Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 12

BIOGEO DBH3_”Txertoak bai ala ez?

” proiektua
2018-2019
irakasleak: Amaia Urzelai, Ane Etxegarai

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-


ShareAlike 4.0 International License.

IRAKASLEAK: Amaia Urzelai/ Ane Etxegarai

PROIEKTUAREN IZENA: TXERTOAK BAI ALA EZ?

ARLOA/IKASGAIA: Bio-Geo MAILA: DBH 3

A) ARAZOAREN AZALPENA ETA DESKRIBAPENA

Gaixotasun infekziosoen aurkako borrokan txertoak eta antibiotikoak aurkitzea, zabaltzea eta era
sistematikoan erabiltzea funtsezkoak izan dira. Zientziaren estrategiak aplikatuz azken 250 urteetan
zenbait gaixotasun larriri aurre egin zaio eta horietako batzuk desagerrarazi dira erabat. Hala ere,
azken urteotan txertoen aurkako ahots eta iritzi batzuk agertu dira. Zer oinarri zientifiko dute iritzi
horiek? Txertoen onurak eta balizko arriskuak baloratzeko gai sentitzen zara?

Orain dela gutxi difteria gaixotasunak jota Katalunian hildako 6 urteko haurraren kasua atera da
komunikabideetan. Ez zegoen txertatuta, gurasoek horrela erabakita. Gurasoek adierazi dute ez
zutela informazio egokia txertoen inguruan. Ez al da deitoragarria informazio faltagatik horrelako
ondorio larria jasatea?

B) AZKEN PRODUKTUA

Azaroan txertaketa-kanpaina bat izango dute DBH 4ko ikasleek (difteria eta tetanos). Hori dela eta,
Osakidetzak aurten ere ikastetxeen bidez bidaliko du baimen-orria, gurasoek etxean sinatzeko.
Oraingo honetan, hala ere, txertatzeko arrazoien inguruko argudio zientifikoak erantsi nahi ditu
baimen-orriarekin batera. Zuen lana izango da informazio hori triptiko batean idaztea familiei
bidaltzeko.

C) KONPETENTZIAK

Unitate honetan oinarrizko konpetentzia hauek lantzen dira:

A) Zehar-konpetentziak
- Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia (IPIK)
- Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia (EEEK)
- Elkarbizitzarako konpetentzia (EK)
- Norbera izaten ikasteko konpetentzia (NIIK)
- Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia (HHKK)

B) Konpetentzia espezifikoak
- Zientziarako konpetentzia (ZK)
- Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia

1
BIOGEO DBH3_”Txertoak bai ala ez?” proiektua
2018-2019
irakasleak: Amaia Urzelai, Ane Etxegarai

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-


ShareAlike 4.0 International License.
D) HELBURUAK

1. Jarduera zientifikoaren ezaugarriak eta prozedurak ezagutzea.


2. Metodo zientifikoarekin koherenteak diren estrategiak aplikatzea problema bat ebazteko
(behatu, hipotesiak formulatu, esperimentuak diseinatu, datuak bildu, ondorioak atera…).
3. Iritzi hutsean eta froga zehatzetan oinarritutako ebidentziak bereiztea.
4. Informazioa bilatzeaz eta aztertzeaz gain, iturrien egokitasuna ebaluatzea.
5. Gaixotasun infekziosoak eta ez-infekziosoak bereiztea eta horien jatorria ulertzea.
6. Txertoak zer diren jakitea eta horien eraginkortasunaren oinarria ulertzea.
7. Gaixotasun infekzioso garrantzitsuenak identifikatzea eta haiek baldintzatzen dituzten
faktoreak identifikatzea.
8. Gaixotasun infekziosoen aurka txertoek duten garrantziaz jabetzea eta ideia zientifikoek bizi-
kalitatean dakarten hobekuntzaz ohartzea.
9. Txertoekin zerikusia duen hiztegi zientifikoa ulertzea eta zuzen erabiltzea, haien mailarako
egokia den testuinguru jakin batean adierazpenak egitean.
10. Ikasleek beren iritzia eratzea, adierazpenak zehaztasunez egitea eta txertoen
eraginkortasunari buruzko argudioak ematea; informazio zientifikoa bilatuz, hautatuz eta
interpretatuz.
11. Pentsatzen ikastea eta ikasteko prozesuaren autoerregulazioa lantzea, informazio
esanguratsua hautatuz eta antolatuz (buru-mapak, denbora-lerroak eta abar).
12. Idatzizko testuak sortzea (gutuna eta triptikoa), ezarritako jarraibideei segituz.
13. Talde-lanean proiektua gauzatzeko ardurak hartzea, bere lan pertsonala antolatzea eta egoki
ebaluatzea.
14. Helburua kontuan hartuz, informazio garrantzitsua hautatzea eta emandako antolatzaile
grafikoen bidez jasotzea. (IPIK)
15. Era egokian erabiltzea gizarte-harremanetako oinarrizko arauak aurrez aurrekoan (hitz egiteko
txandak, kortesia-arauak, erregistroa, hitzik gabeko hizkuntza…).
16. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea informazioa kudeatzeko,
komunikatzeko eta edukiak era sortzailean eta adierazgarrian lantzeko.
17. Proiektua gauzatzea hasierako helburua ahaztu gabe, eta eskura dauden baliabideak baloratu
ondoren.
18. Ardurak hartzea, norberaren lana antolatzea, eta hura berrikustea amaitu ondoren.
19. Emakumeek zientziaren historian egin dituzten ekarpenak aitortzea eta baloratzea.

