Professional Documents
Culture Documents
Petra Oleum
Petra Oleum
Petra Oleum
1. _____________________________________________________ 4. orr.
-Metonimia
-Idatzi
1
-Veritas, veritatis
-State of the art
-Ez dakit deus
-Nora nahi zuen heldu
-Gone with the sea
-Zirkulua
-Ezpain behekoa
-Egon
-Kitarjole mozkorra izaterik banu
-Berunezko puxika
-Hermeneutika
-Doping
-Noraezean
-Lurra!
-Verba volant
-Hara!
-Elektrokuta nazazu
-Saint-Jean maistra
-Kerouac Frisco'ko kantoietan komuneko paperean idazten winoen begiradapean
-L'âge d'or
-Ursa major
-Liseriketa
-"Rayo de luz en la luz"
-Lagun
-A day at the races
-Mahats
-Irrintzi, irrintzi
-Xume
-Kolore estruktura
-Ohol zaharrez eginiko mahai batentzako poema saiakera
-Bilbotarraren eta Baskonia mitikoaren erromantzea
-Strike 2
2
Xukua izurtzen baino ez dakit
paperak hanhemenka bustitzen
esne beltzez
ala tinta txuriz
3
1.
4
PETRUS IN CUNCTIS
5
YOU CAN'T PUT YOUR ARMS AROUND A MEMORY
Bidea aitzaki
inoiz ez da abiatzeko beranduegi
(heltzeko bai
beranduegi amaitzea posible da)
6
COMFORT ZONE
7
nire izena onartzera
zure oin hutsak jatera
zure eskuak betetzera
zure bataioa akatuz
ihes
herri mitolojikoetara
zure bataiotik
nire izenera
nire izanera
nire ezinera
ihes
8
PORROTA EZ DA PORROTA
Ez emaitzaren ezak
porrotak ez
saiakuntzak behar lukeenean
hutsunea soilik eraikitzeak
akabatzen nau
Porrota ez da porrota
Onarpena da porrota
9
KALEAN USO
10
ABERRI EGUNA
Aberri Eguna
zure hankarte zapaltzaile kapitalistan ematea baino aukera hoberik ez zegoelako
alboratu dut bazkalordua
zure alu inperialistaren
alu klasistaren
ur gezak eta izerdi autoinmuneak
dastatzeko esperantza hutsalez
(jakinik asegabe nuela bukatuko
eraiki dut egarri itxaropentsua)
Aberri eguna
zure alu aske askoan ematea baino aukera hoberik ez zegoen
11
bazoaz baina
zure herriaren ezerrira
lepoa zuzen
ez zaldun ez mariñel
auto lapurtuan
12
ALFER
13
KARTZELAKO POEMA
Bizitza ez da lorejokoa
ni ez naiz
esan gabe doa
Axular
Bizitza borroka bada
ni ez naiz
zeresanik ez
Txillardegi
14
zabal daitezkeen ate-leihoen balioa ulertzeko
Denbora bete
denborak duen prezioa konprenitzeko
estolderiatan behera isur ezin daitekeen
ardo preziatua
abstemioaren begiaurrean
Gaiztotzen utzitako denbora gorriko edalontziak
behingoz hustutzeko
tintakartutxoak beterik dauzkaten idazlumak
batetik bestera garraiatu baino
lehortu arte izkiriatu
kandela muturraren zainpean
15
SINBOLISMOA I
1 Sinboloak
Materialista larria
errealista gogorra izan
eta metaforak sortu?
2 Kontrola
3 Infernua
Ateismotik
(are, antiteismotik)
infernu bat asmatu behar dut
Materialismo zorrotzetik
ez dudan izpirituarentzako sua
Osasunetik
gorputzaren kondena
16
eta halere suntsitu
Aurkituko dut?
Asmatuko ote?
Asmatzen ari al naiz deskribatzean?
Lagako dit norbaitek bestela?
