Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 2

Komunikazioaren Gizarte Psikologia

Eduardo Apodaka

Hautematearen eta kausa egozpenaren joerak eta errakuntza-bideak

 Analogia proiektiboa: ezaugarri bat berdin edo antzeko duten bi pertsona beste
ezaugarrietan ere antzekoak izango direla uste izateko joera.
 Atzerako ikuspegiaren joera: zerbait gertatu eta gero berori iragartzeko gaitasuna
gehiesteko edo puzteko joera, “banekien nik bada!”, “horixe esan nuen nik”... (Leary 1982).
 Autozerbitzuaren joera: arrakastak nork bere buruari egotzi dizkio, porrotak, aldiz,
ingurumeneko eragileei. Honekin batea, autoerreferentzia efektua ematen da: nork bere
buruarekin zerikusirik duen informazioa eraginkorrago bereganatu eta gogoratuko du.
 Baieztatze alderako joera: gure aurre-iritziak baieztatuko dituen informazioa bilatzen
dugu gehien bat (adibiderik argiena, komunikabideak zelan aukeratzen ditugun).
Munduaren irudi ezagunari (geure irudiari) eusteko balio izango duen informazioa eta gure
buruari irudi ona (tartean gizarte eta talde nortasun positiboa) emango dion informazioa
bilatzen dugu.
 Egozpen estiloa: kausa egozpena egiteko ohiko estilo. Badira “estilo egotikoa”
(autozerbitzuaren joera sistematikoki erabiltzen denean) eta “estilo maltzurra edo
insidiosoa” (babesgabetasunaren ildotik, autozerbitzuaren kontrakoa da eta gizarte talde
baztertuen edo autoestimu gutxiko pertsonen ezaugarria da). Estilo norberekoia oso
zabalduta dago, oso erabilgarria baita norberaren aurkezpen positiboan eta norberaren
autoestimua handitzeko.
 Egozpenaren oinarrizko errakuntza (Ross 1977): ingurumeneko eragileak ahazteko
joera. Dena den, gure ekintzetan ingurumeneko eragileak kontuan hartzen omen ditugu eta
besteen ekintzak azaltzeko orduan barne eragileei erreparazten diegu (Jones & Nisbett
1978). Hau guztia, kultura indibidualista baten ezaugarria omen da.
 Erdirako joera eta muturretarako joerak: zerbait ebaluatzerakoan beti erdira edo beti
muturretara jotzeko ohitura.
 Eskuragarritasun “heuristikoa”: inferentzia bat egiterakoan, eskura edo agerian dagoen
informazioa erabiliko da, egokiena ez izan arren hala dela pentsatuko dugu eskuragarriena
delako (Tversky & Kahneman 1973).
 Estereotipoak: talde bati egotzitako irudia, taldekide guztiei egotzi egiten zaie, askotan
irudi horiei jarrera eta jokaera jakinek jarraitzen diote (aurreritziak eta bazterkeria).
 Generalizazioak: estereotipoetan bezalaxe, ezaugarri bat orokortu egiten denean, hau da,
kasu batean jasotako datu bat orokor egiten denean.
 Gezurrezko adostasuna: gure iritzi eta sineskerekin besteek bat egiten dutela uste izateko
gehiegizko joera ( Mullen & Goethals 1990). Hau da, guk uste duguna gehienen iritzia dela
pentsatzeko joera. Kontrako efektua ere gertatu ahal da: “gezurrezko berezitasuna” edo gure
gaitasunak eta ahalmenak inork ez dituela uste izateko gehiegizko joera. Askotan,
autozerbitzuaren joerarekin nahastu egiten da: akatsak oso arruntak dira, bertuteak berezi-
bereziak. Dena, geure burua defendatzearren.
 Halo efektua: pertsonaren ezaugarri batek pertsonaren irudi osoa kutsatu eta eraldatu egiten
duenean.
 Inferentziak eta lehendabiziko inpresioak: Askotan hasieran egindako inpresioak
gidatzen du informazioa jasotzeko eta ebaluatzeko era, nahi gabe egindako inpresio hori
baieztatzen duen informazioari pisu berezia ematen diogu, eta bestea baztertu.
 Koerlazio faltsuaren joera: kausa-ondorio lotura ezartzeko joera, inoiz segituan agertu
diren bi gertaera beti batera agertuko diren pentsatzeko joera. Jokaera superstiziosoaren
joerari eta baieztapenaren joerari loturik dago. Izatez, edozein gertakari kausa nagusi eta
orokor baten ondoriotzat har daiteke: “politiko guztiak ustelak dira”, “hilabetekoa dudan
bakoitzean buruko mina daukat.” Legea orokorra eta kasu guztietarako denez, nahi
dugunean erabili ahal dugu. Jatorrian “korrelazio faltsuaren joera” dago: inoiz segituan
agertu diren bi gertakari kausa-ondorio moduan lotu eta orokortu, legea eginda dago. Joera
Komunikazioaren Gizarte Psikologia
Eduardo Apodaka