E) HASIERAKO FASEA

1. JARDUERA. Proiektuaren aurkezpena


Proiektuaren testuingurua eta arazoa azalduko dizu irakasleak. Ondoren, komunikabideetan
agertutako albiste batzuk aztertuko dituzu gaiaren inguruan motibazioa eta jakin-mina
sustatzeko. Horretarako, txertaketaren inguruko eztabaida sortu duten kasuak erabiliko
dituzu.

Jarraibideak:
- Kokatu gaia.
- Irakurri. Irakurri “Bizkaiko Medikuen Elkargoaren” agiria.
2
BIOGEO DBH3_”Txertoak bai ala ez?” proiektua
2018-2019
irakasleak: Amaia Urzelai, Ane Etxegarai

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-


ShareAlike 4.0 International License.
- Entzun. Entzun EITBko “Hil egin da difteriak jota zegoen Oloteko sei urteko
umea” albistea.
- Hausnartu. Lehendabizi, “izenburuak” pentsamendu-errutinaren erabilera
azalduko dizu irakasleak. Ondoren, errutina-orria bete behar duzu bertan
aipatutako galderei erantzunez. Galderaren arabera, bakarka, alboko
ikaskidearekin edo talde handian aritu behar duzu.
- Antolatu eta gorde. Sortu “Txertoak, bai ala ez?” karpeta zure drivean.
Sartu bertan osatutako errutina-orria.

- Jaso azken atazaren azalpena. Proiektuaren azken ataza azalduko dizu irakasleak,
baita hura ebaluatzeko kontuan hartuko dituen irizpideak ere. Horretarako, ebaluazio-
errubrika aurkeztuko eta azalduko dizu. Bestalde, lanean aritzeko irizpideak adostuko
dituzue (taldekatzea, ikasle bakoitzaren ardurak eta abar).

Erabilitako tresnak eta baliabideak:


- Bizkaiko Medikuen Elkargoaren agiria
- “Hil egin da difteriak jota zegoen Oloteko sei urteko umea” EITBko albistea
- “Izenburuak” errutina-orria
- “Azken ataza ebaluatzeko errubrika”

Irakaslearentzat:
- “Izenburuak errutina-orriaren erabilera” azalpen-orria
- “Azken ataza ebaluatzeko errubrika” (CoRubriks osagarria baliatuz,
autoebaluazioak, koebaluazioak eta irakaslearen ebaluazioa inprimaki baten
bidez kudeatzeko). Googlen osagarri hau erabiltzeko, tutorial ugari aurki
daitezke sarean.

2. JARDUERA. “3-2-1-zubia” pentsamendu-errutina


“3-2-1-zubia” pentsamendu-errutina erabiliko duzu txertoen inguruan dituzun ezagutzak
azaleratzeko.

