Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

Matematika - LH5

Problemen ebazpena
PROBLEMAK
1. Hondakinak tratatzeko instalazio batean, 25.380 kg beira, 14.567 kg paper eta
29.134 kg plastiko birziklatzen dira egunero. Kalkulatu zenbat kilogramo material
solido tratatzen dituzten egunero.

2. Eskola bateko Lehen Hezkuntzako 5. mailan 126 ikasle daude. Txangoa egiteko
autobusa guztira 45 €, eta Guggenheimerako sarrera 12 € bakoitzak ordaindu
behar badituzte, guztira zenbat ordaindu behar izango dute ikasle guztiek
batera?

3. Lasterketa zirkuitu batek 9.875m ditu. Zenbat metro egiten ditu auto batek 10
biratan? Eta 100 biratan?

4. Hotel batera 64na turista dakartzan 10 autobus iritsi dira. Banakako 20 logela
erabiliko dituzte; eta gainontzekoek, bikoitzak. Zenbat logela bikoitz erabiliko
dituzte?

5. Diru eske joan zirenek bi talde osatu zituzten. Talde batek 65,35 € jaso zuen eta
besteak 10 zentimoko 125 txanpon, 20 zentimoko 92 txanpon eta 50 zentimoko 36
txanpon. Zein taldek jaso zuen diru gehiago? Zer nolakoa (zenbatekoa) da bi
taldeen arteko aldea?

6. Erositako esne kaxa batean 12 botila esne daude. Botila bakoitza 1,5 litrokoa da.
20cl-ko zenbat edalontzi bete daitezke?

7. Okindegia goizeko 8 eta erdietan zabaltzen dute eta ordu biak laurden
gutxiagotan ixten dute. Arratsaldean bostak laurden gutxi zabaldu eta zazpiak eta
erdietan itxi. Zenbat ordu dago okindegia irekita egun batean?

8. Zure urtebetetzean oparitutako tarta batek 1,2kg pisatzen zituen. Aitak tartaren
1/5a jan du, eta zure amak geratzen zen zatiaren 1/3a. Aitak eta Amak jan ostean,
azkenean, tarta erdia baino gehiago ala gutxiago gelditzen da?

9. Harategi batean, saltxitxa kiloa 12 euroan saltzen dute, txahal xerra kiloa 18
euroan, eta oilasko papar kiloa 6 euroan. Bezero batek bakoitzetik 5 kg erosten
baditu, zenbat diru ordaindu beharko du?
10. Txirrindulari batek 152,72 km, 137,292 km eta 160,7 km egin ditu 3 etapatan. Zenbat
kilometro egin ditu guztira? Guztira 500 km egin behar baditu, zenbat falta
zaizkio?

You might also like