UNITATEA - Ugaritik Dator Ugaldu Fitxategiaren Kopia

You might also like

Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 8

BIOGEO DBH3 “Ugaritik dator ugaldu” proiektua

2018-2019
irakasleak: Amaia Urzelai, Ane Etxegarai

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-


ShareAlike 4.0 International License.

IRAKASLEAK: Amaia Urzelai/ Ane Etxegarai

PROIEKTUAREN IZENA: Ugaritik dator ugaldu

ARLOA/IKASGAIA: Bio-Geo MAILA: DBH 3

A) ARAZOAREN ENUNTZIATUA ETA DESKRIBAPENA

Ugal-aparatua, ziklo menstruala, eiakulazioa, ernalketa, sexualitatea, haurdunaldia, genero-


adierazpena, sexu bidez transmititutako gaixotasunak… seguru gai hauei guztiei buruz makina bat
informazio izango duzula. Hala ere, gerta daiteke eskuartean erabili duzun informazioaren parte batek
oinarri zientifikorik ez izatea, zenbait kontzeptu erdizka ulertzea edo prozesu fisiologiko batzuetan
sakontzeko beharra antzematea. Aurrekoa abiapuntutzat hartuta, proiektu honen helburua izango da
ezagutza horiek guztiak eguneratzea, antolatzea eta txukun aurkeztea. Horretarako, landuko ditugun
edukiak, IKT baliabideak erabiliz, modu erakargarrian antolatzea eta aurkeztea izango da zure lana.
Aurkezpena gelaren aurrean eta publikoki egin behar duzu, ikastetxeko pasabide edo beste eremuren
batean.

B) AZKEN PRODUKTUA

Ugal-aparatuaren anatomia eta prozesu fisiologiko nagusiak aztertu eta landuko dituzue infografien
laguntzarekin. Ondoren, zuen txanda izango da; hau da, infografia egiten ikasiko duzue Genially edo
antzeko aplikazioren bat erabiliz. Gero, ikasitakoa taldeka aplikatuko duzue; izan ere, gaiari buruzko
infografia bat sortzea izango da zuen amaierako lana. Infografia horren bidez, ugalketarekin
erlazionatutako alderdi bat jorratuko duzue eta modu erakargarrian eta koherentean aurkeztu behar
dituzue landutako eduki esanguratsuenak. Erronka berrirako prest?

C) KONPETENTZIAK

Unitate honetan oinarrizko konpetentzia hauek lantzen dira:

A) Zehar-konpetentziak
- Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
- Ekimenerako eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
- Elkarbizitzarako konpetentzia
- Izaten ikasteko konpetentzia
- Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

1
BIOGEO DBH3 “Ugaritik dator ugaldu” proiektua
2018-2019
irakasleak: Amaia Urzelai, Ane Etxegarai

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-


ShareAlike 4.0 International License.
B) Konpetentzia espezifikoak
- Zientziarako konpetentzia
- Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia

D) HELBURUAK

1. Ugal-aparatuari buruzko hiztegi zientifikoko termino ohikoenak


ezagutzea, definitzea eta zuzen erabiltzea, ahoz eta idatziz. (ZK)
2. Gizonaren eta emakumearen ugal-aparatuaren organoak bereiztea
irudietan. (ZK)
3. Ugal-aparatuaren osagaiei eta prozesuei buruzko deskribapenak eta
azalpenak egitea era koherentean, hizkuntza zientifikoa zuzen erabiliz.
(KK)
4. Sormena erabiltzea planteatutako atazei erantzuna ematean. (IPIK)
5. IKTak erabiltzea ugal-aparatuari buruzko informazioa kudeatzeko,
komunikatzeko eta edukiak era sortzailean eta adierazgarrian lantzeko.
(KK)
6. Askotariko informazio-euskarriak eta -iturriak erabiltzea (analogikoak
eta digitalak) modu autonomoan edukiak lantzeko. (IPIK)
7. Proiektuan dauden eginkizunak identifikatzea eta behar diren
elementuak zehaztea eta hautatzea. (EEEEK)
8. Egiten dituen aurrerapenak modu egokian ebaluatzea (errubriken
bidezko autoebaluaketa) eta egindako lana berrikusteko eta hobetzeko
estrategiak garatzea. (NIIK)
9. Errespetuz jardutea beste batzuek egindako edukiak erabiltzean eta
jabetza intelektuala errespetatzea. (EK)
10. Idatzizko testuak sortzea, komunikazio-egoerarako egokiak,
koherenteak, kohesionatuak eta zuzenak askotariko euskarrietan. (HLKK)

E) HASIERAKO FASEA

1. JARDUERA. Proiektuaren aurkezpena


Proiektuaren testuingurua eta arazoa azalduko dizu irakasleak: zer landuko duzun, zer baliabide

2
BIOGEO DBH3 “Ugaritik dator ugaldu” proiektua
2018-2019
irakasleak: Amaia Urzelai, Ane Etxegarai

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-


ShareAlike 4.0 International License.
erabiliko dituzun horretarako, zer helburu lortu behar dituzun eta zer ataza egingo duzun amaieran.
Azken ataza egiteko, jarraibideak emango dizkizu, eta baita hori ebaluatzeko erabiliko duen errubrika
ere. Gaian murgiltzen hasi aurretik, hala ere, egiaztatu behar duzu ugalketari buruz dituzun zenbait
aurrezagutza zuzenak edo okerrak diren.