17
ZIZEK
[Zizek'ek dio
kapitalismoa
gezur mozorroa daraman
egia mozorroa daraman
gezurra dela]
[Nere]
poesia
egia mozorroa daraman
gezur mozorroa daraman
egia da
18
ABERRI
19
MAULE
hitza
HARRIA
l n r a
a b o
20
BETULA MAXIMOWICZIANA
21
GENU
22
SINBOLISMOA II
23
OLEUM ADDERE CAMINO
24
ANTOLATU TA BORROKATU
25
ID
26
LIBERTATEA
27
gauaren babesean fusilak salduko
erbestean biharko borrokalariak heziko
Baina ez dut egiten ez dudana egiten dudanik esanen
ez naiz nerabe progreentzako panfletista
eta ez naiz egiten dutenek egiten dutenaren fiskal
tintazko txalozaparrada baizik
paperezko txapela airera jaurtia
Ni askatasunaren ekfrasiari lotuko natzaio
libertatea xukutzeari burubelarri
ahalbeste fruituren hezur aireratu eta landatzeari
ximaurrak antolatzeari
nire ekarpen txikiaz
hanhemenka hango eta hemengo
hamaika etxetako
nekazarien lana
lan bakarrra
errazteko
28
SINDIKALISMOA
29
MIDDLE CLASS HERO
30
besteen herrietara
hitzak golkoan
Eta Eustaquio Mendizabal?
Hizkuntzaren mugen borrokan
Hizketan ni
hizketan beti
hamaika borroken hamabi lengoaiak garatu nahiko nituzkeelakoan
arkupean
sorkuntza ahulean
polizia sekretuen koreografiek despistatu nahirik
31
KOLDAR
32
BORROKA DA BIDE BAKARRA
33
ONE STRUGGLE
hamaika gara
hamabi izenekin
lauren aurka
beti garaituak
34
ONDARRUKO ASKEGUNEARI
35
HEGAL AHOTS
36
DINAMITA
37
PERTSONALA POLITIKOA DA
Sozialismoa ez da eraikiko
nire hazia zure ezpain eta ilean itsatsirik lotu delako
eta erdiko hatza zure uzkian
ez dut preso politikorik askatuko
torturatzailerik hilko
elizarik erreko
hotz duzun aho petitmortéa muxukatzean
Maiteko bazaitut
askatasunaren alde zaitut maiteko
Nire zakil tentea herri harresia izan dadila
Euskal Errepublika Sozialistaren kamera baxua zure bagina
Eta hilerokoa duzularik
zure barnera isurtzen naizenean
nortasun agiri eta konstituzio ezerrikoekin dugu garbituko marrubi xukua
38
INTZINERA GAITZATELA
39
EURIPEAN BAI ONA
Nahiago inmigranteak
turistak baino
40
2.
41
ET SUPER HANC PETRAM AEDIFICABO ECCLESIAM MEAM
42
METONIMIA
Sortzea pobretzea
idaztea sinekdokea
sinboloa errena
ideia erdia
metafora bortxatua
egia gezurtia
hemen nago
baina ez naiz
hori naiz
baina ez dut nahi
Dialektika hitztotela
mozorrotu behar
esaten ez asmatu
ezkutatu nahi
mutu geratu
sukarra
eta baraualdia
abakoa
eta sabela
Metonimia naiz
43
IDATZI
Ez zuretzat
ez baitzaude hemen
Ez zuentzat
erantzuten ez duzuelako
44
VERITAS VERITATIS
45
STATE OF THE ART
46
Ezizen miriadak zure erakusleihorako
Azal berriak haiek jarriak
banda eta guzti
sortzea etxea eraikitzeko
ordurarte etxe zaharretako zoruak garbituz
Postura hori da
nik kartak buruzgora jarri ditut
koldar jokatzearen asperduraz
ezkutatzen zarena pikotara igorriz
47
EZ DAKIT DEUS
48
NORA NAHI ZUEN HELDU
49
GONE WITH THE SEA
50
ZIRKULUA
51
(doxologiak hetero
ezjakinen orto-zik)
oinetakoak kentzeko gai
eztabaidak pizteko kapaz
hitzegiteko ezindua
zulatzeko indarge
Hortixe zabiltzate
Ni hemen naiz
52
zure gutun batekin
bukatu
Tartean
belarra
eta oihu urrunak
Porrot baten
bidaia egunkaria
53
EZPAIN BEHEKOA
Ezpain behekoarekin
hatzaparrak kentzen dizkio poesiari
manikura egin dioten azkonarra lez utzita
Betaurrean gizentzen ikus dezaket poema
estrofak nola loditzen zaizkion
barre algaraka
kamiseta marraduneko sinboloen
sabel bigunak gainezka eginez
diaboloaren tenpodun kale errimak
lausoa eta perspektiba atxinduta
abenidari marrazkiaren bolumengetasuna
mendiari margoaren inpresionismoa
poemari abestiaren naïvetea
inposatuz
izter boteretsuz
haiku ahobetehortza
bular marduleko kopla zahargaztea
'elbarria' eta 'egarria' errimarekin
'amodioa' eta 'elkartasuna' gaiak
54
EGON
Desiratu genituenen
(nik eder
zuk garratz)
lerro lodiak
soilak
adierazpen seminal
txuriz inguratuak
Barrutik hutsak
Gu biluzik
55
KITARJOLE MOZKORRA IZATERIK BANU
56
sororitate internazionalistaren pantaila fantasmatikoa
besteren bozez hitz eginez
behingoz
behingoz
nire idazkerari hanka egiteko
57
BERUNEZKO PUXIKA
58
gure bideek topo egiten duten herrixkan
zure mozorroa kentzea
(zer naiz ni?
