1.GAIA-Zuzenbidearen Sarrera

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 7

1.

GAIA: ZUZENBIDEAREN JATORRIA ETA KONTZEPTUA


1.1. JATORRIA:

Egunerokotasuneko egoera desberdinen garapenak Zuzenbidearekin


harreman estua izatera hurbiltzen gaituzte. Egiten dugun guztiak edo ia guztiak
erregulazio jakin bat du: gizartean, Estatuaren bitartez ezarritako arau batzuen
arabera jokatzen dugu; adibidez, erosketak egitean, klaseak jasotzean edo
ibilgailu batekin zirkulatzean.

Honek argi uzten du, behin pertsonak talde sozialetan antolatzen


direnean bere portaerak arautzen dituen beharrizana sortzea, bereziki
besteekiko harremanei eta jokaerei dagokionez.

Zuzenbidearen jatorria gizakiaren gizarte baldintzak ezarritako


premian oinarritzen da. Hau da, zuzenbidea arau multzo bat da
gizartearen gatazkak konpontzea baimentzen duena. Beraz, Zuzenbidea
gizartearen zeregina da, pertsona asko kontaktuan egoteak berau sortzeko
beharrizana sortzen duelako.

Gizakien elkarbizitzak ezinbestekoa egiten du Zuzenbidea, pertsonak


elkarrekin eta harremanetan bizi direnean sortzen baita ezinbestean. Izan ere,
bizitza gizaki bakoitzaren eta besteen bizitzen arteko mugak daudenean
bakarrik da posible.

Komunitatean bizitzeko, beharrezkoa da guztien ekintza aukerak


mugatuta egotea, guztien ongiak lehentasuna izan dezan norbanakoen
ongiaren gainetik; horrela, pertsona bakoitzak jakin behar du zer ez den egin
behar, zer saihestu eta errespetatu behar den, eta zer ekarpen egin behar duen
gai kolektiboetan. Horregatik, bizikidetza ahalbidetuko duen jokabide arauen
sistema bat behar da. Printzipioz, gizarte bateko gizabanako bakoitzak nahi
duen guztia egiteko eskubidea du, baldin eta beste gizabanako baten eskubidea
urratzen ez badu.

Zuzenbidea justizian oinarritzen da, eta gizartean giza


jokabidea arautzen duen arau- eta erakunde-ordena osatzen du.
Zuzenbidearen oinarria gizarte harremanak dira, eta harreman horiek harreman
horien edukia eta izaera zehazten dituzte. Beste era batera esanda, zuzenbidea
arau multzo bat da, gatazkak gizarte baten barruan konpontzeko aukera
ematen duena.

1
Erromatarrek honela definitzen zuten Zuzenbidea: "Ars boni et aequi":
Zuzenbidea onaren eta bidezkoaren Artea da. Halaber, zuzenbidea oinarrizko
hiru zutabetan oinarritzen zela zioten:

1) Justizia: Bakoitzari berea ematea.


2) Segurtasuna: Gizakiaren elkarbizitza ziurtatzea.
3) Gizartearen onura: Pertsonaren eskubideak urratu gabe.

Komunitate guztietan sortzen dira gatazkak, eta Zuzenbidea osatzen duten


arauek gatazkak konpontzeko helburua dute. Gizakiaren existentzia
primitiboenetatik eskatu zitzaien hierarkiak ezartzeko, funtzioak banatzeko,
ondasunen araberako eztabaidak ebazteko, estatu ereduak finkatzeko, ...

BEHARRAK

INTERESAK
HELBURUAK

GATAZKAK

PERTZEPZIOAK KONTZIENTZIA

Lehen arauak ahoz transmititu ziren eta Ohiturazko Zuzenbidea (usadioak


edo ohiturak) osatu zuten, ondoren lege idatzi seguruagoetan islatzeko,
zeintzuek garai hartan erlijioaren eragin handia izan zuten. Lehen lege
kodeak sumertarrei (Mesopotamia) dagozkie eta sistematizazio harrigarria
zuten. Babilonian bereziki garrantzitsua da bere antzinatasunagatik eta
antzinako zibilizazio baten zorroztasun handia erakusteagatik. Hammurabiren
kodea, k.a. 1760 urtean Babiloniako errege zen Hammurabik sortua, aurkitu
den lege multzorik antzinakoenetako bat da, eta antzinako Mesopotamian
sortutako mota honetako dokumentuen artean hobekien kontserbatuenetariko
bat da. Talioaren legea kasu zehatzetan aplikatzean oinarritzen da.

