Agosti Xaho

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 32

Agosti

Xaho
Aitzindari bakartia
1811-1858

.8/785$6$,/$
/PaR\U[aH7VSP[PRHYHRV:HPSI\Y\VYKL[aH

'(3$57$0(172'(&8/785$
=PJLJVUZLQLYxHKL7VSx[PJH3PUN…xZ[PJH
Egileak eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, liburuxka hau egiteko jasotako laguntzaga-
tik, eskerrak eman nahi dizkiete:
• Anuntxi Aranari
• Atharratze-Sorholüzeko Herriko Etxeari
• Baionako Euskal Museoari
• Patxi Caspisteguiri
• Aines Dufauri
• Aña Durrutyri
• Maitena Etxebarneri
• Koldo Mitxelena Kulturuneari
• Nafarroako Museoari
• Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboetako Zerbitzuari
• Elisabete Zubillagari

Zuzendaritza: Jerardo Elortza


Argitaraldia: 1.a, 2011ko abenduan
Ale-kopurua: 2.300
© Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa
Kultura Saila
Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia
Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz
Argazki-tratatzailea: Edorta Sanz
Fotokonposizioa: RGM, S.A. • Pol. Igeltzera pab. A1 bis - 48610 Urduliz-Bizkaia
Inprimaketa: RGM, S.A. • Pol. Igeltzera pab. A1 bis - 48610 Urduliz-Bizkaia
ISBN: 978-84-457-3166-6 (Lan osoarena)
Egilea: 978-84-457-3168-0
Xabier Zabaltza L.G.: BI 2279-2011
AGOSTI
XAHO
(1811-1858)

Aitzindari
bakartia
Xaho, heldua (argazkia: Baionako
Euskal Museoaren bilduma)

UMEZURTZA euskaldunak, ordea, kantabriarrak omen


dira). Ortografia berrira ekarririk, erdaraz
Joseph-Auguste Chaho Zuberoako Basa-
Auguste edo Augustin Chaho izan zena
bürüko hiriburuan, Atharratzen, sortu zen,
Agosti Xaho bilakatzen da euskaraz.
1811ko urriaren 10ean. Ongi idatzi dut:
«Joseph-Auguste». Jaiotza-agirian ikusten Aitak, André Xahok, hogeita hamalau ur-
denez, horixe zen haren egiazko izena. te zituen Agosti jaio zenean. Amak, Rose
Hark, baina, «Joseph-Augustin» edo, bes- Lagardek, hamazazpi urte bakarrik. Xa-
terik gabe, «Augustin» izenpetzen zuen hotarrak, aita André eta aitatxi Joseph,
erdaraz eta «Agosti» euskaraz. Batzuetan, Atharratzekoak ziren, Erregearen Justi-
«de Navarre» esaera gehitzen zion bere ziaren ordezkariak. Mauleko Lagardeta-
deiturari, Nafarroak berebiziko garrantzia rrak ere ongi jarritako funtzionarioak zi-
zuelako haren pentsamenduan eta, haren ren. Xahotarren artean, bazen idazlerik:
ustez, baxenabartarrak eta zuberotarrak osaba Pierrek saiakera bat idatzi zuen
baskoiak direlako, nafarrak bezala (beste euskararen jatorriaz eta gramatika bat,

1
Atharratzeko trinketa, Xahoren sortetxea
(argazkia: Maitena Etxebarne)

nerako haurrideen izenak Pierre-Eudore,


Marie-Louise, Marie-Jeanne eta Henriette
ziren, baina haietaz ez dakigu ia deus.
Pierre-Eudore ere idazlea izan zen; haren
izkribu guztiak, tamalez, galdu egin dira.

Andréren eta Roseren etxean euskaraz egi-


Xahoren jaiotza-agiria (Atharratze, Zuberoa)
(argazkia: Atharratze-Sorholüzeko Herriko Etxea) ten zen eta, pentsatzekoa denez, frantsesez
ere bai. Agosti, gainera, gaskoiz eta gazte-
biak argitaragabeak. Agosti eta haren hiru laniaz ere ongi moldatzen zen. Alemanez,
anaiak tradizio horri lotuko zitzaizkion. latinez eta, agian, grekoz irakurtzeko eta
itzultzeko adina bazekien. Haren sanskrito
Agosti seme nagusia zen. Guztira zazpi
maila, ordea, ahoberokeria handi samarraz
anai-arreba ziren. Haren anaia Jean-Bap-
sinestarazi nahi zuena baino kaxkarragoa
tistek Etxahun Barkoxeko bertsolariaren
zen. «Xaho» eta «apaltasuna» ez ziren
bizitzaz liburu bat idatzi zuen frantsesez eta
inoiz hoskideak izan.
Joben liburua Zuberoako euskaran eman.
Beste anaia batek, Jean-Pierrek, Etxahunen Hamaika urte zituela, Oloroeko apaiz-
biografia hori zubererara itzuli zuen. Gai- gaitegi txikian ikasten hasi zen Agosti

2
Xahoren gonbidatzailea. Laure Junot, Abrantèsko
dukesa (1784-1838)

Xahoren irakurlea.
Victor Hugo
Xahoren ustezko potreta, nafarrez jantzirik (1802-1885)

estudiatzea zen, baina, denbora gehiago


gurea. Berehala gai intelektualek kezkatu
eman zuen filosofia eta mitologia ikasten
zuten, «Filosofoa» izengoitia irabazi bai-
legeak aztertzen baino.
tzuen. 1830ean, hemeretzi urte zituenean,
ama galdu zuen behin betiko. Heriotza 1838 arte, Abrantèsko dukesaren (1784-
horrek bizitza baldintzatuko zion beste 1838) etxeko tertulietan parte hartu zuen.
edozerk baino gehiago: orduz geroztik Ez dago dudarik, Parisen bizi izan zeneko
«Umezurtza» (Orphelin) izendatuko zuen dozena bat urteetan, Xahok bere burua
bere burua. Hurrengo urtean, Agostik ezagutarazi zuela idazleen artean. Haren
Parisa jo zuen. Haren asmoa zuzenbidea izena behin eta berriro agertzen da La

