Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

BEROAREN

HEDAPENA

Beroaren hedapena

Bi gorputz tenperatura desberdinean


dudenean, beroa edo energia termikoa
tenperatura altuena duen gorputzetik
tenperatura baxuena duen gorputzera
iragaten da. Hau beroaren hedapena da
eta hiru modu desberdinetan gerta
daiteke:

KONDUKZIOA (conducción, conduction)

Burdinezko ziri bat sutan jartzen bada,


berotzen hasiko da eta handik momentu
batera ez da eskuz heltzerik izango. Zera
gertatu da: beroa burdinaren barruan
hedatu da. Hedatze modu honi
kondukzioa esaten zaio eta
kondukzioaren bidez beroa gorputz
batean barrena edo ukipenean dauden
gorputzaren artean iragaten da.

Kondukzioa honela azal daiteke: energia


handiena duen gorputzaren molekulek (ez
ahaztu beroa energia dela) inguruko
molekulei energia ameten diete eta
honela beroa hedatu egiten da.

Máscaliente Menoscaliente

Material guztiek ez daroate beroa modu


berdinean. Adibidez, metalak bero eroale
oso onak dira, baina zura eta plastikoak
bero eroale txarrak dira. Lehenengoak
eroale eta bigarrena isolatzaile direla
esaten da.

KONBEKZIOA (convección, convection)

Fluidoetan (likido eta gasak) beroa


konbekzioz hedatzen da. Fluido bat
berotzen denean bere dentsitatea
txikiagotu egiten da. Horregatik likido eta
gas beroak igoten dira eta utzi duten
lekura goian dagoen fluido hotzagoa
(dentsitate handiagoa) doa. Prozesu
honen bidez fluido barruan korronte
batzuk agertzen dira, konbekzio-
korronteak, eta hauen bidez beroa fluido
osora hedatzen da.

Konbekzioa hobetzeko, kasu askotan


fluidoa haizegailu edo ponpa baten bidez
higitzen da. Konbekzio honi konbekzio
bortxatua deritzo. Fluidoa berez bakarrik
higitzen denean konbekzio naturala
esaten zaio.

ERRADIAZIOA (radiación, radiation)

Eguzkiak Lurra nola berotzen duen


pentsatzen badugu, konturatuko gara ez
duela kondukzioz eta ez konbekzioz
berotzen. Kondukzio eta konbekzio
prozesuak materia behar dute beroa
hedatzeko eta Eguzkiaren eta Lurraren
artean ez dago ia materiarik. Hedapen
mota berri honi erradiazioa deritzo eta
beroa uhin elektromagnetikoen bidez
hedatzen da.

El vídeo no está disponible


Este vídeo no está disponible

Lotura interesgarriak:
Nola transferitzen da beroa? Beroa eta
tenperatura
Beroa eta tenperatura Beroaren
hedapena
Descripción del Calor http://fisica-
sarmiento9.blogspot.com.es/2009/08/d
escripcion-de-calor.html
Materiales aislantes eléctricos y
térmicos http://www.ejemplos.co/10-
ejemplos-de-aislantes/

You might also like