Garapen Tema 8

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 8

8.

gaia: familia harremanak


1. EZKONTZA EDO BIZIKIDETASUNA
-Ezkonduta edo ezkondu gabe dauden sexu desberdineko edo bereko 2 pertsonen arteko bizikidetza
afektiboa eta sexuala da

EZKONTZA GAUR EGUN


-Konpainia, intimitatea, laguntza, adiskidetasuna eta bizi-asebetetzea
-Gertakizun ia unibertsaltzat hartu
-Seme-alabarik ez erabakitzen duten bikoteak gero eta gehiago daude
-Seme-alabarik gabeko aroa gero eta gehiago luzatu→Baita gero eta seme-alaba gutxiago izateko
joera
-Dibortzioa edo banantzea gero eta ohikoagoa da
-Bikote eta ezkontza homosexualak gero eta ugariagoak dira
-Gero eta gehiago “bereizirik elkarrekin bizi” harremana aukeratutako bikoteak
-Batez ere tarteko helduaroan edo zahartzaroan

EZKONTZAREN ERAGINA
-Harreman afektiborik garrantzitsuenetako bat izango
-Ezkontzak eragin handia dauka zenbait alderdietan:
-Osasun mentalean→Bikotekidearekin bizi diren osasun mentala hobea, harreman
osasungarria bada
-Harremanetan→Guk gure ingurukoekin ditugun harremanetan eragina bikotekide batekin
egotea edo ez, beste modu batean erlazionatu
-Auto-kontzeptuan→Ezkonduta daudenak auto-kontzeptu handiagoa dauka (señora de...).
-Eskema kognitiboetan→Gauzak beste modu batera ikusi eta mundua ulertzeko modua
aldatu
-Orain ez ditugu gauzak ikusten pertsona bakar bat bezala, bikotekide moduan baizik
-Nortasunean→Birtuteak (virtudes) garatu

EZKONTZAREN ERAGINA OSASUNEAN


-Osasun fisiko hobea
-Nahasmendu mental gutxiago
-Ongizate emozional eta psikologiko maila altuagoak
-Bakardade sentimendu urriagoak
-Droga kontsumo urriagoa

2. GURASOTASUNA
GURASOTASUNAK EKARTZEN DITUEN BETEBEHARRAK ETA ALDAKETAK
-Seme-alaben zainketa
-Segurtasun emozional eta fisikoa eskaini behar seme-alabei
-Babesa (fisikoa eta psikologikoa) eta mantenua eskaini behar zaie
-Haien arduradun nagusienak izatea eta sentitzea→Kontziente izan behar gara pertsona horren
arduradunak garela
-Bizimodu aldaketa nabarmena eragin→Arropa, lagunak, musika...

GURASOTASUNERA EGOKITZE BALDINTZATZEN DUTEN ALDAGAIAK


-Haurdunaldia desiratua izatea garrantzitsua→Kontziente izan behar gara guraso izateak dakartzan
ondorioak bestela arazoak egon daitezke bai
umearengan eta bai gurasoengan
-Lana utzi behar izatea→Bereziki amek lana utzi seme-alaben zainketa ziurtatzeko eta lana gustukoa
bada kalte egin gurasotasunera egokitzeko
-Umearen ezaugarriak→Negartia izatea, gaixotasunen bat edukitzea... horrelakoetan gogorra izan
egokitzapena
-Gurasoek txikitan izandako harremanak→Txikitan atxikimendu ziurra garatu dutenak, bere seme-
alabekiko sentikorragoak
-Gurasoen adina eta elkarrekin bizitzen daramaten denbora→Esaten da helduaro goiztiarrean dela
adinik egokiena, baina gurasoen
araberakoa da
-Beraiek aukeratu behar→Desiratua izatea guraso onak izateko baldintzetako bat.
-Elkarrekin bizitzen daramaten denbora garrantzitsua bizikidetzak harremana hautsi
dezakelako

