Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 22

Aljebra Lineala eta Geometria I 1.

Espazio Bektorialak

1 GAIA: ESPAZIO BEKTORIALAK.

1 Espazio bektorialak eta azpiespazio bektorialak

Ziur ohituta zaudetela bektoreak erabiltzen, planoan edo espazioan. Bektoreen ezaugarri
nagusietako bat da batu daitezkeela eta eskalarrez biderka daitezkeela. Oinarrizko pro-
pietate hauetan zentratzen bagara, beste egitura aljebraiko bat definituko dugu, espazio
bektorialarena.

Definizioa 1.1. Izan bedi K gorputza. Orduan, V multzo bat K-ren gainean espazio
bektoriala dela (edo laburkiago K-espazio bektoriala dela) esaten dugu honako baldintza
hauek betetzen badira:

(i) V -ren gainean badago eragiketa bat definiturik, + ikurraz adierazten duguna, eta
(V, +) talde abeldarra da.

(ii) Badago biderketa bat definiturik λ ∈ K eta v ∈ V elementu guztien artean, pro-
pietate hauek betetzen dituena:

λ.(v1 + v2 ) = λ.v1 + λ.v2 , ∀λ ∈ K, ∀v1 , v2 ∈ V

(λ1 + λ2 ).v = λ1 .v + λ2 .v, ∀λ1 , λ2 ∈ K, ∀v ∈ V


λ1 .(λ2 .v) = (λ1 .λ2 ).v, ∀λ1 , λ2 ∈ K, ∀v ∈ V
1.v = v, ∀v ∈ V.

Orduan, V -ko elementuei bektoreak deitzen zaie eta K gorputzekoei, berriz, eskalarrak.
Eskalarren eta bektoreen arteko biderketari eskalarrezko biderketa deitzen zaio.

Notazioa 1.2. Izan bedi V espazio bektoriala K-ren gainean. Orduan,

(i) K gorputza izateagatik:

(a) K-ren batuketak eta biderketak elkartze propietatea eta trukatze propietatea
betetzen dituzte.
(b) K-n elementu neutroa dugu batuketarekiko, 0 ikurraz adierazten duguna (tes-
tuinguru honetan 0-k ez du zero zenbaki osoa adierazten)
(c) λ ∈ K elementu bakoitzak alderantzizkoa du batuketarekiko, −λ ikurraz adie-
razten duguna.
(d) K-n elementu neutroa dugu biderketarekiko, 1 ikurraz adierazten duguna.
(e) λ ∈ K, λ 6= 0 elementu bakoitzak alderantzizkoa du biderketarekiko, λ−1
ikurraz adierazten duguna (edo, beste batzuetan, 1/λ).

(ii) (V, +) talde abeldarra izateagatik:

(a) V -ren batuketak elkartze propietatea eta trukatze propietatea betetzen ditu.

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garayalde 1 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 1. Espazio Bektorialak

(b) V -n elementu neutroa dugu batuketarekiko, 0 ikurraz ere adierazten duguna.


(c) v ∈ V elementu bakoitzak alderantzizkoa du batuketarekiko, −v ikurraz adie-
razten duguna.
Ohartu ikur batzuek esanahi bikoitza dutela: adibidez, + ikurra K-ren batuketa
zein V -ren batuketa adierazteko erabiltzen dugu. Era berean, . ikurrak bai K-ren
biderketa bai eskalarrezko biderketa adierazten ditu. Beste adibide bat 0 ikurrarena
da: eskalarra bada K gorputzaren batuketarekiko neutroa da eta bektorea bada,
berriz, V -ren batuketarekikoa. Printzipioz, honek guztiak anbiguotasun handia
ekarriko duela pentsa genezake, baina ez da horrela, testuinguruak garbi utziko
baitu zein den esanahia kasu bakoitzean.
Adibidez, ondorengo teorema batetan frogatuko dugun 0.v = 0 berdintzan:
(i) Eskerraldeko 0a K-ren neutroa da, eskalarra izan behar duelako, v bektorea bider-
katzen agertzen da eta.
(ii) Eskuinaldeko 0a V -ren neutroa da, eskalarrezko biderketaren emaitza bektore bat
delako beti.
Azken ohar bat notazioaren aldetik: hemendik aurrera, adierazpenen idazkera arintze-
ko asmoz, espazio bektorialetan lan egiterakoan ez dugu inoiz idatziko . ikurra (berdin
gorputzeko biderketa zein eskalarrezko biderketa adierazteko.)
Adibideak 1.3. (i) Rn espazio bektoriala da R gainean, batuketa eta eskalarrezko
biderketa “osagaiz osagai”definitzen badira:
(x1 , . . . , xn ) + (y1 , . . . , yn ) = (x1 + y1 , . . . , xn + yn )
eta
λ(x1 , . . . , xn ) = (λx1 , . . . , λxn ).
Espazio bektorial honen inguruan antolatzen da geometria afina, baina hurrengo
adibideetan ikusten dugunez, badaude beste espazio bektorial asko Rn -z gain.
(ii) Izan bedi orain K edozein gorputz, ez derrigorrean R. Orduan, K n espazio bek-
toriala da K-ren gainean. Horretarako, eragiketak aurreko bi formuletan bezala
definitu.
(iii) Izan bedi K gorputza eta jarri
 
a b
M2 (K) = { | a, b, c, d ∈ K},
c d
2 × 2 tamainuko matrizeen multzoa, matrizeen sarrerak K-ren gainean izanik. Or-
duan, M2 (K) espazio bektorial da honako eragiketa hauekiko:
     
a1 b1 a2 b2 a1 + a2 b1 + b2
+ =
c1 d1 c2 d2 c1 + c2 d1 + d2
eta    
a b λa λb
λ = .
c d λc λd

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garayalde 2 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 1. Espazio Bektorialak

Oro har, n, m ∈ N edozein izanik, n × m tamainako (hau da, n errenkada eta m zuta-
berekin) K-ren gaineko matrizeen multzoa K-espazio bektoriala da, eragiketak aurreko
bi formuletan bezala definitzen badira. (Askotan, A matrize bat laburki adierazteko
A = (aij ) idazten dugu, A-ren tamaina ezaguna bada. Orduan, Mn,m (K) espazio bek-
torialaren eragiketak hauek dira: (aij ) + (bij ) = (aij + bij ) eta λ(aij ) = (λaij ). Espazio
bektorial hau Mn,m (K) ikurraren bidez adierazten dugu. Matrizeak karratuak badira,
hau da, n = m denean, Mn (K) idazten dugu sinpleago Mn,n (K)-ren ordez.
Izan bedi K[x] polinomio guztien multzoa K gorputzaren gainean. Hau da,

K[x] = {a0 + a1 x + a2 x2 + · · · + an xn | ai ∈ K, n ∈ N ∪ {0}}.

Orduan, polinomioen ohiko batuketarekiko eta eskalarrezko biderketarekiko K[x] K-


espazio bektoriala da.
Izan bedi A edozein multzo eta definitu

V = {f : A −→ K | f aplikazioa}.

Orduan, V -n bi eragiketa hauek defini ditzakegu:

(i) f, g ∈ V izanik, f + g definitzen dugu A-tik K-ra, irudiak honela hartuta: (f +


g)(a) = f (a) + g(a), ∀a ∈ A. Kontuan izan f (a) eta g(a) batu daitezkeela, balio
hauek K-n daudelako eta K gorputza delako.

(ii) λ ∈ K eta f ∈ V izanik, λf definitzen dugu A-tik K-ra, irudiak honela hartuta:
(λf )(a) = λf (a), ∀a ∈ A. Kontutan izan λ eta f (a) biderka daitezkeela, biak K-n
daudelako eta K gorputza delako.

Proposizioa 1.4. Izan bedi V espazio bektoriala. Orduan honako propietate hauek
betetzen dira (ulertuta u, v eta w bektoreak eta λ, µ eskalarrak direla):

(i) u + w = v + w =⇒ u = v

(ii) 0v = 0, ∀v ∈ V

(iii) λ0 = 0, ∀λ ∈ K

(iv) (−λ)v = −λv, ∀λ ∈ K eta ∀v ∈ V

(v) λv = 0 ⇐⇒ λ = 0 edo v = 0

(vi) λv = µv eta v 6= 0 =⇒ λ = µ

(vii) λv = λw eta λ 6= 0 =⇒ v = w.

Definizioa 1.5. Izan bedi V espazio bektoriala eta W V -ren azpimultzoa. Orduan, W
V -ren azpiespazio (bektoriala) dela esaten dugu W espazio bektoriala bada V -k dituen
batuketarekiko eta eskalarrezko biderketarekiko. Orduan W ≤ V idazten dugu.

