Gaia

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 47

Nola ikasten du umeak hitz

egiten?
Komunikazioaren garapena lehen urteetan etxean eta
eskolan
Nola ikasten du umeak hitz egiten?
1. Hizkuntza komunikatzeko tresna bezala. Hizkuntzaren

jabekuntza eta garapena komunikazioaren markoan.

2. Umearen eta helduaren eginkizuna hizkuntzaren

jabekuntza-prozesuan

3. Komunikazioaren garapena lehen urteetan.


1. Hizkuntza
KOMUNIKATZEKO TRESNA

Zer behar da eraginkorki funtziona dezan?

Jakin zer komunikatu Jakin zelan komunikatu Kode bat konpartitu

EDUKIA ERABILERA ARAUAK HIZKUNTZA


Nola ikasten dute umeek tresna hori erabiltzen?
- Besteekin interakzioetan arituz.

- Euren inguruko pertsonekin askotariko jarduerak biziz eta

partekatuz.

- Umearen bilakaera-momentura egokituriko estrategiak

erabiltzen dituzten helduekin.


Hitz egiten ikastea komunikazioari lotua
- Hizkuntzaz jabetzeko prozesua umeak lehenengo berbak esan
aurretik hasten da, komunikazioaren oinarriak ikasten
dituenean.
- Eta umeari komunikazioan sortzen zaizkion beharrizanei
erantzuteko agertuko da hitza eta garatuko da hizkuntza.
- Horregatik, hizkuntzaren jabekuntza eta garapena
komunikazioaren markoan ulertu behar dira.
2. Umearen eta helduaren eginkizuna hizkuntzaren jabekuntza-prozesuan

- Umearen berezko ahalmenak hizkuntza ikasteko.

- Umearen rol aktiboa hizkuntzaren garapenean: umeak eraiki

egiten du hizkuntza.

- Helduaren laguntza umearen eraikuntza lan horretan.


Umearen paper aktiboa hizkuntzaren garapenean: umeak eraiki egiten du hizkuntza

- Umea, jaiotzen denetik, bere esperientzia interpretatzen

saiatuko da. Horretarako dituen estrategiez baliatuko da,

hasieran oso mugatuak.


Umearen paper aktiboa hizkuntzaren garapenean: umeak eraiki egiten du hizkuntza

- Umeak nahiko antzera tratatuko ditu bere esperientziaren


datu ezlinguistikoak eta datu linguistikoak:
- Ezagutzaren beste arloetan bezala, umeak aurre egingo die
komunikazioan sortzen zaizkion arazoei: material linguistikoa
aztertuko du, inferentziak eta dedukzioak egingo ditu, azpiko legeak
aterako ditu, hipotesiak egingo ditu; ez da heltzen zaion moduan
gordetzera mugatuko: berreraiki egingo du.
- Aldez aurretik ezagutzen duena berraztertuko du eta material “ezagun”
horrekin esperimentatuko du
Umearen paper aktiboa hizkuntzaren garapenean: umeak eraiki egiten du hizkuntza

- Lan hori egiteko, informazioa beharko du hizkuntzaz eta

hizkuntzaren erabileraz, informazio hori interpretatzeko

estrategiak garatu eta aukera izan egiten dituen

hipotesiak egiaztatzeko.

- Ume txikiaren interpretazio ahalmenak mugatuak izanik,

ezinbestekoa izango da helduak haren lana erraztea.


Helduaren eginkizuna umearen eraikuntza lan horretan
- Lehen momentutik saiatuko da umearekin komunikatzen

- Informazioa emango dio hizkuntzaz eta hizkuntzaren

erabileraz harekin dituen harreman komunikatibo zuzenetan

- Umearen hipotesiak baieztatuko edo zuzenduko ditu


Helduaren eginkizuna umearen eraikuntza lan horretan
- Umearen lana erraztuko du, andamiatuko du, haren
ahalmenetara egokituz:
- hasieran behin eta berriz errepikatzen diren interakzio-marko egonkor
eta mugatuak (formatoak) eskainiko dizkio
- ume txikiari zuzentzen dizkion hizkera eta esanahiak egokituko ditu
- beste estrategia batzuk erabiliko ditu

