Tekno Examen

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 39

Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

ELEKTRIZITATEA
ERABILERA PRAKTIKOAK
https://www.tecno12-18.com/lm/mud/index.asp?tema=i
ns&mud=01&lengua=eus

SARRERA

Iluntzean etengailua sakatu eta bonbilla pizten dugu, edota goizean esnea
berotzen dugu mikrouhin labean. Badakigu guzti honen atzetik energia elektrikoa
dagoela, baina galdera asko sortzen zaizkigu fenomeno hau ulertu nahian.
Galdera hauei erantzuna emango diegu ikasturte honetako atal honetan. Atal hau
zazpi azpiataletan banatzen da:
A. Aurre-jakintza galdetegia
B. Korronte elektrikoaren sorrera
C. Garraioa.
● C1. Zentraletik azpiestazioraino
● C2. Aspiestaziotik gure etxebizitzaraino
● C3. Etxebizitza barnean
E. Instalazio elektrikoetako konexioak

Teknologia DBH3 1
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

F. Instalazio elektrikoen sinboloak eta eskemak

A. AURRE-JAKINTZA GALDETEGIA
Erantzun itzazu koadernoan galdera hauek:
● Zer da energia?
● Zer da energia iturri bat?
● Elektrizitatea energia iturri bat al da?
● Zer da elektrizitatea?
● Zer da korronte elektrikoa? Zein korronte mota daude?
● Zer da energia elektrikoa?
● Nola sortzen da korronte elektrikoa?
● Zer da zirkuitu elektrikoa?
● Elektrizitateak, badu arriskurik?
● Non sortzen da korronte elektrikoa?
● Nola garraiatzen da?

Galderak erantzuten
● Zer da energia?
Gure ingurua alda dezakeen zerbait. Hau da, ingurua aldatzeko gaitasuna duena.
Adibidez: gauzak lekuz aldatu edo gauzak apurtu (hau da, lana egin) edo
temperatura aldatu edo ...
● Zer da energia iturri bat?
Energia eman dezakeena.
● Elektrizitatea energia iturri bat al da?
Bai. Elektrizitateak gure ingurua aldatzeko ahalmena duelako.
Jarri bi adibide.

Teknologia DBH3 2
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

● Zer da elektrizitatea?
Material guztien barnean dauden partikula batzuk (elektroiak, protoiak) duten
ezaugarri bat da.
Adibidea: gizaki baten ezaugarria, azkarra dela izan daiteke, hau da,
distantzia bat denbora gutxitan egin dezakeela.
Elektroien eta protoien ezaugarri hau (elektrizitatea izatea), honetan datza:
Partikula batzuk karga negatiboa (-) dute (elektroiak) eta beste batzuk positiboa
(+) (protoiak). Honengatik, aurkako karga duten partikulek erakarpen indarra
jasatzen dute eta karga berdina dutenak alderatze indarra. Kargarik ez duten

partikulei neutro deitzen zaie. BIDEOA!!

● Zer da korronte elektrikoa? Zein korronte mota daude?


Atomoeetako elektroi et protoiek duten elektrizitatea ezin da energia iturri
bezala erabili. Energia izateko korronte elektrikoa behar dugu.
Korronte elektrikoa elektroien mugimendua da. Hau da, karga negatiboa duten

partikulen mugimendua. BIDEOA!!

Bi korronte elektriko mota daude:


● Korronte elektriko jarraia, elektroiak beti norantza berean
mugitzen dira.

Teknologia DBH3 3
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

● Korronte elektriko alternoa, elektroiak bi norantzatan,

atzera-aurrera, alternatiboki mugitzen dira. BIDEOA!! (1,27min)

● Zer da energia elektrikoa?


Mugitzen ari diren elektroiek lana egiteko edo ingurua aldatzeko gaitasuna
dute eta beraz, energia dute. Energia honi energia elektrikoa deitzen zaio.
Mugitzen ari diren elktroiek korronte elektrikoa osatzen dute beraz, korronte
elektrikoak energia elektrikoa du (lana egin edo ingurua alda dezake).

● Nola sortzen da korronte elektriko bat? Hau da, nola lor daiteke elektroiak
mugitzea?
Esperimentu baten bidez Oersted-ek ikusi zuen ipar-orratzak desbideratu egiten
zirela korrontea daraman hari eroale baten ondoan daudenean, eta korrontea
moztean ipar-orratzak berriro iparra markatzen zutela. Hemendik ondorioztatu
zen imanek (ipar-orratzak) eta korronte elektrikoek erlazio estua dutela.

