Garapen Tema 5

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 7

5.

gaia: garapen morala


1. SARRERA
-Arau sozialak bi motakoak dira:
-Arau moralak→Banakoen ongizatea babestu, eskubideak honen barruan sartu:
-Bidezkoa dena edo ez zehazten dutenak
-Giza hitzarmenak edo konbentzio sozialak→Eguneroko bizitza mantendu edo gizartearen
orden soziala mantentzen duten arauak
ADB. Eskerrak eman opari bat jasotzerakoan
-Garapen moralak barne hartu emozioak, jokabide morala eta arrazonamendu morala
-Haurrak ikasi behar arau moral eta sozialak alda daitezkeela gizarte batetik bestera
-Moralitateak bere baitan hainbat faktore desberdintzeko gaitasuna hartu:
-Ondo eta gaizki dagoena
-Horrekin bat jokatzea eta harrotasuna sentitzea
-Errua edo lotsa arau jakin batzuk urratzean
-Moralki helduak diren pertsonak ez arauak betetzen zigorrari beldur diotelako edo onurak ekarriko
dituelako, baizik eta ikasitako printzipio moralak bereganatu dituztelako eta ados daudelako
-Internalizaio hau→Akzio oso kontrolatuetatik jokaera moralera pasatzerako aldaketa,
heldutasun moraleko giltza kontsideratu
-Teoria gehienak moralitatearen 2 zatietako batean zentratu:
-Jokabide moralean zentratzen direnak→Ikaskuntza soziala edo informazioaren
prozesamenduan bezala, umeen jokabidea saiatu
azaltzen
-Teoria kognitibo-ebolutiboak→Gehiago zentratu arlo kognitiboan edo arrazonamendu
moralean eta haurrek nola pentsatzen duten azaltzen saiatu
-Teoria psikoanalitikoak→Arreta jarri afektu moralean; osagai afektiboetan
-Umeek bere printzipio etikoekin bat datorren jokaerak defendatu

2. OSAGAI AFEKTIBOA GARAPEN MORALEAN


TEORIA PSIKOANALITIKOAK
-Psikoanalisiak pertsonalitate heldua 3 osagaiez osatuta dagoela defendatu:
Zera→Aldagai irrazionala→Behar instintiboak lehen bai lehen bermatzea bilatu
Nia→Aldagai arrazionala→Plan errealistak pentsatu behar hauek gainditzeko
Supernia→Aldagai moralista→Niaren pentsamendu eta jokaeren onarpena gidatu
-Freudek defendatu umeen jarrerak inpultso egoistak bultzatu ez dutelako Supernia garatu, kontuan
hartuz gurasoek bere portaera kontrolatzen ez duten bitartean
-Supernia irtetean pertsonak jokaerak kontrolatu barne zentsura baten menpe bezala daude
-Hau umeei ekintza onak egiterakoan harrotasuna sentitzen lagunduko eta ekintza
negatiboak egitean lotsa
-Moralki helduak diren umeak arau moralak ez urratzen saiatuko
-Horrela bere autoestimua mantenduko eta afektu moral negatiboak ekidingo
-Supernia fase falikoan garatzen dela proposatu (3-6 urte)
-Haurrak sexu bereko gurasoarekin gatazka emozionala eduki ondoren, beste sexuko
gurasoarenganantz sentitzen duen intzestu desioaren ondorioz
-Edipo konplexua (mutilak) eta Elektra konplexua (neskak)
-Edipo konplexua gainditzeko mutilak bere aitarekin identifikatu behar bereziki
mehatxuzko irudia bada eta beldurra eragiten badu kastrazio beldurra eragingo
duelako
-Ez soilik bere rol maskulinoa eskuratuko, baita bere arau moralak
bereganatuko
-Baita maitasunaren galerarako beldurraren eraginez errua sentimendua
agertzen hasiko
-Neskek Elektra konplexua gaindituko amaren maitasuna galtzearen
beldurrarengatik
-Baina hauek ez dutenez kastraziorako beldurrik garatzen supernia
ahulago bat hedatuko
-Freud-i onartu behar egindako ekarpena harrotasuna, errua eta lotsaren kontzeptuak aurkeztu
zituelako heldutasun morala eskuratzeko elementu gisa
-Aitortu beharra bere planteamenduetariko asko ez direla oso egoki
-Ez dago emakumeek supernia ahulagorik garatzen duten proba nabarmenik
-Baina badaude kontrako ideia defendatzen duten hainbat ikerketa
-Freudek proposatutako adina emozio moralak azal daitezen nahiko pesimista kontsidera daiteke
-13-15 hilabete bitarteko haurrek adostasun eza azaldu helduek jarritako debekuen aurrean
kanpo gainbegiratzailerik ez dagoenean
-2 urteekin haur txikiak arauak betetzen ez dituztenean dagoeneko estresa azaltzen dutela
ikusi
-Batzuetan ezusteko baten aurrean ardura sentitzen badute, hau konpontzeko saioak
aurrera eraman nahiz eta autoritaterik aurrean ez egon
-Morala barneratzearen prozesua haurrek Edipo edo Elektra konplexua azaldu
aurretik ikus daitekeela

