Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 3

HIRUGARREN PRAKTIKA

Taldekideak: Maider Fernández, Ekaitz Etxebarria, Aitzol Garai, Peio García eta Ibane García

Praktika klaserako, data 2021ko otsailaren 22an:

Teoria klasean ikusi dugunez, hezkuntzak psikologiari esaten dio: “arazo hori eta bestea
daukagu geletan; mesedez ikasi ezazu arazoa eta esan iezadazu zer egin ahal dudan
irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzeko”. Gero, psikologiak arazo hori ikasten du, eta
gero, hezkuntzaren psikologiak esku-hartzea/ak diseinatzen, planifikatzen eta aplikatzen
du/ditu eskoletan ikastoletan edo ikastexetan psikologiak emandako ezagutzen bitartez.

Batzuetan, gaitasun handiko izeneko haurrak badaude eskoletan, ikastoletan edo ikastexetan.
Haur horiek pixka bat ezberdinak dira.

Artikulu honetan, psikologiek hurrengo galderari erantzuten saiatzen dira: nolakoak dira
gaitasun handiko izeneko haurrak? Behin hori jakinda, helburua da esku-hartzea/ak
diseinatzea, planifikatzea eta aplikatzea horrelako haurren trebetasun sozialak eta
emozionalak hobetzeko eskolako, ikastolako edo ikastetxeko geletan.

Artikulu mota hauek irakurtzeko ohitura hartu behar duzue. Zertarako? Informazioa
edukitzeko eta konponbideak aurkitzeko eskoletan, ikastoletan edo ikastetxetan.

Beraz, irakurri artikulua eta idazi itzazuek erantzunak taldeka. Galderak:

1. Zer da gaitasun handia?


Gaitasun handia modu desberdinetan eta adimenaren maila desberdinetan agertzen den gertakari
multidimentsionala da. Gaitasun handiko haurra, adimen altua, sormen handia, edo, oro har, talentu
berezia duen haurra da.

2. Gaitasun handiko ezaugarriak


Adimenaz gain, neurriz gaineko asalduraren kontzeptua garatu zen. Azken ezaugarri honen barruan,
bost arlo desberdintzen dira: psikomotorea, sentsuala, intelektuala, irudimena eta emozionala.
Neurriz gaineko urduritasunaren ondorioz, gaitasun handiak arazo gehiago sor ditzake arlo sozial eta
emozionalean, adibidez, erreakzio biziak izatea (antsietatea edo depresioa) edo umorearen
muturreko aldaketak (Nahaste Bipolarra). Horrez gain, lotsa, beldurra, antsietatea, ingurunera
egokitzeko zailtasuna eta sentimenduen bizitasuna izan daitezke beste ezaugarri batzuk.

Eskolaren arloan, beste ezaugarri batzuk daude: frustrazioa errepikakorrak iruditzen zaizkien
lanetan, segurtasun eza besteekin komunikatzean, zuzena eta okerra denaren sentsu gogorra…
Aurreko guztiak autoestimu baxua eta eskola-porrota izatea eragin dezake.

3. Gaitasun handiko haurren inguruan legediak dioenaren laburpena


Gaitasun handiko umeen hezkuntza erregulatzen duen legea, desgaitasuna duten pertsonen
eskubideen Nazioarteko Konbentzioa da. Laguntzazko neurriak proposatzen dira, gaitasun handiko
humeen zailtasun sozioemozionalak deskribatzen dituen literatura existitzen da, gaitasun handia
diagnostikatzeko beharrezko ebaluazioa egiten da, gainera, ezinbestekoa da gaitasun handia duten
haurren ezaugarri sozioemozionalak ikertzea.

4. Aztertzeko arazoa edo lan hipotesia


Garrantzi handikoa da haien beharrak identifikatzea, garapen hezigarrian izan ditzaketen arazoak
konpontzeko eta aurreikusteko beharrezkoak diren erremintak hobetu ahal izateko. Modu horretan,
helburua da informazioa jasotzea ezaugarriak lehenago identifikatu ahal izateko, pisu handiko
emaitzak lortzeko eta haien beharretan egon daitezkeen esku-hartzeko arloak aurkitzeko, haien
funtzionamendu pertsonal, akedemiko eta sozialean.

5. Erabilitako metodoa
Lehenik eta behin, datu baseetan gako-hitzen bidez aurkitutako ikerketak egin ziren.
Berrikuspenaren ikerketan inklusio eta esklusio irizpideak bete ziren daut bibliografikoen datuen
bilaketa egin zen. Bilaketa lanen izenburuetan eta laburpenetan egin zen, gako-hitzak erabiliz.
“Gifted children”, “anxiety disorders”, “perfectionism” eta “emotions” bezalako terminoak gehitu
ziren, eta bilaketaen adinari buruz, 5 urtetik 18 urterako biztanlerian zentratu ziren. Artikuluak
aztertu ziren eta hurrengo datu nagusiak atera ziren: artikuluaren erreferentzia, helburruak,
metodoa, emaitzak eta ondorioak.

