Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 7

ENPRESA II 2.

lauhilekoa
3. MAILA 2022/2023 ikasturtea
ARKITEKTURAREN OINARRIZKO GRADUA Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
2. KLASEKO PRAKTIKA

Eraikuntza Udal Ordenantzak

Izen-deiturak: Amaiur Oiza Zapata

Tolosa udal herriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak dioen bezala bizitegitarako den eraikin bat

proiektatzerakoan Urbanizazio, Eraikuntza eta ingurumen, paisaia eta naturaren kontserbaziorako

Udal Ordenantzak bete beharko dira, bertan ezartzen diren arauak betez. Jakinda dimentsio

hauetako orube bat dugula ondorengo puntuak aztertu:

1.- Tolosako Eraikuntza Udal Ordenantzak irakurri eta aurkitu etxebizitzatarako diseinu aldetik

berebiziko garrantzia dituzten artikuluak.

https://udala.tolosa.eus/sites/default/files/Urbanizazio%20paisaia%20eta%20inguramen%20kontserbaziorak

o%20ordenantza%202010.pdf

- Etxebizitzarako diseinu aldetik garrantzitsuak diren artikuluak

- 25. artikulua. Eraikuntzak eta horiei lotutako lursailak proiektatzeko, gauzatzeko eta mantentzeko

baldintza orokorrak.

- 29. artikulua. Atikoak eta horien konfigurazioa

- 30. artikulua. Estalkipeko espazioak eta horien helburua.

- 31. artikulua. Eraikinen estalkiak eta horien tratamendua.

- 32. artikulua. Patioak eta horien baldintzatzaileak.

- 33. artikulua. Erabilera komuneko espazioak eta elementuak, bizitegi-eraikinetan eta horien zati

guztietan sartzeko edota zirkulatzeko direnak.

- 35. artikulua. Azalera erabilgarria. Hori zehazteko eta neurtzeko baldintza orokorrak.

- 36. artikulua. Etxebizitzen azalera erabilgarria. Hori zehazteko eta neurtzeko berariazko baldintzak.

- 37. artikulua. Etxebizitzaren dimentsioa, konposizioa eta gutxieneko programa.

- 38. artikulua. Etxebizitzako gelak eta aretoak argiztatzeko eta aireztatzeko baldintzak.

- 39. artikulua. Etxebizitzen antolamendu funtzionala. 40. artikulua. Etxebizitzen barne-eskailerak.


ENPRESA II 2. lauhilekoa
3. MAILA 2022/2023 ikasturtea
ARKITEKTURAREN OINARRIZKO GRADUA Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
2. KLASEKO PRAKTIKA

2.- 22x14m-ko mehelinen arteko partzela bat izanik, saiatu Estalkipeko Oinak (5. Solairua) izan

ditzakeen etxebizitza kopuru gehiena sartzen. Positiboki baloratuko da etxebizitza tipo desberdina.

Betiere ordenantza hauek adierazten dituen parametro guztiak betetzen direlarik. Oin honek nukleo

bertikal bat izan beharko du eta igogailu bat. Behar izanez gero barne patioak ere kontutan izan

beharko dira. Kontutan izan beharko da ere Ordenantzak “bizigarria” izateko adierazten duen

gutxieneko altuera, jakinik estalki inklinatua dela.

- Atikoak eraikinaren goi-solairu jakin bat osatzen du, estalkipearen salbuespen bakarrarekin

eraikinaren garaienarekin edo garaienekin bat datorrena, eta horren fatxada-azalera eraikinaren

gainerako fatxadarekiko atzeraemana dago. Oro har, atzeraemangune hori 2 metrokoa izango da

eraikinaren fatxada guztietan, etxadiko patioetakoak barne.

- Estalkiaren faldoietarako gehienez %36ko malda baimentzen da.

- Estalkian baoak (sabai-leihoak, argi-zuloak, lukanak, etab.) irekitzea baimentzen da, baldintza hauekin:

* Bao horien gehienezko azalera guztira ezingo da estalkiaren guztizko azaleraren %20tik gorakoa

izan, horretarako (ez lehenaren, ez bigarrenaren azalera gisa) patio, eskailera eta eraikinaren

gainerako elementu komunetako argi-zuloaren edo argi-zuloen azalera kontuan izan gabe. * Bao

bakoitzaren gehienezko azalera ezingo da zerbitzua ematen dion gelaren edo aretoaren azaleraren

%20tik gorakoa izan, gela edo areto hori erabilera nagusi baimenduetara (etxebizitza) zuzenduta

badago.

