Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 5

20.

PRAKTIKA: SODIO TIOSULFATOAREN FUSIO-TENPERATURA

Ikaslea:Ekhiotz Huertos Data:15-03-23


HELBURUA

Sodio tiosulfatoaren fusio-tenperatura zein den aztertzea eta beste alde batetik zein
tenperaturan hasten den likidotzen eta berriro solidotzen neurtzea ondoren grafiko bat
egiteko.

OINARRI TEORIKOA

Urtzea edo fusioa prozesu fisiko bat da, eta substantzia bat solidotik likidora trantsizioan
sortzen da. Eta fusio-puntua substantzia bat solidotik likidora aldatzen den tenperatura da.
Kasu honetan Sodio tiosulfatoaren fusio-puntua 48.3 ºC ingurukoa da. Bestalde, solidotzea
eta solidotze puntu ere dago. Solidotzea likido bat solido bihurtzeko prozesua da. Solidotze
puntua likido bat energia gutxitzearen ondorioz solidotzen den tenperatura da eta
tiosulfatoarena 30ºC ingurukoa da, baina kasu gehienetan fusio eta solidotze puntu berdina
da, hau da, tenperatura berdinean gertatzen da.

Solido, likido edo gas bat berotzean bere tenperatura handitzen da eta honengatik gertatzen
da:
- SOLIDO: partikulak ordenatuta daude eta bere posizioen inguruan mugitzen dira.
substantzia berotu ahala, partikulek energia irabazten dute eta azkarrago
mugitzen dira, baina posizioak mantentzen dituzte.
- LIKIDO: partikulak oso hurbil daude, askatasunez eta modu desordenatuan
mugitzen dira. Likidoa berotu ahala, partikulak azkarrago mugitzen dira eta
tenperatura igo egiten da.
- GAS: Ur-lurruna berotzen badugu, energia partikulek xurgatzen dute eta abiadura
irabazten dute; beraz, tenperatura igo egiten da.

Baina alderantziz egiten badugu, hau da,tenperatura txikitzen badugu hozten doa, eta
honengatik gertatzen da:

- SOLIDO: bere partikulak finkorik daude, es dute translazio-mugimendurik edo


errotaziorik, bakarrik bibratzen dute eta ordenatuta daude
- LIKIDO: likido baten tenperatura jaistean, solidifikasioa gertatzen da. Hau
fase-trantsizio bat da, non likido bat solido bihurtzen den bere tenperatura
izozte-puntutik behera jaisten denean.
- GAS: Gas bat hozten badugu, irakite-puntura iristean, likido bihurtzen hasten da,
kondentsazioa gertatzen da, eta prozesu horretan tenperatura ez da aldatzen.

Substantzia bat bere egoera fisikoa aldatzen duen bitartez bere tenperatura konstante
mantentzen da, hau gertatzen da fase solidoan molekulak elkartuta mantentzen direlako
kristal-egitura zurruna osatuz, eta horrela substantziak forma eta bolumen definituak
dituelako.
Fusio-tenperatura substantziaren propietate ezaugarri bat da propietate intentsiboa duelako,
hau da, ez dagoela materiaren masaren edo tamainaren menpe.
Sustantzia bakoitzak bere fusio-tenperatura eta ezaugarriak ditu. Substantzien propietate
intrintsekoa da, eta, beste saiakuntza batzuekin batera, substantziaren identitatea
berresteko erabiltzen da; baita purutasun-adierazle ere. Substantzia bat hodi batean sartuta
husten baldin baduzu eta gero ez zaude seguru zein substantzia , berotu dezakezu eta
behatu zein den bere fusio-tenperatura termometro batekin eta huste zenuenarekin
konparatu, substantzia bakoitza bere fusio-tenperatura duelako.

MATERIALAK ETA ERREAKTIBOAK

● Eustoina
● Giltzaur bikoitza
● Matxarda orokorra
● Prezipitatu ontzia
● Aho zabaleko saio hodia
● Termometroa
● Berogailua
● Erloju beira
● Balantza elektronikoa
● Inbutua
● Sodio tiosulfato
● Ur distilatua
PROZEDURA

1. Erloju beira bat hartu eta balantzaren laguntzaz 5g tiosulfato bota.

2. 5g tiosulfato saio hodi batean sartu enbutu baten laguntzarekin.

3. Materialen atalean utzitako argazkiaren muntaia muntatu, eustoina, giltzaur bikoitza,


matxarda orokorra, aho zabaleko saio hodia, termometroa eta berogailua erabiliz.

4. Ur destilatua botako dugu prezipitazio ontzian, saio hodian dagoen tiosulfatoa urpean
geratu arte.

5. Berogailua poliki piztuko dugu.

6. Aldi berean kronometro bat piztuko dugu eta minutuero termometroaren tenperatura eta
tiosulfatoaren egoera fisikoa apuntatuko dugu.

7. Egoera likidoan dagoenean uretik atera saio hodia eta tenperatura jaistea utzi, berriro
minutuero tenperatura eta tiosulfatoaren egoera fisikoa apuntatzen.

8.Grafikoki adierazi emaitzak.

KONTUZ HURRENGO PUNTUEKIN

- Saio hodiak ez du prezipitatu hondoa ukitu behar

- Prezipitatu ontzian jarritako uraren mailak saio hodiko sodio tiosulfatoaren maila gainditu
behar du.

- Termometroak ez du saio hodiaren hondoa ukitu behar eta modu egokian jarriko dugu
tenperatura irakurketak ondo eta errez egin ahal izateko.

- Solidoak hozten doan bitartean eta fusio tenperaturara ailegatzean komenigarria da kristal
txiki bat botatzea solidotze prozesuari laguntzeko.
EMAITZAK (GRAFIKOKI)

ONDORIOAK

Fusio puntuaren tenperatura 12 eta 13. minutuen artean gertatzen da, minutu hauetan ikus
dezakegulako tenperatura konstanteagoa mantendu delako. Hau esan nahi du 48-50 ºC-en
artean tiosulfato solidotik likidora pasatzen hasi da.

Solidotze puntua ezin izan dugu aztertu. Hozketa prozesuan tenperatura 29 ºC inguruan
geratu da, ingurumen tenperatura delako. Ingurumen tenperatura solidotze tenperatura
baino altuagoa zenez, ez da solidotu.

You might also like