Professional Documents
Culture Documents
Pneumatika Apunteak
Pneumatika Apunteak
Pneumatika Apunteak
APUNTEAK
Jon Arana
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
AURKIBIDEA
Jon Arana 2
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
HITZAURREA
Lan honetan honako hau egin dut: Alecop-ek merkaturatzen dituen pneumatika
praktiketako eskemak eta diagramak hartu eta hitza ipini. Emaitza, hau da eskuan
dituzun apunteak, erabil daiteke Batxilergoko Industria Teknologiako ikasleei
pneumatika azaltzen laguntzeko.
Apunteok hiru ataletan daude antolatuta: lehenengoan, zilindroak gobernatzeko
oinarrizko zirkuituak aztertzen dira; bigarrenean, hainbat maniobra eta aplikazio
praktiko ipini ditut; eta hirugarrenean, aurrekoetan erabilitako materialen zerrenda
dago.
Agertzen diren muntai guztiak edozein simuladore informatikoren bidez probatu eta
landu daitezke, benetako materiala izan gabe.
Amaitzeko, esan behar da ondorengo kasuetan moldatu egin behar izan ditudala
jatorrizko eskemak edo diagramak:
25. orrialdean (11. maniobra): eskema.
27. orrialdean (12. maniobra): espazio-denbora diagrama.
Jon Arana 3
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
AGINTE ZUZENA
Jon Arana 4
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
ZEHARKAKO AGINTEA
-
-
LABURPENA
Bi aginte moduetan, kontrol balbulako pultsadoreari eragiten zaion bitartean,
zilindroaren zurtoina kanpoan egoten da eta sakatzeari uzten zaionean sartzen da.
Jon Arana 5
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
LABURPENA
Zurtoina ateratzeko M1 pultsadorea sakatu behar da, eta sartzeko M2.
Jon Arana 6
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
AGINTE ZUZENA
- Pausagunean dagoenean, presiopeko airea zilindroaren aurreko ganbaran
sartzen da balbularen 1-4 loturaren bitartez, eta zurtoina atzean gelditzen da.
- Palankari eragiten diogunean, balbulak baskulatu eta barneko konexioak
aldatzen ditu. Ondorioz, 1 eta 2 zuloak komunikatu eta presiopeko airea
zilindroaren atzeko ganbaran sartzen da, pistoia aurrera bultzatuz. Pistoiak
aurreko ganbaran zegoen airea kanpora botatzen du 4-5 bidetik eta zurtoina
atera egiten da.
- Palanka sakatzeari uzten diogunean, malgukiak hasierako konexioak ezartzen
ditu balbulan eta pausaguneko egoerara itzultzen da, zurtoina bilduz.
Jon Arana 7
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
ZEHARKAKO AGINTEA
- Pausagunean dagoenean, presiopeko airea zilindroaren aurreko ganbaran
sartzen da balbula banatzailearen 1-4 loturaren bidetik, eta zurtoina atzean
gelditzen da.
- M balbularen pultsadorea sakatzen dugunean, balbulak lan posizioa aldatu eta
seinale pneumatika bidaltzen dio balbula banatzaileari. Horrek ere lan posizioa
aldatu eta presiopeko airea bidaltzen du zilindroaren atzeko ganbara, 1-2
loturaren bitartez. Ondorioz, zurtoina irten egiten da.
- M balbularen pultsadorea sakatzeari uzten diogunean, itzulerako malgukiak
balbularen lan posizioa berriro aldarazi eta seinale pneumatikoa eten egiten da.
- Balbula banatzailearen malguki bidezko itzulerak balbula hasierako posiziora
itzularazten du eta zilindroaren aire hornikuntza moztu egiten da.
- Zilindroaren malgukiak zurtoina atzera bultzatu eta ganbarako airea eguratsera
bidaltzen da balbula banatzailearen 2-3 konexioaren bitartez.
LABURPENA
Bi aginte moduetan, kontrol balbulako pultsadoreari eragiten zaion bitartean,
zilindroaren zurtoina kanpoan mantentzen da eta sakatzeari uzten zaionean sartu
egiten da.