Praktikan oso erraza da azpimultzo bat azpiespazioa den edo ez erabakitzea, ondo-
rengo teoremari esker.

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garayalde 3 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 1. Espazio Bektorialak

Teorema 1.6. Izan bitez V K-espazio bektoriala eta W V -ren azpimultzo ez-hutsa.
Orduan, W V -ren azpiespazioa da baldin eta soilik baldin honako bi baldintza hauek
betetzen badira:

(i) ∀w1 , w2 ∈ W, w1 + w2 ∈ W

(ii) ∀λ ∈ K eta ∀w ∈ W, λw ∈ W.

Froga. Demagun lehenengo W V -ren azpiespazioa dela. Orduan, V -ren batuketa eragi-
keta bat da W -ren gainean eta, hori dela eta, W -ko bi elementuren baturak W -n egon
behar du. Era berean argudia dezakegu eskalarrezko biderketarekin eta, beraz, eskalar
baten eta W -ko bektore baten biderkadurak W -n egon behar du. Horrela, (i) eta (ii)
betetzen dira.
Ikus dezagun, alderantziz, (i) eta (ii) nahikoak direla W V -ren azpiespazioa izate-
ko. Alde batetik, garbi dago V -ren batuketa eta eskalarrezko biderketa W -n eragiketak
ematen dituztela, emaitzak W -n daudelako (i)-engandik eta (ii)-rengatik. Beraz, baka-
rrik ikusi behar dugu W -k espazio bektorialaren definizioko baldintzak betetzen dituela
eragiketa hauekiko.
Lehenengo eta behin (W, +) taldea dela ikusi behar dugu. Ohartu + elkarkorra
dela W -ren gainean, V -ren gainean badelako eta W ⊆ V delako. Izan bedi orain w ∈ W
edozein (gutxienez horrelako elementu bat dago, W ez baita hutsa hipotesiagatik.) Aplika
dezagun orain (ii) propietatea:

λ = 0 ∈ K, w ∈ W =⇒ 0w ∈ W =⇒ 0 ∈ W

λ = −1 ∈ K, w ∈ W =⇒ (−1)w ∈ W =⇒ −w ∈ W.
Beraz 0 elementu neutroa W -n dago eta w ∈ W guztien alderantzizkoa, −w, W -n dago.
Beraz, (W, +) taldea da. Ez dugu gehiagorik behar W espazio bektoriala dela ondorioz-
tatzeko: ohartu espazio bektorialaren definizioko gainontzeko baldintzak automatikoki
betetzen direla W -ren gainean, W ⊆ V izateagatik.

Aurreko teoremaren frogapenaren barruan, propietate interesgarri hau topatu dugu.

Proposizioa 1.7. Izan bedi W V -ren azpiespazioa. Orduan 0 ∈ W .

Adibideak 1.8. (i) Jakina, V espazio bektoriala bada, orduan V V -ren azpiespazioa
da.

(ii) Edozein espazio bektorialetan, {0} azpiespazioa da: nabaria da aurreko teoremako
bi baldintzak betetzen dituela.

(iii) Ikus dezagun W = {(x, y) ∈ R2 : x + y = 0} zuzena R2 -ren azpiespazioa dela,


aurreko teoremaren bi baldintzak egiaztatuz. Adibidez, marrazkiaren gainean erraz
ikus daiteke, baina benetako frogapenak aljebraikoa izan behar du.

(iv) Guztiz era berean ikus daiteke ax + by = 0 ekuazioaz emandako edozein zuzen, hau
da, jatorritik igarotzen den edozein zuzen, R2 -ren azpiespazioa dela.

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garayalde 4 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 1. Espazio Bektorialak

(v) Hala ere, R2 planoko zuzen guztiak ez dira azpiespazioak. Adibidez, x + y =


1 zuzena ez da azpiespazioa: (1, 0) eta (0, 1) zuzenaren gainean dauden arren,
(1, 0) + (0, 1) = (1, 1) ez dago. Bestalde ere argudia daiteke: suposatu absurdura
eramanez x + y = 1 zuzena azpiespazioa dela. Orduan, aurreko proposizioaren
arabera, R2 -ren 0 bektorea, hau da, (0, 0), zuzenaren gainean egongo litzateke.
Hau ez denez gertatzen, hasierako suposizioa gezurrezkoa da eta x + y = 1 zuzena
ez da azpiespazioa. Metodo hau orokorra da:

0∈
/ W bada ,W ez da azpiespazioa

Beraz, garbi dago noiz den zuzen bat R2 -ren azpiespazioa: baldin eta soilik baldin
jatorritik igarotzen bada. Zuzen hauei zuzen bektorialak deritze.

(vi) Hala ere, 0 ∈ W baldintza ez da nahikoa azpiespazioa izateko. Adibidez, (0, 0), R2 -
ren neutroa y = x2 parabolaren gainean dago, baina parabola hau ez da azpies-
pazioa: (1, 1) eta (−1, 1) parabolako puntuak dira, baina (1, 1) + (−1, 1) = (0, 2)
ez.

(vii) R2 -ren zuzenekin argudiatu dugun bezala, R3 espazioaren plano bat azpiespazioa
da zehatz-mehatz jatorritik igarotzen denean. Gogoratu R3 -ren plano orokor baten
ekuazioa ax + by + c = d dela, a, b, c, d ∈ R izanik. Orduan, plano bat azpiespazioa
da baldin eta soilik baldin d = 0 bada. Plano hauei plano bektorialak deritze.

Bestalde, nabaria da bi azpiespazioren diferentzia, U − W , ezin dela inola ere azpies-


pazio izan: 0 ∈ W denez, 0 ∈ / U − W . Hurrengo teoremak dionez, ebaketaren kasuan
baiezko erantzuna dugu.

Teorema 1.9. Izan bitez V espazio bektoriala eta U eta W V -ren bi azpiespazio. Orduan,
U ∩ W ere V -ren azpiespazioa da.

Froga. Erraz ikusten da.

Zer esan dezakegu bi azpiespazioren bildurari buruz? Zoritxarrez, kasu honetan


ezezko erantzuna dugu. Adibidez, izan bitez U = {(x, y) ∈ R2 : x + y = 0} eta
W = {(x, y) ∈ R2 : x−y = 0}, biak R2 -ren azpiespazioak. Orduan, (−1, 1), (1, 1) ∈ U ∪W
/ U ∪ W . Beraz, U ∪ W ez da R2 -ren azpiespazioa.
baina (−1, 1) + (1, 1) = (0, 2) ∈
Ikusten dugunez, U ∪ W -ko bi bektoreen baturak ez du zertan U ∪ W -n egon behar.
Zer gertatzen da eskalar batez biderkatzerakoan? Baldin eta λ ∈ K bada,

v ∈ U ∪ W =⇒ v ∈ U ∨ v ∈ W

=⇒ λv ∈ U ∨ λv ∈ W
=⇒ λv ∈ U ∪ W.
Beraz, U ∪ W -k azpiespazio izateko duen arazo bakarra baturekin aurkitzen dugu. Gai-
nera, v1 , v2 ∈ U ∪ W bi bektore hartuta, honako posibilitate hauek ditugu: a) biak U -n
egotea (eta ez dago problemarik batuketarentzat); b) biak W -n egotea (eta ezta ere ez
dago problemarik batuketarentzat); c) v1 eta v2 elementuetako bat U -n dago eta bestea

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garayalde 5 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 1. Espazio Bektorialak

W -n dago. Azken hau da kasu problematiko bakarra: aurreko adibidean ikusi bezala, ez
du zertan v1 + v2 ∈ U ∪ W izan behar.
Laburbilduz, U ∪ W -k azpiespazioa izateko duen arazo bakarra hau da: U -ko eta
W -ko bektoreen baturak ez daudela oro har U ∪ W -ren barruan. Arazo hau konpontzeko
asmoz, ondorengo definizioa ematen dugu.

Definizioa 1.10. Izan bitez U eta W V -ren azpiespazioak. Orduan, U -ren eta W -ren
batura, U + W ikurraren bidez adierazten duguna, U -ren eta W -ren bektoreen arteko
batura guztien multzoa da:

U + W = {u + w | u ∈ U, w ∈ W }.

Teorema 1.11. Izan bitez V espazio bektoriala eta U eta W V -ren bi azpiespazio. Or-
duan U + W ere V -ren azpiespazioa da.