GURASO IZATEKO ETA EZ IZATEKO MOTIBOAK


GURASO IZATEKO MOTIBOAK (Goldberg eta beste, 2012)
-Maitasuna→Seme alabek alaitasuna, poza, maitasuna...sustatu
-Pertsona babesgabe hori, zaintzeko eta hazteko nahia
-Bikotekidearen desioa→Bikotekideak nahi duelako izan haurra batzuk nahiz eta beraiek nahi ez izan
-Gizarte presiogatik→Normatibotzat hartu

GURASOAK EZ IZATEKO MOTIBOAK


-Gaitasunik eza→Batzuk pentsatu ez direla gai umeak hazteko eta zaintzeko
-Betebehar astunak→Lana dela eta, ezin betebehar horiek alde batera utzi guraso izateko
-Bikote-harremana zaindu→Uste harremana aldatuko dela haur bat izateagatik
-Gatazkak sortzen dituela badakite
-Askatasuna→Haur bat izateak askatasuna kentzen duenez pertsona batzuk ez hori galdu nahi
-Ekonomia→Pertsona askok ez dituzte baliabide ekonomikoak haur bat izateak dakartzan gastu
ekonomikoei aurre egiteko
-Guraso instinturik ez izatea→Bereziki ama instintua izateari erreferentzia egin

GURASO BAKARRAK ETA GURASO-ORDEAK


GURASO BAKARREK IZAN OHI DITUZTEN ARAZOAK
-Ekonomikoak→Pertsona bakarrak aurre egin behar seme-alabak ekarritako gastuei
-Arazo ekonomiko handiagoak jasan beste gurasoek baino
-Diskriminazioa lana edo etxebizitza aurkitzeko→Pertsona bakar batek egin behar izaten dio haurren
zainketari, beraz disponibilitate txikiagoa izan lana
bilatzerako garaian
-Etxebizitzari dagokionez→Baliabide ekonomiko gutxiagoak dituztenez arazoak izan
-Arazo psikologikoak:
Bakardadea→Seme-alabak zaintzearekin lotuta
Frustrazioa→Beraiek zeukaten bizi itxaropen bat ez dela horrela gertatuko→Horrek
frustrazioa sortu
Zailtasunak→Jendartera egokitzeko zailtasunak daude
-Normatiborik kanpo gelditutako zailtasunak sortu gizartera egokitzeko garaian
Arazoak seme-alabekin→Seme-alabek askotan banatzearen errua beraiekin bizi den
gurasoari egokitu

GURASO-ORDEEK IZAN OHI DITUZTEN ARAZOAK


-Irudi estereotipatu eta negatiboa→Ipuinengatik guraso-ordeak estereotipatuak dira
-Gehienetan amaren irudia batez ere negatiboa
-Arazoak seme-alabaordeekin→Seme-alabak bere gurasoak direla ez onartzea
3. SEME-ALABAK HANDITZEN DIRENEAN
TARTEKAKO HAURTZARO ETA NERABEZAROAN
-Gurasoak jeloskor jarri seme-alabek ez dietelako lehen egiten zieten kasu berdina egiten eta lagunei
kasu gehiago egiten zaielako
-Komunikazioa okertu→Seme-alabak ez lehen ziren ume horiek eta orduan haserretzean
komunikazioa eten
-Ahotsaren bolumena igo, haserreak gertatu
-Lehen guztiari bai esaten zioten eta orain ez→Horregatik gatazkak sortu
-Gatazka-gaiak→Etxera iristeko orduak, ikasterako orduan jarritako exijentziak
-Neskei gehienbat eragindako gatazka janzkeraren ingurukoa izango
-Bigarren mailako gatazka-gaiak→Drogak, erlijioa, sexua, politika...