3
Lehen Ariel-en
editorea. Charles
Lassailly (1806-1843)

Xahoren lehen biografoa. Gustave Lambert Atharraztarrak berak aditzera ematen due-
geografoa (1824-1871) nez, Parisen Charles Nodier (1780-1844)
L’Arsenal-eko liburutegiko zuzendari ohia-
ren dizipulua izan zen. Nodier idazle eza-
France Littéraire aldizkarian. Tentagarria guna zen XIX. mendearen hasierako Fran-
da pentsatzea Lamartine, Balzac, Dumas, tzian eta oso interesaturik zegoen antzinako
Nerval eta beste idazle garaikide batzuk probintzietako hizkuntza eta dialektoetan.
tratatu zituela, baina, zoritxarrez, ez dugu Geroko ikerle batzuek pentsatu dute Agos-
horren froga bat ere. Aitzitik, litekeena ti Nodier-en idazkaria izan zela. Nodier-ek,
da Victor Hugok (1802-1885) Xahoren baina, behin ere ez du Xaho aipatzen, ez
libururik eragingarriena, Voyage en Na- bere lanetan, ez bere gutunetan, eta haren
varre pendant l’insurrection des Basques bizitza aztertu dutenek ere ez dute zube-
(1836), irakurri izana, «L’homme à la ca- rotarrarekiko harremanen berri ematen.
rabine» haren poema (1837) Gastibeltzari Hala ere, ziurtzat jo dezakegu Flora Tristan
eskainia delako, Sagastibeltza jeneral kar- (1803-1844) egile sozialista eta feminista,
lista baizik ez denari, Xahok liburu ho- eta Charles Lassailly (1806-1843) eta Théo-
rretan aipatzen duenari. Hugok, gainera, phile Gautier (1811-1872) idazleak ezagutu
Gustave Lambert-ek (1824-1871) Agostiz zituela Umezurtzak. Azken bi horiek Ariel
idatzi zuen biografiaren ale bat zeukan izeneko aldizkaria argitaratu zuten Parisen
bere Guerneseyko liburutegian. 1836an. Urte batzuen buruan, aingeruzko

4
Xahoren maisua? Charles Nodier idazlea (1780-1844) Parnasotar poeta eta Xahoren ezaguna. Théophile
Gautier idazle gaskoia (1811-1872)

izen horixe emanen zion Agostik Baionan


editatuko zuen kazetari.

1838an, Okzitaniako Tolosan kokatu zen,


non Revue des Voyans argitaratzen saiatu
baitzen. Noizean behin Euskal Herrira jais-
ten zen, mugalari lanetan aritzen baitzen.
Adibidez, Ganix Makeako kontrabandista
ospetsuarekin elkarlanean, Beirako prin-
tzesari (1793-1874), «don Carlos»-en andre-
gaiari, Elizondora pasatzen lagundu zion.
Languedoceko hiriburuan zortzi hilabete
eman ondoren, Parisa itzuli zen. 1840an
L’Espagnolette de Saint-Leu liburua argita-
ratu zuen, non errege-familiari leporatu bai-
Feminista eta sozialista. Flora Tristan (1803-1844),
Xahoren ezaguna tzion Condé-ko printzearen heriotzarekin

5
María Teresa de Braganza, Beirako printzesa
(1793-1874), Xahok muga pasatzen lagundu ziona

Abenturakidea. Jean Anxordoki kontrabandista,


«Ganix Makeakoa»
(argazkia: Baionako Euskal Museoaren bilduma)
Parisa denbora gutxirako itzuli eta gero,
1843an berriro Zuberoan aurkitzen dugu,
zerikusirik izatea. Horregatik, Paristik ihes Sohütan hain zuzen ere, Julie-Adrienne
egin eta bolada batez Atharratzen ezkutatu Karrikabururi (1827-1898) eskolak ema-
behar izan zuen. Garai hartan, Henri Bel- ten, urte batzuen buruan Madame de
tzuntzeko (1796-1872) bizkonde legitimis- Villéhélio entzute handiko musikologoa
tarekiko harremanak areagotu zituen. Urte izatekoa zenari. 1844an, Baionan kokatu
batzuk geroago, 1847an, Euskal Herriko zen. Pierre Lespès bere lagunak hiri ho-
historia bat idatziko zuten elkarrekin, hiru rretan zuzentzen zuen Trilby kazetan par-
liburukitan (Histoire primitive des Euska- te hartu zuen, bi astez bakarrik, berehala
riens-Basques lehen liburukiaren egilea da editoreekin haserretu baitzen. Urte horre-
Xaho). Bitartean, antzinako grekoen argiza- tako urriaz geroztik, Lespès-ekin batera,
rizko pinturaren sekretuak ikertzen eta mu- Ariel aldizkaria argitaratzeari ekin zion.
gimendu iraunkorra bilatzen ere aritzen zen. Ariel literaturaz arduratzen zen hasieran,

6
baina 1846tik aurrera politikaz aritu zen
gehienbat. Xaho kazetaria ez ezik, ia-ia
probokatzaile profesionala ere izan zen,
zenbait duelutan parte hartu zuen eta.
Arrazoi osoz, Koldo Mitxelenak «Euskal
Herriak berandu sortu ez zuen erroman-
tiko bakarra» iritzi zion Xahori. Xahoren imitatzailea. Francisco Navarro Villoslada
nafar idazlea (1818-1895)

Eragile nagusietako bat izan zen 1848ko


otsailean Baionan Bigarren Errepublika Horren Amaya o los vascos en el siglo VIII
aldarrikatzeko. Guardia Nazionaleko ko- (1879) eleberrian Xahok asmaturiko Aito-
mandante, zinegotzi eta Kontseilu Oroko- rren kondairaren eragina nabarmena da.
rreko kidea izan zen eta 1849ko hautes- Aita hil zorian zela, 1853ko maiatzean,
kunde legegileetan, demokrata-sozialen Baionara bueltatu zen, hitza eman baitzuen
hautagai, ia-ia hautetsia izan zelarik. Hori ez zuela berriro parte hartuko bizitza poli-
zela eta, Piarra Topet Etxahun-ek (1786- tikoan. 1858ko urriaren 23an hil zen Agos-
1862) bertso ospetsu batzuk eskaini ziz- ti Xaho, Ipar Euskal Herriko hiriburuko
kion. 1848ko udaberrian, Karl von Ga- Pont Mayou (gaur egungo Victor Hugo)
gern (1826-1884) prusiar abenturazalea- karrikako 12an. Ezkongai eta, apika, an-
ren, Lizarrako konplot karlista antolatzen drerik ezagutu gabe. Euskal Herrian zibi-
saiatu zenaren, bidaidea izan zen. lez ehortzi zuten lehena izan omen zen.
Bonaparteren diktadurak Ariel itxiarazi
zuen, 1852ko otsailean, eta bi hilabete ge-
roago Xaho behartu Belgikara lehenbizi eta
berehala Hego Euskal Herrira mugitzera.
Baliteke Gasteizen Francisco Navarro
Villoslada (1818-1895) Nafarroako idaz-
Diktadorea. Louis-Napoléon
le karlistarekin harremanetan egon izana. Bonaparte (1808-1873)