- Arreta berezia jarriko du entzule gisa umeak adierazten


duena ondo ulertzeko eta umeak esandakotik abiatuko da
gaia garatuz edo umea bultzatuz berak egin dezan
Formatuak: andamiatze mota bat
- Helduaren eta umearen arteko interakzio patroiak,
testuinguru mugatu, egonkor eta familiarretan garatzen
direnak
- Partaide bakoitzaren rolak zehaztuta daude, baina umeak
menperatu ahala rolak trukatuko dira
- Hasieran heldua izango da harremana kontrolatu eta
zuzenduko duena
- Umearen bizitzaren eguneroko errutinen inguruan (jana,
loa, garbiketa, jolasa,...) gertatzen dira
Formatu motak
ARRETA BATERATUKO FORMATUAK:
- helduak eta haurrak une berean arreta objektu jakin
batean jartzen duteneko interakzioak
(adibidez, irudi-liburuen irakurketa)
EKINTZA BATERATUKO FORMATUAK:
- heldua eta haurra objektu jakin batekin batera
dabiltzaneko interakzioak
(adibidez, hartu-emoneko jolasak, sartu-aterakoak,
eraikibotakoak,...)
Adibide bat
(Heldua eta haurra irudidun liburua irakurtzen)
1. Zaintzailea (objektua seinalatuz): Begira
2. Haurra: (…)
3. Zaintzailea: Zer da hori?
4. Haurra: (…)
5. Zaintzailea: Txakurtxoa
6. Haurra: (…)
7. Zaintzailea: Bai, txakurtxoa
8. Zaintzailea: Nola egiten du txakurtxoak?
9. Haurra: (…)
10.Zaintzailea: Uau, uau
11.Haurra: Au
12.Zaintzailea: Holaxe, bai, uau, uau
Helduak ume txikiari zuzentzen dion hizkeraren ezaugarriak
- Hizkera enfatikoagoa: tonu altuak, goranzko intonazioa,

azentu markatuagoak, keinuak, ...

- Erritmo motelagoa

- Hizkuntza-sistema erraztua:

- artikulazio argia

- esaldi laburrak, sinpleak (sintaktikoki eta semantikoki) eta osoak

- ohiko lexikoa: konplexutasun eta dibertsitate gutxiagokoa


Helduak ume txikiari zuzentzen dion hizkeraren ezaugarriak
- “Orain eta hemen”ari oso lotua

- Galderazko, agintezko eta harridurazko perpausa ugari

- Arreta lortzeko dei ugari

- Errepikakorra

- Hedatzeak (umeak esandakoa gramatikalki osatu edota

semantikoki aberasten duten produkzioak)

- ...
Formatuen funtzioa
- Interpretazio marko gisa funtzionatzen dute:
- umearentzat ulergarriagoa egiten dute haren inguruan gertatzen eta
esaten dena
(informazioa prozesatzeko umeak duen ahalmena mugatua da)
- umearen parte-hartze aktiboa errazten dute
(umeak egindakoak edota esandakoak erraz hartzen du esanahia
testuinguru horretan)

- Oinarrizko termino eta egitura linguistikoez hornitzen


dute umea
Adibide bat
(Helduak umearen diskurtsoa andamiatzen du)
1. Ama: Esan izekoari non egon zaren.
2. Umea: Parke.
3. Ama: Parkean, bai, parkean egon gara. Eta zer ikusi duzu?
Esan izekoari zer ikusi duzun.
4. Umea: Kua-kua.
5. Ama: Ahatetxuak, ezta?
6. Umea: Bai.
3. Komunikazioaren garapena lehen urteetan
- Komunikazio aurrelinguistikoa

- hastapenak

- garapena

- Komunikazio linguistikoa

- hastapenak

- garapena
Komunikazio aurrelinguistikoaren hastapenak
0-4 HILABETE - UMEA

- izaki aktiboa: bere inguruarekin harremanetan jarri eta interpretatuko du


- inguruarekiko duen harremana ez homogeneoa: portaera ezberdinak
pertsonekin eta objektuekin
- berezkoa duen portaera-bagaiari esker (erreflexuak, biorritmoak,
aurpegiekiko duten erakarpena, giza ahotsa beste soinuetatik bereizteko
ahalmena, bokalizazioak...), harreman sozial primitiboak helduarekin,
portaera horiek intentziorik ez badute ere
Komunikazio aurrelinguistikoaren hastapenak
0-4 HILABETE - HELDUA

- Lehenengo momentutik saiatzen da umearekin komunikatzen:


- umearen portaerak intentzioz janzten ditu
- bere portaera umearenera egokitzen du: umearen mugimenduak, keinuak
eta bokalizazioak berak egiten dituenekin txandakatzen saiatzen da
(proto-elkarrizketa)
- interakzio-marko egonkor, mugatu eta errepikakorrak eskaintzen dizkio
umeari, bera izanik bien arteko harremana kontrolatu eta zuzenduko
duena (formatoak)
- Umearentzat oso gratifikanteak diren afektibitate adierazpenak erakusten
dizkio
Komunikazio aurrelinguistikoaren garapena
5 - 12 HILABETE
- 4-6 hilabeterekin, pertsonek ez ezik objektuek ere
atentzioa emango diote umeari eta umea-heldua bikotea
triangelu bihurtuko da
- umeak portaeren balore komunikatiboa ikasiko du pixkanaka
(“naturalki” dituen portaerak “kulturarki” erabiltzen)
eta keinuak, aurpegi-aiderazpenak, begiradak (batzuetan,
bokalizazioez lagunduta) bere asmoak, desioak, interesak
adierazteko erabiliko ditu
Komunikazio aurrelinguistikoaren garapena
5 - 12 HILABETE
- bokalizazioak gero eta gehiago hurbilduko dira inguruko
hizkuntzaren soinuetara
- urtearen bukaeran sortuko diren jolasak oso
garrantzitsuak izango dira komunikazioaren garapenerako,
elkarrizketaren arauak jarraitzen dituztelako (“jolas
formatuak “ Bruner-en hitzetan)
- afektibitateak jarraitzen du izaten haurrak komunikazioan
egiten dituen aurrerapenen eragileetako bat
Jolasak eta komunikazioaren garapena
Urte bukaeran sortzen diren jolasek (hartu-emanekoek, sartu-aterakoek,
eraiki-botakoek, kukuarenak,....) elkarrizketaren arauak jarraitzen dituzte.
Jolasteko:
- derrigorrezkoa da asmoa adierazten jakitea eta baita bestearen asmoa
interpretatzen jakitea: ASMOAREN IRAGARPENA
- testuingurura erreferentziak egin behar dira: MEKANISMO DEIKTIKOEN
ERABILERA
- gai bat konpartitzen ikasi behar da eta horren inguruan bariazioak egin:
AURRESUPOSIZIOA KONTROLATZEA
Komunikazio linguistikoaren hastapenak
KEINUTIK BERBARA. 12-24 HILABETE
- Garapen biologiko eta kognitiboan aurrera egin ahala eta
komunikazio esperientzia gehiago eta konplexuagoak dituen
neurrian, umeak asmoak zehaztasun handiagoz eta modu
ekonomikoago batez komunikatu nahi izango ditu eta horrek
berba erabiltzera bultzatuko du. Berbek hauek ordezkatzen
dituzten keinuen funtzioak beteko dituzte: eskatzea,
eskaintzea, ukatzea, …
Komunikazio linguistikoaren hastapenak
KEINUTIK BERBARA. 12-24 HILABETE
- Umearen lehenengo berbek ez dute helduentzat duten
esanahi bera eta pixkanaka egokitzen joan beharko du
helduek egiten duten erabilerara
- Lehenengo urtearen bukaeran (18-24h) berbak funtzio
berriak adierazteko erabiliko ditu: informazioa
eskatzeko, galderak erantzuteko, …
Komunikazio linguistikoaren garapena
2-3 URTE
- Umearen hiztegia izugarri haziko da, kategoria gramatikal
guztietako berbak erabiliko dituelarik (izenak, aditzak,
izenordainak, adjektiboak, artikuluak, …). Aditzak
infinitiboan eta orain aldian
- Hitzen lehenengo konbinazioak
- Hiru urte betetzear dagoela, gai izango da mintzagaiari
jarraitu eta hari informazioa gehitzeko, argitzeko
eskaerak egingo ditu, …
3 urteko umea
SOZIALKI
Interakzioak izan ditzake hizkuntza erabiliz, elkarrizketaren oinarrizko
arauak ezagutzen dituelako. Hala ere, interakzioaren arrakasta eta iraupena
gaiaren eta solaskidearen trebetasunaren araberakoa izango da.

KOGNITIBOKI
Bere mundua kategorizatu du eta gertaeren buru-errepresentazioak erabiltzen
ditu gertakizun horietan parte hartzeko, gertatuko dena aurresateko eta
gertatutakoa gogoratzeko.
3 urteko umea
LINGUISTIKOKI
Oinarrizko egitura linguistikoak eraiki ditzake bizi izandako gertakizunen
berri emateko eta, inoren laguntzarekin, ordura arte partekatu ez duen
informazioa emateko.