2
282 lege daude bertan
idatzita. Gaur egun,
Pariseko Louvre Museoan
aurkitzen da.

Hala ere, Zuzenbide Erromatarra izango da Zuzenbide pribatuko arauen


lanketa eskainiko duena, hain garatua eta progresiboa, non, zalantzarik gabe,
kode zibil modernoen iturri nagusia den.

Erromak, antzinako munduari, zuzenbidezko sistema uniforme bat eman


zion, arrazoian eta justizian oinarritua. Erromatarrek sortu zituzten: batetik, XII
taulen legea: erromatar herriaren elkarbizitza arautzeko arauak zituen lege
testua eta, bestetik, Corpus Iuris Civilis bezala ezagutzen dena, Justinianoren
Kodea ere deitua, europar nazio kontinental askoren zuzenbide zibilaren oinarria
izan zena.

1.2. ZUZENBIDEAREN DEFINIZIO DESBERDINAK AUTORE


DESBERDINEN ARABERA:

 “El derecho es el orden coactivo y soberano de la conducta.”


HANS KELSEN (jurista eta filosofo austriarra)

 “El derecho es un término medio entre la anarquía y el despotismo”.


EDGAR BODENHEIMER (zuzenbide irakasle amerikarra)

 “Derecho es un sistema racional de normas sociales de conducta, declaradas


obligatorias por la autoridad, por considerarlas soluciones justas a los
problemas surgidos de la realidad histórica”. MIGUEL VILLORO
TORANZO (jurista katalana).

 “El derecho se reduce a regular acciones externas de los hombres y a hacer


posible su coexistencia”. “..el conjunto de las condiciones por las cuales e
arbitrio de cada uno puede coexistir con el arbitrio de los demás según una
ley universal de libertad”. MANUEL KANT

3
 “El derecho es la existencia del querer libre”. GUILLERMO FEDERICO
HEGEL (filosofo alemana)

 “EL derecho es una forma, una categoría trascendental, absoluta, de


materia empírica, relativa, variable, proporcionada por las relaciones
económicas. La forma jurídica es la conducción lógica de toda actividad
económica, no siendo posible la existencia de relaciones económicas que no
tuviesen una forma jurídica que de su sentido a estas relaciones…..”
RODOLFO STAMMLER (jurista eta irakasle alemana).

 “El derecho pertenece al reino de la Cultura. Derecho es todo aquello que


puede ser objeto de una apreciación de justicia o injusticia. Derecho es
aquello que debiera ser derecho justo, séalo o no; derecho es lo que
persigue por fin la justicia, aunque para serlo no necesita ningún modo de
haberlo alcanzado….”. GUSTAVO RADBRUCH

1.3. OINARRIZKO KONTZEPTUAK:

Hiztegi batean "lege" hitza bilatuz gero, hainbat lege motari buruzko
esanahiak agertuko dira. Horrela bada, baditugu, besteak beste, lege fisikoak
(grabitatearen legea, inertziaren legea), lege moralak (pertsonaren
kontzientziak zuzendutakoak, etikaren eremuan bakarrik balio dutenak) edo
lege sozialak (ohiturak eta printzipioak, eta horiek hausteak zigor soziala dakar,
baina ez juridikoa). Hala ere, Zuzenbidera joz, "Legea" lege juridikoa da.

Zeintzuk dira arau juridikoak? Agintaritza politikoak ezartzen (definitzen eta


onartzen) dituen jokabide arauen sistema bat dira, zeintzuk bete egin behar
diren. Oro har, betebeharrak ezarri eta eskubideak ematen ditu. Beraz, legea ez
ezagutzeak ez du salbuesten legea betetzetik.

Sistema juridikoa herrialde batean zuzenbidea gizartean zelan sortu eta


berak duen funtzioa, aplikatu, hobetu eta irakasteko moduari buruz indarrean
dauden gobernu erakundeen, arau juridikoen, jarreren eta sinesmenen multzoa
da.

Ordenamendu Juridikoa gizarte bizikidetzaren arauak bermatzeko


Estatuaren borondatez emandako lege multzoa da. Laburbilduz, zuzenbidea
gizartea arautzen duten bizikidetza arauen multzoa da, eta ordenamendu
juridikoa, berriz, Estatuak emandako legeen multzoa (arau juridikoak),
bizikidetza edo zuzenbide arauak bete daitezen.

4
Justizia garai eta zibilizazio bakoitzak bere arau juridikoen zentzuari buruz
duen ikuskera da. Gizarteak zehaztutako balioa da.

