Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 17

BALIO ETIKOAK

BIGARREN HEZKUNTZA DBHKO 4. MAILA

2022-2023 IKASTURTEA
IES MIGUEL DE UNAMUNO BHI
AURKIBIDEA

1. Balioak mundu globalizatu batean


1. Duintasuna, gure eskubideen oinarria
2. Norbanakoaren
eskubideak estatuaren aurren
3. Oinarrizko askatasunaren
errespetua
4. Sozializazioa aro globalean
5. Komunikabideen garrantzia
2. Etikaren garrantzia
1. Mundu aldakor baterako etika
2. Zure bizitza da, zure arauak dira
3. Etika formal baterantz
4. Kanten teoria etikoa: etika formal bat
5. Kanten teoria etikoa:
etika deontologiko bat 6.
Diskurtsoaren etika
3. Demokrazia, bizitzeko era bat
1. Demokrazia, gobernatzeko
modu bat baino gehiago 2. Guztion
ongiaren konpromisoa
3. Kontrolik gabeko
globalizazio baten mehatxuak 4.
Gure eskubideak babestea
4. Gizartea eta justizia. Giza eskubideak
1. Zuzenbidea, morala eta justizia
2. Justizia defendatzea
3. Justizia, ekitate den aldetik
4. Giza eskubideak, justiziaren oinarriak
5. Giza eskubideak defendatzea
6. Justizia unibertsalerantz
5. Bakerako eskubideak
1. Bakea eta segurtasuna,
oinarrizko eskubideak 2.
Bakea eragozten duten
mehatxu berriak (I)
3. Bakea eragozten duten
mehatxu berriak (II) 4.
Gerrak eta haien ondorioak
5. Bakearen kultura baterantz
6. Etika, zientzia eta teknika
1. Zientzia, teknika eta ekonomia
2. Enpresa eta merkatu-gizartea
3. Etika deontologikoa baterantz
4. Etikaren eginkizuna merkatu-gizartean
5. Kontsumitzaileon erantzukizuna

4. mailako Balio etikoak / 2


1. BALIOAK MUNDU GLOBALIZATU BATEAN
ZER ARAZO PLANTEATZEN DIZKIO BANAKOARI EGUNGO GIZARTEAK ?
XXI. MENDEAREN HASIERAN, GIZADIAK ARAZO GLOBALEI AURRE
EGIN BEHAR DIE, BAINA BALIATU BEHARREKO IRTENBIDEAK ERE
GLOBALAK DIRA
----
oOo----

4. mailako Balio etikoak / 3

168 milioi haur langile


Heren bat jaitsi da haur langileen kopurua 2008tik 2012ra,
baina lan egiten duten haur eta nerabeen erdiek lan arriskutsuren bat
egiten dute, OITren azken txostenaren arabera.

2013-09-25 / Jakes Goikoetxea


Munduko hamar haur eta nerabetik batek lan egiten du (%11).
168 milioi dira guztira, 5 eta 17 urte artekoak. Lan egiten duten
haurren erdiek lan arriskutsuren bat egiten dute (85 milioi dira); hau
da, arriskuan jartzen dituzte beren osasuna, segurtasuna edota
moralitatea. Haur langile gehienak, %44, 5 eta 11 urte artekoak dira.
OIT Lanaren Nazioarteko Erakundeak eman ditu datuak, bere azken
txostenean: Haurren lanean egindako aurrerapenak. Munduko
aurreikuspenak eta joerak 2000 eta 2012.
Aintzat hartu behar da estimazioak direla eta OITk berak
onartzen duela eskualdeen eta herrialdeen datuen eskuragarritasuna
eta kalitatea oso ezberdina dela. Gainera, haurrek egiten duten lan
guztia ez du kaltegarritzat edo desagerrarazi beharrekotzat hartzen:
«Normalean positibotzat hartzen da lanak haurren eta nerabeen
osasunean, garapen pertsonalean eta hezkuntzan eragiten ez badu».