Jarraibideak:
- Hasi aurretik. Lehendabizi, “3-2-1-zubia” tresna nola erabili azalduko dizu
irakasleak.
- Zer nekien txertoei buruz? Errutina-orriaren ezkerreko zutabea bete egingo
duzu txertoei buruz ezagutzen duzunarekin.
- Informazio berria jaso. “Txertoak zer dira?” bideoa ikusiko duzu eta horrela
txertoei buruz duzun ezagutza gaurkotu eta osatuko duzu.
- Zer ikasi dut txertoei buruz? Bete “3-2-1-zubia” errutina-orriaren eskuineko
zutabea eta ondoren, oinean dagoen galderari erantzungo diozu: zer zubik edo
gakok aldarazi dizu txertoei buruz zenuen pentsamendua?
- Zure pentsamendua partekatu. Bizpahiru minutuan, txertoaren inguruan
zenuen eta orain duzun ikuspegia partekatuko duzu alboko ikaskidearekin.
- Antolatu eta gorde. Zure driveko unitatean sortu ”Txertoak bai ala ez?” karpeta
eta sartu barruan betetako errutina-orria.

3
BIOGEO DBH3_”Txertoak bai ala ez?” proiektua
2018-2019
irakasleak: Amaia Urzelai, Ane Etxegarai

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-


ShareAlike 4.0 International License.

Erabilitako tresnak eta baliabideak:


- “3-2-1-zubia” pentsamendu-errutinaren orria
- “Txertoak zer dira?” bideoa (Ikasbilen produkzioa)

Irakaslearentzat:
- “3-2-1-zubia” pentsamendu-errutinaren erabileraren azalpen-orria

F) GARAPEN FASEA

3. JARDUERA. Metodo zientifikoa: zer da hori?


Zientziaren garapenerako, metodo zientifikoa oinarrizko tresna da. Jarduera honetan ikasiko
duzu metodoak zertan datzan eta zer urrats jarraitzen dituen.

Jarraibideak:
- Berrikusi. Aurreko jardueran ikusitako “Txertoak zer dira?” bideoa bigarren
aldiz ikusiko duzu. Oraingoan, Jenner-ek baztanga edo nafarreriaren aurkako
txertoa garatzeko jarraitu zituen estrategien urratsak identifikatu behar dituzu:
behaketa, hipotesia, esperimentuaren diseinua, emaitzak eta ondorioak.
- Jolastuz ikasi. Erabili Kahoot aplikazioa metodo zientifikoaren urratsak
identifikatu dituzula baieztatzeko. Galderei erantzun ahala, irakaslearen
feedbacka jasoko duzu.

Erabilitako tresnak eta baliabideak:


- “Txertoak zer dira?” Ikasbileko bideoa
- “Metodo zientifikoa: zer da hori?” Kahoota.

Irakaslearentzat oharra:
- Elkarrekin bideoa berrikusi ondoren, Kahoot joko interaktiboaren bidez, ikasle
bakoitzak galderak erantzungo ditu, eta galdera bakoitzaren erantzunak ikusi
ondoren, irakasleak feedback orokorra emango du.

4. JARDUERA: Pasteur eta oiloak


Orain arte ikasitakoa indartzea da jarduera honen helburua. Horretarako, Jennerrez gain,
beste zientzialari batzuk ere haien aurkikuntzetan metodo zientifikoaren urratsei jarraitu
zituztela ikusiko duzu adibide baten bidez.

Jarraibideak:
- Irakurri. Irakurri “Pasteur eta oiloak” testua. Argitu edo kontsultatu ulertzen ez
dituzun testuko hitzak.
- Galdetegia bete. Ondoren, osatu testuarekin batera jaso duzun erantzun
anitzeko galdetegia, Pasteurrek bere aurkikuntza egiteko jarraitu zituen urratsak
zuzen identifikatzeko. Lehendabizi, saiatu bakarka; ondoren, partekatu

4
BIOGEO DBH3_”Txertoak bai ala ez?” proiektua
2018-2019
irakasleak: Amaia Urzelai, Ane Etxegarai

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-


ShareAlike 4.0 International License.
egindakoa alboko ikaskidearekin; eta erantzunak bat ez badatoz, eztabaidatu
zuen artean eta adostu.
- Koebaluatu. Egiaztatu galdetegiaren erantzunak binaka jarrita. Galderak
zuzendu ondoren, adierazi zailtasunak izan dituzun edo ez, eta bikotearekin
partekatzeak horiek argitzen lagundu ote dizun.
- Antolatu eta gorde. Sartu betetako galdetegia zure driveko ”Txertoak bai ala
ez?” karpetan.

