei, buztina eta hareazko
harriak.
Material gogorrak eta bigunagoak nahasturik
dauden lurraldeetan eragin handia dute.
Maitagarrien tximiniak
PROZESUA
Errekastoak Material gogor-bloke handiek azpiko
lurzorua higaduratik babesten dute eta urak
(regueros) haiek babestuta ez dauden materialak
eramaten ditu.
ERLIEBE FORMAK
Maitagarrien tximiniak edo lurrezko
piramideak, karkabak eta amildegiak,
errekastoak
ERAGILE GEOLOGIKOA:
Uharrak: Ur ibilgu laburrak dira, ibilbide
finko, malda handia eta emari irregularra
duena.
Ur basatiak bideratzen direnean sortzen
dira

ATALAK eta PROZESU NAGUSIAK


Hiru zati bereiz daitezke:

a) Harrera-arroa: Goiko eremua da


Aldapa handia🡪 indar handia 🡪
materialak higadura handia
b) Hustubide-kanala: Tarteko zatia.
Higadura eta garraioa gertatzen da

c) Deiekzio konoa. Aldapa gutxiago.


Materialak jalkitzen dira🡪
sedimentazioa
ERAGILE GEOLOGIKOA
Gainazaleko urak

MATERIAL MOTA
Harri disolbagarriak, adibidez kareharriak
(CaCO3) eta igeltsuak (yesos)

PROZESUA
Euri urak atmosferako CO2-arekin nahasten
denez, izaera azidoa hartzen du (H2CO3
karbono azidoa darama disolbatuta) ,
ondorioz, kareharriarekin edo igeltsuekin
kontaktuan jartzen denean disolbatzen ditu
Honen emaitza, hildo sakonak, gandor
altuak.
Surcos producidos por la disolución de la roca ERLIEBE FORMAK
Lapiazak edo lenarak (paisaia karstikoaren
gainazaleko forma bereizgarriak)
ERAGILEAK: IBAIAK
: Ibilbide finko eta erregimen erregularreko ubide
naturalak dira euritik edo elurraren urtzetik
datorrena goiko lurretatik behekoetara,
eta itsaso, aintzira edo beste ibai batera isurtzen
dena. Batzuetan ibaiak lurrean barneratzen dira eta
lurpeko ibaiak sortzen dira (batez ere
ingurune karstikoetako). Emaria alda daiteke
urtaroaren eta prezipitazio kopuruaren arabera.

IBILBIDEAREN 3 ATALAK ETA


GOI IBILBIDEA: haitzarteak PROZESUAK
(desfiladeros)
GOI IBILBIDEA: Mendien artean dago, beraz,
lurralde aldapatsua eta ondorioz ura abiadura handiz
jaisten da. Hau kontuan izanda, ibaiaren jarduera
Nagusia HIGADURA da.

Erliebe formak: V formako haranak, arroilak, ur


jauziak

V formako haranak
ERDIKO IBILBIDEA: Aldapa gutxiagoko lurraldetik
doa🡪 uraren abiadura txikiagoa da. Ibilgua zabaltzen
da eta emaria handiagoa izango da, bere arro
hidrografikoaren urak jasotzen baititu. Ibaiaren
jarduerak: ertzeetan higadura baina jarduera
nagusia GARRAIOA da.

Erliebe formak: Meandroak eta uholde lautadak eta


ibai terrazak

ERDIKO IBILBIDEA
(Meandroa)
(Behe ibilbidean egon daitezke, gutxiagotan)

ERDIKO IBILBIDEAN nagusiki (Behe ibilbidean egon


daitezke, baina txikiagoak)
BEHE IBILBIDEA: harana askoz irekiagoa da. Malda
oso txikia🡪 ura lasai doa 🡪 SEDIMENTAZIOA da
jarduera Nagusia
Erliebe formak:
Kontuan izan erdi eta behe ibilbidearen bereizketa ez dela
oso argia, beraz batzuetan erdiko ibilbidearen forma batzuk
egon daitezke (meandroak eta uholde lautada eta terrazak).

ERLIEBE FORMA BEREIZGARRIAK: ibaiaren


bokaleak: deltak eta estuarioak
ESTUARIOA

DELTA
Deltak eta estuarioak ibaien bokalean itsasoarekin topatzean sortzen dira. Mareen indarraren arabera eta
ibaiaren sakontasunaren arabera bata edo bestea sortzen da:
Marea oso bizia bada, estuario bat sortzen da. Etengabeko itsas gora eta beherak materialen sedimentazioa
saihesten dute. Estuarioetan ur gazia eta ur geza nahasten dira. Adibidez Urdaibaiko estuarioa
Deltak ibai handietan sortzen dira, non mareen eragina txikia da eta, ondorioz, sedimentuak jalkitzen eta
metatzen dira eremu zabalak eta sakonera gutxikoak dira. Oso lurralde emankorrak dira. Adibidez Ebroko
delta.

You might also like