IKASKUNTZA SOZIALA: BANDURA


-Kontzientziaren garapenean interesa jarri eta hainbat proposamen interesgarri egin:
-Atxikimendu ziurra eta guraso maitekorrak dituzten haurrek (bere gurasoek haiekin jokatzen
dutenek eta esperientzia emozional positiboak partekatzen dituztenek) kontzientzia maila
altuagoa garatzeko gaitasuna handitzen dutela
-Sentsibilitate gutxi duten gurasoek→Emozionalki hotz direnak edota aktibitate gutxi partekatu
dituztenek bere haurrekin egoerazko konformitatea
bultzatzen dutela eman
-Hau ez berez oposiziozko jarrera haurraren aldetik, baizik eta kooperatzeko gogoak
piztu ordez haurrek betekizunak egin gurasoen botereagatik
-Amekin konpromisozko konformitatea erakutsitako 33 hilabeteko mutilek laister hasi
hedatzen banako ona direnaren ideia
-Honek harreman zuzena izan autoritate figura batekin kooperatzeko erraztasun
handiago bat garatzearekin

3. OSAGAI KOGNITIBOA GARAPEN MORALEAN


PIAGET-EN TEORIA
-Bere lanak arreta jarri gehien bat 2 alderdi desberdinetan→Arauen errespetua eta justiziaren
kontzepzioa
-Behaketa eta dilema moralak planteatu
-Arauen kontzepzioa ikasteko 5 eta 13 urte bitarteko haurrak kaniketara jokatzen ikertu
-Haurrek jokatzen zuten heinean hainbat galdera planteatu
-Nondik datoz arau hauek? Alda daitezke? Haur guztiek bete behar dituzte?
-Bestetik justizia kontzeptua ikertzeko hainbat egoera planteatu, eta gero galderak egin
-Bietako zein ume da biurriago? zergatik? zigortu beharko lirateke?
-Teknika hauetan oinarriturik teoria bat proposatu
-Bertan barne hartu aro aurre-moral bat eta garapen moraleko bi aro:
-Moral heteronomoa eta moral autonomoa
ARO AURRE-MORALA
-2-4 urte bitarteko aroa→Haurrek ez moralitatearen kontzepzio errealik
-Jokoak ez irabaztera zuzenduta eta ez dakite arauak oraindik
-Gehien bat dibertitzeko jolastu→Arau propioak sortu eta helburua berez txandak egitea dela uste
MORAL HETERONOMOA
-5 eta 10 urte bitartean umeek arauen inguruko errespetu sakona garatu
-Autoritateak ezartzen dituztela uste eta zorrotzak eta aldaezinak direla
-Aro honetan errealismo moralaren aldia
-ARDURA OBJEKTIBOA→Ekintzen ondorioak epaitzeko orduan ez kontuan izan ekintzaren
intentzioa, soilik ekintza horrek utzitako ondorioak
-ZIGOR ORDAINDUA defendatu→Zigor bat berez zigorra jartzeagatik, kontuan hartu gabe
ekintza beraren izaera edota zigorraren helburu pedagogikoa
-Zigorrak ondorioen araberako mailakoak izan behar
-JUSTIZIA INMANENTEAN sinistu→Arau bat haustean beti zigorra topatuko denaren
sinismena
-Zigorrak gauzetatik datoz→Zigorraren beharra berdintasuna baino garrantzitsuagoa da
-Ez bereiztu nahita esandako gezurrak eta akatsak
-Gezurrak tamaina eta ondorioen arabera ebaluatu (ardura objektiboa)
-Zuzentasuna egoera eta baldintzen arabera, ahulak babestu

