Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 5

LANDAREEN FUNTZIOAK LANTZEN

GAZITASUNA: Badakigu landareek ura behar dutela, baina….

Edozein motatako ura?

- Iturriko ura ona da?


- Eta itsasoko ura?
- Eta ibaietako ura?

Ura mintzetik igarotzen da bi kontzentrazioak orekatu arte.

Ur gaziarekin ureztatzen bada, kanpoko kontzentrazioa barrukoa baino altuagoa da; beraz, ura
landaretik irteten da sartu beharrean.

ARGIAREN ERAGINA: Badakigu landareek eguzkia behar


dutela; beraz, argirik ez badago haziak ez dira ernatuko?

Haziak ernetzeko ez da beharrezkoa argia!!!! Ura baino ez


dute behar!!!! Baina gero ondo hazteko argia beharrezkoa
da!!!!

LANDAREEN ARNASKETA: Badakigu landareek ura, lurra eta eguzkia behar dituztela, baina
zerbait gehiago behar dute?

Landareen nutrizio funtzioa: Landareek oxigenoa behar dute


1. ADIBIDEA

Badakigu landareak hazietatik irteten direla, baina…

Nola jaio da landarea hazitik? Nora doaz sustraiak? Eta zurtoina? Zer gertatuko da hazia beste
posizio batean landatzen badugu?

🡺 Landareen harreman funtzioa:

Geotropismoa Grabitropismoa

Hidrotropismo
Tigmotropismo Tigmonastia

Fototropismoa
Fotonastia
2. ADIBIDEA

Badakigu landareak hazietatik irteten direla, baina…

Landare bat hazteko beti landatu behar dugu hazi bat?

🡺 Landareen ugalketa funtzioa: Ugalketa asexuala

3. ADIBIDEA

Badakigu landareek ura behar dutela, baina…

Landareek sustraietatik hartzen dute ura, eta gero zer gertatzen da?

🡺 Landareen nutrizio funtzioa: Uraren garraioa landareetan

Xilema hodiak.

Nola mugitzen da izerdi landua eta landugabea landarearen zehar?


Ura sustraietatik sartzen da eta zurtoinetik joaten da xilema izeneko hodietatik zehar
hostoetaraino.

Hostoetan fotosintesia gertatzen da; ura, gatz mineralak, co2a eta eguzkiaren argia erabili dira
horretarako.

CO2a askatzen da eta elikagaiak sortzen dira, karbo hidratuak;

🡺 URA + KARBO HIDRATUAK= IZERDI LANDUA

Izerdi landu hau floema hodietatik landare guztira banantzen da.

🡺 Landareen nutrizio funtzioa: Uraren garraioa landareetan (transpirazioa)

Ura lurrundu egin da, kondentzatu egin da. Ura hostoetaraino heldu da, zati bat izerdi landua
ekoizteko erabili du landareak (fotosintesia). Soberan dagoen ura hostoetatik kanpora irtetzen
da eta honek traspirazio izena hartzen du.

Sustraietatik jaso, xilematik igo, soberan dagoen ura hostoetatik kanporatu atmosferara.
Olio aura ez kondentzatzeko balio du (barrera). Horregatik uraza ez dagoen basoan ez da ura
kondentzatu, uraza dagoen basoan berriz, urazak izerdi landua lantzeko beharrezkoa izan ez
duen ura hostoetatik kanporatu du.

🡺 Harreman funtzioa landareetan:


4. ADIBIDEA

Badakigu landareek eguzkia behar dutela, baina…

Nola hazten dira gure indabak? Nora begiratzen dute? Zer gertatuko da lekuz aldatzen
baditugu? Zergatik gertatzen da hori?

🡺 Landareen harreman funtzioa: Fototropismoa

Haziaak beti arrgia bilatuko du eta argira iristeko bidean


aurkitzen dituen oztopoak gainditzeko gai da.

🡺 Landareen harreman funtzioa:

Landareek tenperaturaren arabera estomak itxi edo zabaldu egiten dituzte. Tenperatura altua
bada estomak ixten dituzte ura ez galtzeko.
Estimulua jasotzen dute (tenperaturak gora edo behera) eta erreakzio bat izaten dute (itxi edo
zabaldu).

You might also like