Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

ETIKA FORMAL BATERANTZ

Autonomia irmotasunez hartzeak oso ondorio garrantzitsuak ditu moralaren esparruan, denbora
luzez filosofoek proposatutako teoria etikoetako asko zalantzan jartzera eramaten baikaitu
jarrera horrek. Horretan pentsatzen baduzu, ohartuko zara ezagutzen dituzun proposa men
etiko gehienek heteronomiara garamatzatela, ez autonomiara. Azter dezagun zergatik den
horrela, xehetasunez.

Orain arte ikasi dituzun teoria etikoak ongien etikak dira. Horien guztien abiapuntua da badela
giza bizitzarako helburu goren bat, eta helburu hori, hain zuzen, denok lortu nahi dugun
ongiarekin identifikatzen da.

Horregatik esaten da etika horiek etika materialak direla, eduki zehatz bat baitute, lortu nahi den
ongi horrekin identifikatzen dena. Lortu nahi dugun ongi gorena zein den argi izanik, teoria
etikoak zenbait proposamen eskaintzen dizkigu, gure ekintzen bidez helburu horretara hurbil
gaitezen.

Etika materialek eduki espezifiko bat dute, oinarri duena pertsona guztiok gure
ahaleginaren bidez lortu nahi dugun ongi gorenaren ideia.

Etika ulertzeko modu horrek, ordea, arazo bat dakar: jokabide-arauak ez ditu banakoak
aukeratzen; aitzitik, lortu nahi duen ongiak baldintzatzen ditu.

Horrez gain, horretan hobeto pentsatuz gero, ohartuko gara etika materialek badutela beste
arazo larri bat ere: izan ere, iradokitzen zaizki gun jokabide-arauak baliagarriak dira teoria
horren helburuarekin ados bagaude soilik. Hortaz, ni ez banator bat teoria etiko horren ongi
gore naren ikuspegiarekin, jokabide-arau horiek ez dira baliagarriak izango niretzat.

ERREPARATU

Etika materialek bi arazo garrantzitsu dakartzate:

✓ Batetik, etika heteronomoak dira, ez autonomoak. Izan ere teoria horrek proposatzen digun
helburua edo ongi gorena lortzeak baldintzatzen ditu arauak.

✓ Bestalde, iradokitzen zaizkigun jokabide-arauak baliagarriak dira teoria horren helburuarekin ados
bagaude soilik. Hortaz, ni ez banator bat teoria etiko horren ongi gorenaren ikuspegiarekin, jokabide-arau
horiek ez dira baliagarriak izango niretzat.
✓ Beraz, etika materialak hipotetikoak dira, jokabide orientabide horiek ez baitira beti
baliagarriak; hain zuzen, baliagarriak dira teoria horrek proposatzen digun eduki materiala
onartzen badugu soilik.
APLIKATU IKASITAKOA

- Bilatu Interneten teoria etiko hauei buruzko informazioa eta osatu taula koadernoan:

Teoria etikoa Zein da bilatu behar Zer jokabide arauren Arau autonomoak
dugun ongi bidez hurbil gaitezke dira, ala
gorena? ongi gorenera? heteronomoak?

Epikureismoa

Eudemonismo
aristotelikoa

J. S. Mill-en
utilitarismoa

Kristau-etika

You might also like