7
Pentsalari
eta eragilea
Orfeo, aztirik garrantzitsuenetako bat

AZTIA Saratxaga (1840-1918). «Profeta» hitza


beldur pixka batekin idatzi dut, Xahok
Xahoren ideologia oso korapilatsua zen,
eginiko profeziak ez direlako pentsatu adi-
baina barne-batasun handia zuen. Kristau-
na. Voyage-n Gernika suntsiturik irudika-
tasunaren aurreko tradizio sekretu baten
tu zuen eta horregatik batzuek uste izan
oinorde sentitzen zen. Egiazko eta alegiaz-
dute Xahok 1836an iragarri zuela 1937an
ko profeta edo «azti» (voyant/vidente, er-
Condor legioak euskaldunen hiri santua
daraz) batzuen utzian sinesten zuen. Abel,
bonbardatuko zuela. Ez da hola: Xaho Le-
Krishna, Orfeo, Zarathushtra, Moises, Bu-
hen Karlistadaz ari zen, 1834ko otsaileko
ddha, Sokrates, Kristo, Muhammad eta,
Gernikaren setioaz, hain zuzen ere.
zer esanik ez, Agosti Xaho bera izan dira
aztirik garrantzitsuenak historian zehar. Antzinako pitagoriko eta estoikoei ja-
Xahoren ondoren, beste azti batzuk izan rraituz, Umezurtzaren arabera, historia
dira, hala nola, Eliphas Lévi (1810-1875) ez da lerro bat, biribil bat baizik. Alegia:
okultista handia, zuberotarraren mires- 60.000 urtetik behin errepikatzen da. No-
lea, Arthur Rimbaud (1854-1891) poeta labait «itzulera eternal» batean sinesten
are handiagoa eta, Euskal Herrian, Alexis zuen, Friedrich Nietzsche (1844-1900)

8
filosofo alemanak hamarkada batzuk ge- hegoaldean, Afrikan eta Asian bizi ziren.
roago zabalduko zuen doktrina berean. Gauaren seme-alaben, hots, iparraldeko
Allan Sandage (1926-2010) astrofisikari tartaro edo zelten eta beste indoeuropar
estatubatuarrak antzeko zerbait pentsa- herrien inbasioaren ondorioz, paradisua
tzen zuen: unibertsoa sortu eta suntsitu bukatu eta Bigarren Aroa gertatu zen,
egiten dela, ez 60.000 urtetik behin, nos- Kristo aurreko 3000tik 0ra iraun zuena.
ki, 80.000.000.000 urtetik behin baizik. Orduan, euskaldunak gaur egungo zazpi
herrialdeetara mugaturik gelditu ziren.
Xahok zioenez, mundua gaztea da: 8.000
Hirugarren Aroa duela 2.000 urte hasi
urte ditu bakarrik. Horretan nahiko kon-
zen. Bigarren eta hirugarren aroetan eus-
tserbadorea izan zen. Bibliaren bertsio ma-
kaldunek gerra besterik ez dute ezagutu:
soretikoan oinarriturik, XIX. mendearen
zeltiberiar, feniziar, kartagotar, erromatar,
lehen erdian, mendebaldar gehien-gehie-
godu eta mairuen kontra. Oraindik Hiru-
nek sinesten zuten mundua bakarrik pixka
garren Aroan gaude, baina, 1830eko ha-
bat gazteago zela (6.000 mila urte inguru),
markadan, Laugarren Aroa, hegoaldeko
baina, Xaho baino lehenago, Georges-
herrien nagusigo berria ekarriko duena,
-Louis de Buffon (1707-1788) naturalista
iragartzen zuten zantzu batzuk igartzen
frantses handia ausartua zen jendaurrean
hasiak ziren: iraultzak eta karlistada,
esatera Lurrak gutxienez 75.000 urte zituela
adibidez. Historiaren kontzepzio zikliko
(gaur dakigunez, 4.500.000.000 urte ditu).
hori, hinduismotik, mazdeismotik, He-
60.000 urteko historia lau arotan zatitzen siodogandik eta filosofia grekotik hartua,
da. Eguzkiaren seme-alabak (euskaldunak funtsezkoa da pentsamendu xahotarrean
eta hegoaldeko gainerako herriak, alegia) eta esplikatzen du zergatik jarri zen karlis-
paradisuan bizi izan ziren Lehen edo ten alde, errepublikarra izanik ere. Lauga-
Urrezko Aroan. Aro horrek 3.000 mila rren Aroaren ondoren, Lurra uholde edo
urte iraun zuen, gutxi gorabehera, Kris- sute baten bidez suntsituko da, berriro
to aurreko 6000tik 3000ra bitarte. Garai sortu ahal izateko, baina lasai: oraindik
hartan, euskaldunak gaurko Europaren 52.000 urte falta dira Apokalipsirako.

9
Xaho poligenista ala monogenista zen?
Alegia, pentsatzen zuen gizaki guztiok
bikote berarengandik gatozela ala biko-
te batzuengandik? Aztia duda-mudatan
zegoen kontu horretan. Adibidez, Philo-
sophie des religions comparées liburuan
(1848), Adanez gain, gizateriaren balizko
beste hiru aita aipatzen ditu: Xisuthro
sumeriarra, Meshia pertsiarra eta Bergel- Pirinioen profeta. Edgar
Quinet (1803-1875)
mer eskandinaviarra, baina aita bakar bat
(edo milioika aita) izateko aukera bazter- rriko populu hautatua. Xahoren «konber-
tu gabe. Aitor, euskaldunen aitalehena, tsio» horren antzeko adibideak aurkitzen
Adanekin berdintzen du batzuetan, Abra- erraza da. Andrzej Towianski (1799-1878),
ham israeldar eta arabiarren aitalehenare- Adam Mickiewicz Poloniako poeta nazio-
kin beste batzuetan, eta Tubal espainolen nalaren maisu intelektuala, lehenik sekta
aitalehenarekin beste batzuetan. baten buruzagia izan zen, eta gero, erli-
«Aztitasunak» alimaleko eragina izan zuen jioaren bidez, konturatu zen poloniar he-
rria zela Berri Onaren eramailea. George
ez bakarrik Xahoren baitan, XIX. mende
William Russell-ek (1867-1935) antzeko
hasierako Frantziako literatura osoan bai-
bidea egin zuen gnostizismotik nazionalis-
zik eta garai hartako egile guztiak ukitu zi-
mo irlandarrera eta Vicente Riscok (1884-
tuen. Mugimendu horretako idazle batek,
1963), teosofiatik nazionalismo galegora.
Edgar Quinet borgoniarrak (1803-1875),
iragarria zuenez, erlijio gnostiko berria Umezurtzak erlijio positibo guztiei uko
gauzatuko zuen herria Pirinioetatik abia- egin eta bere doktrina sortu zuen. Iao,
tzekoa zen. Ez da zaila pentsatzen Xahok aztien jainko bakar eta hirukoa, jaures-
Quineti ikasi ziola Euskal Herria izanen ten zuen. Iaoren izena, Iao-On-Goikoa-
zela hurbiltzen ari zen Urrezko Aro be- tik omen dator eta, ustez, Yahweh juduen

10
jainkoaren eta Iao-piter edo Jupiterren
erromatarren jainkoaren izenei lotua da-
go. «Iao» orfikoen Fanes izaki gorenaren
izenetako bat ere bazen. Hala ere, zubero-
tar aztiak ez zuen Ortzi euskaldun jentilen
ustezko jainkoaren berri. Willen Jan Van
Eys-ek (1825-1914) (berr)aurkitu zuen
Ortzi, Aymeric Picaud Poitouko erro-
mesak XII. mendean aipatu zuena, eta
Jupiter eta Thor indoeuropar jainkoekin
konparatu zuen. Fededuna. Félicité de Lamennais (1782-1854)

