Documento Sin Título

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

1.) Nire kluba Erauntsi surf taldea deitzen da.

Klub oinarrizkoa da, eta ez da beste mota


batekoa klub horretan lehiaketetan parte hartzeko animatzen digutelako, kirola
praktikatzen dugulako eta antolaketa eta administrazioa propioa dutelako.

2.) Nire klubeko instalazioak dira leku bat non tablak gordetzen ditugu, leku bat, etxe
baten antzekoa, non denbora pasatzen dugu taktikak esaten eta teoria apur bat
ematen, aldagelak, komunak eta patio bat, non entrenatzen dugu pixka bat uretara
joan baino lehen. Zaborra paper-ontzietara botatzea eta ez lurrera, bainutik ez
botatzea zaborra, janaria taperretan eraman eta ez plastikoz estalita eta ez alferrik
galdu ura izan ahal dira ingurumena zaintzeko erabil daitezkeen neurriak. Beste
modu batzuk ingurumenari laguntzeko adibidez loreak ureztatu, zuhaitzak zaindu eta
landareekin kontuz ibili ez hiltzeko, adibidez.

3.) Kamila Valieva patinatzaile errusiarra, olinpiar lehiaketan jauzi laukoitza egin zuen
lehen emakumea, positibo eman zuen dopinagatik, 2021eko abenduan Errusiako
Patinaje Artistikoko Txapelketan egin zuen proba. Patinaje artistikoan lehiatzen den
atleta errusiarra da, banakako modalitatean. 2022ko Pekingo Olinpiar Jokoetan parte
hartu zuen, taldekako proban urrezko domina lortuz. Urrezko domina irabazi zuen
2022ko Europako Patinaje Artistikoko Txapelketan. 2006-an jaio zen, hau da, orain
16 urte ditu. Pekineko 2022ko Jokoetan, taldekako proban urrezko domina lortu zuen
Errusiako selekzioko parte izan zen.Egun bat beranduago jakinarazi zuten
patinatzaileak positibo eman zuela trimetazidina 2021eko abenduan egindako
dopinaren aurkako kontrol batean. , Positiboa agertu zeneko inguruabarrak direla
eta, Kirol Arbitraje Epaitegiak emakumezkoen proban parte hartzeko baimena eman
zion patinalariari, prozesua oraindik irekita eta bere emaitzak behin betiko
ebazpenaren zain utziz. Ez zuen ageriko zigorrik jaso, parte hartzen jarraitzen utzi
zioten lehiaketan eta jende asko bere alde zegoen, oraingoan kulparik ez zuela
esanez. Kirol Arbitraje Auzitegiak bere adina aipatu zuen erabakia hartzeko
arrazoietako bat. Wada dopinaren aurkako munduko agentziak esan zuen «etsita»
zegoela mugimenduarekin. Nire ustez ondo egin zuten lehiaketan parte hartzen
usten, baina ere uste dut zigor bat merezi zuela, beste kirolari batzuk zigorrak izan
zutelako dopatu zirenean.
4.) Gai nagusiak, izenburuak berak dioen bezala, kiroletan gertatzen diren indarkeria
mota ezberdinei buruz hitz egiten du, batez ere futbola ardatz hartuta. Lehenik eta
behin, ertzain batek hitz egiten du, taldekideei zein arbitroei ezer ez gertatzeko
hartzen dituzten neurriak esanez. Esaten du jende askok lan egiten duela jokoetan
ezer ez gertatzeko. Segurtasun arduradunak dio Barçak ahalegin handia egin duela
gai horretan %100a lortzeko. Jende ezberdinek euren bizipenez eta gaur egun
futbolean indarkeriarekin lotutako gauzei buruz hitz egiten dute, eta herrialde
ezberdinek (Argentina eta Espainia jartzen dute adibide gisa) ez dutela indarkeria
mota bera. Kanpo barruko drogen kontsumoaz ere hitz egiten dute. Gero, afrikar
jatorriko arbitro baten bizitza kontatzen digute, eta bere semea, zein zaila den
eskolan eta beste lekutan berari onartzea, hala ere, mentalizatu eta bere bizitzan
indartsu egoteko laguntzen diote haren gurasoak. Haurrentzako futbol partidetan
indarkeriaren gaia ukitzen dute, guraso batzuei semeak edo alabak irabaztea
bakarrik axola zaiela, tranpak eginez edo beste umeek axola gabe. Hitz egiten dute
nola garrantzitsua den haurrak kirolean motibatuta egotea euren etorkizunean
amaiera txarrak saihesten laguntzeko. Punturik eta dirurik gastatu ez den liga ere
aipatzen du, umeek jolasean goza dezaten eta irabazteaz edo galtzeaz ahazteko
bakarrik sortu dena. Nire ustez, kirolean indarkeria aspalditik dago eta, tristea izan
arren, oso zaila da kentzea, baina denok egin behar dugu ahal dugun guztia edozein
kiroletan, batez ere umeetan, jendea irabaztea ahaztu dadin. edo galdu, eta ondo
pasatzera edo parte hartzera bideratu.

You might also like