BIDEOA!!

Iman bat eta kable eroalea bat behar ditugu korronte elektrikoa sortzeko.
Faraday-k eroale baten inguruan iman bat mugitu zuen eta korronte

Teknologia DBH3 4
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

elektrikoa sortu zen eroalean. Hau da, eroalearen barneko elektroiak mugitzen

hasi ziren. BIDEOA!! SIMULAZIOA!!!


Korronte elektrikoa sortzen duen gailuari sorgailua deitzen zaio.
Sorgailuetan, iman batzuk mugitzen dira (biratu) eroale baten inguruan,
errota baten antzera eta orduan eroalean elektroiak mugitzen hasten dira
korronte elektriko bat sortuz.
Korronte elektriko jarraia sortzen duen sorgailuari dinamoa deitzen

zaio. BIDEOA!!

Korronte elektriko alternoa sortzen duen sorgailuari alternadorea

deitzen zaio.BIDEOA!!

● Zer da zirkuitu elektrikoa?


Korronte elektrikoak maneiatzeko eta guretzat lan egin dezaten ibilbide itxi
batean sartzen ditugu. Ibilbide horri zirkuito elektrikoa derizo.
● Elektrizitateak badu arriskurik?
Korronte elektriko handia gure gorputzetik pasatzen bada, erredura larriak eragin
dezake edo hilgarria izan daiteke. Eriotza bihotzekoa emanda edota itota gerta
daiteke.

Laburpena: BIDEOA!!

● Non sortzen da korronte elektrikoa?


Zentral elektrikoetan.

Teknologia DBH3 5
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

● Nola garraiatzen da korronte elektrikoa?


Metalezko kable elektrikoetatik.

B. KORRONTE ELEKTRIKOAREN SORRERA


● Non sortzen da korronte elektrikoa?
Zentral elektrikoetan. Hona hemen zentral motak:
1. Zentral hidraulikoa.
Ura, urbiltegian gordetzen da eta goitik behera erortzean, beheko aldean
dagoen turbinaren palei eragin eta birarazi egiten ditu. Turbina hori
sorgailu elektriko baten ardatzari lotuta dago eta korronte elektrikoa
sortzen du. BIDEOA!!

2. Zentral termikoa.
Zentral termikoa energia lektriko sortzeko instalazioa da eta bertan ikatza,
gasa, petroleoa edo beste erregairen bat erretzen da. Ura berotu eta
sortutako ur-lurrina hodi batzuetatik bideratzen da turbinaren
paletaraino, hauek biraraziz. Aurreko zentralean bezala turbinak sorgailua

mugitzen du eta korronte elektrikoa sortzen da. BIDEOA!!

Teknologia DBH3 6
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

3. Zentral nuklearra.
Zentral nuklearrek, erreakzio nuklearretatik sortzen den beroa erabiltzen
dute ura lurruntzeko. Ur-lurrun honek turbinaren palak biraraten ditu
eta honek sorgailua martxan jartzen du elektrizitatea sortzeko.

4. Zentral eolikoa.
Haizearen energia erabiliz, aerosorgailuaren palak mugitzen dira
sorgailua mugitzeko eta horrela korronte elektrikoa sortu.

Teknologia DBH3 7
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

5. Eguzki zentral termikoak


Zentral hauetan heliostatoak erabiltzen dira. Heliostatoek eguzkiaren
mugimendua jarraitzen duten gailuak dira, eguzki izpiak kontzentratu
eta puntu batera islatzen dituzte. Heliostatoen bidez eguzki izpien
erradiazioa dorre batera bideratzen da. Dorre honetan ura berotu eta
ur-lurruna
sortzen da. Lortutako lurrunarekin turbina bat mugiarazten da korronte
elektrikoa sortzeko.

6.-Eguzki zentral fotoboltaikoak


Zentral hauek sorgailurik ez duten bakarrak dira.
Zelula fotovoltaikoz osatutako zentral elektrikoa da. Zelula fotovoltaikoak,
argi izpiak energia elektrikoan transformatzen dituzten gailu dira.