HELDUAROAN
-Harremanak hobetu→Parekoagoak direlako, orain maila berdinean daudelako
-Denak helduak→Horregatik gurasoen ikuspuntua ulertu
-Gatazka-gaiak desagertu ez garelako beraiekin bizitzen
-Gogobetetasuna areagotu→Gurasoak harro sentitu beraien seme-alaben lorpenetaz
-Harremanek onurak ekarri→Seme-alabek kontrolatutako gaietan gehiago jakitea eta bertatik ikastea
edo aldrebes
-Gatazkak sortu→Seme-alabak bikotekide batekin ibiltzen hasi→Posible bikotekideak familiaren
balioen aurka joatea eta ez
gustatzea
-Denbora gehiago pasatzen hasi bikotekidearen familiarekin→Horrek jeloskortasuna sortu
-Arazo ekonomikoak sortu gurasoengana joatean diru eske
-Gorabeherak autoestimuan→Gurasoen autoestimuan batez ere, seme-alabak etxetik doaz edo
erretiroa hartu
-Honek hutsuneak sentitu beraiengan

4. GURASOAK ZAHARTZEN DIRENEAN


BELAUNALDI ARTEKO ELKARTASUNA
-Familia bereko belaunaldi helduen arteko babesa, laguntza, lankidetza eta antzekoak hartutako
konpromisoa

ELKARTASUN MOTAK
-Elkartzezkoa→Noiz elkartzen garen gure familiako beste belaunaldi batzuetako kideekin
-Ez du zertan fisikoki izan behar, telefono bidez edo beste modu baten bidez ere izan daiteke
-Afektuzkoa→Afektua partekatzeari dagokio→Maitatzeko konpromisoa egon behar
-Pertsona batek hori gurasoekiko garatzean seme-alaba heldutasuna garatzen dela diote
-Funtzionala→Laguntza ez afektuzkoa→Fisikoari egiten dio erreferentzia→Gurasoei laguntzea
beraien beharrak egiten
-Normatiboa→Arauen arabera zugandik espero dena
-Adostasunezkoa→Zerikusia dauka belaunaldi desberdineko pertsonen arteko, ideologia eta uste
arteko adostasun eta desadostasunarekin
-3 alderdi bereiztu:
-Gurasoen eta seme-alaben arteko adostasun/desadostasun maila:
-Ideologia antzekoak ditugun edo ez
-Adostasun/desadostasun mailak zer eragin dauka gure arteko harremanetan
-Nola alda daitezke uste horiek harremanean zehar
-Norberak zuen hasierako posizioa harreman horren ondorioz aldatzen den edo
ez
5. KABI HUTSA ETA KABI BETEA
-Familiako seme-alaba guztiak etxetik joatean→Kabi hutsa
-Familiako seme alabaren bat etxean geratzean edo etxera itzultzean seme alabaren bat→Kabi
betea
-Continuum bat dira biak→Ez ia inor muturretan egoten, baizik eta tarteetan

KABI HUTSA
-Hutsunea→Rol tradizionalak betetako familietan amak sentituko, ama rola galdu izan balu bezala
-Dolu anbiguoa eta ez-baimendua da→Dolua landu behar
-Bizi berria eraiki behar
-Irakurketa positiboa→Harreman berria seme-alabekin
-Bikotekidearekiko harremanari denbora eskaini berriro ere
-Emozioak adierazi, lagunekin egon eta jarduerak egin

KABI BETEA
-Ez direnean inoiz joan→Alde negatiboa→Peter Pan sindromea (nunca van a crecer), gatazkak,
ekonomian, gurasoen bizimoduan eragin...
-Bueltatzen direnean→Alde negatiboa→Batzuk uste “zaindu nazatela”, dena aldatuta, gatazkak,
ekonomian, gurasoen bizimoduan eragina
→Alde positiboa→Laguntza instrumentala eta emozionala
-Zer egin gurasoek?→Hartu, ulertu, maitatu, lagundu, hitz egin, ardurak esleitu
-Zer egin seme-alabek?→Ardurak hartu eta ekarpenak egin

6. AITONA EDO AMONA BIHURTZEA


-Estiloak nahastu, egoeraren arabera aldatu, historiaren arabera aldatu...

