3 Gaia

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 10

Aljebra Lineala eta Geometria I 3.

Sistemak eta determinanteak

3 Gaia: Ekuazio Linealetako Sistemak eta Determi-


nanteak

3.1 Matrize baten heina

Izan bedi A ∈ Mn,m (K). Adieraz ditzagun A matrizearen errenkadak E1 , E2 , . . . , En bi-


dez. Ohartu errenkada horietako bakoitza M1,m (K) edo K m bektore-espazioko elementu
gisa har daitekeela. Bestalde, adieraz ditzagun A matrizearen zutabeak Z1 , Z2 , . . . , Zm
bidez. Zutabe horietako bakoitza Mn,1 (K) edo K n bektore-espazioko elementu gisa har
daiteke. Laburbilduz, i ∈ { 1, . . . , n } eta j ∈ { 1, . . . , m } guztietarako,

E1

 
a1j   E2
Zj =  ... 
 
Ei = (ai1 . . . aim ), eta A= Z1 Z2 · · · Zm =
   
.. 
 . 
anj
En

Definizioa 3.1. Izan bedi A ∈ Mn,m (K).

(i) A matrizearen errenkaden heina, K m bektore-espazioan A matrizearen n errenka-


dek sortutako azpiespazioaren dimentsioa da, hau da,

rge (A) = dim hE1 , . . . , En i.

(ii) A matrizearen zutabeen heina, K n bektore-espazioan A matrizearen m zutabeek


sortutako azpiespazioaren dimentsioa da, hau da,

rgz (A) = dim hZ1 , . . . , Zm i.

Teorema 3.2. Izan bedi A ∈ Mn,m (K). Orduan, rge (A) = rgz (A).

Definizioa 3.3. A ∈ Mn,m (K) matrizearen heina rg(A) = rge (A) = rgz (A) balioa da.

Proposizioa 3.4. Izan bitez V n dimentsioko bektore-espazioa, β = {v1 , . . . , vn } V -ren


oinarria eta {u1 , u2 , . . . , ur } V -ren r bektoreetako sistema. Izan bedi A matrizea bere i.
zutabean ui ∈ V bektorearen β oinarriarekiko koordenatuak dituen matrizea. Orduan,

rg(A) = dim hu1 , u2 , . . . , ur i.

Definizioa 3.5. Izan bedi f ∈ L(V, V 0 ). f aplikazioaren heina Im f azpiespazioaren


dimentsioari deritzo eta rg f bidez adieraziko dugu, hau da, rg f = dim (Im f ) dugu.

Teorema 3.6. Izan bitez V eta V 0 n eta m dimentsioko bi bektore-espazio eta β, β 0


hauen oinarriak, hurrenez hurren. Izan bitez f ∈ L(V, V 0 ) eta A = Mβ,β 0 (f ). Orduan,
rg f = rgA da.

Oharra 3.7. Honako ondorio garrantzitsu hau dugu, beraz: aplikazio lineal bati elkar-
tutako matrize guztien heina berdina da.

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garaialde 1 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 3. Sistemak eta determinanteak

Adibidea 3.8. Izan bitez β = {(1, 0, 1), (1, 0, 0), (1, 1, 1)} eta βk R3 -ren oinarriak eta
f ∈ End R3 non
 
1 1 2
A = Mβ,βk (f ) = 1 0 1
2 1 3
den. Nabaria denez, rg A = 2 da eta beraz, rg f = 2. Bestalde
 
1 1 1
B= 0 0 0
−1 −1 −1

matrizearen heina rg (B) = 1 6= rg f denez, esan dezakegu B matrizea ez dela f -ri


elkartutako matrize bat izango, hau da, ez direla existitzen β 0 eta β 00 R3 -ren oinarriak
zeinetarako Mβ 0 ,β 00 (f ) = B den.

Proposizioa 3.9. Izan bitez V eta V 0 bi bektore-espazio n eta m dimentsiokoak, hurrenez


hurren. Izan bedi f ∈ L(V, V 0 ). Orduan existitzen dira β eta β 0 , V eta V 0 -ren oinarriak,
hurrenez hurren, non  
I 0
Mβ,β 0 (f ) = r ∈ Mm,n (K)
0 0
motakoa den, r = rg f izanik.