Xahok lau mailatan banatzen zituen gi-


zakiak. Hona hemen: aztiak (voyants), (1854-1937) nafarraren eta Sabino Arana
oso gutxi direnak; fededunak (croyants), (1865-1903) bizkaitarraren sailkapen us-
kultu edo sistema batean sinesten dute- tez arrazistekin. Hala ere, egia da Xaho
nak; eszeptiko edo sofistak; eta ateo edo izugarrizko mespretxuaz mintzatzen dela
fedegabeak (mécréants). Zer esanik ez, gaztelauez, bereziki gaztelau liberalez,
«agotak» eta «beltzak» deitzen baitzituen.
bere burua goi mailako «kastan» koka-
tzen zuen. Liburu batzuk beste kastetako Ez da egia, ordea, Xaho antisemita zenik.
kide ezagunen kontra idatzi zituen, adibi- Ez zuen judu eta arioen artean bereizten,
dez, Paroles d’un voyant (1834) Félicité de batzuk eta besteak iparraldeko herriak
Lamennais (1782-1854) fededunaren kon- zirelakoan. Haren pentsamendua Bibliaz
tra eta La propagande russe à Paris (1837) eta Kabbalaz elikatzen da, nahiz eta haren
Ferdinand Eckstein (1790-1861) sofis- modura euskaldundurik. Aztiaren erlijio-
taren kontra. Zuberotarraren hierarkia an, Tora-ren ordez Gernikako legea dago
oso elitista da, baina erabat intelektuala indarrean; hebreeraren ordez, euskara;
da eta ez du zerikusirik Arturo Campión Israelgo hamabi leinuen ordez, Euskal

11
Herriko zazpi herrialdeak (teosofo guz- baizik. Haren arabera, euskaldunak ez
tiak bezala, obsesionaturik zegoen zazpi ziren inoiz idolatrak izan eta horregatik
zenbakiarekin); eta Mikel aingeruaren aurka egin zieten erromatar paganoei eta
ordez, Ariel. Euskal Herria da benetako arabiar musulmanei. Jatorrizko monoteis-
herri hautatua, «Mendebalde sofistako moaren aztarnek oraindik ere badiraute,
Judea» bihurtu nahi zuena. Doktrina ho- ohitura kristauez mozorroturik. Sinesmen
rren abiapuntua da sinestea historiaren horrek framazoneriara hurbildu zuen az-
hasieran jainkozko Errebelazio bakar bat ken urteetan (Umezurtza Santespiko La
izan zela herri guztiendako. Hipotesi hori Parfaite Union-eko logiako kide egin zen
Wilhelm Schmidt (1868-1954) apaiz ale- 1846an). Xahok oso jarrera gogorra har-
manak zabaldu zuen Xahoren ondoren. tu zuen Eliza Katolikoaren eta, oro har,
Schmidten eta Vienako Eskola Antropo- kristautasunaren kontra. Antiklerikalismo
logikoaren eragina begi bistakoa da bes- bizi horrek, besteak beste, esplikatzen du
te apaiz batengan, Joxemiel Barandiaran zergatik ahantzi duen Euskal Herriko his-
(1890-1991) gipuzkoarrarengan, hain zu- toriografiak berriki arte.
zen ere, eta, beraz, garaikideak ez baziren
ere, ez da gehiegikeria Xaho eta Baran- ABERTZALE ETA
diaran ikaskidetzat eta gogaidetzat jotzea. EZKERTIARRA?
Egile horien guztien arabera, gizateriaren
Xahok eusko-iberismoaren eta kantabris-
lehen erlijioa monoteismoa izana zen eta
moaren mitoak indartu zituen. Euskara
politeismoa jatorrizko monoteismo ho-
Iberia osoan mintzatu zelako usteak Sa-
rren endekatzearen ondorioa izan liteke.
bino Aranagandik bereizten du. Honen
Horregatik guztiagatik, atharraztarra fo- arabera, euskaldunak arraza isolatu bat
ruzaleen mito baten aldeko sutsua zen. ziren, inolako ahaidetasun ezagunik ga-
Euskaldunen «jatorrizko monoteismoa» bea. Kantabrismoa paradigma bereziki
da mito hori, kristautasunarekin bat ez garrantzitsu bat da: kantabriarrek —eus-
datorrena, haren deismo gnostikoarekin kaldunek, alegia—, erromatarrek inoiz

12
menderatu ez zituztenek, goduei, musul-
manei eta gaztelauei ere aurka egin diete
eta independentziari eutsi diote karlista-
da arte. Independentzia garaian, Foruak
izan dira Euskal Herriko konstituzioa.
Ingelesek, Erdi Aroan, Lapurdi, Zuberoa
Lehen azti frantsesa. Pierre-
eta Gaskonia osoa beretu zituztenez, eus- -Simon Ballanche (1776-1847)
kaldunei ostu zieten konstituzioaren kon-
tzeptua. Beraz, euskaldunek asmatu zu-
ten demokrazia. 1835ean, Philosophie des Herriaren esentzien zaindari zeritzeten ne-
révélations-en dioenez, demokrazia aztien kazariei, ez eskubide politikoen subjektu.
gobernua da eta teokrazia, fededunena. Hori esanik, gaineratu behar da Pierre-
-Simon Ballanche (1776-1847) literatura
Batzuetan esaten da Xaho sozialista zela.
frantseseko lehen aztitzat jotzen denak
Hori batera egia da eta gezurra. Xaho
Xahorengan ez ezik, Frantziako lehen so-
errepublikar liberal bat zen eta ez zuen
zialista «utopikoengan» ere eragin ikaraga-
inoiz ezbaian jarri jabetza pribaturako es-
rria izan zuela. Ballanchek, Xahok eta «azti»
kubidea. «Gorria» zen Eliza eta Estatua-
guztiek Urrezko Arora itzuli nahi zuten (ho-
ren arteko bereizketaren aldekoa zelako,
rixe esan nahi baitu revolutio latinezko hi-
ez komunista zelako (hitz latzekin salatu
tzak) eta zentzu horretan iraultzaileak ziren.
zuen komunismoa behin baino gehiago-
tan). Haren lanetan ez dugu aurkituko le- Esana dugu Xahok, errepublikarra bazen
rro bat ere esklabutza antzean bizi izaten ere, karlismoaren alde jo zuela. Lehen Kar-
ziren morroien egoeraz edo ogia irabazteko listadan, Erresuma Batuari eta Frantziari
Ameriketara joan behar zuten milaka eus- komeni zitzaien aduanek Ebro ibaian, eta
kaldunez. Xaho, horretan, ez da salbues- ez Pirinioetan, irautea, merkataritzarako
pen bat. Haren garaiko idazle gehienek, zergarik gabeko eremu zabal bat eduki-
mugimendu nazionalisten teorikoak barne, tzeko. Horregatik, britainiarrek eta fran-

13
tsesek bultzatu zuten karlistada euskal-
dunen independentziaren aldeko borroka
bat zelako ideia. Gaurko historiografiak
frogatu duenez, foruek zerikusi gutxi izan
zuten Euskal Herriko gerraren pizteare-
kin, baina frantsesek eta britainiarrek fo-
ruen iraupena eta gerraren bukaera lotu
zituzten. Baliteke Xahok zerikusirik izatea
saio horiekin, baina ez daukagu inolako
frogarik. Egia baldin bada Xaho euskal
berezitasuna sustatzen ibili zela, Me-
tternich eta Bismarck bezala ibiliko zen,
Errusiaren kontra poloniar eta ukraniar
nazionalismoak bultzatzen ari zirela.

