Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

B2.

1 azpimailako idazmen-proba

IDAZMEN-PROBA

Proposatzen zaizkizun bi eginkizunetako bat aukeratu behar duzu, eta, ondoren,


garatu zer eskatzen zaizun kontuan hartuta. Lan hori egiteko 45 minutu izango dituzu.
150 hitz idatzi behar dituzu.

1. EGINKIZUNA: Lantokiko jaki-makina

Egoera:
Zure langunean ordu asko pasatzen dituzue lanean, ia-ia kalera joateko astirik gabe.
Hori dela-eta, maiz jo behar duzue sandwichak, ogitartekoak, zukuak, freskagarriak-eta
saltzen dituen makinara. Lankideon artean hitz eginda, konturatu zarete makina horrek
dituen salgaien kalitatea ez dela batere ona: aurretik prestaturiko produktu koipetsuak
dira, azukre eta gatz asko dute eta plastiko gehiegi erabiltzen dute bildukietan.

Egitekoa: eskutitza bidaliko diozu arduradunari, eta, horretarako:

 Kontatu kexa adieraztera bultzatu zaituen arrazoietako bat.


 Adierazi ez zaudela batere gustura egoerarekin. Arrazoitu.
 Proposatu bestelako irtenbideren bat.

2.- EGINKIZUNA: Negozio gutxi auzoan

Egoera:
Gasteizko Arkaiate auzoan bizi zara. Auzoa egin zutenetik hainbat gabezia nabari dituzu
bertan: okindegi gutxi, fruta-dendarik ez, negozio txiki batzuk baino ez… Ondorioz,
erosketak egiteko autoa hartu behar duzu nahitaez: kutsadura, gasolina eta aparteko
gastuak ez dira zure gustukoak, ordea.
Antza, eta bertako egunkari batek argitaratu duen berri baten arabera, janari
lasterreko kate famatu batek gune handi bat zabaldu nahi du bere produktuak
saltzeko. Auzoa erdibituta dago. Auzoko batzuek begi onez ikusten dute katearen
asmoa. Beste batzuek, berriz, uste dute hori ez dela auzoak behar duen negozio-mota.
Ika-mika ugari sortu dira auzoan eta Alea aldizkariak auzotarron iritzia jakin nahi du.

Egitekoa: zure iritzia eman nahi duzu Alea aldizkarian, eta, horretarako:

 Kontatu zein den auzoaren egoera.


 Adierazi kate horrek duen asmoarekin ados zauden ala ez. Arrazoitu.
 Egoki ikusten baduzu, proposatu bestelako irtenbideren bat.

You might also like