HALA ERE
Mintzagaian modu jarraituan eta helduek lagundurik aritzeak inplikatzen duen
oso trebetasun mugatutik berdinekin eta informazio ez partekatuen inguruan
erraztasunez aritu arte bide luzea geratzen da.
(M. COMADEVALL – M.C.CARDONA)
HHko lehen zikloko irakasle batek kontuan hartzekoa
- Umeak trebetasun komunikatiboak besteekin era askotako egoeratan

dituen harreman komunikatibo indibidualetan menperatzen ditu

- Interakzio horietan eginbeharrekoa umearentzat motibagarria izan

beharko da eta bere ahalmenetara egokitua, inplika dadin

- Hasieran interakzioaren antolaketa helduaren esku egongo da

- Afektibitatea haur txikiaren garapenaren eragile inportantea da


Komunikazio linguistikoaren garapena
3-6 URTE

- Askotariko interakzio-testuingurutan parte hartuko du,

asmo eta solaskide ezberdinekin, hizkuntzaren erabileran

duen esperientzia zabalduz eta aberastuz. Berdinekiko

interakzioak gero eta garrantzia handiagoa.


Komunikazio linguistikoaren garapena
3-6 URTE
- Garapen kognitiboan ere aurrerapen inportanteak garai honetan: 3
urterekin duen egozentrismoa gaindituz joango da, espazio eta
denbora erlazioetan aurrera egingo du, gaitasuna lortuko du
arrazoitze logikoak ulertzeko, gai izango da bere ezagutza
kontzeptu berriekin erlazionatzeko, hizkuntza bere jarduera
aurreratu eta antolatzeko erabiltzen ikasiko du...
- Hiztegia aberastuko du eta baliabide linguistiko berri asko
eskuratuko ditu
Komunikazio linguistikoaren garapena
3-6 URTE
- Aurrerapen handiak hizkuntzaren erabilera
kontestualizatuan eta lehenengo pausuak erabilera
deskontestualizatuan
- 3 urterekin gaitasuna helduaren erabilera deskontestualizatua
ulertzeko, gaiak sinpleak eta umearentzat erakargarriak direnean.
Baina arazoak bere diskurtsoan “hemen eta orain”a gainditzeko.
Horretarako zailtasunak: a) oraindik egozentrismoa gainditu gabe; b)
espazio-denborazko erlazioen menperatze-prozesuaren hastapenetan dago
eta ezin du diskurtsoa horren arabera antolatu.
Komunikazio linguistikoaren garapena
3-6 URTE
- 4 urterekin ulertzen du helduaren diskurtso deskontestualizatuaeta
trebatzen hasten da diskurtso deskontestualizatuetan. Egozentrismoa
gainditzen. Gaitasuna oinarrizko espazio-denborazko erlazioak adierazteko
eta aurrerapenak erlazio logikoen trebakuntzan ere, nahiz eta oraindik
mugak izan erlazio horiek hitzez adierazteko.
- 5 urterekin gai da produkzio-testuinguruan presente ez dauden gauzez eta
gertaerez hitz egiteko
Erabilera kontestualizatua: Erabilera deskontestualizatua:
produkzio-testuinguruaren menpe produkzio-testuinguruarekiko
dependentziarik ez

Mezua adierazteko eta ulertzeko Mezua adierazteko eta ulertzeko


laguntza ez-linguistikoa hitzetan oinarritu behar
- Produkzio-testuinguruak - Produkzio-testuinguruak oso
informazioa ematen du informazio gutxi
- Ez-hitzezko kodeak - Ez da ia erabiltzen
erabiltzen dira ezhitzezko koderik

Esanahia zuzenean negoziatzeko Askotan aukerarik ez esanahia


aukera zuzenean negoziatzeko

Hiztegi eta egitura linguistiko Hiztegi zehatza eta egitura


arruntagoak linguistiko konplexuagoak
Komunikazio linguistikoaren garapena
3-6 URTE

Hizkuntza umeak besteekin komunikatzeko duen tresna


izatetik, bere buruarekin komunikatzeko tresna ere bihurtuko
da, eta bere inguruan jarduten lagunduko dio umeari:

3 urte Hizkuntzak umearen jarduera laguntzen du, baina oraindik ez dio


balio bera jarduera antolatzeko, planifikatzeko,… Hala ere,
bere portaera eta besteena kontrolatzen laguntzen dio.

4 urte Hizkuntza ekintza aurreratzen eta antolatzen hasten da.


Hizkuntza egozentrikoa.

5 urte Hizkuntzak ekintza aurreratzen du eta jarduera planifikatzeko


eta antolatzeko balioko dio
Komunikazio linguistikoaren garapena
3-6 URTE

- Besteek umearekin dituzten harremanetan hizkuntza asmo

ezberdinetarako erabiliko dutenez, umea erabilera edo

funtzio horietan trebatuz joango da.