4. mailako Balio etikoak / 4


Definizio horretatik kanpo daude 168 milioi haur eta nerabe.
Lanak haurtzaroa eta nerabezaroa bizitzea eragozten die, eta lana
kaltegarria da haien duintasunarentzat, gorputzarentzat eta
buruarentzat, OITren esanetan. Lanak, kasu horietako gehienetan,
ondorio nagusi bat du: haurrak eskolara joan beharrean, lanera joaten
dira.
Haur asko dira, baina duela hamabi urte baino 78 milioi,
herena, gutxiago. Munduko haurren %16 ziren 2000. urtean, eta %11
iaz. Jaitsiera %40 izan da nesken kasuan; %25 mutilenean. Lan
arriskutsuak egiten dituztenak %50 gutxiago dira; lehen, 171 milioi
ziren, eta, orain, 85. Jaitsiera nabarmenagoa izan da 5 eta 14 urte
artekoetan, %66.
«Gehiegi dira», hala ere, dio OITk, «haien etorkizuna eta
gurea arriskuan jartzen baitute». «Ohikoegia» bihurtu da haurrek lan
egitea.
Haur gehienek, hirutik bik, gainera, ez dute ordainik jasotzen,
etxean lan egiten dutelako. Etxeko lurrak landatzen edo abereak
zaintzen, batez ere. Baina baita arrantzan eta akuikulturan ere.
Jaitsierak jaitsiera, kopuruak helburuetatik urrun daude. OITk
2016rako desagerrarazi nahi ditu haur esklaboak, sexu esplotazioa
jasaten dutenak, legez kanpoko jardueretarako erabiltzen direnak,
haur soldaduak eta lan arriskutsuak egiten dituztenak. «Ez da nahikoa
orain arteko moduan jarraitzea», onartu du OITk.

Mutilak gehiago

Haur langileetan gehiago dira mutilak (99,8 milioi) neskak


baino (68,2 milioi); 5 eta 11 urte arteko tartean, ordea, ez dago
alderik mutilen eta nesken kopuruetan. Hain zuzen, 11,5 milioi
haurrek lan egiten dute etxeko lanetan, OITren arabera. Hala ere,
aintzat hartu behar da OITren datuen barruan ez daudela etxeko lan
arriskutsuak egiten dituzten haurrak, ez norberaren etxean lan egiten
dutenak, ezta besteen etxeetan egiten dutenak ere. Eta gehienetan
neskek egiten dituzte etxekolan horiek. OITk ez ditu estimazioetan
aintzat hartzen, «datu faltagatik eta etxeko lan arriskutsuak
definitzeko adostasun faltagatik».
Lan mota hori erakundeen kontroletik kanpo dago, eta
ikusezina da gehienetan. «Neska horiek arrisku handiagoa dute
esplotazioa edo gehiegikeriak jasateko», dio OITk.
Lan arriskutsuetan neskak gehiago dira 5 eta 11 urte artean
(bostetik hiru), eta mutilak gehiago 15 eta 17 urte artean (bostetik
lau).
Txosteneko kopuruak aintzat hartuz gero, Asian eta
Pazifikoan dago haur langile gehien, 77,7 milioi. 59 milioi dira
Saharaz hegoaldeko Afrikan. Proportzioa, ordea, handiagoa da
Saharaz hegoaldeko Afrikan: bost haurretik bat baino gehiagok lan
egiten dute; hamarretik bat dira Asian eta Pazifikoan. Asian eta
Pazifikoan daude lan arriskutsuak egiten dituzten haur gehien, 33,9
milioi, baina aldea txikia da Saharaz hegoaldeko Afrikarekiko, 28,8
milioi haur baitira han.

