Kasu Klinikoa (Ainara Cruzado, Aitana Fernandez, Olatz Larrañaga)

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

KASU KLINIKOA

Ainara Cruzado, Aitana Fernandez, Olatz Larrañaga

1. Aurrekari mediko interesgarririk ez duen 30 urteko emakume bat Lorazepanen


kontsumoagatik iritsi da larrialdietara, estres-egoera larri baten ondoren.
Kontzientzia-maila ona du iristean, eta bere bizi-konstanteak normalak dira.

- Zein izango litzateke jarraitu beharreko lehen urratsa? Lehen urratsa arnas
bidea garbitzea izango litzateke. Honetarako arnas bidea ziurtatu beharko litzateke
(etzanda albo batera kokatu, oka hondakinak kendu eta mihia alde batera
eramanez). Honetaz gain, aireztatze eta oxigenazio egokia direla ziurtatu beharko
litzateke, arnasketa ebaluatuz behaketa bidez eta oximetria bidez eta gas neurketa
arteria odolean. Are gehiago, arnas gutxiegitasuna duen aztertu beharko litzateke;
honetarako, intubazio endotrakeala eta aireztatze mekanikoa aplikatu edo
lagunduriko arnasketa, bakarrik puzten den baloiarekin maskarara elkartua.
- Duela ordubete inguru 20 lorazepan pilula kontsumitu dituela eta beste
botikarik edo alkoholik hartu ez duela aitortzen badu, eta okada eragin ez badu,
zein da jarraitu beharreko prozedura? Ikatz aktibatua administratu.
- 2 ordu baino gehiago igaro badira, protokoloan aldaketaren bat egingo da? Bai,
aldaketak egin behar dira. 2 ordu baino gehiago igaro direnez, ez da deskontaminatu
behar.
- Larrialdietan dagoela, kontzientzia- eta saturazio-maila jaisten bazaio. Zer
neurri hartuko zenituzke? Urdail garbiketa egin beharko zen.
- Litioa lorazepan beharrean hartu balu, jarraitu beharreko prozedura aldatuko
litzateke? Urdail edo heste garbiketa.

2. 45 urteko gizonezkoa, gurutze gorriak konorte-maila baxuarekin kalean aurkitu eta


larrialdietara eraman dute. Ez da beste informaziorik ezagutzen. Miaketa fisikoa
egitean, pazienteak hipertermia, hipertentsioa, takikardia, midriasia eta mina dituela
ikusten da.
- Zein izan daiteke intoxikazioaren kausa? Sinpatikomimetikoa (kokaina,
anfetamina), antimuskarinikoak.
- Zein izango litzateke aukeratutako tratamendua? Sinpatikomimetikoek ez dute
antidotorik; hala ere, antimuskarinikoen antidotoa fisostigmina da.
- Kontzientzia errekuperatzean, ukatu egiten ditu aurrekari medikoak edo
kirurgikoak. Behin eta berriz ukatzen du drogen kontsumoa. Baina sabeleko
min handia du. Dagokion miaketa egin ondoren, legez kanpoko substantziaren
baten bolak ikusi dira digestio-hodian. Zein da jarraitu beharreko prozedura?
Lehenengo sabelaldeko radiografia bat egin beharko litzateke. Bodypacker edo
bodystuffer kasuetako protokoloa jarraituz, kasu honetan sintomatikoa denez,
bentzodiazepinak administratuko genizkioke bena bidez eta larrialdi kasuan
laparotomia bat egingo litzateke.

3. 3 urteko haurra larrialdietara joaten da salfuman trago bat hartu ondoren (azido
klorhidrikoa).
- Zein da jarraitu beharreko prozedura? Gernuaren pH aldaketa bidezko
eliminazioa jarraitu dezakegu. Kasu honetan azido bat denez gernua basikoa
bilakatuz eliminatuko dugu bikarbonatoarekin.
- Okada eragitea prozesu ona izango litzateke? Azidoa denez okada eragitea ez
litzateke egokiena izango, urdailaren zulaketa eman baitaiteke. Beraz, gure aburuz,
ideia egokiena pHaren aldaketa ematea izango litzateke gernuaren eliminazioa
errazten baitu.

4. Enpresa batean istripu bat gertatu da, langile bat azido sulfurikoz bustitzen da
aurpegian eta begietan.
- Zeintzuk dira jarraitu beharrezko pausuak? Honako hauek izango lirateke jarraitu
beharreko pausuak: kotoi oihalarekin xurgatu, igurtzi gabe. Esna bota eta berehala
garbitu ura edo soluzio fisiologikoarekin.
- Azido sulfuriko beharrean fosforo elementalez istripua izanda, protokoloa
berdina izango litzateke? Uretan sartu (airearekin kontaktua eragotzi), zatiak
pintzekin kendu. Zonaldea garbitu eta hezea mantendu %1 sulfato kobre
disoluzioarekin

5. 50 urteko emakume bat koman ailegatu da larrialdietara, kausa ezezaguna. Miaketa


fisikoa egitean miosia eta pultsu motela dituela behatzen da.
- Zeintzuk izango dira jarraitu beharreko urratsak? Opioideen intoxikazioa izango
litzateke beraz, naloxona administratu genioke (antagonista opiodea), eta hau bena
barnetaik administratuko genuke.
- Segi behar den protokoloa erabiliz emakumea esnatu egin da baina denbora
gutxira berriro kontzientzia galtzen badu? Zer egingo zenukete? Kasu honetan,
bere erdibizitza ez denez nahikoa, naloxona perfusio bidez administratu beharko
genioke.

6. 65 urteko gizon batek fenobarbitalen gaindosia hartu eta gero larrialdietara joan da,
zer egingo zenukete fenobarbitalaren xurgapena murrizteko eta eliminazioa
azkartzeko?
Bi aukera ezberdin egongo litzateke. Alde batetik, dialisia egingo genuke, zehazki,
hemodialisia. Kasu honetan desoreka hidroelektrolitikoa zuzentzen lagunduko diogu. Hau
oso erabilgarria da salizilatoen edota fenobarbitalaren intoxikazioa. Metabolitito toxikoen
eliminazioa handitzen baitu. Beste alde batetik, gernuaren pH aldaketa egin dezakegu,
horrela gernuaren aliminazioa azkartzen baitugu, honen xurgapena alde batera utziz.

You might also like