1.4. ZUZENBIDEAREN ADARRAK:

Zuzenbidearen banaketa tradizionalak zuzenbide publikoa eta zuzenbide


pribatua bereizten ditu. Horren arabera, zuzenbide publikoak “Ondasun
publikoaren egoerari" egiten dio erreferentzia; zuzenbide pribatuak, berriz,
"Partikularren interesari".

5
Sailkapena:

Zuzenbide PUBLIKOA:

Estatuaren eta gainerako erakunde publikoen antolaketa eta jarduera eta


erakunde publiko gisa partikularrekin dituzten harremanak arautzera
bideratutako arauak dira. Honen barnean daude:

 PROZESUZKO ZUZENBIDEA: Justizia auzitegien antolaketa eta atribuzioa eta


prozesu judizialetan esku hartzen duten pertsonen jarduna arautzen
dituena. (Horien izaeraren arabera, Zigor, Zibil, Administrazio, Lan Arloko Z.
ere badugu)
 KONSTITUZIO ZUZENBIDEA: Estatu bat definitzen duten oinarrizko legeak
aztertzeaz arduratzen dena. Aztergai da estatu formari, gobernu moduari,
oinarrizko eskubideei eta botere publikoen erregulazioari buruzko guztia.
 ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEA: herri administrazioaren antolaketa,
funtzionamendua eta eskumenak arautzen dituen arau juridikoen multzoa
da, partikularren eta beste herri administrazio batzuen arteko harremanetan.
 NAZIOARTEKO ZUZENBIDEA: Estatuen eta nazioarteko zuzenbideko beste
subjektu batzuen harremanak arautzen dituzten printzipio eta arauen
multzoa da, eta haien zerbitzu diplomatikoak ordezkatzen ditu.
 ZIGOR ZUZENBIDEA: krimen edo delituen gaitzespena edo zigorra ezarri eta
arautzen duena, zigorrak ezarriz.
 ZUZENBIDE FISKALA (ZERGA ZUZENBIDEA): Estatuak bere zerga boterea
erabiltzeko arauak aztertzen ditu, herritarrek gastu publikoa ordaintzeko diru
sarrerak izan ditzaten.
 FINANTZA ZUZENBIDEA: Estatuaren aurrekontu orokorrean normalean
aurreikusten diren diru sarrera eta gastu publikoak antolatzeaz arduratzen
dena.

Zuzenbide PRIBATUA:

Partikularren arteko harremanak arautzen ditu, hau da, alderdietako batek


ere Estatuaren botereaz baliatzen ez direnak. Honen barnean daude:

 LAN ZUZENBIDEA: giza lana, lan produktiboa, askea eta besteren konturako
lana babestea helburu duten printzipio eta arauen multzoa.
 ZUZENBIDE ZIBILA: herritarren arteko harreman pribatuak arautzen
dituena.
 MERKATARITZA ZUZENBIDEA: merkataritza arautzen duen Zuzenbidearen
adarra da.

6
Beraz:

ZUZENBIDE PUBLIKOA ZUZENBIDE PRIBATUA

 Prozesuzko zuzenbidea
 Konstituzio zuzenbidea
 Administrazio zuzenbidea  Lan zuzenbidea
 Nazioarteko zuzenbidea  Zuzenbide Zibila
 Zuzenbide Penala  Merkataritza zuzenbidea
 Zuzenbide Fiskala
 Finantza zuzenbidea

1.5. LEGEDIA VS JUSTIZIA:

Legea eta justizia terminoak sarritan nahastu egiten dira. Bi kontzeptuak


elkarrekin lotuta daude eta elementu komunak dituzte; izan ere, biak legearekin
zerikusia duten alderdiekin erlazionatzen dira, eta gizarte batek modu egokian
bizi ahal izateko ezartzen duenaren ondorio dira.

Legea hainbat erakunde direla medio sortzen diren arau multzoa da,
gizartearentzat portaera eta ordena arau jakin batzuk ezartzeko. Lege batek
esango du pertsona batek uneoro egin dezakeena edo ezin dezakeena egin;
legezkoak diren edo ez diren ekintzak zehaztearen ondorioa da hori.

Justizia, berriz, gizarteak legeekiko duen errespetua da, berdintasuna,


etika, zuzenbidea eta morala oinarri izanda. Justiziaren helburua da, aipatutako
kontzeptuek pertsona guztiei berdintasunezko eran ematen dela bermatzea.

Beraz, justizia eta legea oso lotuta daude, justizia legeen


aplikazio ekitatiboan oinarritzen baita.

You might also like