Txinan daturik ez

OITk ez dauka Txinari buruzko datu zehatzik. Txinako


Gobernuak ez ditu egiten haur langileei buruzko estatistikak, eta
OITk Txinari buruzko estimazioak zeharka egiten ditu, bestelako
estatistika batzuk baliatuz, eskolatzeari buruzkoak, esaterako. Txina
da horrelako salbuespen bakarra txostenean.
Munduko eskualde guztietan jaitsi dira kopuruak duela lau
urtekoekin edo hamabi urtekoekin alderatuta. OITk nabarmendu du
Saharaz hegoaldeko Afrikan jaitsiera gertatu dela haurren jaiotzen
igoera «garrantzitsua» izan den garai batean. Hala

4. mailako Balio etikoak / 5


ere, hiru haur langiletik bat hangoa da, eta eskualdeari arreta berezia
jartzeko eskatu du Lanaren Nazioarteko Erakundeak.
Eta Ameriketako Estatu Batuak? Eta Europa? Ez al daude
haur langileak? Bai, badaude. Hala ere, Nils Muiznieks Europako
Giza Eskubideetarako komisarioak onartu du gaiak «tabua»
dirudiela. Europan badaude haur-langileak, ez bakarrik Europako
ekialdeko herrialdeetan: Italian 16 urtetik beherakoen %5,2 dira,
aurtengo ekainean kaleratutako neurketa baten arabera.
Haur langileen kopuruaren jaitsierarik handiena azkeneko lau
urteetan gertatu da, krisi urteetan: lan egiten duten haurren kopurua
215 milioitik 168ra eta lan arriskutsuak egiten dituztenak 115
milioitik 85era. Baina krisiak ez du eragin jaitsieran, OITren arabera.
Erakundeak dio «ziurrenik» jaitsiera bi arrazoirengatik gertatu dela:
alde batetik, gorabidean diren herrialdeek gainerakoek baino lehen
gainditu dituztela krisiaren ondorioak; bestetik, krisiaren osteko
hazkunde ekonomiko motelak gutxitu egin duelako eskulan eskaera,
baita 15 eta 17 urte arteko nerabeena ere.

Kontzientziazio gehiago

OITk uste zuen krisiak lan egiten duten haurren kopurua


handitu zezakeela, bizi baldintzak okertu egin direlako, baina ez da
hala gertatu. Gobernuen neurriei eta kontzientziazioari esker, neurri
handi batean, OITren esanetan. Hezkuntzan eta gizarte zerbitzuetan
egindako inbertsioak aipatu ditu erakundeak. Zenbat eta hezkuntza
eta gizarte zerbitzu gehiago, orduan eta haur gutxiago lanean.
Haur gehienek nekazaritzan lan egiten dute, bostetik hiruk,
baina handitzen ari da zerbitzuetan eta industrian lan egiten duten
haurren kopurua. Zerbitzuetan eta industrian lan egiten dute,
ezkutuko ekonomian. OITk Brasilen, Indonesiaren eta Mexikoren
kasuak aipatu ditu, gorabidean diren herrialdeak. Dena den, OITk
berak behin baino gehiagotan txalotu ditu Brasil eta Mexiko, abian
jarri dituztelako haur
langileen arazoari aurre egiteko programa eraginkorrak.
OITren txostena irakurri nahi izanez gero: www.ilo.org
ZER LANDUKO DUGU?

ξ Duintasuna, gure eskubideen oinarria.


ξ Norbanakoaren eskubideak estatuaren aurrean.
ξ Oinarrizko askatasunaren errespetua.
ξ Sozializazio aro globalean.
ξ Komunikatzeko garrantzia.
ZER DAKIZU?

a) Baten bati gizakiaren duintasunak zer esan nahi duen beharko


bazenio, zer adibidea emango zenioke?
b) Zure bizitza pribatuko zer alderditan ez du esku hartzeko
eskubiderik estatuak? Aipatu hiru alderdi.
c) Bizi garen mundu global honetan, aukerak ugariak dira, baina
arriskuak ere bai. Zerrendatu zure ustez globalizazioak dituen
alde on edo txar nagusiak, bi zutabetan sailkatuta.