- Lur zati batez edo gehiagoz osatutako etxadi edo eraikin multzo baten barruan dagoen edota ireki

nahi den patioa, bertako eraikin guztiak argiz eta bistaz, eta hala badagokio, aireztapenez ere

hornitzeko xedea duena. Etxadiko patio izateko, 100 m²-tik gorako azalera izan behar du, eta 8 m-tik

gorako diametroko zirkulu bat bertan inskribatzeko baldintzak izango ditu.

- Eraikin baten edo gehiagoren barruan dagoen edota ireki nahi den patioa, xede hauekin: Bertako

areto eta gelak argiz, bistaz eta aireztapenez hornitzea; arropa esekitzeko espazio gisa erabiltzea;

zerbitzu-instalazioen hodi bertikalek forma integratua eta irisgarria izatea; antzeko bestelako xedeak.

- Patioak erabilera publikora zuzenduak ez badira, dagokion solairuaren sestra gainean (lehen pisua)

bigarren solairuaren lurzoruaren garaieraraino estaliak izan daitezke, sotoan, erdisotoan eta beheko

solairuan kokatutako lokalak zabaltzeko asmoz. Nolanahi ere, estaltzea baimentzeko, indarrean den

hirigintza-plangintzan ezarritako aurreikuspen guztiak bete beharko dira, kasu bakoitzean

baimendutako hirigintza-eraikigarritasuna arautzekoak barne.

- Patioan kokatutako zabaltze horien argiztapena sabai-leiho edo argi-zulo bidez egingo da, eta ezingo

dira metro 1 baino gehiago irten kokatuta daudeneko estalkiaren goialdeko planotik. Argiztapenaren
ENPRESA II 2. lauhilekoa
3. MAILA 2022/2023 ikasturtea
ARKITEKTURAREN OINARRIZKO GRADUA Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
2. KLASEKO PRAKTIKA

azalera, batetik, estalki horren azaleraren 1/8tik gorakoa izango da, eta bestetik, 2 m²-tik gorakoa.

(Etxadiko patioetan)

- Patioen barruan eraginpeko jabetzak bereizteko elementuak (hormak, sareak,) eraiki edota ezarri ahal

izango dira, eta gehienez 2,50 m-ko garaiera izango dute guztira. (Etxadiko patioetan)

- Barne patioetan, Koroan estali ahal izango da, horren argiztapen eta aireztapen jarraitua ziurtatzen

bada. Azken hori aireztapen-irekiduren bitartez aireberritzen diren lokaletarako eskatutako

gutxieneko aireztapen-emarien arabera gune eraginkorren batukaria betetzen duten

aireztapen-irekiduren bidez bermatuko da, eta gutxienez patioaren azaleraren %10etik gorakoak

izango dira. Patioak argiztatzen dituzten argi-zuloen elementu gardenek, egiturarik gabe, duten

proiekzio horizontalaren azalera patio horretarako araututako gutxieneko azaleraren %100ekoa

izango da gutxienez, eta beti horren azaleraren 2/3etik gorakoa.

- Etxebizitzako egongela, jangela eta sukaldea, perimetroan itxiak, izatera zuzendutako aretoak eta

gelak aireztatzeko eta argiztatzeko patioak. → Oinplanoan gutxienez 3,00 m-ko diametroko zirkulu bat

trazatzeko baldintza egokiak izatea.

- Etxebizitzako eskailerak edo antzeko bestelako espazioak, perimetroan itxiak, izatera zuzendutako

aretoak eta gelak aireztatzeko eta argiztatzeko patioak. → Oinplanoan gutxienez 2,00 m-ko

diametroko zirkulu bat trazatzeko baldintza egokiak izatea.

- Zirkulazio-zona guztietako pasabide librearen zabalera irisgarritasun-arloan indarrean diren legezko

xedapenetan ezarritako eskakizunetara egokituko da. Gainera, atal honen hurrengo paragrafoan

azaltzen den salbuespenarekin, eraikinaren barruko zirkulazio-zonetan 2,00 m x 0,70 m-ko laukizuzen

bat inskribatu ahal izango da.

