Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

2021eko ohikoa - A multzoa - Buruketak

A2. AH formulako azido monoprotiko ahul baten ur-disoluzio 0,5 M bat dugu, eta haren
azidotasun-konstantea Ka = 1,9·10–5 da. Kalkula ezazu:
a) Disoluzioaren pH-a. (1,50)
b) Azidoaren disoziazio-maila. (0,50)
c) Zer molartasun izan behar lukeen HCl-aren disoluzio batek haren pH-a AH azidoaren
disoluzioaren berdina izan dadin. (0,50)
Emaitzak: a) pH = 2,51; b) α= % 0,62; c) 3,8 · 10-3 M
Ebazpena:

a) AH-ak azido ahula izanik ondoko erreakzioa emango du urarekin:


AH + H2O ⇄ A- + H3O+
Kalkulatu behar den pH-aren adierazpena:
pH = - log [H3O+]
+
Beraz [H3O ] kalkulatu beharko da ionizazio-oreka kontutan izanda:
AH + H2O ⇄ A- + H3O+
[ ]hasieran 0,5 - 0 0
∆[ ] -x - +x +x
[ ]orekan 0,5 – x - x x

Ka oreka-konstantearen adierazpena idatziz, eta datuak ordezkatuz:


[𝐻3 𝑂+ ] · [𝐴− ] x2
Ka = =
[𝐴𝐻] 0,5 − x
2
x
1,9 · 10−5 =
0,5 − x
Azido ahuletan disoziazioa nahiko txikia denez, hasierako azidoaren kontzentrazioaren aldean
disoziatzen dena arbuiagarria da, eta ondorioz x<<0,5 dela suposa dezakegu eta arbuiatu egingo da
hasiera batean. Honenbestez:
x2
1,9 · 10−5 ≅
0,5
x = 3,08 ·10-3 M (benetan balio hau 0,5-arekiko arbuiagarria dela)
Eta horren balioa [H3O+] berdina izanik: x = [H3O+]
pH-aren definizioa aplikatuz eta balioak ordezkatuz:
pH = 2,51

𝐸𝑟𝑟𝑒𝑎𝑘𝑧𝑖𝑜𝑛𝑎𝑡𝑢𝑡𝑎𝑘𝑜𝑎 𝑥 3,08 · 10−3


b) Disoziazio-mailaren adierazpena: 𝛼 = = =
𝐻𝑎𝑠𝑖𝑒𝑟𝑎𝑘𝑜𝑎 𝐶𝑜 0,5

α = 6,16·10-3 edo %0,62

c) HCl azido sendoa denez urarekin ondoko erreakzioa izango du:


HCl + H2O → A- + H3O+
Hau da HCl-a erabat disoziatzen da A- + H3O+ emateko, eta beraz: [HCl] = A- + H3O+
pH-ak 2,51 izateko [H3O+] = 3,08 ·10-3 M izan behar duenez:
[HCl] = 3,08 ·10-3 M

You might also like