Froga. Aurreko teorema bat erabiliko dugu. Lehenengo eta behin, U + W ez da hutsa,
U eta W ez hutsak direlako. Bestalde, U + W -ren definizioa kontuan hartuta,

v1 , v2 ∈ U + W =⇒ ∃u1 , u2 ∈ U, ∃w1 , w2 ∈ W non v1 = u1 + w1 eta v2 = u2 + w2

=⇒ ∃u1 , u2 ∈ U, ∃w1 , w2 ∈ W non v1 + v2 = u1 + u2 + w1 + w2


=⇒ v1 + v2 ∈ U + W.
(Azken inplikazioan U eta W azpiespazioak direla erabili dugu.) Gainera, λ ∈ K bada,

v ∈ U + W =⇒ ∃u ∈ U, ∃w ∈ W non v = u + w

=⇒ ∃u ∈ U, ∃w ∈ W non λv = λu + λw
=⇒ λv ∈ U + W.
Honek U + W azpiespazioa dela frogatzen du.
Ohartu U U + W -ren barruan dagoela: u ∈ U bada, orduan u = u + 0 moduan idatz
dezakegu, 0 ∈ W izanik, eta beraz u ∈ U + W . Era berean W U + W -ren barruan dago.
Beraz, irudikatu ahal ditugu U, W, U ∩W eta U +W azpiespazioen arteko partekotasunak.

Adibidea 1.12. Itzul gaitezen U = {(x, y) ∈ R2 : x + y = 0} eta W = {(x, y) ∈ R2 :


x − y = 0} adibidera. Badakigu U + W bai U bai W barruan dituen R2 -ren azpiespazioa
dela. Zein zehatz-mehatz? Froga dezagun R2 osoa dela.
Izan bedi orduan v = (x, y) ∈ R2 edozein. Gure helburua v = u+w idaztea da, u ∈ U
eta w ∈ W izanik. Hau ekuazio bat bezala ikus dezakegu, v balio ezaguna izanik eta u
eta w, berriz, ezezagunak. Ohartu

U = {(x, y) ∈ R2 : x + y = 0} = {(x, −x) : x ∈ R}

dela eta, era berean,

W = {(x, y) ∈ R2 : x − y = 0} = {(x, x) : x ∈ R}

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garayalde 6 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 1. Espazio Bektorialak

dela. Ondorioz, u ∈ U eta w ∈ W elementuak honela idatz ditzakegu: u = (a, −a)


eta w = (b, b), a eta b ezezagunak izanik. Behin bektoreak horrela idatzita, ekuazioa
askatuko dugu:

v = u + w ⇐⇒ (x, y) = (a, −a) + (b, b) ⇐⇒ x = a + b, y = −a + b

⇐⇒ a = (x − y)/2, b = (x + y)/2.
Beraz honela deskoposatzen da R2 -ko bektore orokor bat U -ko baten eta W -ko baten
batura bezala:
x−y x−y x+y x+y
(x, y) = ( ,− )+( , ).
2 2 2 2
Honenbestez U + W = R2 dela frogaturik gelditzen da. Espazio bektorialen dimentsioa
sartzen denean, azken berdintza hau frogatzeko modu askoz ere azkarrago bat emango
da. Metodo hori aplikatuz, orokorkiago ikusiko dugu R2 -ko bi edozein zuzen bektorial
desberdinen batura R2 osoa dela.

Ondoren galdetzen gara noiz gertatuko den baturaren bektoreek deskonposizio baka-
rra izatea eta noiz ez. Erantzuna hurrengo kontzeptuak emango digu.

Definizioa 1.13. Izan bitez V espazio bektoriala eta U, W ≤ V . Orduan, U -ren eta
W -ren batura zuzena dela esango dugu U ∩ W = {0} bada. Hori azpimarratu nahi
badugu, U + W -ren ordez U ⊕ W idatziko dugu.

Batura zuzena ez da eragiketa berri bat azpiespazioen artean. Aurreko definizioan U


eta W bi azpiespazioren batura aztertzen dugu eta, U ∩ W = {0} baldintza betez gero,
baturari zuzena deitzen diogu. Baina batura hori lehenagoko batura bera da, hau da,
U ⊕ W = U + W dugu. Notazioaren aldetik U ⊕ W edo U + W aukeratzea, eman nahi
dugun enfasiaren araberakoa izango da: lehenengoarekin bigarrenarekin baino informazio
gehiago ematen dugu. Hori bai, ez du zentzurik U ⊕ W idazteak U ∩ W 6= {0} bada.
Hurrengo teoremak erantzuna ematen dio lehenago egin dugun galderari.

Teorema 1.14. Izan bitez V espazio bektorial eta U, W ≤ V . Orduan, baliokideak dira:

(i) U -ren eta W -ren batura zuzena da.

(ii) v ∈ U + W bektore bakoitzak deskonposizio bakarra du u + w moduan, u ∈ U eta


w ∈ W izanik.

Froga. (i)=⇒ (ii). Demagun v = u1 + w1 eta v = u2 + w2 deskonposa daitekeela,


u1 , u2 ∈ U eta w1 , w2 ∈ W izanik. Deskonposizioaren bakartasuna frogatzeko, u1 = u2
eta w1 = w2 dela ikusiko dugu. Izan ere,

v = u1 + w1 , v = u2 + w2 =⇒

u1 + w1 = u2 + w2 =⇒ u1 − u2 = w2 − w1 .
Azken berdintzaren ezkerraldeko gaia, u1 − u2 , U -n dago, U azpiespazioa izateagatik.
Era berean, eskuinaldeko gaia W -n dago. Bi gai horiek berdinak direnez, bai U -n bai
W -n daude, hau da, U ∩ W ebakiduran daude. Baina, U -ren eta W -ren batura zuzena

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garayalde 7 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 1. Espazio Bektorialak

denez, badakigu U ∩ W = {0} dela. Laburbilduz, azken berdintzaren bi gaiak zero dira.
Ondorioz,
u1 − u2 = 0 =⇒ u1 = u2 eta w1 − w2 = 0 =⇒ w1 = w2 ,
nahi bezala.
(ii)=⇒ (i). U +W -ko bektoreen deskonposizioa bakarra dela suposaturik, U ∩W = {0}
ondorioztatu behar dugu. Berdintza hau frogatzeko, bi partekotasunak ikusiko ditugu.
Alde batetik, garbi dago ⊇ betetzen dela, 0 azpiespazio guztietan dago eta. Besterik,
izan bedi v ∈ U ∩ W eta ikus dezagun v = 0 dela. Horretarako, nahikoa da (ii) aplikatzea
0-ren bi deskonposizio hauei:

0 = v + (−v), eta v ∈ U, −v ∈ W ; 0 = 0 + 0, eta 0 ∈ U, 0 ∈ W

=⇒ v = 0.

Definizioa 1.15. Izan bedi V espazio bektoriala eta W ≤ V . Orduan, V -ren beste
azpiespazio bat, U , V -ren barruan W -ren osagarri bat dela esaten dugu V = U ⊕ W
bada. Bestela esanda, bi baldintza hauek betetzen badira:

(i) U + W = V

(ii) U ∩ W = {0}.

Adibideak 1.16. (1) x + y = 0 eta x − y = 0 zuzen bektorialak osagarriak dira R2 -


ren barruan. Orokorkiago, bi edozein zuzen bektorial desberdin osagarriak dira R2 -ren
barruan. Beraz, W azpiespazio batek osagarri bat baino gehiago izan dezake.
(2) OX eta OY ardatzak ez dira osagarriak R3 -n; ebakidura tribiala den arren, batura
ez da R3 osoa.
(3) OZ ardatza OXY planoaren osagarria da R3 -n, baina OXZ planoa ez da, bi planoen
ebakidura ez delako tribiala.

Demagun V espazio bektoriala dela eta S V -ren azpimultzo ez-hutsa dela, baina
ez V -ren azpiespazioa. Orduan, S multzoa azpiespazio batetaraino luzatu nahi genu-
ke. Ohartu S azpiespazio ez izateko hau gertatu behar dela: gutxienez behin, S-ko bi
elementuren batura ez egotea S-n edo S-ko elementu bat eskalar batez biderkatzean S-
tik kanpo gelditzea. Beraz, S-tik abiatuta azpiespazio bat lortu nahi badugu, S-ko bi
edozein elementuren baturak gehitu beharko ditugu eta era berean S-ko elementuak edo-
zein eskalarrez biderkatzean lortzen diren bektoreak. Baina, luzatutako multzo berria
azpiespazioa izateko, berriro ere beren elementuekin egindako baturek eta eskalarrez-
ko biderkadurek multzoaren barruan egon behar dute eta, ez badaude, berriro gehitu
beharko ditugu. Beraz,

v1 + v2 , v1 + v2 + v3 , v1 + v2 + v3 + v4 , λ1 v1 ,

λ1 v1 + v2 , λ1 v1 + v2 + v3 eta λ1 v1 + λ2 v2

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garayalde 8 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 1. Espazio Bektorialak

bezalako elementu guztiak izango ditugu luzatutako multzo berrian, λi ∈ K eta vi ∈ S


izanik. Elementu hauek idazkera bakarrarekin adieraz daitezke:

λ1 v1 + λ2 v2 + λ3 v3 + λ4 v4 , non λi ∈ K eta vi ∈ S.