Jarraibideak:
- Kokatu gaia.
- Kahoot aplikazioa erabiliz, ugalketari buruz dituzun zenbait ideia zuzenak edo
okerrak diren hausnartuko duzu. Proiektuaren bukaeran itzuliko zara berriro joko
horretara, zertan aurreratu duzun ikusteko.

- Azaldu azken ataza. Proiektuaren azken ataza azalduko dizu irakasleak, baita hura
ebaluatzeko kontuan hartuko dituen irizpideak ere. Horretarako, ebaluazio-errubrika
aurkeztuko eta azalduko dizu. Bestalde, lanean aritzeko irizpideak adostu behar dituzue
(taldekatzea, antolaketa orokorra, ikasle bakoitzaren ardurak eta abar).

Erabilitako tresnak eta baliabideak:


- Kahoot, “Ugaltze-aparatua: egia ala gezurra?”
- Azken ataza ebaluatzeko errubrika

2. JARDUERA. Ugaltze-aparatuaren anatomia


Jarduera honetan gizakiaren ugaltze-aparatu emearen eta arraren anatomiari erreparatuko diezu.
Horretarako, irudiak, bideoak, jokoak eta abar erabiliko dituzu. Baliabide horiek guztiak irakasleak
emango dizun infografian txertatuta aurkituko dituzu. Zoaz, bada, apurka-apurka.

Jarraibideak:
- Ikusi bideoa. Ikusi infografian txertaturik dagoen giza ugalketari buruzko animazioa.
- Identifikatu organoak. Identifikatu organoen izenak infografian txertaturik aurkituko
dituzun ugaltze-aparatu arraren eta emearen fitxetan. Horretarako, begiratu beste irudi
batzuk Interneten edo gelako liburuetan, eta alderatu emandakoekin. Ondoren,
deskribatu zure hitzekin ugal-zelulek egiten dituzten bideak. Zehaztu igarotzen dituzten
atalak eta baita antzematen diren prozesuak ere.
- Hausnartu. Hiruzpalau kideko taldetan antolatuta, eta “zatia eta osoa” pentsamendu-
errutinaren txantiloia erabiliz, ondorioztatu zer funtzio duen organo bakoitzak. Hausnartu
ondoren, partekatu zure emaitzak eta osatu lana beste taldekideekin.
- Jolastu. Berrikusi ikasitakoa “Emakumezkoen ugal-aparatua” eta “Gizonezkoen ugal-
aparatua” Educaplay jokoen bidez.
- Antolatu eta gorde. Gorde egindako lanak “Ugaritik dator ugaldu” drive-ko
karpetan.

Erabilitako tresnak eta baliabideak:

3
BIOGEO DBH3 “Ugaritik dator ugaldu” proiektua
2018-2019
irakasleak: Amaia Urzelai, Ane Etxegarai

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-


ShareAlike 4.0 International License.
- Infografia (Genially)
- Ugaltze -aparatua animazioa
- “Ugaltze-aparatu arra” eta “ugaltze-aparatu emea” fitxak
- “Zatia eta osoa” pentsamendu-errutina
- “Ugaltze-organoak” jokoa (Educaplay)

F) GARAPEN FASEA

3. JARDUERA. Ugaltze-aparatuaren fisiologia


Aurreko jardueran ikasi duzunez, gameto arraren eta gameto emearen elkartzea edo ernalketa
Falopioren tronpetan gertatzen da. Ondoren, ernaldutako obulua umetokirantz abiatzen da
bertan ezartzeko. Enbrioia ongi gara dadin, umetokiaren pareta prestatu egiten da, enbrioiari
elikagaiak eta ingurune egokia eskaintzeko. Jarduera honen bidez umetokian ematen diren
aldaketetan parte hartzen duten hormonen eraginak aztertuko dituzu, baita haien arteko
elkarrekintzak ere. Aldi berean, grafikoak interpretatzen trebatuko zara. Ekin, bada!