Erabilitako tresnak eta baliabideak:


- "Pasteur eta oiloak" testua
- “Pasteur eta oiloak” galdetegia

Irakaslearentzat:
- Galdetegian aintzat hartu beharrekoa:
- jarri azterketa moduan galdetegia (aplikazioak ematen duen
aukera bat da –argibide gehiagorako ikusi sarrera orokorrean
dagoen tutoriala–)
- ikasleen helbideak jaso aukera hautatu behar da
- galdetagiaren kopia bana egin behar da ikastalde
bakoitzarentzat

5. JARDUERA. Egingo al dugu buru-mapa bat?


Osasunaren eta gaixotasunaren inguruko kontzeptu nagusiak ulertzea da helburua.
Horretarako, buru-mapa bat egingo duzu testuan ageri diren kontzeptuak antolatzeko,
definitzeko eta haien arteko erlazioa ulertzeko. Buru-mapak antolatzaile grafikoak dira; hau da,
kontzeptuak eta ideiak grafikoki ordenatzen eta adierazten laguntzen duten tresnak.

Jarraibideak:
- Hasi aurretik. Buru-mapa zer den eta nola egiten den ulertzeko “Nola egiten
dira buru-mapak” aurkezpena ikusiko duzu.
- Irakurri. Irakurri bakarka “Osasuna eta gaixotasuna” testua eta kontsultatu
ulertzen ez dituzun kontzeptuak.
- Egin buru-mapa. Binaka jarrita, testuaren 1. eta 2. ataletan beltzez dauden
kontzeptuak egoki antolatu beharko dituzue emandako buru-mapa hutsean.
- Azaldu buru-mapa. Adierazi ahoz, batak besteari eta txandaka, buru-mapak
dioena, erdiko ideiatik hasi eta adar bakoitzetik jarraituz.
- Osatu buru-mapa. Osatu aurretik egindako buru-mapa testuaren 3. atalean
beltzez dauden kontzeptuekin.
- Antolatu eta gorde. Sartu egindako buru-mapa zure driveko ”Txertoak bai ala
ez?” karpetan.

Erabilitako tresnak eta baliabideak:


- “Nola egiten dira buru-mapak” aurkezpena
- “Osasuna eta gaixotasuna” testua

5
BIOGEO DBH3_”Txertoak bai ala ez?” proiektua
2018-2019
irakasleak: Amaia Urzelai, Ane Etxegarai

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-


ShareAlike 4.0 International License.
- “Buru-mapa hutsa”

Irakaslearentzat:
- “Buru-mapa osatua” irakaslearen gidan
- Oharra: 3. ataleko kontzeptuekin buru-mapa berria egin daiteke, edo, nahiago
izanez gero, aurrekoa osatu.

6. JARDUERA. Txertoak: susmoak ez dira frogak


Gaur egun gizarte-talde batzuk txertaketaren onurak zalantzan jartzen ari dira, kalteak ere
sortzen dituztela argudiatuz. Eztabaidaren inguruan zuk ere, herritar gisa, iritzi kritikoa izateko,
nahitaezkoa da argudioen atzean dauden ebidentzia zientifikoak eta datuak jakitea. Jarduera
honen helburua hori lantzea da.

Jarraibideak:
- Irakurri talde txikitan. Aztertu “Txertoak ezbaian jartzen direnean” artikulua
paragrafoz paragrafo. Horretarako, diagrama-fluxu baten laguntza izango
duzue. Diagrama horren zutabeak kapituluka antolatuta daude. Laukietan
paragrafo bakoitzaren ideia nagusia zein den antzemateko, galdera bat izango
duzue.
- Nola aztertu testua? Hiruko taldeak egingo ditu irakasleak. Lehenengo kideak,
lehenengo paragrafoa ozen irakurriko du; bigarrenak, paragrafo horri dagokion
galdera ozen azalduko du; eta hirugarrenak, galdera horri erantzungo dio.
Taldekide guztiak ados bazaudete, eraman erantzuna hutsik dagoen
diagramara eta hurrengo paragrafoarekin jarraitu. Txandaka arituko zarete harik
eta artikulu osoa aztertu arte. Paragraforen batean adostasuna lortzen ez
baduzue, eskatu laguntza irakasleari.