AITONA-AMONA MOTAK
-Zaintzailea→Haien bilobak zaindu seme alabei bezala, heziketa prozesuan parte-hartu
-Mota asko daude, ordezko gurasoak adibidez(muturreko kasuan)
-Jolaskidea→Bilobekin gelditu ondo pasatzeko baina normalean jolastu baino ez dute ezer gehiago
egiten beraiekin
-Familia jakinduriaren iturri→Asko dakite familiaren inguruan, haien aiton-amonen garaiaz (ahozko
transmisioaren ondorioz)...
-Bilobei informazioa partekatu
-Bilobei asko irakasten diete historiari buruz
-Zaintzaileek ere bete faktore hau
-Urrunekoak→Gutxitan daude bilobekin eta mugak jarri haien eta biloben artean
-Zukaz hitz egiten diete (autoritarioak)
-Barkabera→Dena onartzen dutenak. Bilobek egiten dutena onartu, ez dago araurik. Mimatu egiten
dituzte bilobak
-Formala→Bilobekin harremana (ona eta estua) baina ez dute parte hartzen hezkuntza edo
heziketan
-Ez dira barkaberak (barkabera agian honen muturrekoa)

7. INDARKERIA FAMILIA-EREMUAN: INDARKERIA MATXISTA


INDARKERIA MATXISTA MOTAK
-Ikusezinezko indarkeria→Tranpa matxista askoren bidez agertu→Mikromatxismoen bidez
ADB. Emakumeek zaintzeko duten gaitasunaz aprobetxatzea, intimitaterik eza sortzea,
emakumeak ezeztatzea...
-Muturreko indarkeria matxista→Hainbat mota:
Fisikoa→Bultzada, kolpe, armaz egindako erasoa, erredura, itotzea, ebaketa...
Sexuala→Emakumezkoaren borondatearen aurka egindako sexu-jarduerei eta harremanei
dagokie indarkeria sexuala eta hura islatutako jokabideak
ADB. Erasotua bortxatzea, ukitzea, prostituzioan eta pornografian jarduteko behartzea
eta hitz lizunak esatea

Psikologikoa→Botere posizio batetik eragindako indarkeriazko jokabideari deritzo indarkeria


psikologikoa
-Erasotua psikologikoki mintzea, gutxiestea, haren autoestimua suntsitzea eta bere
buruan duen konfiantza desagerraraztea dira indarkeria mota honen helburu nagusiak
-Jokabide askoren bidez eragin daiteke indarkeria psikologikoa:
-Erasotuari tratu apalgarria emanez, garrasi eginez, laidozko hitzak esanez, hura
gutxietsiz, mehatxatuz eta umiliatuz

Ekonomikoa→Erasotua baliabide ekonomikoen kontroletik kanpo uzteari dagokio indarkeria


ekonomikoa, eta erasotuak jabegoak eta/edo mantenua galdu horren ondorioz
-Erasotua baliabide ekonomikorik gabe uztea da haren helburua
-Horrela ekonomikoki gizonaren menpe gelditu, eta hura bihurtu jaun eta jabe
-Tratu txar mota horren isla lirateke ondasunak salaraztea edo suntsitzea, kreditu-
txartela kentzea, kontu-korrontetik izena kentzea, ekonomian parte hartzea eragoztea,
lan ordaindurik egiten ez uztea eta antzeko jokabideak

Soziala→Besteen aurrean psikologikoki gaizki tratatzeari, harreman sozialak kontrolatu eta


debekatzeari, jarduera sozialak egitea debekatzeari edo egitera behartzeari...
-Honelako jokabide hauetan islatu:
-Erasotua besteen aurrean iraintzea
-Hark dituen harremanak eta jasotako eskutitzak eta telefono-dei eta mezuak
kontrolatzea
-Lan egitea, ikastea, lagunekin egotea...
-Erasotuaren aurrean beste emakume batekin lardaskan ibiltzea
-Telefonoaren bidez erasotuak zer egiten duen, non eta norekin dagoen...
-Etengabe kontrolatzea

Ideologiko-espirituala→2 jokabideetan islatu


-Bere kulturarekin, ideologiarekin eta erlijioarekin zerikusia duten uste-sistemak
onartzera behartu dezake erasotua
-Emakumezkoak gai horiekin zerikusia duten ohiturak, usteak...suntsitzen saiatu
-Barregarri utziz edota zigorraren bidez

Ingurune indarkeria→Emakumea beldurtzeko, haren ingurunean kalte egitea du helburutzat