Jarraibideak:
- Ikusi bideoa. Ikusi arretaz “Control hormonal del ciclo menstrual” bideoa, hortik
jasoko duzu informazioa hurrengo ariketetan aplikatu ahal izateko.
- Osatu taula. Aurreko bideoan ikusi eta ikasitakoarekin osatu irakasleak
emandako “Ziklo menstruala eta obarikoaren erregulazio hormonala” taula (zer
guruinek jariatzen duen hormona horietako bakoitza eta horien funtzioa).
- Aztertu grafikoa. Aztertu “Ugaltze-aparatuaren fisiologia” infografian ziklo
menstrualean eta obarikoan ematen diren hormonen gorabeherak hiru aldi
ezberdinetan (folikulu-aldia, obulazioa eta luteo-aldia).
- Irudikatu. Bilatu informazioa testuliburuan edo Interneten, eta adierazi emandako
fitxan grafikoki ziklo obarikoan gertatzen diren hormonen gorabeherak.
- Antolatu eta gorde. Gorde “Ugaritik dator ugaldu” drive-ko karpetan egindako
lanak.

Erabilitako tresnak eta baliabideak:


- “Control hormonal del ciclo menstrual” bideoa (gaztelaniaz 3´14”)
- “Ziklo menstrula eta obarikoaren erregulazio hormonala.” taula
- “Ugaltze-aparatuaren fisiologia” infografia
- "Ziklo menstruala eta obarikoa" grafikoak (irakaslearentzat)
- “Ziklo obarikoa eta menstruala” fitxa

4. JARDUERA. Ernalketa eta garapen enbrionarioaren denbora-lerroa


Ernalketa Falopioren tronpetan gertatu ondoren, zigotoa (gizaki berriaren lehen zelula) eratu eta
enbrioiaren garapena hasten da. Zelula bakar batetik bilioi bat zelulatik goragoko gizaki berri bat

4
BIOGEO DBH3 “Ugaritik dator ugaldu” proiektua
2018-2019
irakasleak: Amaia Urzelai, Ane Etxegarai

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-


ShareAlike 4.0 International License.
sortzea prozesu luzea eta konplexua da eta bederatzi hilabete inguru irauten du. Jarduera honen
helburua prozesu horretan edo haurdunaldian ematen diren faseak bereiztea da. Horretarako,
informazioa bilatu behar duzu, haurdunaldiaren denbora-lerro batean hilabetero ematen diren
aldaketak adierazteko.

Jarraibideak:
- Ikusi bideoa. Enbrioiaren garapenaren lehen fasea edo zigotoaren segmentazio-
prozesua nola ematen den ikusiko duzu “Desarrollo embrionario” bideoan. Bideoa
ikusi ondoren, kontzeptu hauen esanahian sakonduko duzu: ernalketa, zigotoa,
enbrioia, morula, blastozistoa, inplantazioa. Horretarako, “Segmentazio-fasea”
infografia osatu behar duzu, orriaren erdialdeko zenbakietan definizioak txertatuz.
- Bilatu informazioa. Bilatu informazioa Interneten, enbrioiaren garapenari buruzko
denbora-lerro bat osatzeko. Denbora-lerro horretan hilabetero gertatzen diren
aldaketak adieraziko dituzu, irudiak eta azalpenak erabiliz. Denbora-lerro digitala
egiteko Genially aplikazioa edo antzeko bat erabiliko duzu.
- Ikusi bideoa. Garapen enbrionarioari buruzko informazioa irakurri ondoren
(liburuan edo Interneten), ikusi “Fecundación, desarrollo embrionario y fetal”
bideoa. Ordenatu kronologikoki emandako infografiaren fotogramak eta igarri zein
hilabeteri dagokion bakoitza.

Erabilitako tresnak eta baliabideak:


- “Desarrollo embrionario” bideoa
- Genially aplikazioa
- “Fecundación, desarrollo embrionario y fetal” bideoa (14:08min)
- “Segmentazio fasea” Genially-ko txantiloia
- “Enbrioiaren garapen faseak” infografia

G) APLIKAZIO FASEA. AZKEN PRODUKTUA

5. JARDUERA. Egin infografia


Azken produktua infografia digital bat izango da, taldeka egingo duzuena. Infografia horren
bidez ugalketarekin erlazionatutako alderdi bat jorratu behar duzue, eta, ondoren, landutako
eduki esanguratsuenak aurkeztu behar dituzue, modu erakargarrian eta koherentean.
Proposatutako gaiak hauek dira:
- Metodo antikontzeptiboak
- Sexu bidez transmititutako gaixotasunak eta horien prebentzioa
- Genero-aniztasuna
- Ernalketa lagundua
Horiez gain, irakasleari zuen intereseko beste gaiaren bat proposa deiezaiokezue.