- Sartzeko espazio eta elementuen gutxieneko garaiera librea, oro har eta jarraian aipatuko den

salbuespenaren kalterik gabe, 2,50 m-koa izango da. Salbuespen hori espazio eta elementu horien

puntu kritikoetarako da (eraikuntza-elementuei –habeak–, instalazioei, eta abarrei lotutakoak),

horietan garaiera 2,20 m-etara murriztu ahal izango delako.

- Eraikinaren ataria: Eraikinean sartzeko atearen berehalako beheko espazioan egongo den

ezkaratzean, gutxienez 2,00 m-ko diametroko zirkulu bat inskribatu ahal izango da lurzoruaren

planoan. Ezkaratzean sartzeko ateak, batetik, bertan sartzeko eskailerarenak baino zabalera

handiagoa izango du –edo horien batura, zenbait badaude–, eta bestetik, 1,40 m-tik gorako argia.

Igogailuari itxaroteko espazioaren gutxieneko dimentsioa –ezkaratzaren ondoan edo bertan

integratua– arloan eta irisgarritasunarekin lotutakoan indarrean diren legezko xedapenetan horri

buruz ezarritakoak izango dira (Ordenantza hauek formulatzean indarrean zen 68/2000 Dekretuan

ezarritakoari jarraituz, kabinan sartzeko plataformak orokorrean gutxienez 1,80 m-ko diametro bat
ENPRESA II 2. lauhilekoa
3. MAILA 2022/2023 ikasturtea
ARKITEKTURAREN OINARRIZKO GRADUA Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
2. KLASEKO PRAKTIKA

oztoporik gabe eta etxebizitza-eraikinetan 1,50 m-koa inskribatu ahal izateko dimentsioa izan behar

du gutxienez.).

- Eskailera komunak: Zuzeneko aireztapen eta argiztapen naturala izango dute, bai fatxada batetik, bai

patio batetik sartzen dena; azken kasuan, Ordenantza hauen 32. artikuluan azaldutako gutxieneko

baldintzak bete beharko ditu patio horrek. Xede horrekin, eskailerak fatxadarako edo patiorako leiho

bat izango du gutxienez solairu bakoitzean, gutxienez 1,25 m²- ko azalera izango duena. Goialdean

etengabeko aireztapena izango dute, eta aire-sarrera bat behealdean, bai ezkaratzeko atean, bai

eskailerak hasten direneko eraikinaren lehen solairuan kokatutako patio batean.

- Igogailua: Oro har, bizitegi-eraikin berriak, aurretik dauden beste batzuk ordezteko jardunen

ondoriozkoak barne, irisgarritasunarloan indarrean diren legezko xedapenetan ezarritako

irizpideetara egokituko dira, igogailuaren edo igogailuen aurreikuspenari, diseinuari eta gauzatzeari

dagokienez.

- Etxebizitzaren gutxieneko programa: Bereiz edo elkarrekin hauetara zuzendutako espazioak edo

espazioak:

- Sukaldea, jangela, egongela → 20m2

- Logela → 10m2

- Bainugela edo komun osoa. → 3,5m2

- Arropa-esekilekua. → 1,5m2

- Beste neurri batzuk:

- Atondoa arloan indarrean diren legezko xedapenetan ezarritako irizpideetara (hala badagokio

Eraikuntzako Kode Teknikoa eta irisgarritasun-arloan indarrean diren xedapenak barne)

egokitzearen kalterik gabe, atondoak 1,10 m-ko zabalera izango du gutxienez.

- Arloan indarrean diren legezko xedapenetan ezarritako irizpideetara (hala badagokio

Eraikuntzako Kode Teknikoa eta irisgarritasun-arloan indarrean diren xedapenak barne)

egokitzearen kalterik gabe, korridoreek eta, oro har, pasabideko espazio guztiek 0,90 m-ko

zabalera izango dute gutxienez.

- Arloan indarrean diren legezko xedapenetan ezarritako irizpideetara (hala badagokio

Eraikuntzako Kode Teknikoa eta irisgarritasun-arloan indarrean diren xedapenak barne)

egokitzearen kalterik gabe, barne-eskailerek 0,80 m-ko zabalera izango dute gutxienez.