-Emakumeak erabilitako edo estimatutako objektuak eta animaliak erasotzeari dagokio

Indarkeria bikarioa→Emakumeari min emateko asmoarekin, haren seme-alabak edo


bestelako senideak erasotu
-Horrek izugarrizko kaltea eragin emakumeari
-Hauek guzitak indarkeria zuzenaren barnean kokatu
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
-Badira beste 2 indarkeria mota
Egiturazko indarkeria→Emakumezkoen oinarrizko eskubideak murriztutako muga ikusezin
eta ukiezin dagokie
-Ez egile batek eragiten, sistema ekonomiko-politiko-sozialak baizik
Indarkeria kulturala edo sinbolikoa→Emakumezkoen aurkako edozein indarkeria mota
justifikatzeko edo legitimatzeko erabilitako kulturaren
alderdiei dagokie
-Uste, balio, ohitura, arau sozial...transmitutako mezuak, irudiak...erabiltzeari
-Mintzairaren erabilera sexista eta iragarki, abesti, errefrau, txiste, bideo-jolas, aldizkari,
telebista-saio, ipuin...asko indarkeria mota honen elementutzat hartu
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
-Indarkeria matxistaren funtzioa sistema heteropatriarkala sostengatzea izanik, emakume-femeninoa
eta gizona-maskulinoa identitate bakartzat hartzearekin batera, heterosexualitatea eta eredu
nuklearra bizimodu natural, normal eta bakartzat onartu

INDARKERIA MATXISTA PROZESU GISA


-Prozesu zikliko baten emaitza da
Tentsio pilaketa→Erasotzaileek etsaikeria adierazi baina oraindik muturrekoa izan gabe
-Aro horretan ohikoak→Irainak, oihuak, kontrolik gabeko mugimenduak, biraoak,
mehatxuak, protestak...
-Honako hau lortu erasotzaileek:
-Emakumeak errudun sentitzea, beldurra sentitzea, barkamena eskatzea,
makurtzea, mutu gelditzea, edozein promes egitea, emozioen kontrola galtzea,
negar egitea...
-Horregatik zenbait autorek uste:
-Emakumeen jokabide horiek beste aro baten adierazle direla
-Sumisioaren eta gelditasunaren aroa
-Erasotzaileek uste bere jokabidea zilegi dela eta areagotu erasoak, jeloskortasuna,
jabego-sentimenduak...hurrengo arora iritsi arte

Erasoaldia→Aurreko aroan sortutako tentsioaren ondorioz erasotzaileek kontrola galdu eta


biktimekiko jokabide oldarkorra eta kaltegarria erabili
-Bortizkeria fisiko, psikologiko, sexual, ekonomiko, espiritual eta sozialarekin zerikusia
duten jokabide oldarkor gogorrak gertatu, muturrekoa eta biktima akabatzea

Damu faltsua edo eztei-bidaia→Erasotzaileek damua adierazi


-Barkamena eskatu biktimei
-Zin egin ez dela berriz gertatuko eta etorkizunean zoriontsu izango direla
-Afektuzko seinaleak izan
-Haiek gabe bizitzerik ez dutela esan, opariak ere egin diezazkiekete
-Horren guztiaren ondorioz, biktimek harremana eta erasotzailea idealizatu eta
sinetsi ez ezik barkatu ere egin
-3 fase horiek pasatu ostean berriz hasi zikloa
-Denborarekin gero eta laburragoa→Erasoaldiak gero eta gehiagotan gertatzeaz gainera
gogorragoak izaten dira
-Biktimek gero eta baliabide psikologiko gutxiago izan egoerari aurre egiteko
-Zenbat eta luzeago iraun, orduan eta aukera handiagoak daude tratu txarrek ekarritako
ondorio psikologikoak kroniko bihurtzeko

