Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

5-Cambridge Analytica, Facebook-eko kontuen datuen erabilpen bidegabea eta

2016ko AEBetako hauteskundeak

Hainbat azalpen egon dira Cambridge Analytica auziaren abiapuntua azaltzeko. Horietako bat da
Facebook sare sozialeko hainbat erabiltzailek beren adostasuna eman zutela Cambridge Analytica izeneko
enpresaren ikerketa batean parte hartzeko. Hala, diruaren truke enpresari ahalbidetzen zioten beren sare
sozialeko datuak erabiltzea. Alabaina, enpresa horrek beste 50 milioi pertsonaren datuak bereganatu zituen
bidegabeki, 2016ko AEBetako hauteskundeetan eragin asmoz. Ted Cruz senataria Alderdi
Errepublikanoaren barruko hauteskundeetan garaile izan zedin baliatu nahi izan zituzten datu horiek
lehenengo, baina Donald Trumpek lortu zuen Alderdi Errepublikanoko hautagaitza. Orduan Trump
AEBetako presidente izateko erabili zituzten Facebook plataformako milioika erabiltzaileren datuak (EITB,
2018; Azkune 2018). Eskura zituzten datuekin gizarte segmentazio oso handia egiteko ahalmena zuten eta
propagandazko, eta areago, gezurrezko informazioak bidaltzeko ahalbidea, gizarte talde bakoitzaren
izaerari eta politika ezaugarriei egokituta.

Azkune, Gorka (2018) “Facebook, Trump eta pribatutasunaren agurra”, Berria. Apirilak 8. Esteka honetan
eskuragai:
https://www.berria.eus/paperekoa/1942/017/001/2018-04-08/facebook_trump_eta_pribatutasunaren
_agurra.htm

EITB (2018) “Cambridge Analyticak Mark Zuckerbergen datu pertsonalak eskuratu zituen”. Apirilak 12.
Esteka honetan eskuragai: https://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/5522242/facebook-
cambridge-analyticak-zuckerbergen-datu-pertsonalak-eskuratu-zituen/

Marc Zuckerberg Facebook-eko buruzagiak agerraldia egin zuen 2019ko urriaren 24ean AEBetako
Ordezkarien Ganberako Energia eta Merkataritza batzordean sare sozialeko milioika erabiltzaileren datuen
erabilera bidegabeaz azalpenak emateko. Esteka honetan Alexandra Ocasio Cortez Alderdi Demokrataren
eledunari erantzuten ageri da https://www.youtube.com/watch?v=LgtmgE-wfAk (5:32 minutu)

Ikerketako talde berdinak osatuta, erantzun taldeka Cambridge Analytica auziari buruzko
ondorengo hiru galderei, eta E-gelan eskegi gaurko klasea amaitzerako.

1-Zein da zuen ustez Facebook-eko datuen erabilera bidegabeak AEBetako 2016ko hauteskundeetan izan
zuen eragina? Gizarte segmentu oso zehatzei zuzendutako propaganda politikoko albisteek, eta bereziki
target oso zehatzei zuzendutako gezurrezko albisteek eragin erabakiorrik izan zuten Trumpen garaipenean?

2-Zuckerbergek argudiatzen du demokrazia sisteman jendeak, bere autonomiaz, hausnartu behar duela
politikariek bidalitako mezuak gezurrezkoak diren ala ez, Facebook-en “fact checking”-ak gezurrezko
propaganda mugatzen duela esanda ere. Zein da zuen ikuspegia? Hartzaileek badute gogoeta egiteko
ahala?

3-Herritarrek digitalizazioan dohainik sare sozialak erabiltzen dituzte, eta horiek trukean beren datuak
eskuratzen dituzte eta horiekin salerosketa egiten dute. Kapitalismo digitalaz ezaguna da praktika hau.
Funtzionalismoaren Erabilpen eta Sarien Teoriaz lotu daiteke errealitate hau zuon ustez? Edo klasean
landutako bestelako komunikazioaren teoriaren batekin bestela? Azaldu zergatik.

You might also like