Erabilitako tresnak eta baliabideak:


- “Txertoak ezbaian jartzen direnean” artikulua
- Fluxu-diagrama galderekin
- Fluxu-diagrama hutsa

Irakaslearentzako oharra:
- Hiruko taldetan arituko dira ikasleak. Taldeka jarduteko dinamika jarraibideetan
azalduta dago. Taldeko lana amaitzean, beharrezkoa ikusten bada, erantzunak
zuzendu daitezke, talde bakoitzak, txandaka, galdera bati erantzunez.

7. JARDUERA: Aditua ikasgelan


Herriko edo auzoko osasun-zentroko aditua ikastetxera etorriko da, hedabideetan, sare-
sozialetan eta abarretan txertoen inguruan dabiltzan zurrumurruak argitzeko. Horretarako,
aldez aurretik prestatuta izango dituzu adituei egin beharreko galderak.

Jarraibideak:
- Hasi aurretik. Aditua etorri aurretik, “pentsatu-interesatu-ulertu” pentsamendu-

6
BIOGEO DBH3_”Txertoak bai ala ez?” proiektua
2018-2019
irakasleak: Amaia Urzelai, Ane Etxegarai

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-


ShareAlike 4.0 International License.
errutinaren laguntzarekin gaiari buruz dakizunaren eta sakonago ikertu
beharrekoaren hausnarketa egingo duzu. Hausnarketa hau bakarka ala talde
txikitan egin daiteke.
- Arretaz entzun. Azalpenak entzun ondoren, galdetu adituari argitzeko dituzun
zalantzak. Gehitu pentsamendu-errutina lantzeko orrian zuk eta zure ikaskideek
egindako galderen erantzunak.
- Hausnarketa amaitu. Hausnartu berriro ere, talde txikitan, adituarekin izan
duzuen solasaldiak sortu dizkizuen ideia berriak, eta gero erantzun:
Zer ikertu nahi zenuke gai honen inguruan?
- Autoebaluatu. Erabili emandako itua norberaren jarreraren autoebaluazioa
egiteko.
- Antolatu eta gorde. Gorde zure driveko karpetan pentsamendu-errutina
lantzeko orria.

Erabilitako tresnak eta baliabideak:


- “Pentsatu-interesatu-ikertu” pentsamendu-errutina
- Giza harremanetarako oinarrizko arauak autoebaluatzeko itua

Irakaslearentzat:
- “Pentsatu-interesatu-ikertu pentsamendu-errutina, nola erabili” errutinaren
erabileraren azalpenak
- Oharra: jarduera hau bi fasetan edo egunetan egin behar da. Lehendabizikoan,
ikasleek bisita prestatu behar dute. Horretarako, aurreko jardueretan landutako
guztia erabili beharko dute, galderak prestatu eta adituari galdetzeko.
Bigarrenean, berriz, adituari entzun eta aldez aurretik prestatutako galderak
egin eta erantzunak jasoko dituzte.

8. JARDUERA. Izurriteen gainbehera


Gaixotasun infekziosoen aurka txertoek duten garrantziaz jabetzea eta ideia zientifikoek bizi-
kalitatean dakartzaten hobekuntzez ohartzea da jarduera honen helburua. Horretarako, denbora-lerro
bat egingo duzue taldeka, gaixotasun infekziosoen aurka egindako urratsak irudikatzeko. Denbora-
lerroa kronologikoki ordenatutako gertakizunen irudikapen grafikoa da, gertakizun horien arteko
denbora-erlazioa bistaratzea ahalbidetzen duena.

Jarraibideak:
- Hasi aurretik. Bilatu Interneten denbora-lerroak egiteko aplikazio baten tutoriala
(adibidez, Dipity).
- Zer eta nola? Bilatu informazioa Interneten (edo iturri analogikoetan) historian
zehar izan diren izurrite nagusiei buruz eta horiek desagerrarazteko egon diren
aurrerapenei buruz. Kontuan hartu emakumeek arlo honetan egin dituzten
ekarpenak. Talde txikitan banatuta (3-4 ikasle), egin denbora-lerroa,
txertaketaren hedapenak gizartean izan duen eragina islatzeko. Denbora-lerro
horretan mugarri izango dira: XIV. mendetik aurrerako izurrite nagusiak, eta