Definizioa 3.10. Izan bitez A, B ∈ Mm,n (K). A eta B matrizeak baliokideak direla
esaten da, eta A ∼ B idatzi, existitzen badira P ∈ GLn (K) eta R ∈ GLm (K) non
B = RAP den, edo baliokidea dena, existitzen badira P ∈ GLn (K) eta Q ∈ GLm (K)
non B = Q−1 AP den.

Oharra 3.11. (i) Aurreko definizioa kontuan izanik, ondokoa ondoriozta diteke: aplika-
zio lineal bati elkartutako matrize guztiak elkarrekin baliokideak dira.
(ii) Ohartu A ∼ B bada B ∼ A ere dela, eta A ∼ B eta B ∼ C badira, orduan A ∼ C
ere dela.

Propietateak 3.12. Ondoko propietateak betetzen dira:


 
Ir 0
(i) Izan bedi A ∈ Mm,n (K), rg A = r izanik. Orduan, A ∼ ∈ Mm,n (K).
0 0

(ii) Izan bitez A, B ∈ Mm,n (K). Orduan, A ∼ B ⇐⇒ rg A = rg B.

(iii) Izan bedi A ∈ Mn (K). Orduan, A ∈ GLn (K) ⇐⇒ rg (A) = n.

(iv) Izan bitez f ∈ L(V, V 0 ), dim V = n, dim V 0 = m izanik, eta A, B ∈ Mm,n (K),
non A f -ri elkartutako matrize bat den. Orduan,

B matrizea f -ri elkartuta ⇐⇒ rg B = rg f ⇐⇒ A ∼ B

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garaialde 2 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 3. Sistemak eta determinanteak

3.2 Oinarrizko aldaketak


Propietateak 3.13. Izan bedi {v1 , v2 , . . . , vn } V espazio bektorial baten sistema sor-
tzailea. Orduan ondoko propietateak betetzen dira:
(i) {v1 , v2 , . . . , vn } bektore sisteman vi eta vj bektoreak elkarrekin trukatzen badira lor-
tutato bektore sistema ere V -ren sistema sortzailea da.

(ii) {v1 , v2 , . . . , vn } bektore sisteman vi bektorearen ordez honen multiplo ez nulu bat
jartzen badugu, λvi , λ 6= 0 izanik, lortutako bektore sistema ere V -ren sistema
sortzailea da.

(iii) {v1 , v2 , . . . , vn } bektore sisteman vi bektorearen ordez bektore hori gehi beste ezber-
din baten multiploa jartzen badugu, vi + λvj , lortutako bektore sistema ere V -ren
sistema sortzailea da.
Aurreko hiru propietateak ondoko egoeran aplikatuko ditugu. Izan bedi A ∈
Mn,m (K) matrizea eta E1 , E2 , . . . , En , A matrizearen errenkadak eta Z1 , Z2 , . . . , Zm ,
A matrizearen zutabeak. Bereziki, E1 , E2 , . . . , En errenkaden sistema

hE1 , E2 , . . . , En i ≤ K m

azpiespazio bektorialaren sistema sortzaile gisa har daiteke, eta era berean Z1 , Z2 , . . . , Zm
zutabeen sistema hZ1 , Z2 , . . . , Zm i ≤ K n azpiespazio bektorialaren sistema sortzaile gisa
har daiteke. A matrizearen heina

rg A = dim hE1 , . . . , En i = dim hZ1 , . . . , Zm i

denez, aurreko hiru propietateen arabera hau dugu:


Propietateak 3.14. Aurreko baldintzetan,
(i) A matrizean bi errenkada (edo zutabe) elkarrekin trukatzen badira matrizearen heina
ez da aldatzen.

(ii) A matrizean errenkada (edo zutabe) baten ordez honen multiplo ez nulu bat jartzen
badugu matrizearen heina ez da aldatzen.

(iii) A matrizean errenkada (edo zutabe) baten ordez errenkada (edo zutabe) hori gehi
beste ezberdin baten multiploa jartzen badugu matrizearen heina ez da aldatzen.
Oinarrizko aldaketek matrize baten heinaren kalkulua errazten dute ondoko adibidean
ikusten den bezala.
 
