5 0gaia

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 5

Aljebra Lineala eta Geometria I 5.

Forma bilineal eta koadratikoak

5 Gaia: Forma Bilineal eta Koadratikoak


5.1 Forma bilinealak
Definizioa 5.1. Izan bitez K gorputza eta V gorputz horren gaineko espazio
bektoriala. Esango dugu
f : V × V −→ K
(v, w) −→ f (v, w)

erako aplikazio bat forma bilineala dela f aplikazioa osagai bakoitzean lineala
bada, hau da,

(1) ∀v, v 0 , w ∈ V , ∀λ, λ0 ∈ K f (λv + λ0 v 0 , w) = λf (v, w) + λ0 f (v 0 , w).


(2) ∀v, w, w0 ∈ V , ∀λ, λ0 ∈ K f (v, λw + λ0 w0 ) = λf (v, w) + λ0 f (v, w0 ).

Adibidea 5.2. Rn multzoaren gaineko biderketa eskalar estandarra, forma bi-


lineala da,
Rn × Rn −→ R
((x1 , . . . , xn ), (y1 , . . . , yn ))) −→ x1 y1 + . . . + xn yn

Oharra 5.3. Forma bilineal bat osagai bakoitzean lineala denez, orduan v ∈ V
guztietarako f (v, 0) = 0 = f (0, v) da.
Teorema 5.4. Izan bitez V (K-ren gaineko) espazio bektoriala eta β =
{v1 , . . . , vn } V -ren oinarria. Baldin eta f : V × V −→ K forma bilineala
bada, f guztiz zehaztuta geratzen da f (vi , vj ) balioak ezagututa. Hain zuzen ere,
v = x1 v1 + · · · + xn vn eta w = y1 v1 + · · · + yn vn eran adierazten badira β
oinarrian, orduan
n
X
f (v, w) = f (vi , vj )xi yj .
i,j=1

Oharra 5.5. Aurreko teorema bereziki V = Rn eta β = Rn -ren oinarri ka-


nonikoa diren kasuan erabiliz, f : Rn × Rn −→ R erako forma bilinealak hain
zuzen ere ondoko motako aplikazioak direla ikus dezakegu:
n
X
f ((x1 , . . . , xn ), (y1 , . . . , yn )) = aij xi yj .
i,j=1

5.2 Forma bilinealen adierazpena matrizeen bidez


Definizioa 5.6. Izan bitez f : V ×V −→ K forma bilineala eta β = {v1 , . . . , vn }
V -ren oinarria. Har dezagun honako matrize hau:
 
f (v1 , v1 ) f (v1 , v2 ) . . . f (v1 , vn )
 f (v2 , v1 ) f (v2 , v2 ) . . . f (v2 , vn ) 
Mβ (f ) =  ,
 
.. .. ..
 . . ... . 
f (vn , v1 ) f (vn , v2 ) . . . f (vn , vn )

hau da, (i, j) kokapenean f (vi , vj ) elementua duen matrizea. Matrize horri
honela deritzo: f forma bilinealari elkartutako matrizea β oinarriarekiko.

L. Legarreta, I. Mardones 1 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 5. Forma bilineal eta koadratikoak

Teorema 5.7. Izan bitez V espazio bektoriala, β = {v1 , . . . , vn } V -ren oinarria


eta adieraz ditzagun v, w ∈ V bektore orokorren koordenatuak β oinarrian X eta
Y matrizeen bidez. Baldin eta f : V × V −→ K forma bilineala bada, orduan f
guztiz zehaztuta geratzen da A = Mβ (f ) matrizea ezagututa. Hain zuzen ere,

f (v, w) = X t AY.

Are gehiago, A matrizea da berdintza hori betetzen duen matrize bakarra.


Teorema 5.8. Izan bitez f : V × V −→ K forma bilineala eta β1 eta β2 V
espazioaren bi oinarri. Baldin eta A = Mβ1 (f ) eta B = Mβ2 (f ) badira, orduan