Teknologia DBH3 8
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

C. KORRONTE ELEKTRIKOAREN GARRAIOA.


C1. ZENTRALETIK AZPIESTAZIORAINO. Transformadoreak.
Korronte elektrikoak garraioan energia asko galtzen du. Galerak murrizteko kable
oso-oso lodiak beharko lirateke baina hauek garestiak dira. Eragozpen hau gutxitzeko
asmoarekin korronte elektrikoa tentsio altuan jartzen da, transformadore batzuei
esker. Eta horrela kable meheagoak erabili daitezke garraioa egiteko. Garraiatu ostean,
kontsumitu ahal izateko, tentsioa jaitsi behar zaio, hiri inguruetan dauden beste
transformadore batzuetan. Transformadore hauei azpiestazioak deitzen zaizkie.

BIDEOA!!

(Infografia eroski “el camino de la electricidad” IKUSI) BIDEOA!!

Teknologia DBH3 9
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

C2. AZPIESTAZIOTIK GURE ETXEBIZITZETARAINO.


Korronte elektrikoa gehien erabiltzen da enpresa, kale eta etxebizitzetan. Atal honetan
etxeetara nola eramaten den aztertuko dugu. Etxe barnean korronte elektrikoa gure
nahietarako erabiltzeko, instalazio elektrikoa deritzon zirkuituan sartu behar dugu.

Hartunetik etxebizitza bakoitzerako bidean, honako elementu hauek izaten ditugu:


● Tentsio baxuko banaketa sarea. Transformadoretatik eraikuntzetaraino
korrontea eramaten duen kableak (kaleen azpikaldetik).
● Hartunea. Banaketa saretik eraikuntzara sartzeko ateratzen diren kableak.

● Babes-kutxa orokorra. Instalazioa babesteko eta zaintzeko dauden elementuak


gordetzen dituen kutxa. Etxebizitzaren atarian egoten da.
● Linea banatzailea. Babes-kutxa orokorraren eta kontadore-gelaren arteko
konekxioa da.
● Kontadore gela. Etxebizitza bakoitzean kontsumitzen den energia neurtzeko
kontadoreak egoten diren gela. (Atarian)
● Banakako adarrak. Kontadorea eta etxebizitza bakoitzeko instalazioaren arteko
konexioa egiten duten kableak.

Teknologia DBH3 10
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

C3. ETXEBIZITZA BARNEAN

Korrontea elektrikoa gure etxebizitzara sartzen denean zein elementutatik pasatuko den
aztertuko dugu.
C3.1 Aginte eta babes-koadro orokorra (ABKO)
Barneko instalazioaren abiapuntua da. Babes eta segurtasunerako hainbat aparatuk
osatzen dute:

Teknologia DBH3 11
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

BIDEOA!!

C3.1.1 Potentzia Kontrolatzeko Etengailua (PKE):


Konpainia elektrikoarekin kontratatu dugun potentzia ez
gainditzea mugatzen du. Elektrotresna konektatuta
dagoenean hartzen duten energiari elektrikoari
elektrotresnaren potentzia deitzen zaio. Elektrotresna
batzuk aldiberean martxan jarrita baditugu, kontsumitutako

Teknologia DBH3 12
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

potentziak batu egiten dira, eta kontratatuta dugun potentzia gainditzen badute, PKE-k
korrontea mozten du.
Kontratatuta dugun potentzia zein den jakiteko argindarraren fakturan begiratu behar da.

C3.1.2 Etengailu Automatiko Orokorra (EAO):


Etengailu hau barne-instalazioaren hasieran dago;
beraz, instalazioan sartzen den energia elektriko
guztia hortik pasatzen da. Etengailu
magnetotermikoa ere esaten zaio, eta gainkarga eta
zirkuitulaburren aurkako babesa da.
● Gainkarga elektrikoa, larregiko kontsumo elektrikoa da.
Hau gerta daiteke entxufe bakar batean tresna asko
konektatzen direnean lapur bati esker. Gainkarga
dagoenean zirkuitutik dabilen korrontearen intentsitatea kableek jasan
dezaketeena baino handiagoa da, eta ondorioz, kable berotu eta erre egin
daitezke.

● Zirkuitulaburra, elektrotresna edo kable elektrikoetan gerta daitekeen akatsa da.