0 0 2
Adibidea 3.15. Izan bedi A = 2 1 −5. Kalkulatu rg A.
7 8 3

0 0 E2 → E2 + 5E1 1
         
0 0 2 2 0 0 1 0 0 1 0 0
Z1 ↔Z3 E1 → 12 E1 E3 → E3 − 3E1 E3 →E3 −8E2
2 1 −5  ∼ −5 1 2 ∼ −5 1 2 ∼ 0 1 2  ∼  0 1 2 .
7 8 3 3 8 7 3 8 7 0 8 7 0 0 −9
Argi dago azken matrizearen heina 3 dela, heinaren definizioa erabilita. Hortaz, rg, A = 3

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garaialde 3 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 3. Sistemak eta determinanteak

3.3 Determinanteak
3.3.1 Talde simetrikoa
Definizioa 3.16. Adieraz dezagun Sn bidez { 1, 2, . . . , n } multzoaren permutazioen mul-
tzoa* . Hau da,
Sn = { (a1 . . . an ) | { a1 , . . . , an } = { 1, . . . , n } }
Adibideak 3.17. S2 = { (12), (21) } eta S3 = { (123), (132), (213), (231), (312), (321) }
Sn multzoko permutazio baten elementuak bikoteka trukatuz, beti lor daiteke
(12 . . . n) permutazioa (identitate-permutazioa deituko diogu horri). Adibidez,
3↔2
(132) −→ (123)
3↔1 2↔3
(312) −→ (132) −→ (123)
3↔1 2↔3 4↔3
(3142) −→ (1342) −→ (1243) −→ (1234)

Permutazio bat identitatea bihurtzeko behar diren trukaketa kopurua bakoitia denean,
esango dugu permutazio hori bakoitia dela, eta bestela, bikoitia. Froga daiteke permutazio
bat ezin dela bakoitia eta bikoitia izan, aldi berean. Hortaz, hurrengoa defini dezakegu:
Definizioa 3.18. Izan bedi σ ∈ Sn . Orduan, σ permutazioaren signatura horrela defi-
nitzen da: (
1 σ bikoitia bada
ε(σ) =
−1 beste kasuan

3.3.2 Matrize karratu baten determinantea


Definizioa 3.19. Izan bedi A ∈ Mn (K). A-ren determinantea, |A| edo det A edo det(A)
bidez adieraziko duguna honela definitzen da,
X
det A = ε(σ)a1,σ(1) a2,σ(2) · · · an,σ(n) ,
σ∈Sn

non σ(i) permutazioaren i-garren posizioko elementua den.


Ohartu |A| ∈ K dela. Gainera a1,σ(1) a2,σ(2) · · · an,σ(n) batugai bakoitzean A matrize-
ko errenkada zein zutabe bakoitzeko elementu bat eta bakar bat agertzen da.
 
a11 a12
Adibideak 3.20. (i) n = 2 eta A = badira, orduan
a21 a22

det A = a11 a22 − a12 a21 .


 
a11 a12 a13
(ii) n = 3 eta A = a21 a22 a23  badira, orduan
a31 a32 a33

det A = a11 a22 a33 + a12 a23 a31 + a13 a21 a32 − a13 a22 a31 − a11 a23 a32 − a12 a21 a33 .
* Formalki,{ 1, . . . , n } multzotik multzo berdinerako bijekzioen multzotzat definitzen da Sn , eta talde
egitura du funtzioren konposizioa barne-eragiketa izanik, baina ez dugu hemen erabiliko

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garaialde 4 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 3. Sistemak eta determinanteak

(iii) det In = 1 da.

d11 0 ... 0
.. ..
0 d22 . .
(iv) .. = d11 d22 · · · dnn
.. ..
. . . 0
0 ... 0 dnn

u11 u12 ... ... u1n


0 u22 ... ... u2n
(v) 0 0 u33 ... u3n = u11 u22 · · · unn .
.. .. .. ..
. . . .
0 0 ... 0 unn

l11 0 ... ... 0


..
l21 l22 . 0
(vi) l31 .. .. = l11 l22 · · · lnn .
l32 l33 . .
.. .. .. ..
. . . . 0
ln1 ln2 ... ... lnn

Determinantearen oinarrizko propietateak ondoko teoreman biltzen dira:

Teorema 3.21. A matrize karratu baten determinanteak ondoko propietateak betetzen


ditu:

(i) Matrize batean bi errenkada (edo bi zutabe) elkarrekin trukatuz gero, determinan-
tearen zeinua aldatu egiten da.