- Umeen hizkuntza funtzioak (J.TOUGH)


Komunikazio linguistikoaren garapena
3-6 URTE

Hizkuntza funtzioen garapena:

LEHENENGO: norberaren burua finkatu, gidatu, kontatu

GEROAGO: arrazoitu, iragarri, proiektatu, imajinatu


Komunikazio linguistikoaren garapena
3-6 URTE
Funtzioen garapena kategoria bakoitzaren barnean ere
gertatzen da:
- umeak funtzio horiek burutzeko erabiltzen dituen
estrategia ezberdinek adieraziko dute garapenaren zein
puntutan aurkitzen den, hau da, adierazten duen
pentsamenduaren konplexutasun maila
Komunikazio linguistikoaren garapena
3-6 URTE

- Umeak hiztegia aberastu eta hizkuntzaren oinarrizko

egiturak eskuratuko ditu.

- Umearen berbetaren ezaugarri formalak:


3 urte 4 urte 5 urte

- L1eko fonema gehienen - hiztegi zabala eta - L1en fonemen ahoskatze


ahoskatzea nahiko zehatza zuzena
- Izenordain posesiboen - pertsona izenordainen - hiztegi aberatsa
(1.2. perts), erabilera zuzena - esaldi konposatuen
adjektiboen eta - perpaus konposatuen (koordinatuak zein
erakusleen erabilera erabileraren menpekoak) erabilera
- 3-4 hitzeko esaldi hastapenak
sinpleak (koordinatuak,
- trebetasuna baiezko bereziki)
eta ezezko adierazpen - izenordain
perpausen erabileran galdetzaileak
- aditzak indikatibozko galderetan
orainaldian eta - baldintzazkoen eta
aginteran subjuntiboen
- aditzen aspektu erabileraren
burutuaren eta hastapenak
geroaren erabileraren
hastapenak
5-6 URTEKO UMEA
SOZIALKI

Besteekiko harreman mailak ahalbidetzen dio era koordinatuan jolastea eta

jolasa hizkuntzaren bidez planifikatzea, nahiz eta oraindik gatazkak gerta

daitezkeen. Berbeta solaskidearen beharrizanetara eta egoeretara egokitzen du.


5-6 URTEKO UMEA
KOGNITIBOKI

Bere ezagutza kontzeptualaren barnean bere kultura propioaren hainbat ezagutza

dago: landareak, animaliak, makinak, zenbakiak, espazioa, denbora. Gainera,

ezagutza horrek ahalbidetzen dio azalpen luzeak jarraitzea, edukia ulertzea

eta garrantzitsuak diren alderdiak gogoratzea.


5-6 URTEKO UMEA
LINGUISTIKOKI

5000-6000 berba inguruko hiztegia du, perpaus-egitura eta egitura diskurtsiboa

ondo erabiltzen ditu eta talde sozialaren barruan erabilera oinarrizkoenak

interpretatzeko beharrezkoa den hizkuntzaren erabilera pragmatikoa ulertzen

du.
Hizkuntzaren erabileraren garapena
Laburbilduz

- Erabilera kontestualizatutik -> erabilera

deskontestualizatura

- Erabilera elkarrizketatutik -> erabilera bakarrizketatura

- Ahozko erabileratik -> erabilera idatzira


HEZITZAILEAK KONTUAK HARTZEKO EGITEKOAK

Haurrak komunikazio egoeratan parte Komunikazio egoerak sortu,


hartuz ikasten du hitz egiten antolatu

Hizkuntzaren funtzio ezberdinak Era askotako komunikazio egoerak


garatzeko, umeak askotariko sortu, antolatu
komunikazio egoeratan parte hartu
behar du

Behar-beharrezkoa umeak komunikazio Haurrarentzako esanguratsuak eta


egoeratan parte hartu nahi eta ahal neurrikoak diren eginkizunak
izatea proposatu

Haurrak hizkuntzaren erabilera Elkarrizketa esperientzia


desberdinak elkarrizketetan ikasten aberatsak bultzatu
ditu, berak baino gehiago dakien
solaskide batekin
HEZITZAILEAK KONTUAK HARTZEKO EGITEKOAK

Elkarrizketa esperientziak Elkarrizketetan, adi egon umeak


onuragarriak izateko, helduak umeak esan nahi duenari eta
esan nahi duena kontuan hartu eta egokitzapenak egin berbetan eta
haren ahalmen linguistiko eta esanahietan
kognitiboetara egokituko da

Ume txikiak trebetasun komunikatiboak Ume bakoitzarekin harreman


besteekin dituen harreman indibidualak bultzatu
komunikatibo zuzenetan menperatzen
ditu

Komunikazioan aurrera egiteko, oso Umeentzako afektiboki


inportanteak dira afektiboki betegarriak diren harremanak
gratifikanteak diren harremanak bultzatu

You might also like