izen bat baino ez
ez naiz gauza
ez naiz deus)
59
pagoaren enborra debalde miazkatuz
jatekoa
uraren azala
ez delako nolanahi partitzen
herri honetan
zure bakanalen kontra
Konpartitzen egongo zara
ahopeka esandakoak
larruzko gartzeletan ukaturikoak
hitzei errespeturik ez dien honekin
edo harekin
60
HERMENEUTIKA
Renfe Cercanias'ak
Bizkaia zubiaren aurka joko du
horregatik zabiltza
izzzara sssossso artean
horgasssmoak eta
hangasssmoak
izaten
hemengasmoak usteltzen zaizkidanean
Txakurkumeak
izzzaratan bildurik
itsasadarrean itoko ditugu
hemengasmatzen
61
DOPING
62
NORAEZEAN
63
LURRA!
Akrobata lemazain
promestutako lursailaren kondenara branka
'Lurra! Lurra dakusat!'
'Biok baino ez gaude ordea'
64
DECUS OLEI
65
VERBA VOLANT
66
HARA!
Hara! Nora!
Nora? Hara?
Nor zara, zer zara?
67
algara abangoardista geurekoian
harathonat
norakotasun perbertsoan
68
ELEKTROKUTA NAZAZU
69
SAINT-JEAN MAISTRA
70
KEROUAC FRISCO'KO KANTOIETAN
KOMUNEKO PAPEREAN IDAZTEN
WINOEN BEGIRADAPEAN
Gora gu ta gutarrak
dit arloteak bota
kartoirik gabe hotzik ez naizen
bera laster hartzen duela harriaren jelatuak
Lotsatu naiz
ez dudalako laudorioa merezi
71
L'ÂGE D'OR
72
URSA MAJOR
Iparrizarra
hartzemearen aho gorrian
ursa major'en besoak
atea kolpatzen
beti bilu hutsik
beti mozorrotuta
zulo beltzeko gau
kixkurtzen den kearen dantza marraztuan
zabalik da
jan nazazu
73
LISERIKETA
74
"RAYO DE LUZ EN LA LUZ"
L. M. Panero
Eguna ez da eguna
egunsentiak hala diolako
iluntzeak gautu duenik
esan nahi ez duen eran
Hitzok
sokarik gabeko kitar mozkorren oihartzunean
entzun daitezke soilik
edalontzien kriskitin malenkoniatsuek
ihintzarekin duten elkarrizketan ebatziak direlako
Eroetxeko hitzak
ezin eskolan idatzi
Zabalik dauden dendek
ez dute metaforak eraikitzeko osagairik saltzen
osagarri zentzugabeak izanagatik
Federico'ren orlegitasuna imitatzekoak
objektu estrainioen ezkontzak antzezteko
Askeak ez garelako
elkar zapaltzen duten xixare
75
daukat askatasunaren itzalaren plazera
mugitzeko libertate antzua
zure titizorroa kentzeko debekuari
forma emateko
gaizki argituriko banku zikinean
begiak eta bizkarra erahilez
nere buruaz nere eginez
(ez beste
ez
beti ni)
zure usaina non gorde dudan oroitu ezinda
Plangintza erratuan nengoen
zure lurrinak lan eskergaz erreproduzi nitzakeela
sinetsia nintzelako
arrazoiaren erremintez
benetan indarraren
eta sabelaren
eta eskrotoko ximurren
egian
oinarritu besterik ez dudanean
autobusak ero asaltatuz
azken geltokian zure jauzia dagoela jakinik
azpian jartzeko
ahozabal
jausten zarenean zu deboratzeko
neoizko argien pornografian