4. mailako Balio etikoak / 6


1. DUINTASUNA, GURE ESKUBIDEEN OINARRIA

Egungo munduan, elkarbizitzaren eta ordenamendu


juridikoaren oinarria giza eskubideen aitorpena da. Dakizunez, gure
eskubideak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean (GEAU)
jasota daude, bai eta estatu bakoitzeko konstituzioan eta gainerako
legeetan ere.
Dena den, gure eskubideak ez
dira dokumentu ofizial baten edo besteren araberakoak. Aitzitik, pertsona
garen aldetik dugun duintasunarekin lotuta daude; hau da, zaki arrazionalak,
1

askeak eta independenteak izatearekin. Beraz, duintasuna pertsona ororen


balio gorena da, eta horrek berekin dakar besteengandik begirunea eta estimua
jasotzea nahiz besteak errespetatzea. Horregatik, pertsona bat gaizki tratatzen
dutenean edo haren eskubiderik oinarrizkoenak zanpatzen direla ikusten
dugunean, biziki suminduta sentitzen gara.

Giza eskubideek pertsonaren duintasuna dute oinarri; ezaugarri horrek egiten


gaitu estimua eta begirunea jasotzeko merezidun.

Immanuel Kant alemaniar filosofoak, duintasuna zer den azaltzeko, pertsonen


eta gauzen arteko desberdintasuna azpimarratu zuen. Kanten arabera, gauzek
prezio bat dute, truka daitezkeelako, eta pertsonok duintasuna
dugu, bakarrak garelako.
Esate baterako, ordenagailua matxuratzen bazaigu, beste bat erosiz ordezka
dezakegu. Pertsona bakoitza, ordea, bakarra eta errepikaezina da; izan ere,
gizaki bakoitzak balio mugagabea du, inola ere ordezka ezin daitekeena.

1
DUINTASUNA: Gizakiaren berezko balioa da, izaki arrazionala eta askea den
aldetik. Duintasuna ez da erosten, ezta negoziatzen ere; gizaki izate hutsetik, hain
zuzen, datorkigu emana.

Kantek duintasun esan zion gizabanakoak duen balio


mugagabe horri, objektuetatik bereizten gaituen horri. Giza
eskubideen helburua da pertsona bakoitza hain berezi egiten duen
balio berdingabe hori, inguruko gauzetatik bereizten gaituen balio
hori, defendatzea.

Gizakiaren duintasunaren oinarria da gizaki oro bakarra eta


ordezkaezina dela, gizabanakoa izaki arrazionala eta askea eta bere
ekintzen jabe den aldetik.

IKERTU
Egiaz, gizakiak, kontzientzia morala izanik ere, mota guztietako
krimenak eta izugarrikeriak egin ditu historian zehar, bere kidekoen
aurka. Hala ere, mendeetan zehar egindako akats horietatik lortutako
esperientziak ulertarazi digun zein den bakean bizitzeko modurik
onena: oroz gain, pertsona guztiok duintasun bera dugula begirunea
merezi dugula aintzat hartzea.
Bilatu Interneten giza eskubideen historiari buruzko informazioa.
Laburbildu lortutako informazioa eta azaldu azken hiru mendeetan
gizakiaren duintasuna aitortze aldera egin diren lorpen nagusiak.

DUINTASUNAREN IDEIATIK ERATORRITAKO BALIOAK

Duintasun kontzeptuaren esanahia aztertzen badugu, ohartuko gara


hartatik eratortzen direla Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren
iturri diren balio etiko nagusiak.

Lehenik eta behin, askatasuna, Gizon-emakume guztiak aske


jaiotzen gara (1. Artikulua) eta inork ez dauka eskubiderik gizakiari
aske izateko eskubide hori kentzeko, ezta norbanakoa besteren
esklabo edo uztarpeko izatera behartzeko ere (3. eta 4. artikuluak).
Gainera, inor ezin da arrazoirik gabe atxilotu edo preso hartu, eta
atxilotuz gero, denok dugu eskubidea legezko babesa izateko eta
auzitegi inpartzial batek zuzendutako epaiketa zuzen bat izateko (7. –
10. artikuluak).