- Jarraian azalduko diren irizpide osagarrien kalterik gabe, etxebizitzaren eta horren aretoen

gutxieneko garaiera librea, oro har, 2,50 m-koa izango da.


ENPRESA II 2. lauhilekoa
3. MAILA 2022/2023 ikasturtea
ARKITEKTURAREN OINARRIZKO GRADUA Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
2. KLASEKO PRAKTIKA

- Sukalde, jangela, egongela eta logela izateko espazioek bai kanpo-fatxadara, bai, onartutako

kasuetan, eraikinaren argipatioetara edota estalkira zuzenean irekitako argiztapen eta aireztapen

naturaleko baoak edo leihoak izango dituzte. Bao edo leiho horiek gutxieneko baldintza hauetara

egokituko dira:

- Areto horien argiztapen eta aireztapen naturaleko bao edo leihoetan beira jartzeko azalera ez da

horietako bakoitzaren oinplano-azaleraren %10etik beherakoa izango kasu bakoitzean.

- Horien itxitura gardena edo zeharrargia izango da, argia pasatzeko eragozpenik gabea.

- Barrualdea aldi baterako iluntzeko bitartekoak (pertsianak, kontraleihoak,) izango dituzte.

- Areto horien aurrean, ez da baimenduko eskatutako gutxieneko argiztapen- eta

aireztapen-baldintzak gutxitzen dituen elementurik edo jarduerarik (esekilekuak barne) gaitzea edo

ezartzea.

- Garbigelek gutxienez 0,40 m²-ko aireztatze-baoak izango dituzte, eta komunek –komuna eta

konketa–, 0,25 m²- koak. Nolanahi ere, bao horiek hodi edota aireztapen behartuko sistemekin

ordeztu ahal izango dira, arloan (Eraikuntzako Kode Teknikoa,) indarrean diren legezko

xedapenetan ezarritako irizpideei egokituta.

- Sukaldeek eraikinaren estalkira edo goialdera irteera duten keak eta lurrunak erauzteko hodiak

izango dituzte, arloan (Eraikuntzako Kode Teknikoa, etab.) eta Ordenantza hauetan bertan

indarrean diren legezko xedapenetan ezarritako irizpideei jarraituz ezarritakoak.

- Banaketa baldintzak:

- Garbigelak barruti independenteak izango dira beti.

- Logela edota funtzio horretarako espazio orok pasabideko espazioetatik edo egongelatik

izango du sarbidea, eta inoiz ezingo da bertan sartu beste logela batetik soilik.

- Aldi berean sukalde, jangela, egongela eta logela izateko espazio bat gaitzea aurreikusten

bada, komun edo bainugelen sarbidea bertan egongo da.

- Sukalde, jangela, egongela edota logela izateko espazio bereiziak gaitzea aurreikusten bada,

gutxienez komun edo bainugela baten sarbidea pasabideko espazioetan edo etxebizitzako

erabilera komuneko aretoetan egongo da, eta ez logela batean. Hala badagokio aurreikusten

diren gainerako komun edo bainugelen sarbidea, berriz, nahi bezala antolatuko da.

3.- Oinean adierazi den distribuzioa fatxada batean eta ebaketan proiektatu beharko dira, betiere

eraikuntza Udal Ordenantzak betetzen direlarik. Honekin batera neurtu beharko da espazio guztien

Azalera Erabilgarria (Sup. Útil) eta Etxebizitza bakoitzaren Azalera Eraikia (Sup. Construida).
ENPRESA II 2. lauhilekoa
3. MAILA 2022/2023 ikasturtea
ARKITEKTURAREN OINARRIZKO GRADUA Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
2. KLASEKO PRAKTIKA

Oina eta ebaketa eskema:

Oharra: Ez dago eskalatua.


