Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 3

LEHENENGO PRAKTIKA

Taldekideak: Maider Fernández, Ekaitz Etxebarria, Aitzol Garai, Peio García eta Ibane García

A. Irakurri Pilar Gilen liburuko hurrengo azpipuntuak, eta erantzun galderei zure hizketan:

1. 1. Zer da hezkuntza.
Hezkuntza ez da bakarrik ikastetxeetan gertatzen den prozesua, eskola kanpoko hainbat arlotan ere
garatzen da, adibidez, pertsona bat ingurumenean, kalean, interneten… Garapen-prozesu hau
haurra jaiotzen denetik gertatzen da eta bizitza osoan zehar etengabe emango den zerbait da.

Honako hau, gizakiaren garapenerako garrantzitsua den arlo bat da, hortaz, bizitzarako beharrezkoa
da, gizabanakoaren ezagutza osoa delako. Hainbat mota ezagutzen ditugu, esate baterako, formala
(eskolan), informala (kalean, telebistan…) eta beste hainbat.

Hezkuntzak, bakoitzaren garapenean eragin zuzena du. Alde batetik, gizakien garapenaren erritmoa
bizkortzen duelako, eta beste aldetik, aipatutako garapena bultzatu eta bideratzen duelako.

1. 2. Zer erlaziorik badago garapen eta hezkuntza kontzeptuen artean?


Garapena eta hezkuntza ezin dira ulertu modu independiente batean, hau da, haien artean elkar
eragiten dira. Gizaki baten garapenean, hezkuntzak eragin handia dauka, baina hezkuntza ezin da
edozein modukoa izan, ondo ulertu eta hobetzeko moduak aurkitu behar dira eragin egokia izateko
pertsona baten garapenean.

Adibidez: Hezkuntza publikoan, hezkuntza pribatuarekin konparatuz, balore eta adiskidetasun


gehiago jasotzen dituzte euren ikasketa prozesuan. Gainera, enpatiaren garapenari garrantzi handia
ematem diote eta besteen egoerak hobetu ulertu eta interpretatu egingo dituzte.

1. 3. Zer da Hezkuntzaren Psikologia?


Esan daiteke hezkuntzaren aldaketa eta prozesuak aztertzen dituen psikologiaren adarra dela, aldi
berean ikasleei azaltzeko eta hezitzeko modu desberdinak aztertzen ditu, eta baita ere metodo
horiek erabiltzeak ekarri ditzakeen ondorioak. Bestalde psikologiaren arloak metodo eta jakintza
desberdinak eskeintzen ditu hezkuntza eta haren garapena ulerteko, gainera, lagungarria izan
daiteke hezkuntzaren gune barruan egon daitezkeen oztopo edo arazoak gainditzeko. Psikologia
zientziatik bereizitako diziplina da eta zenbait zeregin betetzen ditu; hezkuntzaren prozesua ulertzea
eta prozesu hori hobetzeko erak aurkitzea (Woolfolk, 1996). Hezkuntzak ez du soilik aztetzen
ikasleak nola ikasten duen, baizik eta nola irakatsi behar zaion bere testuingurua oinarri bezala
hartuz.

- Zer prozesu aztertzen ditu? Haurrak daukan hezkuntzaren prozesuaren garapena, alde
batetik, ikasleek nola ikasten duten eta bestetik, irakasleek nola irakasten duten

1. 4. Zertarako behar dugu hezitzaileok Hezkuntzaren Psikologia?


Hezkuntzaren psikologia ezinbestekoa da irakaskuntza-ikaskuntza prozesua aurrera joan dezan. Hain
zuzen ere, prozesu hau ulertu eta hobetzeko erak aurkitzeko beharrezkoa da. Aipatutakoaz gain,
beste hainbat funtzio ditu hezkuntzaren psikologiak, alde batetik, hezkuntza psikologiaren
ikuspuntutik aztertzea, bestetik, hezkuntza mota ezberdinak ezagutu ahal izateko eta aldi berean,
hezkuntzaren testuingurua ulertzeko. Gainera, hezitzaileok Hezkuntzaren psikologia gizakiarengan
dituen eraginak, baita haurretan, hobeto ezagutzeko behar dute. Hezkuntzak haurretan duen
eraginaz gain, eskolan duen garapena hobetu ulertzeko beharrezkoa da ere hezkuntzaren psikologia.
Gainera, ikasten jarrai dezaten jarraitzeko lagungarria izan daiteke ere. Eta baita ikasleen arteko
harremanak ulertzera laguntzen duen alorra da hezkuntzaren psikologia.