(ii) Baldin eta A matrizeak bi errenkada edo bi zutabe berdinak baditu, orduan |A| = 0
da.

(iii) A matrizearen errenkada (edo zutabe) bat eskalar batengatik biderkatuz gero, deter-
minante berriaren balioa aurreko determinantearena bider eskalar hori da.

(iv) E1 , . . . , En eta Ei0 n elementuzko errenkadak badira, honako hau betetzen da:
     
E1 E1 E1
 ..   ..   .. 

 . 


 . 


 . 

det  Ei + Ei0  = det  Ei  + det  Ei0
     


 .. 


 .. 


 .. 

 .   .   . 
En En En

(v) Errenkada (edo zutabe) bati gainontzeko errenkadeen (edo zutabeen) konbinazio li-
neal bat gehituz gero, determinantearen balioa ez da aldatzen.

(vi) |A| = |At |.

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garaialde 5 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 3. Sistemak eta determinanteak

(vii) |AB| = |A||B|.

Determinanteen garapena errenkada edo zutabe baten elementuen bidez

Definizioa 3.22. (i) A matrizearen azpimatrizea A-tik ateratako matrize bat da, A-
ren errenkada eta /edo zutabe batzuk ezabatuz lortzen dena. Hau da, baldin eta A ∈
Mm,n (K) bada, eta i1 , . . . , ir ∈ {1, . . . , m} eta j1 , . . . , js ∈ {1, . . . , n} badira, orduan
ondoko matrizea A-ren azpimatrize bat da:
 
ai1 j1 ... ai1 js
 .. .. ..  .
 . . . 
air j1 ... air js

(ii) A matrizearen azpimatrize karratu baten determinanteari minore deritzogu eta mi-
norearen ordena azpimatrizearen ordena da.
(iii) Baldin eta A ∈ Mn (K) bada, Mij minore osagarria A ∈ Mn (K) matrizetik i.
errenkada eta j. zutabea kenduz lortzen den (n − 1) × (n − 1) ordenako azpimatrizearen
determinantea da.
i+j
(iv) aij elementuaren adjuntua edo kofaktorea Aij = (−1) Mij eskalareari deritzo.
(v) A ∈ Mn (K) matrize baten adjuntua honela definitzen da,

A11 A12 ... A1n

 A21 A22 ... A2n 
adj(A) =  . ..  .
 
..
 .. . . 
An1 An2 Ann

Aurreko matrizean Aij , aij elementuen adjuntuak edo kofaktoreak dira (hau da, zeinudun
minore osagarriak).

Proposizioa 3.23 (Laplaceren erregela). Baldin eta n > 1 eta A ∈ Mn (K) badira,
honela kalkula daiteke A matrizearen determinantea:
n
X
det A = aij Aij , i ∈ {1, 2, . . . , n} edozein izanik (i-garren errenkadatik garatuz)
j=1

edo
n
X
det A = aij Aij , j ∈ {1, 2, . . . , n} edozein izanik (j-garren zutabetik garatuz).
i=1

Teorema 3.24. A ∈ Mn (K) matrizea alderanzgarria da, hau da, A ∈ GLn (K) baldin
eta soilik baldin det A 6= 0 bada.

Matrize karratu baten alderantzizko matrizea aurkitzeko formula hau dugu:

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garaialde 6 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 3. Sistemak eta determinanteak

Proposizioa 3.25. A ∈ GLn (K) bada,


1 t
A−1 = (adj(A)) .
det A
Propietateak 3.26. Ondoko propietateak betetzen dira A, B ∈ GLn (K) guztietarako:
−1
(i) (A−1 ) =A
−1
(ii) (AB) = B −1 A−1
−1 t
(iii) (At ) = (A−1 )

(iv) det(A−1 ) = 1/ det A

3.3.3 Matrize baten heinaren kalkulua determinanteen bidez


Teorema 3.27. Matrize baten heina bere minore ez nuluen ordenen maximoa da. Hau
da, rg(A) = r da baldin eta soilik baldin existitzen bada r ordenako minore ez-nulu bat
eta r + 1 ordenako minore guztiak nuluak badira.