(Ohartu λi = 1 edo λi = 0 aukeratzea dugula.) Jakina, elementu hauen multzoa oraindik


ere ez bada azpiespazioa, prosezua jarraitu beharko genuke. Honek guztiak ondorengo
definizioa iradokitzen du.

Definizioa 1.17. Izan bedi V espazio bektoriala. Orduan, v1 , . . . , vn ∈ V bektoreen


konbinazio lineal bat
λ1 v1 + λ2 v2 + · · · + λn vn
moduko batura bat da, λ1 , λ2 , . . . , λn ∈ K izanik.

Oharra 1.18. Batzuetan, konbinazio linealak adierazteko, batukariak erabiltzen ditugu.


Horrela, λ1 v1 + λ2 v2 + · · · + λn vn -ren ordea
n
X
λi vi
i=1

idatziko dugu.

Adibideak 1.19. (1) Ohartu 0 bektorea edozein bektore multzoren konbinazio lineala
dela: nahikoa da λi guztiak 0-ren berdinak hartzea.
(2) Zein dira e1 = (1, 0) eta e2 = (0, 1), R2 -ko bektoreen konbinazio linealak? Horre-
tarako, hartu λ1 , λ2 ∈ R edozein eta kalkulatu:

λ1 e1 + λ2 e2 = λ1 (1, 0) + λ2 (0, 1) = (λ1 , 0) + (0, λ2 ) = (λ1 , λ2 ).

Beraz, R2 osoa lortzen dugu.

Teorema 1.20. Izan bedi V espazio bektoriala eta S ⊆ V ez hutsa. Orduan, S-ko
bektoreekin egindako konbinazio lineal guztien multzoa V -ren azpiespazio da. Azpiespazio
hau adierazteko hSi idazten dugu eta S-k sortutako azpiespazioa deitzen diogu. Beraz,
n
X
hSi = { λi vi | n ∈ N eta λi ∈ K, vi ∈ S, ∀i ∈ {1, . . . , n}}.
i=1

Froga. Garbi dago bi konbinazio lineal batzerakoan, edo konbinazio lineal eskalar batez
biderkatzerakoan, beste konbinazio lineal bat lortzen dela.

Adibideak 1.21. (1) Aurreko adibideetan ikusitakoaren arabera, e1 = (1, 0) eta e2 =


(0, 1) bektoreek R2 espazio osoa sortzen dute: R2 = he1 , e2 i. Antzeko zerbait gertatzen
da e1 = (1, 0, 0), e2 = (0, 1, 0) eta e3 = (0, 0, 1) bektoreekin R3 -n: R3 = he1 , e2 , e3 i.
(2) Oro har, izan bedi K edozein gorputz eta definitu e1 , . . . , en bektoreak K n -n
honako modu honetan: ei osagai guztiak 0-ren berdinak dituen bektorea da, i-garrena
izan ezik, 1 dena. Hau da,

ei = (0, . . . i−1
, . . . , 0, 1, 0, . . . n−i
, . . .0).

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garayalde 9 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 1. Espazio Bektorialak

Orduan, λ1 , . . . , λn ∈ K izanik,

λ1 e1 + · · · + λn en = (λ1 , . . . , λn )

eta, ondorioz, K n = he1 , . . . , en i.


(3) Zein azpiespazio sortzen du W azpiespazio batek? W bera.
(4) Ikus dezagun v = (1, 0, 0) eta w = (1, 0, 1) bektoreek y = 0 planoa sortzen dutela
R3 -n. Izan ere,

hv, wi = {λ(1, 0, 0) + µ(1, 0, 1) | λ, µ ∈ R} = {(λ + µ, 0, µ) | λ, µ ∈ R}

dugu. Beraz, hv, wi, y = 0 planoaren barruan dago. Besterik, har dezagun (x, 0, z)
puntu orokor bat y = 0 planoaren gainean, eta ikus dezagun (λ + µ, 0, µ) moduan idatz
daitekeela. Honetarako, ekuazio bat askatu behar dugu, x eta z balio ezagunak izanik,
eta λ eta µ, berriz, ezezagunak:

(x, 0, z) = (λ + µ, 0, µ) ⇐⇒ x = λ + µ, z = µ ⇐⇒ λ = x − z, µ = z.

Soluzioa dagoenez, (x, 0, z) ∈ hv, wi dugu eta frogaturik gelditzen da hv, wi eta y = 0
planoa bat datozela.

Esan dugun bezala, hSi = hT i izan daiteke S 6= T denean.

Teorema 1.22. Izan bitez V espazio bektoriala eta S, T ⊆ V . Orduan baliokideak dira:

(i) hSi ⊆ hT i

(ii) S-ko bektore guztiak T -koen konbinazio lineal gisa jar daitezke.

Definizioa 1.23. Izan bedi V espazio bektoriala. Orduan:

(i) S azpimultzo bat V -ren sistema sortzailea dela esaten dugu V = hSi bada.

(ii) V finituki sortua dela esaten dugu elementu kopuru finitu batekin sor badaiteke.

Adibideak 1.24. (1) Alde batetik, R2 = hR2 i denez, R2 R2 -ren sistema sortzailea da.
Oro har, edozein espazio bektorial bere buruaren sistema sortzailea da, baina hau ez
da batere interesgarria, sistema sortzaile txikiagoak eman daitezkeelako beti. Adibidez,
{(1, 0), (0, 1)} eta {(1, 1), (1, 0)} multzoak R2 -ren sistema sortzaileak dira. Honek froga-
tzen du, bereziki R2 finituki sortua dela.
(2) Orokorkiago, K n espazio bektorial finituki sortua da: {e1 , . . . , en } horren sistema
sortzaile finitua da.

2 Oinarriak eta dimentsioa


Definizioa 2.1. Izan bedi V K-espazio bektoriala eta S ⊆ V . Orduan:
(i) S linealki dependentea edo lotua dela esaten dugu S-ko bektoreen konbinazio lineal
bat 0 izan badaiteke koefiziente guztiak 0 izan gabe. Sinbolikoki:

∃λ1 , . . . , λn ∈ K, ez guztiak 0, eta ∃v1 , . . . , vn ∈ S non λ1 v1 + · · · + λn vn = 0 den.

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garayalde 10 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 1. Espazio Bektorialak

(ii) Bestela, S linealki independentea (edo askea) dela esango dugu.


Beraz, S multzoa linealki independentea dela ikusteko honako inplikazio hau frogatu
beharko dugu:

λ1 v1 + · · · + λn vn = 0, vi ∈ S eta λi ∈ K =⇒ λ1 = · · · = λn = 0.

Adibideak 2.2. (i) {0} multzoa linealki dependentea dugu argi eta garbi: 1.0 = 0 da,
1 koefizientea 0-ren desberdina izanik. Arrazoi beragatik, 0 duen edozein multzo
linealki dependentea da.

(ii) Baldin eta v 6= 0 bada, orduan {v} multzoa linealki independentea da.

(iii) Ikus dezagun {(1, 1), (1, 2)} linealki independentea dela R2 -n:

λ(1, 1) + µ(1, 2) = (0, 0) ⇐⇒ (λ + µ, λ + 2µ) = (0, 0) ⇐⇒ λ + µ = 0 eta λ + 2µ = 0

⇐⇒ λ = 0, µ = 0.

(iv) Ikus dezagun e1 , . . . , en linealki independenteak direla K n -n, K gorputz guztieta-


rako:
λ1 e1 + · · · + λn en = (0, . . . , 0) ⇐⇒ (λ1 , . . . , λn ) = (0, . . . , 0)
⇐⇒ λ1 = · · · = λn = 0.

Teorema 2.3. Izan bitez V espazio bektoriala eta v1 , . . . , vn ∈ V . Demagun λ1 v1 + · · · +


λn vn = 0 dela, λi 6= 0 izanik. Orduan, vi gainontzeko bektoreen konbinazio lineala da.