7
BIOGEO DBH3_”Txertoak bai ala ez?” proiektua
2018-2019
irakasleak: Amaia Urzelai, Ane Etxegarai

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-


ShareAlike 4.0 International License.
txertoen aurkikuntza eta garapena.
- Autozuzendu. Berrikusi egin duzuen lana emandako kontrol-zerrendaren
laguntzarekin, hau da, ziurtatu mugarri garrantzitsuenak zuen denbora-lerroan
txertatu dituzuela.
- Antolatu eta gorde. Sartu egindako denbora-lerroa zure driveko ”Txertoak bai
ala ez?” karpetan.

Erabilitako tresnak eta baliabideak:


- Denbora-lerroa egiteko aplikazioa (Dipity, Genially…)
- Denbora-lerroa autozuzentzeko kontrol-zerrenda

Irakaslearentzat:
- “Mary Wortley Montagu (1689-1762): Baztangaren kontrako metodoaren
aldarria” artikulua (emakumeek arlo honetan egin dituzten ekarpenak lantzeko
material osagarria
- Oharra: ikasleek modu autonomoan jardungo dute talde txikitan ataza egiteko;
hots, informazio egokia eta fidagarria bilatzeko eta aukeratzeko, tutorialaren
bidez aplikazioa erabiltzen ikasteko, eta denbora-lerroa ekoizteko. Karpetan
gorde aurretik, kontrol-zerrendaren bidez talde bakoitzak autoebaluatu beharko
du egindako denbora-lerroan mugarri nagusiak txertatu dituzten.

G) APLIKAZIO FASEA. AZKEN PRODUKTUA

9. JARDUERA. Triptikoak egiten


Aurreko jardueretan txertoei buruz ikasi duzuna idatziz jasotzea eta ikastetxeko familiei
zabaltzea da jarduera honen helburua. Horretarako, triptiko bat egingo duzue.

Jarraibideak:
- Zer eta nola? Triptikoaren alde batean txertaketaren garrantzia sustatzen duten
datuen eta ebidentzia zientifikoen zerrenda ahalik eta osatuena egin behar
duzue; bigarrenean, berriz, txertoen aurkako argudioak eman, zientziaren
begirada kritikoaren galbahea pasata; eta hirugarrenean, ondorioak adierazi.
- Autoebaluatu: Emandako txantiloia erabilita, egin talde-lanaren
autoebaluazioa.

Erabilitako tresnak eta baliabideak:


- Triptikoak diseinatzeko aplikazioren bat (adibidez, Genially)
- Talde-lana ebaluatzeko txantiloia

Irakaslearentzat:
- Jarduera lantzeko informazio-iturri batzuk:
- Txertatu behar ditugu gure haurrak?;
- Beharrezkoa da erabilera sistematikoa?
- Txertoen aurreiritziak. Zientzia.eus (audioa)

8
BIOGEO DBH3_”Txertoak bai ala ez?” proiektua
2018-2019
irakasleak: Amaia Urzelai, Ane Etxegarai

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-


ShareAlike 4.0 International License.
- Oharrak:
- Ikasleek modu autonomoan jardungo dute talde txikitan ataza egiteko.
Aurreko jardueretan lantzen joan diren kontzeptuak eta edukiak kontuan
hartuz, triptikoa osatzeko informazioa aztertu eta hautatu egin beharko
dute; horrez gain, tutorialaren bidez aplikazioa erabiltzen ikasi beharko
dute. Bigarren atalean garrantzizkoa da txertoen aurkako argudioak
horiek ezbaian jartzen dituzten argudio zientifikoekin alderatzea.
- Triptikoak euskarri digitalean egiteko aplikazioen tutorial ugari daude
sarean.Triptikoa euskarri digitalean egin beharrean, paperezko
euskarrian ere egin daiteke.
- Jarduera honetan talde-lanaren ebaluazioa egingo dute ikasleek
horretarako emango zaien errubrikaren bidez. Garrantzizkoa da ikasleek
talde-lana ebaluatzeko erabiliko diren irizpideak aldez aurretik
ezagutzea.