Bigarrenik, berdintasuna. Inor ezin daiteke diskriminatu ezein


arrazoiengatik, dela sexua, arraza, hizkuntza, sinesmenak edo
ekonomia-maila (2. artikulua). Eskubideak berdinak dira guztiontzat,
inork ezin du eskatu lehentasunezko traturik, eta ezin de inor
eskubide horietaz gabetu.

Hirugarrenik, elkartasuna. Denok garenez duinak eta denok


dugunez arrazoimena, zentzuzkoena da elkarrekin senide legez
jokatzea (1. artikulua). Senidetasun horrek bide eman beharko luke
ekintza ankerrak eragozteko, hala nola tortura eta pertsonen trafikoa
(5. artikulua).

Gizakiaren duintasunetik ondorioztatzen da pertsona guztiak


askeak eta berdinak direla, eta beren artean elkartasunez jokatu behar
dutela, ahulenenei gehiegikeriarik egin gabe.

APLIKATU IKASITAKOA

Irakurri askatutako kasu hau, eta azaldu zer eskubide urratu


zaizkion protagonistari. Zehaztu GEAUko zer artikulurekin dagoen
lotuta.
Atea jo dute, eta irekitzean, bi polizia ikusi ditut. Atxilotuta nagoela esan
didate, eta berekin joan behar dudala. Arrazoia zein den galdetu diet, baina ezer
esan gabe eskuburdinak jarri dizkidate, eta bultzaka, polizia-furgoian sartu naute.
Polizia-etxera iristerakoan, lapurreta eta giza hilketa egotzi dizkidate, eta
galdeketa amaigabe bat egin didate, iraintzen, kolpatzen eta mehatxatzen ninduten
bitartean. Bi astez ziega batean egon naiz, deirik egiteko eta jasotzeko aukerarik
gabe.
Horren ostean, jakinarazi didate probintzia-espetxera eramango nauela, eta
han egon beharko dudala epaiketaren zain. Kalera irtetean, jendetza garrasika hasi
zait: “Hiltzailea!”
Epaiketa ateak itxita egin da eta ez didate lekukorik aurkezten utzi. Pertsona
bakar baten lekukotasuna oinarri hartuta, epaileak errudun naizela ebatzi du, eta
hogei urteko espetxe-zigorra ezarri dit. Hori urte geroago, akatsa izan zela jakin da,
eta aske utzi naute, baina nire lanpostua galdu dut . 2

2
ERREPARATU: Amnesty Internationalen 2014-2015eko txostenaren arabera: a)
2.466 pertsona heriotzara kondenatu zituzten, eta haietatik 607 gutxienez exekutatu
zituzten, 22 herrialdetan; b) Herrialdeen % 82k pertsonak torturatu zituzten edo
tratu txarrak eman zizkieten; c) 62 gobernuk kontzientzia-presoak zituzten;
adierazpen-askatasunaren eskubidea erabiltze hutsagatik espetxeratu zituzten
pertsonak, alegia; d) Herrialdeen % 58k epaiketa bidegabeak egin zizkieten
pertsonei.

HERIOTZA ZIGORRA MUNDUAN


2009-11-20 I. Aizpurua

Historiako uneren batean, kasik gizarte guztietan erabili izan


da heriotza-zigorra. Baina II. Mundu Gerratik aurrera, batik bat,
zigor mota hori ezabatzearen aldekoa izan da munduan joera.
Europako herrialdeen artean Bielorrusia da salbuespen
bakarra. Gainontzeko herrialdeetan ez da halako zigorrik onartzen.
Ozeanian ere kasik leku guztietan ezabatu dute. Kanada eta Hego
Ameriketako herrialde askotan ere ez da halakorik onartzen.