Froga. Dakigunez, K gorputza eta λi 6= 0 izateagatik, existitzen da (λi )−1 biderketare-


kiko alderantzizkoa. Orduan,

λ1 v1 + · · · + λn vn = 0 ⇐⇒ λi vi = −(λ1 v1 + · · · + λi−1 vi−1 + λi+1 vi+1 + · · · + λn vn )

⇐⇒ vi = −(λi )−1 (λ1 v1 + · · · + λi−1 vi−1 + λi+1 vi+1 + · · · + λn vn ),


eta vi gainontzeko bektoreen konbinazio lineala da.

Lema honetan oinarrituz, garbi dago bi bektore noiz diren linealki dependenteak.

Teorema 2.4. Izan bedi V espazio bektoriala. Orduan, bi bektore linealki dependenteak
dira baldin eta soilik baldin proportzionalak badira (hau da, bektoreetako bat bestearen
multiploa bada).

Eta bi bektore baino gehiago ditugunean ere, jakin dezakegu noiz diren linealki de-
pendenteak.

Teorema 2.5. Izan bitez V espazio bektoriala eta S ⊆ V . Orduan, baliokideak dira:

(i) S linealki dependentea da.

(ii) S-ko bektoreetako bat S-ko beste bektore batzuen konbinazio lineala da.

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garayalde 11 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 1. Espazio Bektorialak

Aurreko lemaren ondorioz, multzo linealki independenteak luzatzeko prozedura bat


ere eman dezakegu.

Teorema 2.6. Izan bitez V espazio bektoriala eta S ⊆ V linealki independentea. De-
magun v ∈ V bektorea ez dela S-ko bektoreen konbinazio lineala. Orduan, S ∪ {v} ere
linealki independentea da.

Teorema 2.7. Izan bitez V espazio bektoriala eta S V -ren sistema sortzailea. Demagun
v ∈ S bektorea S-ko gainontzeko bektoreen konbinazio lineala dela. Orduan, S − {v} ere
V -ren sistema sortzailea da.

Froga. Izan bedi u ∈ V bektore orokor bat eta ikus dezagun S − {v}-ko bektoreen
konbinazio lineal gisa jar daitekeela. Erabiltzen badugu S V -ren sistema sortzailea dela,

u = λ1 v1 + · · · + λn vn

idatz dezakegu, λi ∈ K eta vi ∈ S izanik. Orain, bi posibilitate ditugu:

(i) vi bektoreetako bat ere ez da v-ren berdina. Orduan ez dugu ezer egin behar.

(ii) Existitzen da i ∈ {1, . . . , n} non vi = v den. Hipotesiaren arabera, vi S − {v}-ko


bektoreen konbinazio lineala da. Orduan, nahikoa da vi -ren ordez konbinazio lineal
hori jartzea goiko berdintzan.

Definizioa 2.8. Izan bitez V espazio bektoriala eta β ⊆ V . Orduan, β, V -ren oina- rria
dela esango dugu aldi berean linealki independentea eta V -ren sistema sortzailea bada.

Adibideak 2.9. 1) β = {(1, 0), (0, 1)} multzoa R2 -ren oinarria da. Orokorkiago,
{e1 , . . . , en } K n -ren oinarria da. Oinarri hau da K n -n gehienetan erabiltzen dena eta
horregatik K n -ren oinarri kanonikoa deitzen zaio.
2) β = {(1, 0), (1, 1)} ere R2 -ren oinarria da. Beraz, espazio bektorial batek oinarri
bat baino gehiago izan dezake.
3) Erraz egiazta daiteke,
       
1 0 0 1 0 0 0 0
{ , , , }
0 0 0 0 1 0 0 1

multzoa M2 (K)-ren oinarria dela.


4) β = {(1, 1, 1), (0, 1, 1), (0, 0, 1)} R3 -ren oinarria da.

Zertarako balio dute oinarriek espazio bektorialetan? Ondorengo teoremak ematen


digu erantzuna.

Teorema 2.10. Izan bedi V espazio bektoriala eta demagun β = {v1 , . . . , vn } V -ren
oinarria dela. Orduan, v ∈ V bektore bakoitzeko λ1 , . . . , λn eskalar bakarrak existitzen
dira non
v = λ1 v1 + · · · + λn vn
den. Ondorioz, V = hv1 i ⊕ · · · ⊕ hvn i dugu.

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garayalde 12 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 1. Espazio Bektorialak

Froga. Alde batetik β V -ren sistema sortzailea izateagatik, garbi dago v-k enuntziatuko
bezalako deskonposizio bat onartzen duela. Ikus dezagun, deskonposizio hori bakarra
dela. Horretarako, bi deskonposizio harturik, koefizienteak bat datozela frogatuko dugu.
Izan ere,
v = λ1 v1 + · · · + λn vn eta v = µ1 v1 + · · · + µn vn ⇐⇒
λ1 v1 + · · · + λn vn = µ1 v1 + · · · + µn vn ⇐⇒
(λ1 − µ1 )v1 + · · · + (λn − µn )vn = 0 ⇐⇒
λ1 − µ1 = · · · = λn − µn = 0 ⇐⇒
λ1 = µ1 , . . . , λn = µn ,
nahi bezala. Azkenik, V = hv1 i ⊕ · · · ⊕ hvn i berdintzaren esanahia da v ∈ V bakoitza
era bakar batean jar daitekeela v = w1 + . . . + wn moduan, wi ∈ hvi i izanik. Ohartu
propietate hau dela, hain zuzen ere, frogatu berri duguna.

Definizioa 2.11. Izan bedi V espazio bektoriala eta demagun β = {v1 , . . . , vn } V -


ren oinarria dela. Orduan, v = λ1 v1 + · · · + λn vn deskonposizioaren agertzen diren
koefizienteei β oinarriarekiko v-ren koordenatuak deitzen zaie. Hau adierazteko

v = (λ1 , · · · , λn )β

idazten dugu.

Adibideak 2.12. 1) Zein dira v = (x1 , . . . , xn ) ∈ K n bektore baten koordenatuak βk


oinarri kanonikoarekiko? Kontuan izanda

v = (x1 , . . . , xn ) = x1 e1 + · · · + xn en

dela, v = (x1 , . . . , xn )βk dugu. Beraz:

Oinarri kanonikoarekiko, bektore baten koordenatuak bere osagaiak dira.

2) Azken propietate hau ez da betetzen kanonikoa ez den K n -ren beste edozein oi-
narriarekiko. Adibidez, hartu β = {(1, 0), (1, 1)}, R2 -ren oinarria dena. Zein dira (3, 4)
bektorearen koordenatuak β-rekiko? Horretarako, (3, 4) = λ(1, 0) + µ(1, 1) berdintza
ekuazio bat bezala ikusi behar dugu, eta λ eta µ ezezagunen balioak aurkiktu behar
ditugu. Hau erraza da:

(3, 4) = λ(1, 0) + µ(1, 1) ⇐⇒ (3, 4) = (λ + µ, µ) ⇐⇒


λ + µ = 3 eta µ = 4 ⇐⇒ λ = −1 eta µ = 4.
Beraz, (3, 4) = (−1, 4)β dugu. Modu berean, (x, y) ∈ R2 bektore orokor baten koorde-
natuak lor ditzakegu β oinarriarekiko:

(x, y) = λ(1, 0) + µ(1, 1) ⇐⇒ (x, y) = (λ + µ, µ) ⇐⇒

λ + µ = x eta µ = y ⇐⇒ λ = x − y eta µ = y

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garayalde 13 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 1. Espazio Bektorialak

eta (x, y) = (x − y, y)β . Adibide honetan erabilitako metodoa orokorra da eta K n -ko
edozein bektoreren koordenatuak lortzeko balio du, K n -ren edozein oinarriarekiko:

v ∈ K n bektore baten koordenatuak oinarri zehatz batekiko lortzeko,

ekuazio linealen sistema bat askatu behar da.


3) Aurreko adibideetan, oinarri bat finkaturik, emandako bektore baten koordenatuak
kalkulatzea izan dugu helburu. Alderantzizko bidea ere jarrai dezakegu: koordenatuak
emanda, bektorea zein den esatea. Adibidez, berriro ere β = {(1, 0), (1, 1)} R2 -ren oina-
rria aukeratzen badugu eta v = (−1, 1)β badugu, orduan koordenatuen definizioagatik,

v = (1−)(1, 0) + (1, 1) = (−1, 0) + (1, 1) = (0, 1)

dugu. Beraz, norabide honetan are errazago da:

Bektore baten koordenatuak badakizkigu oinarri zehatz batekiko, bektorea lortzeko

nahikoa da oinarri horretako bektoreen konbinazio lineala egitea


emandako koordenatuekin.
Normalean K n erako espazio bektorialetan lan egingo dugunez, azken bi adibideetan
ikusitakoaren arabera, honako hau esan dezakegu:

Behin β oinarri bat finkaturik, gauza bera da bektore bat ezagutzea edo

bektorearen koordenatuak ezagutzea βoinarriarekiko.