5
BIOGEO DBH3 “Ugaritik dator ugaldu” proiektua
2018-2019
irakasleak: Amaia Urzelai, Ane Etxegarai

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-


ShareAlike 4.0 International License.
Jarraibideak:
- Diseinatu. Diseinatu gai horietako bati buruzko infografia. Horretarako, jarraitu
irakasleak emandako gidoiak. Edukiak lantzeko osagarri grafikoak erabili behar
dituzue (irudiak, taulak, datuen grafikoak, animazioak…).
- Nola aurkeztu? Aukera baldin baduzue, egin aurkezpenak beste geletan, gaiaren
arabera egokien iruditzen zaizuen mailetan. Aztertu beste aukera batzuk zuen
lanak zabaltzeko, bai ikastetxean (posterrak pasabideetan, esaterako), bai
ikastetxetik kanpo (ikastetxeko aldizkarian, irratian, Twitter-en eta abar). Kontuan
hartu, beti bezala, erabiltzen dituzuen irudien eta grafikoen egile-eskubideak
errespetatu behar dituzuela.
- Autoebaluatu. Ebaluatu zuen talde-lana eta azken produktua. Horretarako,
irakasleak emandako errubrikak erabili behar dituzue.

Erabilitako tresnak eta baliabideak:


- Infografiak diseinatzeko Genially aplikazioa edo besteren bat
- Gaiak garatzeko gidoiak
- Infografia ebaluatzeko errubrika
- Talde-lana ebaluatzeko txantiloia

F) TRANSFERENTZIA

Hauek dira transferentzia faserako proposamenak:


1. Edukiei buruzko galdetegia

Erabilitako tresnak eta baliabideak:


- Galdetegia

PLANIFIKAZIO-TAULA
JARDUERAK DENBOR LANDUTAKO HELBURUAK EBALUAZIORAKO
A TRESNAK

1. JARDUERA. 30’ 7. Proiektuan dauden eginkizunak -


Proiektuaren identifikatzea eta behar diren elementuak
aurkezpena zehaztea eta hautatzea. (EEEEK)

2. JARDUERA. 75’ 1. Ugal-aparatuari buruzko hiztegi -


Ugaltze- zientifikoko termino ohikoenak ezagutzea,
aparatuaren definitzea eta zuzen erabiltzea, ahoz eta
anatomia idatziz. (ZK)

6
BIOGEO DBH3 “Ugaritik dator ugaldu” proiektua
2018-2019
irakasleak: Amaia Urzelai, Ane Etxegarai

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-


ShareAlike 4.0 International License.

2.Gizonaren eta emakumearen ugal-


aparatuaren organoak bereiztea irudietan.
(ZK)

3. JARDUERA. 50´ 1. Ugal-aparatuari buruzko hiztegi -


Ugaltze- zientifikoko termino ohikoenak ezagutzea,
aparatuaren definitzea eta zuzen erabiltzea, ahoz eta
fisiologia idatziz. (ZK)

3. Ugal aparatuaren osagai eta prozesuei


buruzko deskribapenak eta azalpenak
egitea era koherentean hizkuntza
zientifikoa zuzen erabiliz. (KK)

4. JARDUERA. 50’ 5. IKTak erabiltzea ugal aparatuari buruzko -


Ernalketa eta informazioa kudeatzeko, komunikatzeko
eta edukiak era sortzailean eta
garapen adierazgarrian lantzeko. (KD)
enbrionarioaren
denbora-lerroa

5. JARDUERA. 4 saio 4. Sormena erabiltzea planteatutako atazei - Talde-lanaren eta


Egin infografia 50’ erantzuna emateko. (IPIK) azken produktuaren
5. IKTak (sites) erabiltzea ugal-aparatuari autoebaluaketa
buruzko informazioa kudeatzeko,
komunikatzeko eta edukiak era sortzailean
eta adierazgarrian lantzeko. (KD)
6. Askotariko informazio-euskarriak eta -
iturriak erabiltzea (analogikoak eta
digitalak) modu autonomoan edukiak
lantzeko. (IPIK)
8. Egiten dituen aurrerapenak modu
egokian ebaluatzea (errubriken bidezko
autoebaluaketa) eta egindako lana
berrikusi eta hobetzeko estrategiak
garatzea. (NIIK)
9.Errespetuz jardutea beste batzuek
egindako edukiak erabiltzean eta jabetza
intelektuala errespetatzea. (EK)

7
BIOGEO DBH3 “Ugaritik dator ugaldu” proiektua
2018-2019
irakasleak: Amaia Urzelai, Ane Etxegarai

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-


ShareAlike 4.0 International License.

10.Idatzizko testuak sortzea, komunikazio-


egoerarako egokiak, koherenteak,
kohesionatuak eta zuzenak askotariko
euskarrietan. (HLKK)

You might also like