AEBn, Guatemalan eta Karibeko herrialde gehienetan ordean


heriotza-zigorra indarrean dago. Brasilen, adibidez ezohiko
kasuetarako mantentzen dute, gerra garaian eginiko traizioak
zigortzeok, kasu. Asian denetarik dugu. Japon eta Indian, adibidez,
herrialde demokratikoak izanik ere, heriotza-zigorra existitzen da.
Eta Afrikan hainbat herrialdetan onartzen da.

Hona hemen munduko mapa.

Urdina: heriotza-zigorra ezabatuta


Berdea: Ezohiko kasuetan soilik aplikatzen da heriotza-zigorra
Laranja: Zigor gisa onartua dago, baina praktikan ez da erabiltzen
Gorria: Zigor heriotza indarrea dago eta erabiltzen da

Azken urteotan, Singapur izan da proportzionalki heriotza-


zigor gehien aplikatu dituen herrialdea, zenbaki osotan, Txinak
aurrea badu ere.
Errusiak heriotza zigorra ez onartu izana, positiboa da noski.
Baina ez dakar heriotza-zigorraren munduko mapan aldaketarik.
Hain zuzen ere, kontrakorronteko joera litzateke hori onartzea.
Larriena, ordea, onartu ez badute ere herritarrak heriotza zigorraren
aldekoak direla da.

Irudia | Heriotza zigorraren munduko mapa | Wikimedia Commons |


Creative Commons By SA
Irudia | Urkatu | SC Fiasco | Creative Commons By SA
2. NORBANAKOAREN ESKUBIDEAK ESTATUAREN AURREAN

1948. urtean Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala


(GEAU) idatzi zenean, helburu nagusietako bat zen norbanakoa
estatuen aldetik gerta litezkeen botere abusuetatik babestea.
Kontuan izan behar da urte gutxi batzuk lehenago nazismoak
gizadiaren aurkako krimen izugarriak egin zituela, eta milioika
pertsonaren heriotza eragin zuela. Bestalde,
GEAU lantzen ari ziren bitartean, Sobiet Batasunak sistematikoki
urratzen zituen pertsonen eskubideak eta askatasunak.

Nurenbergeko Epaiketak
AKUSATUAK. Aurrean, goitik behera: Hermann Göring, Rudolf Hess, Joachim von
Ribbentrop, Wilhelm Keitel. Atzean, goitik behera: Karl Dönitz, Erich Raeder,
Baldur von Schirach eta Fritz Sauckel.

Bi estatu horiek eta interbentzionistak ziren, eta gizakiaren


duintasuna mespretxatzen zuten, pertsonak nahierara erabil
zitzaketela uste baitzuten, beren helburuak lortzeko. Hala, sistema
politiko anker horietan ohikoak ziren atxiloketa arbitrarioak, torturak,
behartutako deportazioak, lan akigarriak esklabotza-egoeran, eta
jende askoren hilketak.
ESTATUEN ESKU-HARTZEAREN MUGAK

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean argi zehazten da


zer muga ezin dituen gainditu edozein estatuk, gizabanakoaren
oinarrizko eskubideek ez urratzeko. Hona hemen adibide batzuk:

ξ Estatuak ezin du pertsonen bizitza pribatuen inolako esku-sartzerik


egin; inork ezin du gure etxean sartu baimenik gabe, ezta gure
telefono-deiak edo posta kontrolatu ere.
ξ Pertsona orok eskubidea du norberaren herrialdean zehar ibiltzeko,
handik irteteko eta nahi duenean itzultzeko. Gainera, eskubidea
dugu gure bizilekua herrialdeko edozein lekutan finkatzeko.
ξ Nazionalitatea izateko eskubidea dugu. Izan ere, pertsona batek
nazionalitaterik ez badu, nekez erabili ahal izango ditu bere
eskubideak, estatuak ez baitu zainduko edo bermatuko eskubide
horiek errespetatzen zaizkiola. Estatuak ezin du inor
nazionalitateaz gabetu modu arbitrarioan, baina norbanakoak uko
egin diezaioke nazionalitate bati, beste bat bereganatzeko.
ξ Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak aitortzen du adin
nagusiko norbanako orok eskubidea duela askatasunez eta
berdintasunez ezkontzeko. Horrek esan nahi du behartutako
ezkontzak baztertu egiten direla, bai eta emaztea senarraren
borondatearen mende geratzea ere.
ξ Estatuak betebeharra du familia babesteko eta haren ongizatea
zaintzeko, gizartearen ardatza osatzen baitu familiak.
ξ GEAUk jabetza-eskubidea aitortzen du, bai norbanakoarena, bai
taldearena. Estatuak ezin gaitu gure ondasunez gabetu,
justifikatutako arrazoirik gabe, eta hala eginez gero, kalte-ordain
ekonomiko bat eman behar dio kaltetuari.
ξ Adierazpenak aitortzen du pertsona batek bere herrialdearen
arrazoi politikoarengatiko jazarpena pairatzen badu ego gerra
batetik ihes egin behar badu, eskubidea duela beste herrialde
batean asiloa eskatzeko eta jasotzeko. Dena den, ezin diote asilo-
eskubideari heldu delitu komun bat egin dutenek (lapurreta,
hilketa eta abar) 3

3
BANAKOAREN ESKUBIDEAK: Bizitza pribatua eta ohorea (12. art.); Nazionalitate-
eskubidea (15. art.); Joan eta etorri aske ibiltzea eta bizilekua aukeratzea (13. art.);
Aske eta berdintasunez ezkontzea (16. art.); Asilo-eskubidea, edozein herrialdetan
(14. art.); Jabetza-eskubidea (17. art.)
ERREPARATU: GEAUn eta Espainiako Konstituzioan azpimarratzen da
pribatutasun-eskubidea dugula eta estatuak ez duela horretan esku-sartzerik
egiteko eskubiderik.
Baina zer gertatzen da etxe batean atentatu terrorista bat prestatzen ari
direla uste badugu? Halakoetan ere ezin al du esku hartu estatuak?
Legeak ezartzen du kasu horietan pertsona horien telefonoak,
mugimenduak nahiz sar sozialetan duten jarduna kontrola daitezkeela. Dena den,
agindu judizial bat behar da horretarako.
4
UNICEFen datuen arabera, 400 milioi emakume ezkontzera behartu dituzte, eta
hurrengo hamarkadan 140 milioi gehiago izango dira.
APLIKATU IKASITAKOA

1. Zehaztu ea egoera hauetan urratzen den Giza Eskubideen


Adierazpen Unibertsaleko 11-17. artikuluetan jasotako
eskubideren bat. Arrazoitu erantzuna, adibidean adierazi den
moduan.
EGOERA DAGOKION URRATZEN AL ARRAZOIA
ESKUBIDEA DA
ESKUBIDEA?

Terrorista batek asilo politikoa Asilo- Ez Ezin du eskubide


eskatu du beste herrialde batean, eskubidea hori erabili, delitu
baina ez diote eman. komun bat egin
duelako.

Emakume gazte bat gizon heldu


batekin ezkontzera behartu dute,
bere boronda tearen kontra. 4

Gobernuak lur-sail batzuen


jabetza kendu dit, haietan
enpresa batek hotelak eta golf-
zelai bat eraikitzeko.

Polizia nire etxean sartu da,


erregistroa egiteko agindu
judizial batekin.

Gobernuak pasaportea kendu dit


eta herrialdetik irtetea eragotzi
dit, bere politikaren aurka
nagoelako.

Egunkari batek albiste faltsu bat


argitara tu du, nire izen ona
zikintzen duena.

Nire herrialdeko gerratik ihesi,


asiloa eskatu dut Europar
Batasunean, baina nire eskabidea
atzera bota dute.

Estatuak ez dit nazionalitatea


eman, gehiengoaren etnia ez den
beste batekoa naizelako.

You might also like