Teorema 2.13. Izan bedi V espazio bektorial finituki sortua. Orduan:

(i) S, V -ren sistema sortzailea bada, orduan S-ren barruan V -ren oinarri bat aurki
dezakegu.

(ii) T ⊆ V linealki independentea bada, orduan T , V -ren oinarri batetaraino luza dai-
teke. Gainera, luzapena egiteko gehitu behar ditugun bektoreak ezagutzen dugun
V -ren edozein sistema sortzailetatik (bereziki, edozein oinarritatik) har daitezke.

Froga. (i) Lehenengo eta behin, S linealki independentea bada, orduan S, V -ren oinarria
da eta bukatu dugu. Beraz, S linealki dependentea dela suposa dezakegu. Orduan,
badakigu existitzen dela v ∈ S non S − {v} ere V -ren sistema sortzailea den. Orduan,
S − {v} linealki independentea bada, V -ren oinarria da. Bestela, beste elementu bat ken
dezakegu sistema sortzailetik. Horrela jarraituz, eta S finitua denez, momenturen batean
V -ren oinarri bateraino helduko gara.
(ii) Izan bedi S, V -ren sistema sortzaile finitu finkoa. Gertatzen bada T , V -ren sistema
sortzailea dela, orduan T, V -ren oinarria da eta bukatu dugu. Demagun bada, hT i ⊂ V
dela. Orduan, existitzen da v ∈ S bektore bat, ezin dena T -ko bektoreen konbinazio
lineal modura jarri. (Bestalde, V = hSi ≤ hT i izango genuke, kontraesan bat dena).
Orain, T ∪ {v} ere linealki indenpendenta dela ondorioztatzen dugu. Berriro ere, T ∪ {v}

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garayalde 14 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 1. Espazio Bektorialak

sistema sortzailea bada, orduan V -ren oinarria da, eta ez bada, w ∈ S beste elementu
bat gehitu dezakegu linealki independentea izateko propietatea mantenduz. Prozedura
hau jarraituz ez badugu V -ren oinarritik lortzen, azkenean T multzoari S-ren elementu
guztiak gehituko dizkiogu eta horren emaitza, hau da, S ∪ T , oraindik ere linealki inde-
pendentea izango da. Baina S ∪ T -k V osoa sortzen du (dagoeneko S-k sortzen duelako),
eta beraz V -ren oinarri bat lortu dugu azkenik.

Teorema 2.14. Izan bedi V espazio bektoriala. Orduan, V -ren oinarri guztiek bektore
kopuru bera dute.

Definizioa 2.15. Izan bedi V , K-espazio bektoriala. Orduan, V -ren oinarriek duten
bektore kopuruari V -ren dimentsioa deitzen zaio eta dim V ikurraz adierazten da. Azpi-
marratu nahi badugu K gorputza zein den, orduan dimK V idatziko dugu.

Beraz, dimK n = n, dimM2 (K) = 4 eta dimK[x] = ∞ dugu. Ohartu baita ere
dim{0} = 0 dela, {0}-ren oinarri bat multzo hutsa baita: aurretik h∅i = {0} dela eta ∅
linealki indenpendentea dela ikusi dugu.

Korolarioa 2.16. Izan bedi V espazio bektoriala eta demagun dimV = n finitua dela.
Orduan:

(i) S, V -ren sistema sortzailea bada, orduan |S| ≥ n dugu. Gainera, S, V -ren oinarria
da baldin eta soilik baldin |S| = n bada.

(ii) T ⊆ V linealki independentea bada, orduan |T | ≤ n dugu. Gainera, T , V -ren


oinarria da baldin eta soilik baldin |T | = n bada.

Adibidea 2.17. Ikus dezagun S = {(2, 1, 1), (1, 2, 1), (1, 1, 2)}, R3 -ren oinarria dela.
Ohartu |S| = 3 = dimR3 dela, beraz nahikoa da S, R3 -ren sistema sortzailea edo lineal-
ki independentea dela ikustea, ez ditugu bi propietateak frogatu behar. Errazagoa da
independentzi lineala ikustea.

3 Azpiespazioen dimentsioa
Teorema 3.1. Izan bitez V dimentsio finituko espazio bektoriala eta W ≤ V . Orduan:

(i) dimW ≤ dimV . Gainera, dimW = dimV dugu baldin eta soilik baldin W = V
bada.

(ii) W -ren edozein oinarri V -ren oinarri batetaraino luza daiteke.

Froga. Has gaitezen (ii) ataletik. Izan bedi βW , W -ren oinarria. Orduan, βW linealki
independentea da eta badakigu, V -ren oinarri bateraino luza daitekeela.
Dei diezaiogun β, V -ren oinarri horri eta ikus dezagun (i) betetzen dela. Alde batetik,

dimW = |βW | ≤ |β| = dimV.

Bestetik,
W = V ⇐⇒ dimW = dimV

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garayalde 15 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 1. Espazio Bektorialak

baliokidetasuna frogatzeko, ohartu eskuinalderako inplikazioa tribiala dela. Alde-


rantzizko inplikazioa ere erraz ikusten da:

dimW = dimV =⇒ |βW | = |β| =⇒ βW = β(βW ⊆ β delako )

=⇒ W = hβW i = hβi = V.

Adibidea 3.2. Izan bedi W = {(x, y, z) ∈ R3 : y + z = 0}, R3 -ren azpiespazioa (plano


bektorial bat da). Eman W -ren oinarri bat eta luzatu R3 -ren oinarri batetaraino.
Hasteko, ohartu

W = {(x, y, z) ∈ R3 : y + z = 0} = {(x, y, −y) : x, y ∈ R} =

{x(1, 0, 0) + y(0, 1, −1) : x, y ∈ R} = h(1, 0, 0), (0, 1, −1)i


dela. Beraz, {(1, 0, 0), (0, 1, −1)} W -ren sistema sortzailea da. Bi bektore hauek propor-
tzionalak ez direnez, linealki independenteak dira eta, beraz, W -ren oinarri bat osatzen
dute. Luza dezagun W -ren oinarri hau R3 -ren oinarri bateraino. Horretarako, nahikoa
dugu R3 -ren oinarri kanonikoko bektore egoki bat gehitzea, hau da, beste biekin linealki
independentea den bat. Garbi dago kasu honetan e1 -en aukerak ez duela balio, e1 , W -ren
oinarrian dagoelako jadanik. Hala ere, erraz ikus daiteke bai e2 bai e3 erabil daitezkeela
W -ren oinarria luzatzeko.

Teorema 3.3. Izan bitez V dimentsio finituko espazio bektoriala eta W ≤ V . Orduan,
W -k azpiespazio osagarri bat du V -ren barruan.

Froga. Izan bedi βW = {v1 , . . . , vr } W -ren oinarri bat eta luza dezagun V -ren oinarri
bateraino: β = {v1 , . . . , vr , vr+1 , . . . , vn }. Orduan, badakigu W = hv1 i ⊕ · · · ⊕ hvr i dela
eta
V = hv1 i ⊕ · · · ⊕ hvr i ⊕ hvr+1 i ⊕ · · · ⊕ hvn i
dugu. Beraz,
U = hvr+1 i ⊕ · · · ⊕ hvn i
definitzen badugu, V = W ⊕ U dugu eta U , W -ren azpiespazio osagarri bat da V -ren
barruan.

Teorema 3.4. (Grassmann-en formula). Izan bitez V espazio bektoriala eta U eta W
dimentsio finituko V -ren bi azpiespazio. Orduan,

dim (U + W ) = dim U + dim W − dim (U ∩ W ).

Froga. Frogapenak algoritmo bat ematen du U + W -ren oinarri bat lortzeko:

(i) Kalkulatu U ∩ W -ren oinarri bat.

(ii) Luzatu U ∩ W -ren oinarria U -ren eta W -ren oinarrietaraino.

(iii) Lortutako U -ren eta W -ren oinarrien bildura U + W -ren oinarria da.

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garayalde 16 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 1. Espazio Bektorialak

Korolarioa 3.5. Izan bitez V espazio bektoriala eta U eta W dimentsio finituko V -ren
azpiespazioak. Orduan, U -ren eta W -ren batura zuzena bada,

dim (U ⊕ W ) = dim U + dim W

dugu eta U ⊕W -ren oinarri bat lortzeko, nahikoa da U -ren edozein oinarri W -ren edozein
oinarrirekin biltzea.