MORAL AUTONOMOA
-10-11 urterekin, umeak konturatu arau sozialak hainbat pertsona sortutako arauak direla, desafiatu
daitezkeela baita aldatu ere
-Uste ere arauak aldagarriak direla gizakien beharren arabera
-Zuzen edo oker dagoenaren inguruko epaiketa orain aldatu
-Aktorearen intentzioaren arabera epaitzen hasi, ez hainbeste jokaeren ondorioen arabera
-Nahiago elkarrekiko zigorrak→Zigorra, pertsona arau horren apurketaren inplikazioa ulertu dezan
zuzenduta egon behar
-Helburua arauaren apurketa berriz ez gertatzea izango
-Garapen kognitiboari esker, jokaerak ebaluatzerako orduan beste faktore batzuk ere parte hartzen
dutela ulertu→Justizia distributiboa (todos igual) defendatu
-Piagetek uste moralitate honek osagai genetikoak eta ingurumenezkoak barne hartzen zituela
-Egozentrismoa gainditzea eta perspektiba garatzea mesedegarria jokaerak epaitzeko orduan
perspektiba desberdinak kontuan hartzeko
-Perspektiba sozialaren ikuspegitik defendatu:
-Estatus bereko umeekin elkarrekintza esperientziak edukitzea helduen autoritatearenganako
errespetua ahuldu
-Norberarenganako eta besteenganako errespetua indartu
-Nola arauak pertsona batzuen artean adostutako akordioa aldakorrak direla
-Gurasoek ez bazuten bere paper autoritarioa arintzen, motelduko zuten estadio batetik besterako
aldaketa

PIAGETEN EREDUARI KRITIKAK


-Piagetek haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako haurren gaitasun moralak gutxietsi
-Gaur egungo hainbat ikerketek 3-5 urteko haurrek nahitasuna (intentzionalitatea) lehenengo
ebaluatzeko gai (ez nuen egin nahi)
-Smetena→2 urteko haurrek hauste moralak, giza-hitzarmenak ez betetzea baino larriagoak ebaluatu
-Piaget-en aburuz 6-10 urte bitarteko haurrek ez dituzte autoritate… (completar)

KOHLBERG-EN TEORIA
-Metodo modernoagoak erabili
-10,13 eta 16 urte bitarteko gazteei hainbat dilema moral planteatu
-Hauetan gazteek aukeratu behar autoritateari obeditu edota araua apurtzea giza-eskubide
baten alde
-Bere aukeraketa justifikatzeko orduan erabilitako pentsamendu egituran interesatu
-Ondorioetako bat→Garapen morala estadio autonomoarengandik haratago zabaltzen dela, eta
konplexuago bilakatzen dela nerabezaroan eta heldutasunean
-Piaget bezala, garapen kognitiboaren eta elkarrekintza sozialaren garrantzia azpimarratu
-Ordena aldaezina dela proposatu ere, eta behin banakoa estadio batera heldu zenean ezin dela
atzera egin
-3 estadio proposatu eta bakoitzean 2 azpi-estadio
-Bere teorian proposatutako azpi-estadio bakoitzak elkarreragiten zuten 2 osagai zituela
-Ikuspuntu sozialeko osagaiak adierazi zein puntutan gizabanakoak hartu duen erabakia
-Arrazonamendu moraleko osagaian garrantzi gehiago hartu egoera moraletan haurrek dituzten
esperientziak
-Estadio batetik besterako aldaketa, akomodazioaren prozesua jarraitu
-Haurrak ezin duela informazio berria bereganatu dagoeneko daukan estruktura mentalarekin
-Garapen morala bermatzeko, Kohlberg-ek garrantzi handia eman zenbait paper betetzearen ideiari
-Batez ere haurrak aukeraketa prozesu batean parte hartzean non behartua ikusten den
moralaren inguruan ikuspuntu desberdinak partekatzera
-Egoera sozial hauek lagundu ikuspuntu desberdinak kontuan izatera, honek haurra bere
pentsamendua berregituratzera behartuko eta modu berean arrazonamenduko estadioetan
aurrerapausuak ematen
-1go estadioan, oso indibidualistak
-2.estadioan oso sozialak→Taldea oso garrantzitsua
-3.estadioan indibidualistak baina desberdina da→Orain bakoitzak bere esperientziaren
ondorioz lortutako baloreei egin erreferentzia
-6 estadioa heldutasunezko modelo utopiko bat irudikatu