B = P t AP

da, non P matrizea β1 oinarritik β2 oinarrirako oinarri-aldaketaren matrizea


den, hau da, zutabeka β2 oinarriko bektoreak β1 oinarriarekiko koordenatuetan
dituen matrizea.
Definizioa 5.9. Izan bitez A ∈ Mn (K) eta B ∈ Mn (K). Esaten da B matrizea
A matrizearekin kongruentea dela, existitzen baldin bada P ∈ GLn (K) non
B = P t AP .
Korolarioa 5.10. Izan bitez f : V × V −→ K forma bilineala eta A matrizea
f -ri elkartutako matrize bat (oinarri jakin batekiko). Orduan, B matrizea f -ri
elkartutako matrize bat da (beste oinarriren batekiko) baldin eta soilik baldin A
matrizearekin kongruentea bada.
Definizioa 5.11. Forma bilineal bat f : V × V −→ K simetrikoa dela esaten
da f (v, w) = f (w, v) betetzen bada v, w ∈ V guztietarako.
Definizioa 5.12. Izan bedi A ∈ Mn (K). A matrizea simetrikoa dela esaten da
aij = aji bada i, j ∈ {1, . . . , n} guztietarako, hau da, A = At bada.
Teorema 5.13. Izan bitez f : V × V −→ K forma bilineala eta A, f -ri elkar-
tutako edozein matrize. Orduan,

f simetrikoa ⇐⇒ A simetrikoa .

5.3 Ortogonaltasuna eta oinarri ortogonalak


Definizioa 5.14. Izan bitez f : V × V −→ K forma bilineal simetrikoa eta
v, w ∈ V . Definizioz, v eta w bektoreak f -rekiko ortogonalak direla esango
dugu, eta v ⊥ w idatziko dugu, f (v, w) = 0 bada (edo f (w, v) = 0 bada!).
Baldin eta v ∈ V bektoreak f (v, v) = 0 betetzen badu, hau da, v ⊥ v bada,
v bektoreari bektore isotropo deritzo.
Definizioa 5.15. Izan bitez f : V × V −→ K forma bilineal simetrikoa eta
S ⊆ V (V -ren bektoreen azpimultzo bat). Definizioz, S-ren bektore guztiekin
ortogonalak diren V -ren bektoreek osatutako multzoari S-ren ortogonala esaten
zaio, eta S ⊥ idatziko dugu, hau da:

S ⊥ = {v ∈ V : ∀w ∈ S, v ⊥ w}.

Teorema 5.16. S ⊥ multzoa V -ren azpiespazio bektoriala da.

L. Legarreta, I. Mardones 2 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 5. Forma bilineal eta koadratikoak

Teorema 5.17. Izan bitez f : V × V −→ K forma bilineal simetrikoa eta


W ≤ V . Baldin eta W = hw1 , . . . , wr i bada, orduan

v ∈ W ⊥ ⇐⇒ v ⊥ w1 , . . . , v ⊥ wr .

Definizioa 5.18. Izan bitez f : V × V −→ K forma bilineal simetrikoa eta


U, W ≤ V . Definizioz, U eta W azpiespazioak f -rekiko ortogonalak direla esaten
da, eta U ⊥ W idatziko dugu, f (u, w) = 0 bada u ∈ U eta w ∈ W guztietarako.
Nabaria denez, W ⊥ W ⊥ beti.
Definizioa 5.19. Izan bedi f : V × V −→ K forma bilineal simetrikoa. Defi-
nizioz, V ⊥ azpiespazioari f -ren nukleoa esaten zaio eta Ker f bidez adieraziko
dugu. Beraz, Ker f = V ⊥ = {v ∈ V | f (v, w) = 0, ∀w ∈ V }, hau da, V -ren
bektore guztiekin ortogonalak diren bektoreen multzoa da.
Baldin eta Ker f = {0} bada, orduan f ez endekatua dela esaten da, eta
Ker f 6= {0} bada, f endekatua dela esaten da.
Teorema 5.20. Izan bitez f : V × V −→ K forma bilineal simetrikoa, β, V -ren
oinarria eta A = Mβ (f ). Orduan,
(1) Ker f = {v ∈ V | AX = 0}, non X, v-ren β oinarriarekiko koordenatuak
diren.
(2) f ez endekatua da ⇐⇒ A alderanzgarria da.
Definizioa 5.21. Izan bedi f : V × V −→ K forma bilineal simetrikoa eta
β = {v1 , . . . , vn }, V -ren oinarria. Esango dugu β (f -rekiko) oinarri ortogonala
dela baldin eta vi ⊥ vj bada i, j ∈ {1, . . . , n}, i 6= j guztietarako. Horrez
gain, i ∈ {1, . . . , n} guztietarako f (vi , vi ) = 1 bada, orduan β (f -rekiko) oinarri
ortonormala dela esaten da.
Adibidea 5.22. Rn -ren oinarri kanonikoa, Rn -ren oinarri ortogonala (eta or-
tonormala!) da biderketa eskalar estandarrarekiko.
Teorema 5.23. Izan bedi f : V × V −→ K forma bilineal simetrikoa eta
β = {v1 , . . . , vn }, V -ren oinarria. Orduan, A = Mβ (f ) matrizea diagonala da
baldin eta soilik baldin β (f -rekiko) oinarri ortogonala bada.
Lema 5.24. Izan bedi f : V × V −→ K forma bilineal simetrikoa eta W ≤ V .
Baldin eta W ∩ W ⊥ = {0} bada, orduan V = W ⊕ W ⊥ betetzen da. Ondorioz,
dim V = dim W + dim W ⊥ eta (W ⊥ )⊥ = W dira.
Oharra 5.25. Baldin eta W azpiespazioa 1 dimentsiokoa bada, W = hwi,
orduan W ∩ W ⊥ = {0} baldintza eta f (w, w) 6= 0 baldintza baliokideak dira.
Teorema 5.26. Izan bedi f : V × V −→ K forma bilineal simetrikoa. Orduan,
existitzen da f -rekiko oinarri ortogonal bat. Hau da, f -ri matrize diagonal bat
elkar dakioke.
Korolarioa 5.27. Baldin eta A ∈ Mn (K) matrize simetrikoa bada, orduan A,
D matrize diagonal batekin kongruentea da, hau da, existitzen da P ∈ GLn (K)
non D = P t AP den.
Definizioa 5.28. Definizioz, f forma bilineal baten heina f -ri elkartutako edo-
zein matrizeren heina da. (Ohartu, A eta B, f -ri elkartutako bi matrize badira,
orduan B = P t AP dela, P ∈ GLn (K) izanik, eta ondorioz rg B = rg A dela.)