61 artikulu identifikatu ziren, baina azkenean bakarrik 14 artikulu aukeratu ziren, iragazki
desberdinetatik pasatu ondoren. Artikuluen aukeraketa egin zen ikerketan zeuden autoreen bidez,
lehenago haien artean ezarritako inklusio irizpideak jarraituz. Autoreek ehuneko ehunean egin zuten
bat 14 artikuluen aukeraketan, irizpideak jarraitzen zituztelako.

6. Inklusio eta esklusio irizpideak


Inklusio irizpideetan, lehendabizi gaitasun handiko haur eta nerabeen profil emozional eta sozialaren
garapenaren ikerketan lortutako emaitzak aztertu zituzten, bigarrenez, lagina 5 eta 18 urte arteko
biztanleriarekin bat zetorrela egiaztatu zuten, eta, amaitzeko, 2009 eta 2019 bitartean
argitaratutako ikerketak, behaketa diseinua zuten artiukuak eta ingeleses, gaztelaniaz, frantsesez eta
portugesez argitaratutako artikuluak aztertu zituzten.
Esklusio irizpideetan, 2009.urtetik atzera argitaratutako artikuluak eta helduen biztanlerian
oinarritutako artikuluak aztertu ziren, eta eskolako edo familiako ereduetan zentratzen ziren
artikuluak baztertu zituzten.
7. Erabilitako datu baseak
Erabilitako datu baseak hurrengoak izan ziren: Pubmed, Web of Science, Google académico eta
bilatzaile bibliografikoa Sapiens y PsycInfo.

8. Erabilitako erakusgaia
Aukeratutako ikerketen artean, horietako zazpik ez dute generoa kontuan hartzen (Gere, Capps,
Mitchell y Grubbs, 2009; Guénolé et al., 2015; Guénolé et al., 2013; Guignard, Jacquet y Lubart,
2012; Harrison y Von Haneghan, 2011; Kostogianni y Andronikof, 2009; Urben, Camos, Habersaat y
Stéphan, 2018), baina beste zazpietan, kontuan hartutako faktorea izan zen (Casino-García, García-
Pérez y Llinares-Insa, 2019; Eklund, Tanner, Stoll y Anway, 2015; Eren, Çete, Avcil y Baykara, 2018;
França-Freitas, Del Prette y Del Prette, 2014; Mofield y Parker Peters, 2015; Shechtman y Silektor,
2012; Wang, Fu y Rice, 2012). Aurreko azken hiruretan, faktore hau modu proportzionalean
banatzen da.

Ikerketen banaketa geografikoei begira, horietako bost Estatu Batuetan egin ziren (Eklund et al.,
2015; Gere et al., 2009; Harrison y Von Haneghan, 2011; Mofield y Parker Peters, 2015; Wang et al.,
2012), lau Frantzian (Guénolé et al., 2015; Guénolé et al., 2013; Guignard et al., 2012; Kostogianni y
Andronikof, 2009), bat Espainian (Casino-García et al., 2019), bat Israelen (Shechtman y Silektor,
2012), bat Turkian (Eren et al., 2018), bat Brasilen (França-Freitas et al., 2014), eta bat, Suitzan
(Urben et al., 2018).

9. Lortutako emaitzak
Hautatutako 14 ikerketetan, ikerketa multzo bat dago non gaitasun handia faktore babesle eta
baliabide sozialen, kognitiboen eta emozionalen sustatzaile bezala konsideratzen diren. Hala ere,
bigarren multzoko ikerketek gaitasun handia defizit eta desdoikuntza sozioemozionalarekin lotzen
dute. Aukeratutako ikerketen kopurua mugatua da, baina handiagoa da gaitasun handia eta
zailtasun sozioemozionala lotzen duten ikerketen kopurua.

10. Ondorioak
Berrikuspen sistematikoaren helburua, gaitasun handiko haurren ezaugarrien identifikazioari
buruzko ikerketa egitea da, haur horiek garapenean izan dezaketen arazoak konpontzeko beharrezko
erramintak lortzeko. Nahiz eta gaitasun handia zailtasun sozioemozionalekin lotu, zaurgarritasun
hartzen da kontuan, antsietatea eta depresioa gaitasun handiko ondorioa izan dezaketelako.

Aitzol Garai
Maider Fernández
Ekaitz Etxebarria
Peio García
Ibane García

You might also like