Esekitokien bentilazioa
terrazarantz irekitzen
den leihoaren bitartez
bermatzen da
4m2 2m2 2m2 4m2 15%
12m2>10m2 12m2>10m2
15%
Logela 2 Logela 2

2.72

4m2>3,5m2 4m2>3,5m2
Bainugela 2 30m2>20m2 30m2>20m2 Bainugela 2
5. Solairua
sukaldea sukaldea
egongela egongela 3.00
12m2>10m2 jangela jangela 12m2>10m2
Logela 1 Logela 1
4. Solairua

3.00
4m2>3,5m2 4m2>3,5m2
Bainugela 1 Bainugela 1 3. Solairua

kalea 3.00 PATIOA


2. Solairua

3.00

Bainugela 1 Bainugela 1 1. Solairua


4m2>3,5m2 4m2>3,5m2

4.00

Logela 1 Logela 1
12m2>10m2 sukaldea sukaldea 12m2>10m2
egongela egongela
jangela jangela
Bainugela 2 30m2>20m2 30m2>20m2 Bainugela 2 2.50

4m2>3,5m2 4m2>3,5m2

Logela 2 Logela 2
12m2>10m2 12m2>10m2
4m2 2m2 2m2 4m2

- Etxebizitzako egongela, jangela eta sukaldea, perimetroan - Banaketa baldintzak: - Beste neurri batzuk:
itxiak, izatera zuzendutako aretoak eta gelak aireztatzeko eta - Garbigelak barruti independenteak izango dira beti. - Atondoa arloan indarrean diren legezko xedapenetan
argiztatzeko patioak. → Oinplanoan gutxienez 3,00 m-ko - Logela edota funtzio horretarako espazio orok ezarritako irizpideetara (hala badagokio Eraikuntzako
diametroko zirkulu bat trazatzeko baldintza egokiak izatea. pasabideko espazioetatik edo egongelatik izango du Kode Teknikoa eta irisgarritasun-arloan indarrean diren
sarbidea, eta inoiz ezingo da bertan sartu beste logela xedapenak barne) egokitzearen kalterik gabe,
- Etxebizitzako eskailerak edo antzeko bestelako espazioak, batetik soilik. atondoak 1,10 m-ko zabalera izango du gutxienez.
perimetroan itxiak, izatera zuzendutako aretoak eta gelak - Aldi berean sukalde, jangela, egongela eta logela - Arloan indarrean diren legezko xedapenetan ezarritako
aireztatzeko eta argiztatzeko patioak. → Oinplanoan gutxienez izateko espazio bat gaitzea aurreikusten bada, komun irizpideetara (hala badagokio Eraikuntzako Kode
2,00 m-ko diametroko zirkulu bat trazatzeko baldintza egokiak edo bainugelen sarbidea bertan egongo da. Teknikoa eta irisgarritasun-arloan indarrean diren
izatea. - Sukalde, jangela, egongela edota logela izateko espazio xedapenak barne) egokitzearen kalterik gabe,
- Zirkulazio-zona guztietako pasabide librearen zabalera bereiziak gaitzea aurreikusten bada, gutxienez komun korridoreek eta, oro har, pasabideko espazio guztiek
irisgarritasun-arloan indarrean diren legezko xedapenetan edo bainugela baten sarbidea pasabideko espazioetan 0,90 m-ko zabalera izango dute gutxienez.
ezarritako eskakizunetara egokituko da. Gainera, atal honen edo etxebizitzako erabilera komuneko aretoetan egongo - Arloan indarrean diren legezko xedapenetan ezarritako
hurrengo paragrafoan azaltzen den salbuespenarekin, da, eta ez logela batean. Hala badagokio aurreikusten irizpideetara (hala badagokio Eraikuntzako Kode
eraikinaren barruko zirkulazio-zonetan 2,00 m x 0,70 m-ko diren gainerako komun edo bainugelen sarbidea, berriz, Teknikoa eta irisgarritasun-arloan indarrean diren
laukizuzen bat inskribatu ahal izango da. nahi bezala antolatuko da. xedapenak barne) egokitzearen kalterik gabe,
barne-eskailerek 0,80 m-ko zabalera izango dute
- Etxebizitzaren gutxieneko programa: Bereiz edo elkarrekin gutxienez.
hauetara zuzendutako espazioak edo espazioak: - Jarraian azalduko diren irizpide osagarrien kalterik
Sukaldea, jangela, egongela → 20m2 gabe, etxebizitzaren eta horren aretoen gutxieneko
Logela → 10m2 garaiera librea, oro har, 2,50 m-koa izango da.
Bainugela edo komun osoa. → 3,5m2
Arropa-esekilekua. → 1,5m2

You might also like