1 1 1 1
 
−1 −2 1 1
Adibidea 3.28. Izan bedi A =  . Kalkula dezagun matrize honen
 4 3 6 −1
0 0 0 2
heina. 4 ordenako minore bakarra dago, hain zuzen ere

1 1 1 1
−1 −2 1 1
4 3 6 −1
0 0 0 2

eta honen balioa 0 da, 4. errenkadako elementuen bidez garatuz, adibidez. Bestalde, 3
ordenako minoreen artean badago bat nulua ez dena, adibidez, 3. errenkada eta zutabea
ezabatzean lortzen dena:
1 1 1
−1 −2 1 .
0 0 2
Minore horren balioa −2 da. Beraz, A matrizearen heina 3 da.

3.4 Ekuazio linealetako sistemak


Definizioa 3.29. Izan bedi K gorputza. K gorputzaren gaineko m ekuazio eta n eze-
zagunetako ekuazio linealetako sistema ondoko sistemari deritzo:

a11 x1 + a12 x2 + · · · + a1n xn



 = b1

 a21 x1 + a22 x2 + · · · + a2n xn

= b2
.. ..


 . .

am1 x1 + am2 x2 + · · · + amn xn = bm

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garaialde 7 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 3. Sistemak eta determinanteak

non aij , bi ∈ K, 1 ≤ i ≤ m, 1 ≤ j ≤ n diren. Matrizialki adierazita AX = B dugu non

A = (aij ) matrizeari sistemaren koefiziente matrize deritzo.


B = (bi ) matrizeari gai askeen matrize deritzo.
X = (xj ) matrizeari ezezagunen matrize deritzo.
(A|B) matrizeari sistemaren matrize hedatua/zabaldua deritzo.

Definizioa 3.30. Izan bedi AX = B m ekuazio eta n ezezagunetako ekuazio linealetako


 
α1
 α2 
sistema. α = (αi ) =  .  ekuazio linealetako sistemaren soluzioa dela esaten da
 
 .. 
αn
Aα = B betetzen bada.

Definizioa 3.31. AX = B ekuazio linealetako sistemak soluziorik ez badu sistema


bateraezina dela esaten da eta kontrako kasuan, bateragarria dela. Bigarren kasuan,
sistemak soluzio bakarra badu sistema bateragarri determinatua deitzen da eta beste
kasuan sistema bateragarri indeterminatua dela esaten da.

Oharra 3.32. AX = 0 motatako sistemak homogeneoak deitzen dira eta beti dira ba-
teragarriak 0 soluzioa behintzat badutelako.

Teorema 3.33. (Rouché-Frobenius). Izan bedi AX = B m ekuazio eta n ezezaguneta-


ko ekuazio linealetako sistema. Orduan sistema bateragarria da baldin eta soilik baldin
rg(A) = rg(A|B) betetzen bada.

Teorema 3.34. Izan bedi AX = B m ekuazio eta n ezezagunetako ekuazio linealetako


sistema bateragarria. Defini bedi ondoko aplikazio lineala:

ρ : Mn,1 (K) (edo K n ) −→ Mm,1 (K)


X −→ AX

Orduan,

(i) AX = 0 sistema homogeneoren soluzioen multzoa Ker ρ da. Beraz, sistema homo-
geneoren soluzioen multzoak, S idatziko duguna, azpiespazio bektorialaren egitura
du ere.

(ii) Baldin eta v0 , AX = B sistemaren soluzio partikularra bada, orduan AX = B


sistemaren soluzioen multzoa v0 + Ker ρ da.

Korolarioa 3.35. Izan bedi A ∈ Mn (K) eta B ∈ Mn,1 (K). Baliokideak dira ondoko
hiru baieztapenak:

(i) AX = B ekuazio linealetako sistema bateragarri determinatua da

(ii) AX = 0 sistema homogeneoak emaitza bakarra du

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garaialde 8 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 3. Sistemak eta determinanteak

(iii) rg A = n (edo baliokidea dena, A ∈ GLn (K))


Oharra 3.36. Izan bedi ondoko ekuazio linealetako sistema:
a11 x1 + a12 x2 + · · · + a1n xn

 = b1

 a21 x1 + a22 x2 + · · · + a2n xn

= b2
.
.. ..