Fenomeno hau gertatzen da, korrontea zuzenean pasatzen denean polo
positiboa duen kabletik (fasetik) polo negatiboa duen kablera (neutrora), tartean
energia hori kontsumitzen duen tresnarik egon gabe. Hau gertatzen denean
intentsitatea izugarri handitzen da, kableak berotu eta sua hartzen dute.

Teknologia DBH3 13
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

C3.1.3Etengailu diferentziala (ED):


Diferentzialak, egon daitezkeen deribazioetatik, eta
honen ondorioz gertatu daitezkeen deskarga
elektrikoetatik pertsonak eta animaliak babesten ditu.
● Zer da Deribazioa? Sartu den elektrizitate guztia ez
bada irteten deribazio bat dagoela esaten dugu. Hau
izan daiteke elektrotresnaren batean ihesa
dagoelako edo pertsona bat deskarga elektriko bat jasotzen ari delako.
Diferentzialak bere izena hartzen du txebizitzan sartzen den korrontearen intentsitatea
eta irteten denaren arteko diferentzia etengabe kalkulatzen duelako. Baldintzetan
normaletan zero izan behar du. Gehienetan 30 mA aldea dagoela nabaritzen badu
etxebizitza osoko korrontea mozten du. Diferentzialak ondo funtzionatzen duela
baieztatzeko sakagailu bat du. Froga hau hilero egi beharko litzateke.

Teknologia DBH3 14
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

C3.1.4 Etengailu Automatiko Txikiak (EAT):


Etxebizitzako zirkuitu txiki ezberdinak gainkarga eta zirkuitulaburren aurrean
babesten ditu.

Teknologia DBH3 15
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

https://youtu.be/b0bJhfCjhHk cade-simu
ARIKETAK
2.- Aipatu kaletik norberaren etxebizitzaren ateraino dauden elementuak.
3.- Azaldu zertarako erabiltzen diren kontagailuak .
4.- Bete ezazu azpialdeko kuadroa:

SIGLAK IZENA ZERTARAKO ERABILTZEN DA?

EAO

Teknologia DBH3 16
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

ED

PKE

EAT

5.- Etxeko faktura elektrikoa aztertu eta ulertu. Gehiegi ordaintzen ari gara?

D. INSTALAZIO ELEKTRIKOETAKO MATERIALAK ETA GAILUAK

D.1 Eroale elektrikoak


Argindarra garraiatzen duten elementuak dira. Gure etxeetan kolore
normalizatuak hauek izango dira:

Zirkutu batean korronte Fasea deituriko kabletik sartzen da, hargailuetatik


(bonbilla, garbigailu, etab) pasatu ondoren Neutro deituriko beste kable batetik
itzultzen da. Lur-hartunea deituriko kableak korronte ihesetatik babesten gaitu,
hauek lurrera eramanez.

Teknologia DBH3 17
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

Teknologia DBH3 18
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

D.2 Aginte elementuak (S)


● Sakagailuak
Elementu honek zirkuitua zabaldu edo itxi egiten du. Bi eratakoak
daude:

Normalen irekita Normalean itxita

● Etengailuak
Elementu honek zirkuitua zabaldu edo itxi egiten du.

● Konmutagailuak
Elementu honek, hiru kontaktu ditu, bata komuna eta beste biak
independenteak. Era honetara, bi konmutagailurekin, lanpara bat edo
gehiago maneiatu ditzakegu bi puntu ezberdinetatik.

Teknologia DBH3 19
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

● Gurutzatze konmutagailuak
Elementu honek sarrerako bi borne eta irteerako beste bi dauzka.

Etxebizitzetan elementu hau hiru puntutik lanpara bat pizteko erabiltzen


da. Horretarako, konmutagailu hau beti bi konmutagailu sinpleen
artean kokatzen da. Ikusi ondoko irudia.

Beste batzutan motor elektriko baten biraketa norantza aldatzeko


erabiltzen da.

E. INSTALAZIO ELEKTRIKOEN SIMBOLOAK ETA ESKEMAK


Zirkuitu elektrikoa irudikatzeko erabiltzen dira. Zirkuitu elektrikoak
atsedenaldian adierazten dira, hau da, aktuadoreak (etengailuak, pultsadoreak,
etab.) eragin gabe eta hargailuak (lanparak etab.) desaktibatuta. CADe_SIMU
programaren bidez egin daitezke eskema hauek.