PERSPEKTIBA SOZIALA EDUKI MORALA


1. maila prekonbentzionala -Ezin perspektiba bat baino -Piageten errealismo
1. estadioa gehiago kontsideratu moralarekin konpara daiteke
-Moralitate heteronomoa -Egozentrikoak izan -Moralitatearen inguruko
-Moralitatea botereak eta -Bere sentimenduak mundu ebaluazioak absolutuak dira
autoritateak ezarri guztiak konpartitzen dituztela -Moralitatea definitu bakarrik
pentsatuz figura autoritarioen arabera
-Hauen erregelak bete behar
1. maila prekonbentzionala -Umeek pertsonak behar eta -Jokaera morala ontzat hartuko
2. estadioa ikuspuntu desberdinak dituztela interes pertsonalak asetzeko
-Indibidualismoa eta helburu ulertu balioa badu
instrumentala -Baina oraindik ezin beste -Umeek bere ondokoak
-Moralitatea bakoitzak bere baten lekuan ipini lagunduko eta erregelak beteko
burua zaintzea suposatu -Uste pertsonak bere beharrak honen truke jasoko dutenaren
betetzeko daudela esperoan
-Interakzio sozialak akordio
bezala ikusi
2. maila konbentzionala -Beste pertsona baten -Gehiengoak ondo
3. estadioa ikuspuntutik ikusi gauzak portatzeagatik ulertzen
-Konformitate interpertsonala -Bi pertsonen akordioa interes dutenarekin konformatu
-Moralitatea esan nahi du pertsonala baino -Erregelak bete behar maite
besteek preziatzea egingo garrantzitsuagoa izan daiteekela dituzun horiek pentsatzen
duen zerbait egitea ulertu dutenaren arabera
2. maila konbentzionala -Sistema sozialaren -Moralitatea legeen betekizun
4. estadioa perspektibaren arabera eta hau zorrotzean oinarritu
-Legea eta ordena funtzionatzeko beharrezkoa -Legeak guztientzako berdinak
-Ondo dagoena legala dena denaren arabera ikusi direla kontsideratu
izango, ezin sentimenduen moralitatea -Pertsonen arteko gatazkak
arabera jokatu betetzeko balio duela uste
3. maila postkonbentzionala -Sistema sozialaren barne bizi -Moralitatea pertsona
5. estadioa diren izaki guztien perspektiba bakoitzaren eskubideak
-Kontratu soziala hartu kontuan babestean datza
-Giza eskubideak kontzientzia -Mundu guztiak ez duela bere -Saiatu hau mantenduko duen
pertsonalaren gainetik daude balore berak konpartitzen ulertu sistema sozial bat defendatzen
-Onartu legalki gaizki -Baina guztiek existitzeko -Legeak askatasun indibidualak
dagoela baina moralki ez eskubide bera babesteko egin, ez mugatzeko
-Alda daitezke
3. maila postkonbentzionala -Erabaki moralak printzipio -Legetik aparte dauden
6. estadioa pertsonalen arabera ikusi printzipio moral unibertsalak
-Printzipio etiko unibertsalak -Pertsona bakoitzak balore daudela uste
-Moralitatea kontzientzia pertsonal bat duela eta ADB.Giza duintasunarenganako
pertsonaleko gauza da errespetatu behar dela errespetua eta justizia
-Nahiz eta legalki gaizki egon ezaugarrietatik kanpo -Bizitza beste guztiaren gainetik
legea gaizki egon daiteke eta -5. eneko/ 6.rako aldaketa errespetatu
moralki zuzena da sozialki barnera zuzendutako
aldaketa kontsidera daiteke