L. Legarreta, I. Mardones 3 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 5. Forma bilineal eta koadratikoak

Oharra 5.29. (1) Nahiz eta f forma bilineal simetriko bati elkartzen zaion ma-
trize diagonala ez den bakarra, f -ri elkar dakizkiokeen matrize diagonal guztiek
hein bera dute, eta beraz, diagonalean nuluak ez diren eta nuluak diren ele-
mentuen kopuru berdinak dituzte. Hain zuzen ere, nuluak ez diren elementuen
kopuru hori rg f da (eta nuluen kopurua, n − rg f , n =dim V izanik). Modu
baliokidean ikusita, β = {v1 , . . . , vn }, V -ren edozein oinarri ortogonal izanik,
f (vi , vi ) 6= 0 baldintza betetzen duten oinarriko bektorren kopurua (hau da, oi-
narriko bektore ez isotropoen kopurua) beti bera da nahiz eta oinarri ortogonal
desberdina hartu, eta hortaz, gauza bera gertatzen da f (vi , vi ) = 0 baldintza
betetzen duten oinarriko bektoreen kopuruarekin (hau da, oinarriko bektore
isotropoen kopuruarekin). Beraz, oinarri ortogonaletako bektore ez isotropoen
kopurua rg f balioarekin bat dator eta bektore isotropoen kopurua n − rg f
balioarekin.
(2) Horrez gain, K = R bada, orduan aurreko ataleko β = {v1 , . . . , vn }
oinarri ortogonala berrordena daiteke honako hau lortzeko: f (vi , vi ) > 0 da
1 ≤ i ≤ p guztietarako eta f (vi , vi ) < 0 da p + 1 ≤ i ≤ rg f .
Teorema 5.30. (Sylvesterren inertzi legea) Izan bitez V , R-espazio bekto-
riala eta f : V × V −→ R forma bilineal simetrikoa. Orduan, f (vi , vi ) > 0 bal-
dintza betetzen duten oinarriko bektoreen p kopurua (eta ondorioz, f (vi , vi ) < 0
baldintza betetzen dutenen kopurua ere) ez dago aukeratutako V -ren oinarri or-
togonalaren menpe, hau da, V -ren oinarri ortogonal guztietan p kopuru hori
berdina da.
Definizioa 5.31. Izan bedi f : V × V −→ R forma bilineal simetriko erreala.
Definizioz, f -ren signatura, sig (f ) idatziko duguna, (p, rg f −p) bikoteari esaten
zaio, non p balioa f (vi , vi ) > 0 baldintza betetzen duten oinarriko bektoreen
kopurua den V -ren edozein oinarri ortogonal hartuz.
Oharra 5.32. Aurretik ikusitako guztia kontuan izanik, f forma bilineal si-
metriko baten signatura (p, rg f − p) bikotea izango da, non p balioa f -rekin
elkartutako edozein matrize diagonalek diagonalean dituen elementu positiboen
kopurua den.
Teorema 5.33. Izan bitez f : V × V −→ R forma bilineal simetriko erreala, V
n dimentsiokoa izanik, eta A, B ∈ Mn (R) matrize simetrikoak. Orduan:
(1) A eta B matrizeak kongruenteak dira ⇐⇒ sig (gA ) = sig (hB ),
gA , hB : Rn × Rn −→ R aplikazioak A eta B matrizeek definitutako forma
bilineal simetrikoak izanik, hurrenez hurren.
(2) A matrizea f -ri elkartuta dago ⇐⇒ sig (gA ) = sig (f )
Definizioa 5.34. Izan bedi f : V × V −→ R forma bilineal simetrikoa. Defini-
zioz, f positiboki definitua dela esaten da f (v, v) ≥ 0 denean v ∈ V guztietarako,
eta f negatiboki definitua dela esaten da f (v, v) ≤ 0 denean v ∈ V guztietarako.
Era berean, f hertsiki positiboki definitua dela esaten da f (v, v) > 0 denean
v ∈ V − {0} guztietarako, eta f hertsiki negatiboki definitua dela esaten da
f (v, v) < 0 denean v ∈ V − {0} guztietarako.
Teorema 5.35. (Sylvesterren irizpidea) Izan bedi A matrize erreala. Ordu-
an, A matrizea hertsiki positiboki definitua dagoen f forma bilineal simetriko
erreal bati elkartutako matrizea da baldin eta soilik baldin A matrizea simetrikoa
bada eta bere minore printzipalak positiboak badira.