Baina, agian ez dugu hain gaizki pentsatu George Gordon Byron, Lord Byron (1788-1824),
albaniarrez jantzirik
behar. Dozena bat urte eskas lehenago,
Lord Byron-ek (1788-1824) bere guru-
tzada erromantikoa egina zuen turkiarren Herria borrokan ari zela Europako jato-
kontra Grezian. Nire ustez, antzeko izpi- rrizko zibilizazioaren hondarrei eusteko.
rituak iradokirik etorri zen Aztia Nafa- Tira, Xaho Carlos María Isidro de Bor-
rroara. Ez dugu ahantzi behar, gainera, bón (1788-1855) erregegai karlistaren
atzerritar asko gerraren lekukoak izan alde lerratua zen Nafarroara etorri baino
zirela eta gero beren balentriak kontatu urte bat lehenagotik, gutxienez. Irudi le-
zituztela. Horrela, nolabaiteko euskal- zake Voyage-ren parte bat idatzia zego-
tzaletasuna bultzatu zuten Europako gi- ela Euskal Herrian sartu aitzin. Izan ere,
ro intelektualetan. Xahok, bere jarrera Paroles d’un Bizkaïen aux liberaux de la
gnostikoagatik, uste osoa zuen Euskal Reine Christine (1834) liburuan, karliste-

14
«Nafarren errege eta bizkaitarren jauna». «Don Tomas Zumalakarregi (1788-1835)
Carlos», Carlos María Isidro de Borbón (1788-1855)

elarik. Haren asmoa ez baitzen gertaerak


kin harremanetan jarri baino lehen (baina
aztertzea, literatura idaztea baizik. Jorge
Abrantèsko dukesaren etxera joaten ziren
Oteitzak (1908-2003) esan zuenez, zube-
legitimista frantsesekin harremanetan ze-
rotarra eta gipuzkoarra konpondu izan
goenean), esana zuen don Carlos zela na-
balira, Euskal Herriko historia erabat di-
farren errege eta bizkaitarren jauna. Gai-
ferentea izanen zatekeen.
nera, Xahok bi aste baino gutxiago eman
zituen Erresuma Zaharrean, 1835eko Gerra garaian, buruzagi karlistei, bereizi-
martxoaren 25etik apirilaren 8ra bitarte. ki Tomas Zumalakarregiri berari (1788-
Gaur badakigu ez dela egiatan ari Zu- 1835), leporatu zitzaien Euskal Herriaren
malakarregirekin elkarrizketatu zela dio- independentziaren alde aritzea. Xahok

15
ez zituen zurrumurru horiek asmatu, ez
eta hurrik eman ere. Lehen Karlistadan
Euskal Herrian izandako bidaiari batzuek
gauza bera adierazten dute. Esan behar
da, dena dela, XIX. mendearen lehen er-
dian, «independentzia» hitzak ez zuela
nahitaez gaur egungo esanahia (euskal es-
tatu bat sortzea, alegia), Madrilgo gober-
nua ez onartu eta beste bat ezartzen saia-
tzea baizik, betiere Espainiaren barruan.
Xahori irakurri ote zion? Sabino Arana (1865-1903),
Euzko Alderdi Jeltzalearen sortzailea
Xaho ezer izan bazen, heterodoxoa izan
zen. Horregatik «euskaldun, fededun»
goiburua berriki arte beretua duen Herri
honetan, ezin izan zuen oihartzun han-
dirik izan. Oraindik ere, misterio bat da
Sabino Aranak ezagutzen ote zuen Xaho-
ren obra. Egia da ez duela inoiz aipa-
tzen, baina ia ezinezkoa da haren lanik
arrakastatsuena, Aïtor, legende cantabre
(1845), irakurri ez izana, edizio asko izan
baitzituen gaztelaniaz Aranaren garaian,
Xahoren itzultzailea. Arturo Campión (1854-1937)
Arturo Campión-ek itzulirik. Bestalde-
(Javier Cigak egin margolana, Nafarroako Museoa)
tik, ez da kasualitatea, Eusko Abertzale
Ekintzak, Gerra Zibila baino lehen, in-
teres handia erakustea Xahorengan. Ra- Voyage en Navarre. Ekintzak Arana Goiri-
món Berraondo eta Justo Garate ekin- ren abertzaletasun arrazista eta konfesio-
tzaileek ia osorik itzuli zuten gaztelaniara nalari itzala egin ziezaiokeen aurrekari

16
rak (1958-2011?). Horrelaxe sortu zen
Euskal Herriaren eta Espainiaren artean
izandako 150 Urteko Gerraren mitoa
(Lehen Karlistadaren hastapenetik, hots,
1833tik, hasita). Xahok ez zuen ustezko
gerra horretan sinetsiko. Hark 5.000 ur-
teko gerra batean sinesten zuen. Karlis-
tada, haren aburuz, Eguzkiaren seme-
-alaben eta Gauaren seme-alaben arteko
borroka bukaezineko gertakari bat beste-
rik ez zen. Historiaz zeukan kontzepzio
manikeo eta belizistak, ustekabean, Euskal
Herriak luzaz nozituriko bortizkeria poli-
tikoari oinarri ideologiko bat eman zion.

Xahok Espainiaren federalismoaren eta


Voyage en Navarre pendant l’insurrection des Hego Euskal Herriaren independentzia-
Basques liburuaren bigarren edizioaren azala (1865)
ren alde jo zuen, baina beti Frantziaren
batasunaren alde, bereziki 1848tik aurre-
historiko baten beharra zeukan eta Xaho ra. Oso gutxitan salatzen du zentralismo
hautatu zuen. Xahok oihartzun ukaezi- frantsesa, Iraultza garaian Ipar Euskal
na izan du ezkerreko abertzaletasunaren Herria Pirinio Apaletako departamen-
bilakaeran. Hark ulertu zuenez, Lehen duan desegina zuena. Horrek ez du esan
Karlistada Euskal Herria askatzeko bo- nahi Frantziaren eta Ipar Euskal Herria-
rroka bat zen eta, Gerra Zibilaren on- ren antolamendua bost axola zitzaionik.
doren, halaxe ulertuko zuten Telesfo- Izan ere, departamendu berri bat sortzea
ro Monzón-ek (1904-1981), Federiko proposatu zuen: Adour-et-Gaves, Lapurdi,
Krutwig-ek (1921-1998) eta ETAk be- Baxenabarre, Zuberoa, Baiona eta Akize-

