Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 2

Peru erraldoia

Behin batean gaztelu batean erraldoi bat bizi zen. Erraldoi honek
Peru zuen izena eta oso ona zen. Herriko neska mutil guztiak bere lagunak
ziren .Gau batean umeek eta erraldoiak sua piztu zuten. Oso gau ederra zen.
Zeruan izarrak milaka zeuden. Baina su inguruan eserita zeundenean,
sorgin bat agertu zitzaien. Sorginak sudur puntan garu gorria zeukan. Oso
gaiztoa omen zen. Sorginak erraldoiarekin zegoen mutil bati esan zion:
“Zatoz nirekin eta ilargia ikusiko duzu!”
Eta eskutik helduta eraman zuen. Baina sorginak ez zuen ilargira eraman,
bere baserrira baizik. Baserrira heldu zirenean, sorgina negarrez hasi zen
oso bakarrik zegoelako, lagunik ez bait zuen.
Mutikoari pena handia eman zion eta bere laguna egin zen.Orduan sorgina
eta umea gaztelura itzuli ziren.
Mutikoak erraldoiari eta lagunei kontatu zien sorgina ez zela gaiztoa.
Denak egin ziren lagunak eta ibilaldi bat antolatu zuten hurrengo
egunerako.
Egia E ala gezurra G den jarri

1-Erraldoia gaztelu batean bizi zen

2-Erraldoiaren izena Jon zen

3-Sorginak sudur puntan garu gorria zuen

4-Sorginak laguna asko zituen.

5-Azkenean denak lagunak egin ziren

You might also like