B. Idatzi parágrafo bat hurrengo kontzeptuen arteko erlazioa adieraziz (zure hitzetan): Hezkuntza,
Haurra, Garapena eta Hezkuntzaren Psikologia.
Kontzeptu hauek beraien artean elkar eraginda daude, hau da, ezinezkoa da bata ematea bestea
erreparatu gabe. Alde batetik, haur guztiek garapen prozesu bat jasotzen dute haien bizitzan, baina
argi dago guztiena ez dela berdina izaten. Aldi berean, hezkuntzaren bidez, garapen hori modu
batera edo bestera bideratu daiteke, eta haurrari baliabideak ematen dizkio bere bide propioa
eraikitzeko. Bestalde Hezkuntzaren Psikologiak, haurraren garapena eta hezkuntza elkartzen dituen
psikologiaren adarra da, hau da, lagundu egiten du haurraren hezkuntzan izaten diren aldaketak eta
prozesu desberdinak aztertzen eta garepen horretan izaten diren oztopo edo zailtasun desberdinak
hobetzeko baliabideak ematen ditu.

AZTERKETARAKO TESTA

1. Zer motatako hezkuntzak dira zuzenak? (BAI)


a) Naturala eta artifiziala
b) Ez-formala eta formala
c) Eskolakoa eta taldekoa

2. Baieztapen hauetatik zein ez da zuzena: (BAI)


a) Hezkuntza bizitza osoan garatzen da, etengabe da.
b) Hezkuntza gizabanakoaren ezagutza osoa da.
c) Hezkuntza garapena mugatzen du

3. Kontzeptu hauetatik, zeintzuk daude erlazionatuta: (EZ)


a) Hezkuntza, hazkuntza, heziketa, garapena
b) Hezkuntza, hizkuntza, heziketa, garapena
c) Hezkuntza, hazkuntza, izaera, garapena
Hau ez da sartuko

4. Garapena eta hezkuntzaren arteko erlazioa:


a) Elkarri eragiten diote.
b) Garapena, hezkuntzaren barruan dago.
c) Bakoitza bere bidetik doa.

5. Hezkuntzaren psikologiaren kontzeptua definitzeko erantzunik egokiena aukeratu:


a) Hezkuntzaren arloa, zatia edo adarra, ikasleek nola irakasten duten eta haiei nola irakatsi
behar zaien azaltzen duena.
b) Hezkuntzaren oinarrizko eta ezinbesteko adarra hezkuntzaren prozesuan laguntzeko eta
garatzeko beharrezkoa dena eta ikasleei irakasteko gomendioak eta laguntza metodoak
azaltzen dituena.
c) Hezkuntzaren ezinbesteko adarra irakasle izan nahi duguntzat.

6. Zertarako behar dugu hezitzaileok Hezkuntzaren Psikologia?


a) Hezkuntza gertatzen den beraren irakaskuntza eta aurrerapena hobetzeko eta aztertzeko
bilaketa errazten da.
b) Arazo posibleei aurre egiteko irtenbideak eta horiek gauzatzeko erabiltzen diren metodoak
ezagutzea
c) Aurreko biak zuzenak dira

7. Hezkuntzaren psikoligiaren baieztapen hauetatik, zein ez da zuzena:


a) Zientzia bat da
b) Hezkuntza prozesua aztertzen du
c) Garapen Psikologiaren barruan dago

8. Hezkuntzaren psikologia zer hartzen du kontuan:

9. Zergatik da garrantsitzua hezitzaileentzako Hezkuntzaren Psikologia?


a) Hezitzaileen arazo psikologikoak bideratzeko.
b) Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua ulertu eta hobetzen duelako.
c) Ikasleen estresa murrizteko.

10. Zein da hezkuntza (formala eta ez-formala) eta garapenaren arteko

You might also like