10. JARDUERA. Zein da triptiko egokiena?


Jarduera honek gelako triptikorik egokiena aukeratzea du helburu. Horretarako, proiektuaren
aurkezpenean irakasleak emandako ebaluazio-errubrikaren irizpideak kontuan hartuko dituzu.

Jarraibideak:
- Bildu lanak. Jaso irakasleak banatutako triptiko guztiak karpeta batean.
- Ebaluatu. Errubrikan emandako irizpideei jarraituz (lehenengo irizpidea izan
ezik), ebaluatu beste taldeen triptikoak eta ordenatu lanak lortu duten
puntuazioaren arabera.
- Aukeratu. Gelako edo geletako puntuazio altueneko lanen artean, irakasleak
familiei bidaltzeko egokiena aukeratuko du.

Erabilitako tresnak eta baliabideak:


- Azken ataza ebaluatzeko errubrika

Irakaslearentzat:
- Oharra: azken produktuaren ebaluazioa hirukoitza izango da: lehena, taldeak
bere triptikoaren eta talde-lanaren inguruan egingo duen autoebaluazioa;
bigarrena, ikasle-taldeek beste taldeen triptikoen koebaluazioa; eta hirugarrena,
irakasleak egin behar duen ebaluazioa. Ebaluazio altuena lortu duten triptikoen
artetik gurasoei bidaltzeko egokiena dena aukeratu behar du irakasleak.
Triptikoarekin batera azalpen-gutun bat bidaliko da. Azalpen-gutuna egiteko
eredu bat atxikitzen da, ikastetxeko egoera bakoitzari egokitu behar zaiona.
Beste aukera bat ikasleek hizkuntzetako irakasleen laguntzarekin idaztea da
(lan horretarako ere materiala dago esteka berean).

H) TRANSFERENTZIA

Hauek dira transferentzia faserako proposamenak:

9
BIOGEO DBH3_”Txertoak bai ala ez?” proiektua
2018-2019
irakasleak: Amaia Urzelai, Ane Etxegarai

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-


ShareAlike 4.0 International License.

1. Fleming eta penizilinaren aurkikuntza. “Fleming: kasualitatea lagun,


antibiotikoa aurkitu zuen medikua” artikulua irakurri ondoren:
a. Metodo zientifikoaren urratsak identifikatu behar dituzte.
b. Galdera hauek erantzun behar dituzte argudioak emanez:
- Zein da txertoen eta antibiotikoen arteko desberdintasuna?
- Zer faktorek errazten du txerto baten eraginkortasuna?

2. “Balmis espedizioa” artikulua irakurri ondoren, bertan proposatzen diren


galderei erantzun behar diete.

3. Buru-mapan jarritako kontzeptuekin idatzizko kontakizuna sortu behar dute.


Horretarako, buru-mapa emango zaie.

PLANIFIKAZIO-TAULA
JARDUERAK DENBOR LORTU BEHAR DIREN EBALUAZIORAKO eta
A (min) HELBURUAK metakogniziorako
TRESNAK

1. Proiektuaren 50’ 14. Helburua kontuan hartuz, informazio “Izenburuak” pentsamendu-


aurkezpena garrantzitsua hautatzea eta emandako errutina
antolatzaile grafikoen bidez jasotzea. (IPIK)

2. “3-2-1 zubia” 50’ 6. Txertoak zer diren jakitea eta haien “3-2-1 zubia” pentsamendu-
pentsamendu-errutina eraginkortasunaren oinarria ulertzea. (ZK) errutina

11. Pentsatzen ikastea eta ikas prozesuaren


autoerregulazioa lantzea. (IPIK)

14. Helburua kontuan hartuz, informazio


garrantzitsua hautatzea eta emandako
antolatzaile grafikoen bidez jasotzea. (IPIK)

3. Metodo zientifikoa: 25´ 1. Jarduera zientifikoaren ezaugarriak eta “Metodo zientifikoa: zer da
zer da hori? prozedurak ezagutzea hori?” Kahoot

4. Pasteur eta oiloak 25’ 1. Jarduera zientifikoaren ezaugarriak eta “Pasteur eta oiloak”
prozedurak ezagutzea ebaluaziorako galdetegia

2. Metodo zientifikoarekin koherenteak diren


estrategiak aplikatzea

5. Egingo al dugu 50´ 5. Gaixotasun infekziosoak eta ez Autozuzenketa, buru-mapa


buru-mapa bat? infekziosoak bereiztea eta haien jatorria osatua erabiliz.
ulertzea