Teknologia DBH3 20
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

E.1. Sinboloak
Barne instalazioetan gehien erabiltzen diren sinboloak honako hauek dira:

ELEMENTUA FUNTZIONALA HARIBAKARREKOA

Etengailua

Konmutagailua

Gurutze-konmutagailua

Sakagailua

Lanpara

Entxufeak

E.2 Eskemak
Eskema garrantzitsuenak honako hauek dira:

E.2.1 Eskema funtzionala: zirkuitu bateko irudirik sinpleena da. Osagaien arteko
konexioak adierazten ditu.

Teknologia DBH3 21
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

E.2.2 Haribakarreko eskema: Lerro bakar batean, kable multzoa adierazten da


(Fasea+Neutroa+Lurra). Etxebizitza bateko instalazioan dauden elementu
elektrikoen kokapena adierazteko oso erabilia da eskema hau.

ARIKETAK

Teknologia DBH3 22
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

1. Plano honetan gehitu ezazu eskuineko horman lanpara bat. Osa ezazu eskema
funtzionala eta egin ezazu haribakarrekoa.

2. Egin itzazu plano honetan dagoen zirkuituaren eskemak.

Teknologia DBH3 23
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

3. Egin itzazu plano honetako zirkuituaren eskemak.

Teknologia DBH3 24
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

Erantzuna:

AUTOEBALUAZIORAKO ARIKETAK

1.- Zer da elektrizitatea?


2.- Zer da korronte elektrikoa? Zein korronte mota daude?
3.- Zer da energia elektrikoa?
4.- Zer izen du elektrizitatea sortzeko erabiltzen den oinarrizko tresna?
5.- Nola sortzen da korronte elektrikoa?
6.- Korronte………………… sortzen duen gailuari ………………… deitzen
zaioa.
7.- Korronte………………… sortzen duen gailuari ………………… deitzen
zaioa.
8.- Nola deitzen zaio zentral hidraulikoan dagoen errotari?
9.- Zerk mugitzen du errota zentral termiko batean?
10.- Nola sortzen da beroa zentral nuklear batean?

Teknologia DBH3 25
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

11.- Eguzki zentral termiko batean, zer izen dute eguzki izpiek bideratzen dituzten
elementuek?
12.- Zer izen dute errotarik behar ez duten zentral elektrikoak?
13.- Zer da transformadorea?
14.- Eta zertarako jartzen dira zentralen ondoan? Arrazoitu.
15.- Zein da gure etxeetan erabiltzen dugun elektrizitatearen tentsioa?
16.- Zer da azpiestazio bat?
17.- Zer da kontadore bat? Non kokatuta dago?
18.- Etxebizitza barruko instalazioa. Eman babes eta aginte elementuen izen osoa
eta betebeharra
Izena Izen osoa Betebeharra
PKE

EAO

ED

EAT

19.- Instalazioen konexioak:

Kablea Kolorea Betebeharra

Aginte elementua Sinboloa Erabilera

Teknologia DBH3 26
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

20. Plano honetako zirkuituaren sarrera, 1 deribazio-kaxatik gertatzen da. Egin itzazu
zirkuitu honen eskema funtzionala eta haribakarrekoa.

21. Egin itzazu planoko zirkuitaren eskemak.

Teknologia DBH3 27
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

22. Egin itzazu planoko zirkuituaren eskemak.

23. Egin itzazu planoko zirkuituaren eskemak.

Teknologia DBH3 28
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

24. Planoko instalazio elektrikoaren eskema funtzionala eta haribakarreko eskema

egin itzazu.

25.- Irudika itzazu plano honetako Instalazioaren eskema funtzionala eta


haribakarrekoa. 4. gelan dagoen barra, fluoreszentea da baina guk bonbila arrunta
balitz irudikatuko dugu.

Teknologia DBH3 29
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

AUTOEBALUAZIORAKO ARIKETEN EBAZPENAK

1.- Material guztien barnean dauden partikula batzuk (elektroiak, protoiak) duten
ezaugarri bat da. Partikula batzuk karga negatiboa (-) dute (elektroiak) eta beste
batzuk positiboa (+) (protoiak). Propietate honen ezaugarriak: aurkako karga duten
partikulek erakarpen indarra jasatzen dute eta karga berdina dutenak alderatze indarra.
Kargarik ez duten partikulei neutro deitzen zaie
2.- Korronte elektrikoa elektroien mugimendua da.
Korronte elektriko jarraia, elektroiak beti norantza berean mugitzen dira.
Korronte elektriko alternoa, elektroiak bi norantzatan, atzera-aurrera, alternatiboki
mugitzen dira.

