Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika

Lehen Hezkuntza 3. maila 2018/2019



ALBUMAK AZTERTZEKO GIDA


Gida hau album bat aztertzerako orduan erantzun ditzakezuen galdera batzuen proposamen
bat besterik ez da, beraz, ez dira zertan guztiak erantzun behar. Aztertuko duzuen
albumaren alderdi literario aipagarrienetatik abiatuz, saia zaitezte garrantzitsuagoak edo
interesgarriagoak iruditzen zaizkizuen galderak erantzuten:

- Zein da albumaren gaia? Berritasun tematikoren bat suposatzen du?


- Nolakoa da azaltzen den istorioaren tonua? (testu-elementuen edo irudiaren bidez


argudia dezakezue).
o Umorezko album bat izatekotan, zer estrategia erabiltzen dira umorea eragiteko?

- Pertsonaien azterketa:
o Nolakoak dira pertsonaiak?
o Pertsonaia lauak dira ala istorioan zehar aldatzen dira?
o Nola irudikatzen dira? Zer efektu eragiten du horrek irakurlearengan?

- Narratzailearen azterketa:
o Zer ahots eta perspektiba narratibo mota erabiltzen dira? Iraunkorrak dira ala
istorioan zehar aldatzen dira?
o Zein izan daiteke mota bat edo bestea aukeratzeko arrazoia?
o Zer estrategia erabiltzen dira irakurlea istorioaren aurrean jarrera bat hartu
dezan?

- Egitura narratiboaren azterketa:


o Zein da albumaren egitura narratiboa?
o Egitura narratibo mota horren erabilera aipagarria da istorioaren bilbearen
garapenerako?
o Elementu peritestualak narrazioaren parte dira? (Gainazala, liburu-azalak, babes-
orriak, ataria, atari kontrako orrialdea, plegua, etab.) Nola eragiten diote egitura
narratiboari?

1

Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
Lehen Hezkuntza 3. maila 2018/2019

- Amaieraren azterketa:
o Zer amaiera mota du albumak? (positiboa, positiboa arazoa onartzeagatik,
negatiboa edo irekia).
o Amaiera motaren eta gaiaren, bilbearen garapenaren edo istorioaren tonuaren
arteko erlazioren bat dago?
o Zein da irakurlearengan eragiten duen erantzuna?

- Ilustrazioaren azterketa:
o Zer teknika mota erabiltzen da? (marrazkia, grabatua, collage, pintura, akuarela,
luma, arkatza, argazkia, estanpazioa, etab.). Egokia al da istorio honetarako?
Zergatik?
o Zein dira gailentzen diren koloreak? Istorioaren gaiarekin eta tonuarekin
erlazionatuta daude? Zein modutan?
o Ilustrazioak mugimendu artistiko zehatz batekin lotu daitezke? (errealismoa,
inpresionismoa, surrealismoa, abstrakzioa, pop art, etab.). Aukera egokia al da?
Aipamen hori esanguratsua da istorioari dagokionez? Zergatik?
o Zein da testuaren eta irudiaren arteko harremana? (erredundantzia,
osagarritasuna, disjuntzioa/kontraesana edo paraleloa). Erantzuna albumeko une
desberdinen adibideekin justifikatu.
- Tipografiaren azterketa:
o Zer tipografia mota erabiltzen da? Iraunkorra da ala istorioan zehar aldatzen da?
o Istorioaren gaiarekin eta tonuarekin erlazionatuta dago? Zein modutan?
o Pertsonaien izaerarekin erlazionatuta dago? Zein modutan?
- Aurretik argitaratutako lan baten bertsio bat bada (testuartekotasuna):
o Zer harreman mota dago tradizioarekin? Zein dira bertsio berriak eskaintzen
dituen berrikuntzak edo aldaketak?
o Zein da bertsio berriaren asmoa? Zer estrategia erabiltzen dira alderdi hori
nabarmentzeko?

Album metafikzional bat da? Erantzuna metafikzioa eragiten duten estrategia desberdinen
adibideekin justifikatu.

Karla Fernandez de Gamboa

You might also like