 .

am1 x1 + am2 x2 + · · · + amn xn = bm
Sistema honetan ondoko aldaketak eginez gero, sistemaren soluzioak ez dira aldatuko:
(i) Bi ekuazio elkarrekin trukatzea
(ii) Ekuazio baten ordez bere multiplo ez nulua jartzea
(iii) Ekuazio baten ordez ekuazio hori gehi beste ezberdin baten multiploa jartzea.
Hortaz, (A|B) matrize hedatuan oinarrizko aldaketak errenkadetan bakarrik eginez gero,
matrize hedatu berriari lotutako sistemak eta hasierako sistemak soluzio berdinak dituzte.
Adibidea 3.37. Izan bedi ondorengo ekuazio linealetako sistema:

 x1 − x2 + x3 = 0
x + x3 = 1
 2
x1 + x2 = 0

1 −1 1 0
 

Sistemaren matrize hedatua 0 1 1 1 da. Aldaketak errenkadetan bakarrik


1 1 0 0
1 −1
 
1 0
eginda ondoko matrizera iristen gara: 0 1 1 1. Argi ikusten da rg(A) =
0 0 −3 −2
rg(A|B) = 3 dela. Beraz, sistema bateragarria determinatua da eta matrize hedatu honi
lotutako sistema ondokoa da:

 x1 − x2 + x3 = 0
x + x3 = 1
 2
−3x3 = −2.
Orduan, soluzioa x3 = 2/3, x2 = 1/3 eta x1 = −1/3 da.

Cramerren sistemak

Definizioa 3.38. Izan bedi n ekuazio linealetako eta n ezezagunetako sistema. Sistema
hori Cramerren sistema dela esaten da koefizienteen matrizearen determinantea ez nulua
denean. Hau da, ondoko n ekuazio linealetako eta n ezezaguneko sistema,
a11 x1 + a12 x2 + · · · + a1n xn = b1



 a21 x1 + a22 x2 + · · · + a2n xn = b2

.. ..


 . .

an1 x1 + an2 x2 + · · · + ann xn = bn

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garaialde 9 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 3. Sistemak eta determinanteak

non 
a11 a12 ... a1n
  
b1
 a21 a22 ... a2n   b2 
A= . eta B=.
   
.. .. 
 .. . .   .. 
an1 an2 ann bn
diren eta det A 6= 0, Cramerren sistema da.

Teorema 3.39. (Cramerren erregela) Izan bedi AX = B Cramerren sistema. Orduan,


sistema bateragarri determinatua da eta soluzioa ondoko eran kalkulatzen da:

b1 a12 ... a1n a11 b1 ... a1n


b2 a22 ... a2n a21 b2 ... a2n
1 1
x1 = . .. .. .. , x2 = . .. .. .. ,
det A .. . . . det A .. . . .
.. ..
bn an2 . ann an1 bn . ann

a11 a12 ... b1


a21 a22 ... b2
1
. . . , xn = . .. .. .. .
det A .. . . .
..
an1 an2 . bn
Adibidea 3.40. Ebatz dezagun ondoko ekuazio linealetako sistema Cramerren erregelaz:

 x − 3y + 2z = 9
−2x − 3z = −6
4x − 10y + 9z = 12

Aurreko sistema era matrizialean idatzita ondokoa da,

−3
    
1 2 x 9
−2 0 −3 y  =  −6  .
4 −10 9 z 12

Kasu honetan sistema Cramerren motakoa da; izan ere, ezezagunen eta ekuazioen kopu-
rua berdina da eta det A = −8 6= 0. Beraz, sistemaren soluzioa honako hau da,

9 −3 2 1 9 2
1 51 1 9
x= −6 0 −3 = , y= −2 −6 −3 = − ,
−8 2 −8 2
12 −10 9 4 12 9

1 −3 9
1
z= −2 0 −6 = −15.
−8
4 −10 12

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garaialde 10 2022-23 ikasturtea

You might also like