voyeurei desiratzen zaitudala oihukatzeko
baliorik gabeko hizki etzanez
argia argitan
iluntasuna gauean
umela putzuan
ez deus
deus ez
ezer nahi ez duenarentzat
dena nahi dugulako
bakerik ez
garaipena
maitasunik ez
zure hezetasuna
kanpaihotsik ez
kanpai jotzea
plangintzarik gabeko plangintza
76
LAGUN
Lagun
Izen
Gaitezen haragitu
Mamitu
Batera odolustu sinadurekin
Bukatu dira eztandak
Hartzazu tea lurrean
ene alboan etzanda
Izenak gara
izan irrealak
potentziak
Zure lainoak nahi ditut
orbain ximurrak
zure hizkuntzaren usaina
azal pintatua
arte gazia
zure festa nahi dut
zure orroak
77
itsasoa kafez garrazteko
errekak zure isurialde bihurtzeko
nik mendikate bat esplikatzen dizudala
Hartu
lagun
ene izena
eta zabalduzazu bisturiarekin
izana duela dakusazun
kollage berria egiteko zurea izango da
-nere bokalak pintura arrea izan daitezke
ene konsonanteak errealitatearen kontraesanak-
78
A DAY AT THE RACES
Egarri lehorra
urrup
Egur leuna
txof txof txop
79
MAHATS
Zurbil
lerden
izararen kemen
ahobete hatz
gazte gosez eta
esku langilez
artilea fereka boteretsuz triskilatu
erpuruaren arrastoarekin marraztu ahanztura eta oroimena
azal mindulin lurperatuan
lagunak ixilarazita
Hasperen zurbila
kemen geruzatua
gose txuria
eskeron lerdena
80
IRRINTZI, IRRINTZI
81
XUME
82
KOLORE ESTRUKTURA BERRIA
83
OHOL ZAHARREZ EGINIKO MAHAI BATENTZAKO POEMA SAIAKERA
84
BILBOTARRAREN ETA BASKONIA MITIKOAREN ERROMANTZEA
Ni ikaratuta nago
ager vasconumen galdutako txorimalo
mugitu barik txepel
noiz agertuko Tartalo
Zaharra da guztia
dena da berria
soinuak harriak
izena aberria
Kantak kantak
dira sirenak dira lamiak
ereserkiak dira etsaiarenak
Eman herriaren urin eta legamiak
85
nere etxeko erbestean
akordatuz borroka zaharrak
zuri Benito'renak abestean
Bidaia abiatzean
egin nahi izan dut keinua
Parte izan nahiko nuke
hau da nere leinua
Zergatik diostazu
zein dudan arrazoi zein helburu
zein ote den niretzat
ideia honen hiriburu
Ez Mari'ren orratza
ez Laboa'ren fonema
Zure herrian nago izan ere
zu zara nere euskal mitema
86
STRIKE 2
Barreak
Ixiltasuna
Barre ixilak
Xilofonoa izeka
mozkorrak gor
sasipoetak ukazioan
II
III
87
izan hastapenean
bukaeran izan
beti agertu behar duzu
baieztapen ukatu
naizenaren gaizkiulertu goxogarratzean
mozkortu ezineko esteta merkea
kaleidoskopioaren Sarrio'ren erromantze lorkiarra
egiteko ezgai
kalegarbitzaileen urek
pavé beroan
ahaztutako udaren lurrina dakarkidate
Lehenengo Uda hari
hasiera eman zioten usain
zikin goxoak
zigarrokin ozono alu
usain umelak
elizaren murruetatik haratagoko plazan
junkien gauerako babeslekuan
parkeetako zuhaizpeetan
88