3.- Mugitzen ari diren elektroiek lana egiteko edo ingurua aldatzeko duten gaitasuna.
4.- Sorgailua deitzen zaio
5.- Sorgailuetan, iman batzuk mugitzen dira (biratu) eroale baten inguruan (errota baten
antzera) eta orduan eroalean elektroiak mugitzen hasten dira korronte elektriko bat
sortuz.
6.- jarraia, dinamoa.
7.- alternoa, alternadorea
8.- Turbina.
9.- Ur lurrunak
10.- Erreakzio nuklear batetik. Hau da, atomoeen nukleoak apurtzen direnean.
11.- Heliostatoak
12.- Fotovoltaikoak
13.- Korronte elektrikoaren tentsioa igo ala jaitsi dezazkeen gailua.
14.- Korronte elektrikoaren tentsioa igotzeko, eta era horretara garraioan dauden
galerak murrizteko.
15.- 220 V

Teknologia DBH3 30
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

16.- Korronte elektrikoaren garraioan, tentsioa jaisten duten gailuak.


17.- Etxean kontsumitzen dugun energia elektrikoa neurtzen duten gailuak. Etxeko
atarian, kontadore gelan kokatuta daude.
18.- Etxebizitza barruko instalazioa. Eman elementuen izen osoa eta betebeharra

Izena Izen osoa Betebeharra


PKE Potentzia Kontrolatzeko Etengailua Kontratatutako potentzia ez gainditzea mugatzen du.

EAO Etengailu Automatiko Orokorra Etengailu magnetotermiko ere esaten zaio, eta gainkarga eta
zirkuitulaburren aurkako babesa da.

ED Etengailu diferentziala Egon daitezkeen deribazioetatik, eta honen ondorioz gertatu daitezkeen
deskarga elektrikoetatik pertsonak eta animaliak babesten ditu.

EAT Etengailu automatiko txikiak Etxebizitzako zirkuitu txiki ezberdinak gainkarga eta
zirkuitulaburren aurrean babesten ditu.

19.- Instalazioen konexioak:

Kablea Kolorea Betebeharra

Fasea Grisa, beltza, Zirkutu batean korronte Fasea deituriko kabletik


marroia. sartzen da

Neutroa Urdina Zirkutu batean korronte, hargailuetatik (bonbilla,


garbigailu, etab) pasatu ondoren Neutro deituriko
beste kable batetik itzultzen da.

Lurra Berde-horia Lur-hartunea deituriko kableak korronte ihesetatik


babesten gaitu, hauek lurrera eramanez.

Teknologia DBH3 31
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

Aginte elementua Sinboloa Erabilera

Etengailuak Zirkuitua zabaldu edo itxi egiten du.

Konmutagailuak Lanpara bat edo gehiago maneiatu


ditzakegu bi puntu ezberdinetatik.

Gurutzatze Hiru puntutik lanpara bat pizteko erabiltzen


konmutagailuak da.

Sakagailua Sakatuta dagoen bitartean zirkuitua itxita


mantenduko da eta askatzen dugunean
zirkuitua zabaldu egingo da.

20. Plano honetako zirkuituaren sarrera, 1 deribazio-kaxatik gertatzen da. Egin itzazu
zirkuitu honen eskema funtzionala eta haribakarrekoa.

Teknologia DBH3 32
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

21. Egin itzazu planoko zirkuituaren eskemak.

Teknologia DBH3 33
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

22. Egin itzazu planoko zirkuituaren eskemak.

Teknologia DBH3 34
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

23. Egin itzazu planoko zirkuituaren eskemak.

Teknologia DBH3 35
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

24. Planoko instalazio elektrikoaren eskema funtzionala eta haribakarreko

eskema egin itzazu.

Teknologia DBH3 36
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

25.- Irudika itzazu plano honetako Instalazioaren eskema funtzionala eta


haribakarrekoa. 4. gelan dagoen barra, fluoreszentea da baina guk bonbila arrunta
balitz irudikatuko dugu.

Teknologia DBH3 37
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

Teknologia DBH3 38
Aixerrota BHI Elektrizitatearen Erabilerak Teknologia Mintegia

Teknologia DBH3 39

You might also like