INDARKERIA MATXISTAREN ONDORIO PSIKOLOGIKOAK


-Askotan laguntza psikologiko profesionala behar izan horiek gainditzeko
Beldurra eta herstura→Tratu txarrak maiz gertatzen direnez, haiek jasandako
emakumezkoek etengabe pairatu herstura eta beldurra
-Ez bere segurtasunarengatik bakarrik, baita seme-alaben segurtasunarengatik ere
Depresioa, autoestimu baxua eta erru sentimendua
-Askotan emakumeek uste jokabidearekin bikotekidearen alderdi positiboak indartu eta
haien jarrera alda dezaketela
-Baina bere saiakerek porrot egiten dutela
-Egoerari aurre egiteko gai ez direla ikusirik askotan bere autoestimua txikitu eta erru-
sentimendua eta depresioa pairatu
Nahaste psikosomatikoak→Biktimek pairatutako ondoeza psikologikoaren ondorioz zenbait
nahaste edo oinaze fisiko agertu
ADB. Migrainak, heste-arazoak, nekea, nahaste ginekologikoak, jateko gogoa galdu eta
sexu-desioa galdu

INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMEN ETA ERASOTZAILEEN EZAUGARRIAK


-Biktimak→Ezin profil jakin bati buruz hitz egin, edozein emakumek jasan dezake indarkeria
matxista
-Badira biktimek komun dituzten ezaugarriak→Lehen aipatutako ondorio psikologikoak
-Erasotzaileak→Ezin da hauen profil jakin batez hitz egin, edozein gizonek eragin dezake indarkeria
matxista
-Ezaugarri komunak→Balio matxistak dituzten gizonak, oso barneratuta gizonaren eredu jakin
bat eta horri jarraitu
-Ezaugarri nagusiak→Indarra, harrokeria, oldarkortasuna, arrakasta, arrazionaltasuna,
inguruan duten guztiaren kontrola, sentimendurik ez adieraztea,
hornitzaile ekonomikoa izatea eta emakumezkoekiko nagusitasuna
dutela pentsatzea
-Gizon horiek uste bikotekideak bere jabegoa direla eta bere menpe eta zerbitzura
daudela
-Gizontasuna garrantzitsua dela uste eta gizonezko guztiek garrantzi hori agerian
utzi behar, emakumezkoa menderatuz
-Bere buruaren irudi negatiboa eta autoestimu baxua
-Menpeko pertsonak dira→Bere burua biktimatzat hartu eta botererik ez dutela sentitu
-Indarkeria erabili etxean botere-sentsazioa lortzeko eta etxetik kanpo galdutako
kontrola berreskuratzeko
-Oso jeloskorrak eta posesiboak→Alkoholarekin edo beste drogekin arazoak izan
-Beste gizonek baino gaitasun sozial urriagoak
-Sentimenduak adierazteko zailtasunak→Komunikatzeko erabilitako bide
nagusia erasoa da
-Etxetik kanpo gehienetan ez arazo psikologikorik izaten, haien jokabidea normala izan,
baina etxean oso desberdinak dira

8. BESTE BIZI-ESTILO BAT: BAKARRIK BIZITZEA


BAKARRIK BIZITZEKO ARRAZOIAK
-Monogamia murrizketatzat hartzen dutelako
-Komunikaziorik ez dutelako izaten
-Ez dutelako adiskiderik
-Frustrazio sexuala dutelako
-Esperientzia berriak izateko aukerarik ez dutelako
-Mugikortasun eskasa dutelako

ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK


ABANTAILAK
-Lan eremua aurrera egin dezaketelako→Denbora gehiago eta energia dedikatu lanera
-Auto-askitasuna garatu→Se bastan con ellos mismos
-Mugikortasuna→Mugitu nahi duenean eta nahi duen tokira
-Sexu-askatasuna dauka
-Bizimodu zirraragarria→Irudimen handiko pertsona, ohiturei jarraitzen ez dietenak...
-Harremanak→Harreman berria, nahi dutena egin dezakete ingurune sozialarekin
-Esperientzia aniztasuna
-Rol aniztasuna
-Autonomia psikologiko eta soziala

DESABANTAILAK
-Lana aurkitzeko zailtasunak
-Bizitoki bat lortzeko zailtasunak
-Norbere buruaz arduratzeko zailtasunak
-Mundu sozialari egokitzeko zailtasunak
-Familiaren eta lagunen onarpena lortzeko zailtasunak
-Autoestimua

You might also like