-Teoriak jasotako kritikak 4 gaien inguruan azaldu:


KULTURAREN ERAGINA KOHLBERG-EN TEORIAN
-Kultura gehienetan haur eta nerabeek lehenengo 3. eta 4. estadioetatik pasa eta orden
berberan
-Baina estadio post konbentzionala zenbait gizarteetan ez existitu
-Teoria honek mendebaldeko gizarteetan dagoen justiziaren kontzeptu ideala azaldu
-Baita mendebaldekoak ez diren gizarteen indibidualismo eza edo
indibidualismoa hainbeste baloratzen dutena
-Kolektibistak diren gizarteetan, pertsonak Kohlberg-en ereduan aro konbentzionalan
kokatuko
-Ikertzaile batzuk 3 istorio kontatzen zizkieten 5-13 uste bitarteko haur eta
helduei Indian eta Estatu Batuetan
-2 galdera egin zizkieten, ekintza hauek gaizki daude? Eta lege haustea
oso serioa kontsideratzen duzu?
-Ezkondu berria den emakumea bere senarraren jipoi ederrak jaso
zituen bere baimenik gabe zinemara joateagatik nahiz eta aldez
aurretik bere senarrak berriz ez egiteko esan
-Anaia eta arreba batek ezkontzeko eta seme-alabak izateko
erabakia hartu
-Bere aita bezperan hil ondoren, familiaren seme zaharrenak hilea
moztu eta oilaskoa jan
-Indiako haurrak 3.istorioa moralki desegokiena zela eta lehenengoa
moralki egokiena esan
-Estatu batuetako emakumeak jipoia jasotzea 3.istorioa baino
desegokiago ikusi
-2.istorioan bat zetozen moralki oso gaizki zegoela esaterakoan
-Indiakoei 3.a arau moral unibertsala kontsideratu

KOHLBERG ETA GENEROA


-Gizonekin jasotako datuetan oinarritu
-Carol Gilligan-ek emakume gehienak Kohlberg-en 3. aroan kokatu eta gizonezkoak
4.ean, emakumeen arrazonamendu maila baxuagoa azalduz
-Genero mailako estereotipoek gizon eta emakumeak orientazio moral desberdina
hartzera bultzatu
-Gilligan-ek dio gizonek independentzia eta asertibitatea modu sakonean bultzatzen
dituen hezkuntza eredua jasotzen dutela
-Ondorioz justiziaren moralitatean orientazioa nabarmendu, 4.estadioan
azpimarratzen dena
-Emakumeek, zaintza, enpatia eta besteenganako ardura bultzatzen duen hezkuntza
eredua, 3.estadiokoa

ARRAZONAMENDU MORALAK JOKABIDE MORALA AURRESATEN DU?


-HAUR GAZTEEKIN EGIN DIREN ESPERIMENTUAK
-Haien arrazonamendu morala ez dator jokabide moralarekin bat
-HAUR HELDUAGOEKIN, NERABEEKIN ETA HELDUEKIN EGINDAKO IKERKETAK
-Askotan aurkitu maila altuetako arrazonamendu mailan daudenak, beherago
aurkitzen diren horiekin konparatuz, modu altruistago eta konsistenteagorekin
jokatzeko joera azaltzen dutela
-Besteak salatzeko edo delinkuentzia eta kriminalak diren ekintzetan
gutxiago parte hartzeko aukera

KOHLBERG-EN EREDUA HAUR TXIKIEN MORALITATEA GUTXIESTEN AL DU?