9. Txertoekin zerikusia duen hiztegi

10
BIOGEO DBH3_”Txertoak bai ala ez?” proiektua
2018-2019
irakasleak: Amaia Urzelai, Ane Etxegarai

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-


ShareAlike 4.0 International License.

zientifikoa ulertzea eta zuzen erabiltzea,


haren mailarako egokia den testuinguru jakin
batean adierazpenak egitean

11. Pentsatzen ikastea eta ikas-prozesuaren


autoerregulazioa lantzea, informazio
esanguratsua hautatuz eta antolatuz (buru-
mapak, denbora-lerroak eta abar).

18. Ardurak hartea, bere lan pertsonala


antolatzea eta berrikustea amaitu ondoren.

6. Txertoak: susmoak 50´ 3 Iritzi hutsean eta froga zehatzetan Autozuzenketa, diagrama-
ez dira frogak oinarritutako ebidentziak bereiztea fluxu osatua erabiliz

11. Pentsatzen ikastea eta ikas-prozesuaren


autoerregulazioa lantzea, informazio
esanguratsua hautatuz eta antolatuz (buru-
mapak, denbora-lerroak eta abar).

18. Ardurak hartea, bere lan pertsonala


antolatzea eta berrikustea amaitu ondoren

7. Aditua ikasgelan 25’errutin 3. Iritzi hutsean eta froga zehatzetan “Pentsatu, interesatu, ikertu”
a oinarritutako ebidentziak bereiztea pentsamendu-errutina
osatzeko;
8. Gaixotasun infekziosoen aurka txertoek Harremana sozialeko
duten garrantziaz jabetzea eta ideia Oinarrizko arauak
50’ zientifikoak bizi-kalitatean dakarten autoebaluatzeko itua
adituareki hobekuntzaz ohartzea.
n
15. Era egokian erabiltzea harreman
25’ azken sozialeko oinarrizko arauak aurrez aurrekoan
hausnarket (hitz egiteko txandak, kortesia-arauak,
a egiteko erregistroa, hitzik gabeko hizkuntza…)

8. Izurriteen 100’ 4. Informazioa bilatzea, aztertzea eta iturrien Autoebaluaziorako kontrol-


gainbehera eta informazioaren egokitasuna ebaluatzea zerrenda

7. Gaixotasun infekzioso garrantzitsuenak


identifikatzea

16. Informazioaren eta komunikazioaren


teknologiak erabiltzea informazioa
kudeatzeko, komunikatzeko eta edukiak era
sortzailean eta adierazgarrian lantzeko.

18. Ardurak hartzea, bere lan pertsonala


antolatzea eta berrikustea amaitu ondoren

19. Emakumeek zientziaren historian egin

11
BIOGEO DBH3_”Txertoak bai ala ez?” proiektua
2018-2019
irakasleak: Amaia Urzelai, Ane Etxegarai

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-


ShareAlike 4.0 International License.

dituzten ekarpenak aitortzea eta baloratzea.

9. Triptikoak egiten 100’ 4. Informazioa bilatzea, aztertzea eta iturrien Talde-lana autoebaluatzeko
eta informazioaren egokitasuna ebaluatzea. errubrika

9. Txertoekin zerikusia duen hiztegi


zientifikoa ulertzea eta zuzen erabiltzea,
bere mailarako egokia den testuinguru jakin
batean adierazpenak egitean.

10. Ikasleek beren iritzia eratzea,


adierazpenak zehaztasunez egitea eta
txertoen eraginkortasunari buruzko
argudioak ematea, informazio zientifikoa
bilatuz, hautatuz eta interpretatuz.

16. Idatzizko testuak sortzea (triptikoa),


ezarritako jarraibideei segituz.

13. Talde-lanean proiektua burutzeko


ardurak hartzea, bere lan pertsonala
antolatzea eta egoki ebaluatzea.

17. Proiektua gauzatzea, hasierako helburua


ahaztu gabe eta eskura dauden baliabidek
baloratu ondoren.

10. Zein da triptikorik 50’ 11. Pentsatzen ikastea eta ikas-prozesuaren Koebaluazio errubrika
egokiena? autoerregulazioa lantzea.

12

You might also like