4 Oinarri eta koordenatu aldaketak


Oinarrien garrantzia da bektoreak deskribatzeko modu bat ematen digutela, koor-
denatuen bidez. Beste alde batetik, V espazio bektorial batean oinarri desberdinak har
daitezke eta beraz logikoa da galdetzea zein erlazio dago, β-rekiko eta β 0 -rekiko v V -ko
bektore baten koordenatuen artean, baldin eta β, β 0 V -ren bi oinarri badira.
Galdera honi erantzuna emateko matrizeekin lan egin beharko dugu eta, horregatik,
komenigarria da koordenatuak zubate-matrize bezala idaztea. Horrela, v = (x1 , . . . , xn )β
baldin bada, eta
 
x1
 .. 
X= . 
xn
jartzen badugu, X-ri β oinarriarekiko v-ren koordenatuen zutabea deituko diogu. Or-
duan, β = {v1 , . . . , vn } bada,
 
x1
v = (x1 , . . . , xn )β = x1 v1 + · · · + xn vn = (v1 . . . vn )  ... 
 

xn

dugu, hau da,


v = (v1 . . . vn )X.
Ohartu X zutabeak baino ez duela erlazio hau betetzen ((*) Propietatea). Bestalde
esanda,
v = (v1 . . . vn )X eta v = (v1 . . . vn )Y =⇒ X = Y.

Definizioa 4.1. Izan bedi V dimentsio finituko espazio bektoriala eta demagun β =
{v1 , . . . , vn } eta β 0 = {v1 0 , . . . , vn 0 } V -ren bi oinarri direla. Orduan, β-tik β 0 -erako oinarri
aldaketaren matrizea n tamainako matrize karratu bat da, bere zutabeak izanik β 0 -
eko bektoreen koordenatuen zutabeak β oinarriarekiko: matrize horren j. zutabea vj 0
bektorearen koordenatuak osatzen dute.
Dei diezaiogun P β-tik β 0 -erako oinarri aldaketaren matrizeari. Orduan, honako
erlazio hau betetzen da:
(v1 0 . . . vn 0 ) = (v1 . . . vn ).P

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garayalde 17 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 1. Espazio Bektorialak

Hau ikusteko, jarri P = (pij ). Orduan, P matrizearen definiziogatik, vj 0 bektorearen


koordenatuak β oinarriarekiko p1j , p2j , . . . , pnj dira (ohartu hauek direla P matrizearen
j. zutabeko elementuak). Beraz,
v1 0 = p11 v1 + p21 v2 + . . . + pn1 vn
..
.
vj 0 = p1j v1 + p2j v2 + . . . + pnj vn
..
.
0
vn = p1n v1 + p2n v2 + . . . + pnn vn
dugu eta hau da, zehatz-mehatz, (v1 0 . . . vn 0 ) = (v1 . . . vn ).P berdintzaren esanahia.
Are gehiago, P eta Q n × n tamainako matrizeak badira non
(v1 0 . . . vn 0 ) = (v1 . . . vn ).P eta (v1 0 . . . vn 0 ) = (v1 . . . vn ).Q =⇒ P = Q.
Horren arrazoia berriro ere koordenatuen bakartasuna da.
Terminologia. Normalean, β oinarri batekin lan egitetik β 0 beste oinarri batera
pasatzen garenean, β oinarri zaharra dela esango dugu eta β 0 , berriz, oinarri berria dela.
Terminologia hau lagungarria izango da oinarri aldaketeei buruz hitz egiteko orduan.
Hizkera honekin honako erregela hau dugu:
Oinarri aldaketaren matrizea lortzeko, jarri zutabeka oinarri
berriko bektoreen koordenatuak oinarri zaharrarekiko
Ariketa. Izan bitez β = {e1 , e2 } R2 -ren oinarri kanonikoa eta β 0 = {(1, 0), (1, 1)}, hau
 
1 1
ere R2 -ren oinarria. Frogatu β-tik β 0 -rako oinarri aldaketaren matrizea eta β 0 -
0 1
 
1 −1
etik β-rako oinarri aldaketaren matrizea direla, eta ohartu bi matrizeak hauek
0 1
bat bestearen alderantzizkoak direla.
Teorema 4.2. Izan bedi V dimentsio finituko espazio bektoriala eta demagun β, β 0 eta β 00
V -ren hiru oinarri direla. Izan bitez P , β-tik β 0 -erako aldaketaren matrizea, Q, β 0 -etik
β 00 -erakoa eta azkenik R, β-tik β 00 -erakoa. Orduan, R = P Q dugu.
Froga. Jarri β = {v1 , . . . , vn }, β 0 = {v1 0 , . . . , vn 0 } eta β 00 = {v1 00 , . . . , vn 00 }. Orduan
badakigu,
(v1 0 . . . vn 0 ) = (v1 . . . vn ).P,
(v1 00 . . . vn 00 ) = (v1 0 . . . vn 0 ).Q
eta
(v1 00 . . . vn 00 ) = (v1 . . . vn ).R.
Gainera, lehenengo bi berdintzetatik
(v1 00 . . . vn 00 ) = (v1 . . . vn ).P Q
lortzen dugu. Orain, erlazio hau betetzen duen matrize bakar bat dagoenez, R = P Q
dela ondorioztatzen dugu.

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garayalde 18 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 1. Espazio Bektorialak

Notazioa. Adierazteko n × n tamainako identitate matrizea, In idazten dugu. Bes-


talde, n × n tamainako biderketarekiko matrize alderanzkarrien multzo GLn (K) ikurraz
adierazten dugu. Beraz, A ∈ GLn (K) idaztea honako hau esateko modu laburtua da:
A matrizea n × n tamainako matrizea da eta alderantzizkoa du biderketarekiko, hau da,
existitzen da tamaina bereko beste matrize bat, B, non AB = BA = In den.
Zein da β oinarri batetik β oinarri berera pasatzen den matrizea? Ez dirudi galdera
honek zentzu haundirik duenik, benetan ez dugulako oinarria aldatzen, baina definizioa
jarraituz posiblea da aldaketaren matrizea kalkulatzea eta In identitate matrizea lortzen
dugu hain zuzen ere.

Teorema 4.3. Izan bedi V K-espazio bektoriala, n dimentsiokoa, eta demagun β eta
β 0 V -ren bi oinarri direla. Izan bitez P β-tik β 0 -erako aldaketaren matrizea eta Q, be-
rriz, alderantzizko aldaketaren matrizea. Orduan, Q, P -ren alderantzizkoa da. Bereziki,
oinarri aldaketen matrizeak GLn (K)-n daude.

Froga. Aurreko teorema aplikatuz, β-tik β-ra pasatzen den matrizea P Q da. Baina, β-tik
β-ra pasatzen den matrizea In identitatea da. Ondorioz, P Q = In . Era berean QP = In
dugu eta, beraz, P eta Q matrizeak elkarren alderantzizkoak dira biderketarekiko.
Egia esan, β = {v1 , . . . , vn } oinarri bat badugu eta P ∈ GLn (K) hartzen badugu,
orduan matrize hori β 0 = {v1 0 , . . . , vn 0 } oinarri berri bat definitzeko erabil dezakegu,
lehenagoko berdintza bera erabiliz:

(v1 0 . . . vn 0 ) = (v1 . . . vn ).P


Lehenago P matrizea definitzeko erabili dugu berdintza hau, behin (v1 . . . vn ) eta
(v1 0 . . . vn 0 ) emanda, eta oraingoan (v1 0 . . . vn 0 ) definitzeko erabiltzen dugu, (v1 . . . vn ) eta
P ezagututa. Jakina, hemen frogatu beharko genuke horrela lortzen diren v1 0 , . . . , vn 0
bektoreek benetan oinarri bat osatzen dutela.
Adibidea 4.4. Izan bedi  
1 1 1
P = 0 1 1 ∈ M3 (R).
0 0 1
Matrize hau alderanzgarria da, bere determinantea 1 delako. Orain, β = {(2, 1, 1),
(1, 2, 1), (1, 1, 2)} R3 -ren oinarria eta P ∈ GL3 (R) matrizea erabiliz, β 0 = {v1 0 , v2 0 , v3 0 }
R3 -ren oinarri berri bat lor dezakegu. Bektore berriak P matrizearen zutabeetatik a-
teratzen dira: j. bektorea lortzeko, egin konbinazio lineala β-ko bektoreekin, koefiziente
bezala P -ren j.zutabea hartuz. Beraz, kasu honetan,

v1 0 = 1.(2, 1, 1) + 0.(1, 2, 1) + 0.(1, 1, 2) = (2, 1, 1)

v2 0 = 1.(2, 1, 1) + 1.(1, 2, 1) + 0.(1, 1, 2) = (3, 3, 2)


v3 0 = 1.(2, 1, 1) + 1.(1, 2, 1) + 1.(1, 1, 2) = (4, 4, 4)
dugu R3 -ren oinarri berria.