-Ebaluatzeko erabilitako bideak oso zaila egin lehen hezkuntzako haurren moralitatea
aztertzea
-Haur hauek askotan besteen beharrak edo besteek ontzat ematen dutena kontuan
hartzeko gai jokabidea ebaluatzeko orduan

4. JOKABIDEZKO OSAGAIA GARAPEN MORALEAN


-Ikaskuntza sozialeko teorikoak gehien bat jokaera moraletan arreta jarri
-Hauek neurri handi batean bizitako egoeraren menpe daude
-Ikerketa enpirikoak adierazi guraso maitekorren eskutik emandako zigor firmeak neurri
eraginkorrenak direla haurren jokaera ez desiragarria ekiditeko
-Zigor forma guztiak eraginkorragoak bilakatzen direla azalpen kognitibo batekin etortzen
badira
-Horrela azalduko dio araua bete ez duenari zergatik ez da araua apurtu behar
-Azalpen kognitibo arrazionalak errefortzu bezala eragin haurrari azaltzen
diolako zergatik ez duen ekintza moral-gaberik egin behar
-Gainera etorkizunean berriro egiteko probabilitatea jaitsi
-Haurrek ez badute azalpen kognitibo bat jasotzen, eta ondorioetan zentraturiko
arrazoimena jasotzen badute, honen aurrean azalduko duen ezinegona eta
debekaturiko ekintza egitean sentitzen duten ondoeza antzekoak izango
-Atribuzio onak egitearen garrantzian jarri arreta, auto-kontzeptu positibo
baten garapenerako
-Ikertzaile batzuk zioten, 7 eta 10 urte bitarteko haurrek askoz ere zintzoagoak zirela jokoan baldin
eta esperimentatzailearen itxarobideak estresatzen baziren haien zintzotasunaren inguruan
-Berdina gertatu aktibitate oso tentatzaile baten aurrean amore ematearekin
-Martin Hoffman ebaluatu gurasoen hezteko erak garapen moralean eragina izateko
orduan
-Hiru teknika desberdin daude:
-Maitasunaren ukazioa→Afektua kentzea umea gaizki portatzeagatik
-Boterearen ezarpena→Bere boterea erakutsi jokaera kontrolatzearren
-Indukzioa→Azaldu zergatik dago gaizki egin duena eta zergatik ez luke
berriro egingo
-Lehenengo 2ak ez moralaren garapena bultzatzen baina azkenekoa bai, 3
osagai garatuz: afektua, jokaera eta arrazonamendua
-Zergatik eraginkorra disziplina induktiboa?:
-Gurasoek haurrei arau kognitiboak eskaini hauek bere jokabidea
ebaluatzeko erabili detzaketenak
-Haurrei besteez errukia izateko aukera eskaini eta gurasoei arau moralen
inguruan hitz egiteko aukera
-Disziplina induktiboa erabiltako gurasoek; umeei zer egin beharko luketen
debekua apurtzearen gogoen aurrean azaldu eta zer egin dezaketen
legearen apurketaren aurrean arazoa konpontzeko ere
-Siegal eta Cowen 4-18 urte bitarteko gazteei 5 istorio kontatu eta amek erabilitako estrategia mota
seme-alaben jokabidea bideratzeko asmoz:
-Haurrak ez zuen bere logela garbitu nahi
-Haurrak gelako kide bati muturrekoa eman
-Haurrak mina hartu amak arriskutsua izateagatik zerbait ez ukitzeko eskatu ondoren
-Beste norbaiti min psikologikoa egin
-Min fisikoa egin borroka batean
-Amek erabilitako estrategia motak indukzioa, zigor fisikoa, maitasun ukazioa eta esku-hartze
permisiboa
-Emaitzak→Indukzioa adin guztietako parte-hartzaileek hobe baloratzen zuten estrategia izan
→Zigor fisikoa ondoren aukeratutako estrategia hoberena
-Partaide guztiek azalpenak emandako autoritate arrazional baten alde zeuden
-Inork ez zuen ondo ebaluatu ez maitasunaren ukazioa ez permisibitatea ere
→4-9 urtekoek edozein disziplina mota onartzeko prest zeuden
-Baita amodioaren ukazioa ere permisibitatea ematen ez zen bitartean, azken hau
oso desegokia bezala ebaluatuz

You might also like