17
Fenizia Berriaren aldekoa. Kose Garat lapurtar
legelaria (1749-1833) (argazkia: Baionako Euskal
Museoaren bilduma) Nafarroako errege?
Louis-Charles-Philippe
d’Orléans, Nemoursko
dukea (1814-1896)
ko barrutia bilduko zituena, Baiona iza-
nen litzatekeela hiri nagusia. Xahok ber-
tako Merkataritza eta Industria Ganberak zenak, Fenizia Berria sortzeko proiektua
1836an aurkezturiko proposamenarekin aurkeztu zion Napoleon I.a enperadorea-
bat egin zuen eta horregatik Euskal He- ri 1811n, alegia, zazpi euskal herrialdeen
rriko Departamenduaren aldarrikapena- batasuna, Enperadorego Frantsesari lo-
ren aurrekari urruntzat jo dezakegu. tutako estatu beregain bat. Bonaparteren
gibelasmoa Hego Euskal Herria ez ezik,
Esanak esan, Xahoren esaldiren batek Aragoiren erdia eta Katalunia osoa ere
susmarazi dit Aztiak ez zuela Hego Euskal biltzea zen. Xahok, De l’agonie du parti
Herria askatu nahi, Frantziari lotu baizik. révolutionnaire liburuan (1838), bi urte
1794an, Konbentzio Gerran, Gipuzkoako eskas lehenago don Carlosen alde eginiko
Diputazioak Probintziaren independen- apustuaz erabat ahantzirik, aditzera ema-
tzia aldarrikatu zuen, Errepublika Fran- ten du Nemoursko dukea izan litekeela
tsesak babesturik. Kose Garatek (1749- Nafarroako errege. Garai hartan, Louis-
1833) lapurtar abokatuak, Iraultza ga- -Charles-Philippe d’Orléans (1814-1896)
raian Justizia eta Barne ministroa izana zen Nemoursko dukea, Louis-Philippe

18
erregearen seme eta Xahoren parranda- BIDEGILEA
kidea (Katalina Foixekoa Nafarroa inde-
pendenteko azken erreginak ere izana zu- Xahoren ama hizkuntza euskara bazen
en Nemoursko dukesaren titulua). Ikus- ere, ia lan guztiak frantsesez idatzi zi-
ten denez, Atharratzeko errepublikarra tuen. Euskaraz liburu bakar bat argita-
Bourbondarren aldeko legitimistekin ez ratu zuen: Azti-begia, 1834an. Baina eus-
ezik orleanistekin ere ongi konpondu zen,
bolada batez behintzat.

Xahok euskaraz idatzi zuen liburu bakarra. Euskarazko lehen aldizkaria. Uscal-Herrico Gaseta
Azti-begia-ren azala (1834) (Baionan, 1848ko ekainaren 30ean)

19
rrik balitz ere, Xahok «bidegile» izena
mereziko luke eskubide osoz. Ia berrogei
urte itxaron behar dugu Los Angelesen
euskarazko astekariaren bigarren saio bat
egin dadin (Escualdun Gazeta, 1885) eta
ia ehun urte Bilbon lehen egunkaria sor
dadin (Eguna, 1937).

Ortografian, hiztegigintzan eta etimolo-


gian ere izan zuen oihartzuna Xahoren
lanak. Euskararen batasun ortografikoari
dagokionez, gaur egun euskaldun guz-
tiok naturaltasun osoz darabiltzagun «k»,
«ts», «z», «ñ» eta (frantsesezko «ou» di-
grafoaren ordez) «u» grafemak behin be-
tiko errotzen lagundu zuen. Dictionnaire
Basque, Français, Espagnol et Latin lau
hizkuntzako hiztegi bukatugabea argi-
Dictionnaire Basque, Français, Espagnol et Latin
hiztegiko lehen orria (1856) (Koldo Mitxelena taratu zuen 1856an, bakarrik «M» letra-
Kulturuneko jatorrizkoa, Gipuzkoako Foru Aldundia)
raino iristen dena. Euskarak, Lizardi la-
kalgintzari ekarri zion lan eragingarrie- gun, hitzen bat onartu du Xahok eman
na kazetaritzan egin zuen. Euskarazko zion esanahiarekin (adibidez: «maitaga-
artikulu batzuk idatzi zituen, gehienak rri», fée/hada). Haren ustea zenez euskara
Ariel-en argitaratuak. Hortik aparte, eus- Europa gehienean, Afrikan eta Asian min-
karazko astekariaren lehen saioa burutu tzatua zela, Xahoren etimo gehienek ez
zuen: Uscal-Herrico Gaseta, bi ale besterik dute ez buru ez buztan, baina bakan ba-
eman ez zuena, 1848ko ekainaren 30ean tzuk, adibidez, «adiskide» («adin»-etik)
eta uztailaren 25ean. Horregatik baka- eta «erdara» («erdi»-tik) onartuak daude

20
gaur egun. Euskalkiez gaindiko hizkun- hitz berak bi esanahi dituela. Adibidez:
tza literarioarekiko interesa erakutsi zuen. mintzaira sakratuan berdin esaten da vé-
Haren ama euskalkia zuberera bazen ere, rité eta soleil, blanc eta agneau, feu eta ser-
lapurtera zabaltzen saiatu zen, uste bai- pent, nourriture eta instruction, année eta
tzuen joriena eta landuena zela. Egia edo inondation... Hori ez da hala frantsesez,
ez, kontua da lapurtera, gipuzkerarekin baina bai euskaraz. Vérité «egia» da eta so-
eta nafarrera garaiarekin batera, ehun leil, «ekhia»: hortik Ekiristi, alegia, Kristo,
baino gehiago urteren buruan, euskara eguzkiaren pertsonifikazioa. Blanc «xuria»
batuaren oinarria izanen zela. Biarritz, da euskaraz eta agneau, «axuria» eta hor-
entre les Pyrénées et l’Océan (1855) libu- tik euskaldunak ez beste hegotar herriek
ruan Euskal Akademiaren sorrera iragarri Kristori emaniko izenak: Chourien (Surya)
zuen, Euskaltzaindia (1919) oraindik amets indiarrek, Osouris (Osiris) egiptoarrek eta
bat ere ez zenean. Ezin uka horretan behin-
tzat Xaho egiazko profeta bat izan zela.