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garayalde 19 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 1. Espazio Bektorialak

Teorema 4.5. Izan bitez V dimentsio finituko espazio bektoriala eta β eta β 0 V -ren bi
oinarri. Demagun v ∈ V bektorearen koordenatuen zutabeak X eta X 0 direla β-rekiko eta
β 0 -ekiko, hurrenez hurren. Orduan,

X = P.X 0

dugu, P matrizea β-tik β 0 -erako oinarri aldaketaren matrizea izanik.

Froga. Alde batetik jakina da v = (v1 . . . vn )X dugula eta, bestetik, v = (v1 0 . . . vn 0 )X 0 =


(v1 . . . vn )P X 0 . Eta hemendik, atal hasierako (*) Propietatea erabiliz, X = P X 0 dela
ondorioztatzen da.

Ba al da hau bilatzen ari ginen emaitza? Ohartu X = P X 0 formulak X koordenatu


zaharrak X 0 koordenatu berrien funtzioan ematen dituela, nahi genuenaren kontrakoa.
Baina honek soluzio erraza du, zeren eta P matrizea alderanzkarria da, eta ondorioz,

X = P X 0 =⇒ X 0 = P −1 X.

Azken formula honek koordenatu berriak zaharren funtzioan ematen ditu, nahi bezala,
baina horretarako erabiltzen duen matrizea P −1 da. Gogoratu matrize hau alderantzizko
aldaketaren matrizea dela, hau da, β 0 -etik β-rako aldaketaren matrizea.
Adibideak 4.6. 1) Izan bitez β = {e1 , e2 , e3 } R3 -ren oinarri kanonikoa eta β 0 =
{(1, 1, 1), (0, 1, 1), (0, 0, 1)}, hau ere R3 -ren oinarria. Izan bedi v = (x, y, z) ∈ R3 bek-
tore orokor bat. Zein dira x0 , y 0 eta z 0 , v-ren koordenatuak β 0 oinarriarekiko? Eman
U = h(1, 2, 1), (2, 1, 2)i eta W = {(λ + µ, λ − µ, µ) | λ, µ ∈ R} azpiespazioak koordenatu
berriekiko.
Azken teoremaren arabera, β 0 -etik β-rako aldaketaren matrizea behar dugu, dei die-
zaiogun Q. Horretarako, e1 , e2 eta e3 β 0 -eko bektoreen konbinazio lineal bezala idatzi
behar ditugu. Hau erraza da:

e1 = (1, 1, 1) − (0, 1, 1), e2 = (0, 1, 1) − (0, 0, 1), e3 = (0, 0, 1).

Beraz,
 
1 0 0
Q = −1
 1 0 .
0 −1 1
Orduan, azken teorema aplikatuz,
 0   
x 1 0 0 x
y 0  = −1 1 0 y 
z0 0 −1 1 z

Hortaz, koordenatu berriak zaharren funtzioan ematen dituzten ekuazioak hauek dira:
(**)
x0 = x
y 0 = −x + y

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garayalde 20 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 1. Espazio Bektorialak

z 0 = −y + z
Informazio hau eskura izanik, U eta W azpiespazioak koordenatu berriekiko deskriba
ditzakegu. Alde batetik, (1, 2, 1) = (1, 1, −1)β 0 eta (2, 1, 2) = (2, −1, 1)β 0 denez, U =
h(1, 1, −1)β 0 , (2, −1, 1)β 0 i dugu koordenatu berriekiko. Bestetik,

(λ + µ, λ − µ, µ) = (λ + µ, −2µ, −λ + 2µ)β 0

denez, W = {(λ + µ, −2µ, −λ + 2µ)β 0 | λ, µ ∈ R} dugu.


2) Hala ere, kontraesankorra dirudien arren, beste batzuetan hobe da koordenatu
zaharrak berrien funtzioan ezagutzea azpiespazio bat koordenatu berrietan deskribatzeko.
Adibidez, aurreko adibidearen oinarri aldaketa berarekin, eman dezagun W = {(x, y, z) ∈
R3 | x + y + z = 0} azpiespazioa koordenatu berriekiko.
Oinarri aldaketaren matrizea lortzeko, zutabeetan β 0 -eko bektoreen koefizienteak ida-
tzi behar ditugu β oinarriarekiko. Kasu honetan β oinarri kanokikoa denez, koordena-
tuak bektoreen osagaiekin bat datoz eta, ondorioz, β 0 -eko bektoreak zutabeetan idaztea
besterik ez dugu. Horrela, matrize hau dugu:
 
1 0 0
P = 1 1 0 .
1 1 1
Orain,
   0
x x
y  = P y 0 
z z0
betetzen denez, koordenatu zaharrak berrien funtzioan ematen dituzten ekuazioak hauek
dira:
x = x0
y = x0 + y 0
z = x0 + y 0 + z 0
Jakina, erlazio hauek aurreko (**) ekuazioetatik ere erraz lor genitzakeen, baina nahiago
izan dugu adibide hau hutsetik garatu, aurrekoa kontuan hartu gabe. Ondorioz,

x + y + z = 0 =⇒ x0 + (x0 + y 0 ) + (x0 + y 0 + z 0 ) = 0 =⇒ 3x0 + 2y 0 + z 0 = 0

eta W -ren adierazpena koordenatu berrietan hau da:

W = {(x0 , y 0 , z 0 )β 0 ∈ R3 | 3x0 + 2y 0 + z 0 = 0}.

Oro har, erregela hau jarrai dezakegu:


K n -n oinarri aldaketa bat egiten badugu eta W azpiespazio bat koordenatu berrietan
adierazi nahi badugu, orduan:
W sortzaileen bidez edo parametrikoki emanda badago, koordenatu berriak zaharren
funtzioan behar ditugu.

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garayalde 21 2022-23 ikasturtea


Aljebra Lineala eta Geometria I 1. Espazio Bektorialak

W ekuazioen bidez emanda badago, berriz, koordenatu zaharrak berrien funtzioan


behar ditugu.
Begiratzen badugu azken adibide honetan koordenatu berrien eta zaharren arteko
erlazioa, (**) ekuazioetan, ikusten dugu erlazio hau polinomio lineal homogeneoen bidez
emanda dagoela. Propietate hau orokorra da: izan ere, X 0 = QX formula baten bidez
emanda bagago erlazioa, Q = (qij ) ∈ GLn (K) izanik, orduan

x1 0 = q11 x1 + q21 x2 + . . . + qn1 xn


..
.
xj 0 = q1j x1 + q2j x2 + . . . + qnj xn (∗ ∗ ∗)
..
.
xn 0 = q1n x1 + q2n x2 + . . . + qnn xn

Egoera honi buelta eman dakioke, hau da, goikoak bezalako ekuazioak zuzenean erabil
daitezke koordenatuen aldaketa bat egiteko, oinarrien aldaketa aipatu gabe, Q = (qij )
matrize alderanzkarria den baldintzapean. Hau zehatzago enuntziatzen dugu hurrengo
teoreman.
Teorema 4.7. Izan bitez V n dimentsioko K-espazio bektoriala eta β, V -ren oinarria.
Idatz dezagun x1 , . . . , xn , v ∈ V bektore orokor baten koordenatuak adierazteko, β oina-
rriarekiko. Orduan, Q = (qij ) ∈ GLn (K) matrize bat aukeratzen badugu eta definitzen
baditugu x1 0 , . . . , xn 0 (***)-ko ekuazioen bidez, badago β 0 V -ren oinarri bat halakoa non
β 0 -ekiko v-ren koordenatuak x1 0 , . . . , xn 0 diren. Orduan, Q matrizeari koordenatu alda-
ketaren matrizea deitzen diogu.

Froga. Hau pentsatu baino errazagoa da: Q alderanzkarria denez, P = Q−1 matrizea
har dezakegu. Izan bedi β 0 β-tik lortzen den oinarria, P matrizearen bitartez. Orduan,
X eta X 0 v-ren koordenatuen zutabeak badira, β-rekiko eta β 0 -ekiko, badakigu X 0 =
P −1 X = QX dela eta beraz x1 0 , . . . , xn 0 eta x1 , . . . , xn koordenatuen arteko erlazioa
(***) ekuazioen bidez emanda dago, nahi bezala.

L. Legarreta, I. Mardones, O. Garayalde 22 2022-23 ikasturtea

You might also like