hau oso erabilgarria da gaixotasunen eta sintoma klinikoen gizarte eraikuntza azaldu eta
ulertzeko.
 Konfidantza larregiko joera: geure sineskerak eta iritziak zuzenegiak jotzeko joera.
 Kontrol ilusioa: hau da gure ingumena kontrolatzeko dugun gaitasuna edo ahalmena
handiesteko joera da (holakoa oso arrunta da menpekotasun portaeretan).
 Lehenengo eta azken informazioaren pisua: erdarazko efecto de primacia eta recencia.
Lehendabiziko datuek eta azken datuek berebiziko pisua dute norbaitengandik hartuko
dugun “inpresioan”. Lehendabiziko datuek eragina omen dute inpresio orokorretan eta
azken datuek, berriz, zeheetan.
 Mundu Zuzenaren Sineskera: Oro har, mundua dagoen moduan zuzena dela uste izateko
joera da, nolabait mundua kontrolatu, ezagutu eta iragarri ahal dela uste izateko joera.
Horrexegatik, zerbait txarra gertatzen denean biktimari egozten zaio gertatuaren ardura,
esaterako: neska bat bortxatu dute bere etxeko atarian bertan goizaldeko seietan eta
auzokideei entzun diegu neskaren errua izan dela ordu horietan etortzeagatik edo adiskide
arriskutsuekin ibiltzeagatik... Hau esaten duenak bere burua arrisku horietatik kanpo ezarri
nahi du. Berdin gertatzen da gizarte talde bati egon daitezkeen gauza txar guztiak egozten
dizkiotenean: beraiek dira gaiztoak eta errudunak, mundua berez ondo dago. Zer esanik ez,
egozpen joera hau eskumako pentsamendu kontserbadoreari lotuta dago.
 Oinarrizko tasaren faltsutasunaren joera: kasu gehienen informazioa gutxiesteko edo
ezesteko joera eta ebazten ari den kasuaren ezaugarri bereziak eta bereizgarrienak
erabiltzeko joera. Hau da, antzeko kasuen ezaugarri komunak ahaztu eta kasuaren
berezitasunari erreparatu.
 Oroimen egokitzeko joera: oroimena gizartean eraiki eta eratzen da (hobeki gogoratzen
dena elkarrizketetan eraiki den “oroimena” da), oraingo jardueretan balio duena gogoratzen
dugu eta elkarrekintzaren arabera gogorapenak egokituko ditugu (talde pentsamenduaren
baitan garatzen da oroimenaren gehiena).
 Pertsonalitateari buruzko teoria inplizituak: Korrelazio faltsuetan oinarritzen dira, hau
da, bi ezaugarri inoiz batera agertuta, beti batera agertuko direla uste izatean. Nortasun
ezaugarri bati pertsonalitate oso bat eranstea. Pertsona bat azkar hitz egiten badu urduri eta
segurtasun gabekoa dela (ez dagoela) pentsatzea.
 Proiekzioak: norberaren iritziak, interesak edo motibazioak besteei egoztea.
 Sinetsiari eusteko joera: datuek eta argudioek gure sinesmen edo usteak faltsuak edo
okerrak direla frogatu arren, sinetsi eta uste izan dugunari eusteko joera dugu, are gehiago
kontra-argudioak landuko ditugu eta horrela gure sinesmenak sendotu. Gure sinesmen
minenen aurka gogor aritzen badira, faltsuak edo okerrak direla ikustarazi beharrean beraiek
defendatzearren argudio berriak eginaraziko dizkigute eta sinesmen horiekin geure burua
bat egingo dugu. Geure buruaren bereizgarri eta osagai ditugun pentsamendu ildoak, ideiak
eta oro har kognizioak (gure ingurukoak direlako, gure kulturakoak, gure nortasun gaiak
direlako...) informazio berriak geureganatzeko bide eta muga dira aldi berean.

You might also like