Xahoren euskararekiko jarrera ezin da be-


reizi haren ideia erlijiosoetatik. Antoine
Court de Gébelin (1719-1784) eruditu
esoterikoaren teorietan oinarriturik, pen-
tsatzen zuen, oraingo hizkuntzen bidez,
jatorrizko hizkuntza ezagut zitekeela.
Agostiren lehen lanetako bat Paroles d’un
voyant izan zen, 1834an argitaratua eta be-
rehala Gregorio XVI.a aita santuak liburu
debekatuen Index delakoan sartu zuena.
Lan horretan zantzu batzuk ematen diz-
kigu aztien hizkuntza hori irudikatzeko.
Xahori esker dakigu hizkuntza horretan Antoine Court de Gébelin (1719-1784)

21
Chourmusd (Ormuzd) pertsiarrek. Feu jatorriari buruzko kaukasiar hipotesia ez
«sua» da eta serpent, «sugea», suge batek zuen garatu, baina, Jeronimo (340-420)
suaren bidez suntsitzen baitu unibertsoa santuaren garaitik datorren ideiari lotuz,
60.000 urtetik behin. Nourriture «jakia» Antzinatean zeuden bi Iberiak (Europa-
da eta instruction, «jakin», zientzia arima- ren hego-mendebalekoa eta Georgiakoa)
ren elikagaia baita. Azkenik, année «ur- uztartzen saiatu zen. Elizaren Aitaren iri-
tea» da eta inondation «urtzea» izan dai- tzia iritzi, Xaho ez zegoen prest onartzeko
teke, Egiptoko aztiak konturatu baitziren georgiarrak Euskal Herrira etorri zirela
Nilo ibaiak urtero egiten duela gainezka. eta nahiago izan zuen pentsatzea euskal-
Imajinatzen ahal dugu Félicité de Lamen- dunak Georgiara joan zirela.
nais-en ezinegona Xahok Paroles d’un
Xaho bere garaiko hizkuntzalaritza kon-
croyant (1834) liburuari emaniko eran-
paratuaren aurrerapenen jakinaren gai-
tzuna irakurri bazuen. Eta urrikaltzen naiz
nean zegoen. Adibidez, ongi informatua
Brian Juden-ekin eta Marc Eigeldinger-
zegoen indoeuropeistikaren lehen eta du-
ekin, biek pazientzia miresgarri batekin
da-mudazko urratsez. Salmasius, Stiern-
Xahoren obra aztertu baitute, ulertu gabe
hielm, Boxhornius eta Leibniz-ek arlo
bere ama hizkuntzaz ari zela. Agostik fro-
horretan eginiko ikerketen berri bazuen.
gatu nahi zuen euskara gizateria osoaren
Lettre à M. Xavier Raymond liburuan
(edo, behitzat, gehienaren) hizkuntza izan
(1836), euskararen eta sanskritoaren ar-
zela Lehen Aroan.
teko loturak aztertu zituen. Berez, Xa-
hok ez dio inolako harremanik dagoenik
Euskararen jatorriaren bila
euskararen eta indoeuropar hizkuntzen
Euskaldun guztiak bezala, Xaho oso inte- artean, baizik eta euskararen eta iparral-
resaturik zegoen euskararen jatorrian eta deko vediko edo eszitiarren (hots, indo-
saiatu zen gure hizkuntza beste batzuekin europarren) inbasioa baino lehen Indian
alderatzen, hala nola, akitanierarekin (zu- hitz egiten ziren hizkuntzen artean. Sans-
zen) eta iberierarekin (oker). Euskararen kritoak aurre-indoeuropar substratuaren

22
hondarrak gorde ditu eta Xaho horiek Europa osoko «Proto-Vasconic» teoria-
euskararen bidez bilatzen saiatu zen. ren aitzindari bat izan liteke. Zer esanik
Agian, uste zuen euskara gaur egun In- ez, hipotesi horiek inork gutxik onar-
diaren hegoaldean hitz egiten diren min- tzen ditu gaur egun, baina ezin uka arras
tzaira dravidiarrekin loturik zegoela. Hori erakargarriak direla.
horrela, Aztia Holger Pedersen (1867-
1953) daniarraren «nostratikoa» eta Mo-
Mito sortzailea
rris Swadesh (1909-1967) amerikarraren
«euskara-dene» hizkuntza makrofamilien Mitoak beharrezkoak badira giza talde
eta Theo Vennemann (1937) alemanaren ororen batasuna oinarritzeko, Xaho da
Euskal Herriko mitogonorik handiena.
Kondaira asko zor dizkiogu. Adibidez,
Aitor eta Amagoia euskaldunon gura-
solehenak. Edo Maitagarri eta Luzaide
maitale platonikoak, euskal tradizioarekin
zerikusirik ez dutenak, mitologia grekoko
Selene eta Endimion baizik ez baitira.
Beste zuberotar batekin, Anton Abadia-
-Ürrüstoirekin (1810-1897) idatziriko
Études grammaticales sur la langue euska-
rienne (1836) liburuaren eskaintzan, eus-
kaldun guztiok batzen gaituen Zazpiak-Bat
goiburuaren lehen aldarrikatzaileetako
bat izan zen.

Xahok euskal folklorea ezagutu eta


ezagutarazi zuen. Haren arabera, Tarta-
Anton Abadia-Ürrüstoi (1810-1897) ro euskal mitologiako begi bakarreko

23
erraldoia zorigaitzeko zelten alegoria nahasi zituen, adibidez, couvade-rekin.
besterik ez da. Basajauna, basabürüta- Estrabonen arabera, antzinako kantabria-
rrak zioenez, orangutana da (egia esan, rren artean, emakumeak, erditutakoan,
txinpantzea edo bonoboa adierazi nahi ohetik jaiki eta senarrari uzten zion tokia.
zuen), hitz horrek hain zuen ere «basa Xahok ezbaian jartzen ez zuenez euskal-
jauna» esan nahi duelako malaysieraz. dunak (edo, behintzat, arabarrak, biz-
Euskaldunak Afrikan zeuden garaian gi- kaitarrak, gipuzkoarrak eta lapurtarrak)
zaide espezie horrekin bizi izan ziren eta kantabriarrak zirela, zeharo sinesten zuen
XVIII. mendean, oraindik ere, ale ba- errito horretan.
tzuk Pirinioetan atzemanak ziren. Mito-
XVI. mendetik XIX. mendera bitarte-
logia klasikoko satiroak eta silbanoak ere
ko euskararen apologistak irakurriak
«orangutanak» omen ziren. Lamiak ere
zeuz kan, erdaraz idazten zutenak, hala
baditu hizpide Xahok bere lanetan. Az-
nola, Poza, Larramendi, Bela, Astar-
kenik, Aztiaren Leherensugeak kosmo-
loa, Zamakola eta Erro. Haien ideiak
saren suntsitzaileak, zerikusi handiagoa
zabaldu eta forma literarioa eman zien.
du orfikoen jatorrizko sugearekin Euskal
Hemen, noski, ezagutzak ez du zaleta-
Herriko mitoetako dragoiarekin baino.
suna esan nahi, baina bistan da Arana
Hark zioenez, Leherensugeak beste izen
Goirik baino anitzez aiseago aipatzen
bat du kasuan kasuko mitologian: Chub
zituela idazle horiek guztiak (Astarloa
(Shiva) Indian, Typhon (Seth) Egipton,
izan ezik). Euskarazko literatura kla-
Ahriman Pertsian eta Satan Israelen.
sikoa ongi ezagutzen zuen, Axular eta
Gaurdaino iritsi diren errefrau, herri kan- Oihenart bereziki, eta kantu apokri-
ta eta maskaraden iraupenak agian pen- foak ere bai, Altabizkarkoa, Lelore-
tsatu baino gehiago zor dio Xahori. Ariel na eta Hanibalena, adibidez (bi kasu
aldizkarian ehun bat kantu argitaratu horietan ere, Sabinorekiko aldea na-
zituen, euskalki guztietakoak. Egiazko barmena da). Hala ere, hark aitor tzen
tradizioak berak asmaturiko kontuekin zuenez, euskaldunek ez zuten litera-