L. Legarreta, I. Mardones 4 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 5. Forma bilineal eta koadratikoak

Korolarioa 5.36. Izan bedi A matrize erreala. Orduan, A matrizea hertsiki ne-
gatiboki definitua dagoen f forma bilineal simetriko bati elkartutako matrizea da
baldin eta soilik baldin A matrizea simetrikoa bada eta bere minore printzipalak
ez nuluak badira, aldizkako zeinukoak eta lehen minorea negatiboa izanik.

5.4 Forma koadratikoak


Definizioa 5.37. Izan bedi f : V × V −→ K forma bilineal simetrikoa. De-
finizioz, f -ri elkartutako forma koadratikoa Q : V −→ K aplikazioari deritzo,
Q(v) = f (v, v) izanik v ∈ V guztietarako.
Oharra 5.38. Forma koadratikoak ez dira linealak, Q(λv) = f (λv, λv) =
λ2 f (v, v) = λ2 Q(v) delako. Horrez gain, ez da existitzen inolako erlazio be-
rezirik Q(v + w), Q(v) eta Q(w)-ren artean.
Teorema 5.39. Izan bedi Q : V −→ K, f forma bilineal simetriko batetik
datorren forma koadratikoa. Har ditzagun β, V -ren oinarria eta A = Mβ (f ).
Orduan,
X
Q(v) = a11 x1 2 + · · · + ann xn 2 + 2aij xi xj (∗)
1≤i<j≤n

non X, v-ren koordenatuak diren β oinarrian.


Oharra 5.40. Beraz, koordenatuak erabiliz idazten dugunean, forma koa-
dratiko bat 2. mailako polinomio homogeneo bat baino ez da (Polinomio homo-
geneo=Batukari guztiak maila berdinekoak). Hortik dator, beraz, “koadratiko”
izena. Gainera, (*) formulatik, Q forma koadratiko bat emanda, posible da zein
forma bilineal simetrikotik datorren kalkulatzea.
Teorema 5.41. Izan bedi Q : V −→ K forma koadratikoa. Orduan, existitzen
da V -ren β oinarri bat non Q-ren adierazpena koordenatuetan karratuen batura
bat den, hau da, non

Q(v) = a11 x1 2 + · · · + ann xn 2


 
x1
erakoa den, X =  ...  v bektorearen β oinarriarekiko koordenatuak izanik.
 

xn
Definizioa 5.42. Izan bedi Q : V −→ K, f forma bilineal simetriko batetik
datorren forma koadratikoa. Definizioz, Q forma koadratikoaren heina f -ren
heinari deritzo.
Era berean, Q forma koadratikoaren signatura f -ren signaturari deritzo.
Oharra 5.43. Q forma koadratikoaren adierazpena karratuen batura soilaren
bidez emanda dagoenean, Q-ren heina batura horretako koefiziente ez nuluen
kopuruarekin bat dator; Q-ren signatura, berriz, (p, rg f −p) izango da, p batura
horretako koefiziente positiboen kopurua izanik.

L. Legarreta, I. Mardones 5 2022-23 ikasturtea

You might also like