24
riaz beste muturrean daude. Euskararen
apologiak nolabaiteko esperanto bihurtu
nahi izateko punturaino eraman zuen zu-
berotarra, Lazaro Ludoviko Zamenhof
(1859-1917) baino hogeita hamar urte le-
henago. Joskera aldatu beharrik gabe, eus-
karak Lurreko hizkuntza guztietako bost
milioi hitz bereganatu litzake. Palingene-
si linguistikoaren ideia hori Mendekoste
laiko bat da eta Antoine Fabre d’Olivet
(1767-1825) okzitaniarrarengandik har-
tua dago. Fabrek sekulako eragina izan
Antoine Fabre d’Olivet okzitaniar idazlea zuen Benjamin Lee Whorf (1897-1941)
(1767-1825) hizkuntza erlatibismoaren bultzatzaile na-
gusiarengan. Whorfek uste zuen hizkun-
tzak pentsamendua determinatzen duela.
Denok dakigunez, hipotesi hori, nire us-
tura nazionalik, Euskal Herriko idazle
tez inolako funtsik ez daukana, naziona-
gehienak latinaz, gaztelaniaz eta fran-
lismo guztien oinarrietako bat da. Bitxia
tsesaz baliatu izan direlako.
da, beraz, hipotesi horren sorreraren eta
Euskara giltzarria da Agostiren pentsa- erromantiko euskaldun baten arteko ze-
menduan, baina, egia esan, apologista harkako lotura. Whorfek ere izan zuen
haien guztien gogoetetatik ez oso urrun. amets gizateriaren jatorrizko hizkuntza,
Basabürütarraren aburuz, euskararen gra- geroko nazioarteko hizkuntza izatekoa
matika sintetikoak pentsa litezkeen bertute zena. Xahok dudarik egiten ez zuenez ja-
guztiak zeuzkan nazioarteko hizkuntzaren torrizko hizkuntza hori euskara zela, ha-
oinarria izateko. Xahoren hizkuntza teo- ren ikuspegitik, erabat logikoa zen avant
riak, beraz, Sabino Aranaren garbizaleke- la lettre esperantoa huraxe izan zedila.

25
«Azken
Euskalduna»
(Argazkia: Baionako Euskal Museoaren
bilduma)

X
aho politikoagoa izan zen Ipar errepublikarra. Euskaldun eta frantsesa.
Euskal Herriko euskaltzaleak baino Zuberotar eta manexa. Nafar eta bizkaita-
eta kulturalistagoa Hego Euskal rra. Laiko eta hargin beltza. Agosti ez da
Herriko foruzaleak (eta aber tzaleak) inorena eta guztiona da.
baino. Harengan Bidasoaz bi aldeetako
Mende eta erdi baino gehiago pasa da hil
tradizioak elkartu ziren. Orain bien arteko
zenez geroztik eta oraindik ez daukagu
sintesi berri baten zain gaude.
liburu akademiko bakar bat ere, haren
2011ko urriaren 10ean berrehun urte be- bizitza eta haren lana azaltzen dituenik
teko dira inoiz izan den euskaldunik in- (Patri Urkizurena eta Joseph Zabalorena
teresgarrien eta zoragarrienetako bat jaio abiapuntuak izan litezke). Hari buruz ida-
zenez geroztik. Dakidala, Euskal Herriko tziriko doktore-tesiak (Fermin Arkotxare-
erakunde publiko batek ere ez dio omenal- na, adibidez) oraindik ez dira argitaratu.
dirik prestatu. Gaur egun, Xahok, oraindik Haren artikulu eta liburu gehienak saka-
ere, «umezurtz» dirau. Karlista eta libera- banatuak daude eta beste batzuk behin
la izan zelako. Legitimista, orleanista eta betiko galdu dira. Interneten garaian ia ezi-

26
Xahoren heriotza-agiria, Baionan (argazkia: Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboetako Zerbitzua)

Xahoren izenpea

Xahoren bustoa haren hilobian, Baionako San Leon


hilerrian. Poema, nostratikoz, Vladislav Illich-
-Svitych (1934-1966) ukrainar hizkuntzalariak idatzi
zuen eta hauxe esan nahi du: «Hizkuntza pasabide bat
da denboraren ibaian. Hark garamatza gure arbasoen
etxera. Baina ur handien beldur direnak ezin izanen
dira inoiz ailegatu» (argazkia: Xabier Zabaltza)

27
nezkoa da haren izkribu anitz atzematea. Élisée Reclus (1830-1905) geografo eta
Haren sortetxea, Atharratzeko trinketa, idazle anarkistak «Azken Euskalduna»
ostatua izan zen luzaz eta gaur egun guztiz iritzi zion Xahori (Xahok Zumalakarregi-
eskutik utzia da. Behera erortzen ari da. ri iritzi zion bezala). Mende eta erdi iraga-
Euskaldunen Xahorekiko utzikeria uler- nik, Azken Euskalduna da beti.
tezina da. Barkaezina, esanen nuke nik.

Xahoren omenezko plaka, haren sortetxean (1909) (argazkia: Maitena Etxebarne)

28
Egileak eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, liburuxka hau egiteko jasotako laguntzaga-
tik, eskerrak eman nahi dizkiete:
• Anuntxi Aranari
• Atharratze-Sorholüzeko Herriko Etxeari
• Baionako Euskal Museoari
• Patxi Caspisteguiri
• Aines Dufauri
• Aña Durrutyri
• Maitena Etxebarneri
• Koldo Mitxelena Kulturuneari
• Nafarroako Museoari
• Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboetako Zerbitzuari
• Elisabete Zubillagari

Zuzendaritza: Jerardo Elortza


Argitaraldia: 1.a, 2011ko abenduan
Ale-kopurua: 2.300
© Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa
Kultura Saila
Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia
Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz
Argazki-tratatzailea: Edorta Sanz
Fotokonposizioa: RGM, S.A. • Pol. Igeltzera pab. A1 bis - 48610 Urduliz-Bizkaia
Inprimaketa: RGM, S.A. • Pol. Igeltzera pab. A1 bis - 48610 Urduliz-Bizkaia
ISBN: 978-84-457-3166-6 (Lan osoarena)
Egilea: 978-84-457-3168-0
Xabier Zabaltza L.G.: BI 2279-2011
Agosti
Xaho
Aitzindari bakartia
1811-1858

.8/785$6$,/$
/PaR\U[aH7VSP[PRHYHRV:HPSI\Y\VYKL[aH

'(3$57$0(172'(&8/785$
=PJLJVUZLQLYxHKL7VSx[PJH3PUN…xZ[PJH

You might also like