Jon Arana 8
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
LABURPENA
M1 sakatuta zurtoina irten eta kanpoan gelditzen da.
M2 sakatuta zurtoina sartu eta barruan gelditzen da.
Jon Arana 9
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
MATERIALAK
- Motelgailu pneumatikodun efektu bikoitzeko zilindroa (A).
- Aginte pneumatikoa eta malguki bidezko itzulera dituen 5/2 balbula banatzaile
monoegonkorra.
- Balbula banatzailea.
- Pultsadore bidezko agintea eta malguki bidezko itzulera dituzten bi 3/2 NI
balbula (M1 eta M2).
FUNTZIONAMENDUA
- Pausagunean, presiopeko airea zilindroaren aurreko ganbaran sartzen da
balbula banatzailearen 1-4 loturatik. Zurtoina bilduta dago.
- M1 edo M2 sakatzen dugunean, dagokion balbulak lan posizioa aldatu, eta
aireari pasatzen uzten dio. Airea balbula hautatzailera heltzen denean, honek
beste balbularen zirkuitua blokeatu eta balbula banatzailearen aginte sartunera
bidaltzen du.
- Balbula banatzaileak aginte pneumatikoa jasotzean, bere lan posizioa aldatu,
eta presiopeko airea bidaltzen du zilindroaren atzeko ganbarara 1-2 loturaren
bitartez. Honela, zurtoinak aurrera jotzen du.
- M1 eta M2 balbulen pultsadoreak sakatzeari uzten zaionean, itzulerako
malgukiek balbulak posizioz aldarazi, eta balbula banatzailearen seinale
pneumatikoa desagertzen da.
- Seinale pneumatikorik barik, balbula banatzailearen malgukiak bere lana egin,
eta balbularen lan posizioa aldarazten du. Honela, presiopeko airea txertatzen
da zilindroaren aurreko ganbaran eta zurtoina sartu egiten da.
Jon Arana 10
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
- M1 eta M2 batera sakatuz gero, erantzuna berdina da eta zurtoina irten egiten
da. Izan ere, balbula banatzailearen irteeran presiopeko airea egongo da, haren
sarrera batean –edo bietan– presiopeko airea egoten den bitartean. Kasu
honetan, zurtoina biltzeko, bi pultsadoreak sakatzeari utzi egin behar zaio,
bakarrarekin nahikoa izaten baita zurtoina kanpoan mantentzeko.
LABURPENA
Muntaia honen bitartez, bi sakagailuetatik modu independentean gobernatzen dugu
zilindroa; beraz, kontrol osoa eduki daiteke elkarrengandik urrun dauden bi
puntutatik.
Jon Arana 11
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
MATERIALAK
- Motelgailu pneumatikodun efektu bikoitzeko zilindroa (A).
- Aginte pneumatikoa eta malguki bidezko itzulera dituen 5/2 NI balbula
banatzaile monoegonkorra.
- Aldiberekotasun balbula.
- Pultsadore bidezko agintea eta malguki bidezko itzulera dituzten bi 3/2 NI
balbula (M1 eta M2).
FUNTZIONAMENDUA
- Zirkuitu honen funtzionamendua bereizten duen elementua aldiberekotasun
balbula da; bestela, aurrekoaren berdina da. Balbula honek bakarrik ematen du
airea irteeran, bere bi sarreretan, aldi berean, airea egoten denean. Batean edo
bietan falta bada, balbulak barneko bidea eragotzi, eta irteeran airerik ez da
egongo.
- Zilindroaren zurtoina ateratzeko, beraz, ezinbestekoa da M1 eta M2 aldi
berean sakatuta egotea. Hala bada, balbula banatzailearen aginteko sartunera
seinale pneumatikoa heldu, lan posizioa aldatu, airea zilindroaren atzeko
ganbarara bideratu eta zurtoina atera egiten da.
- Zurtoina sartzeko nahikoa da pultsadoreetako bat sakatzeari uztea; baina biak
askatuz gero, efektu bera lortzen da. Edonola ere, balbula banatzailearen
aginte pneumatikoa desagertzen da eta itzulerako malgukiak balbularen lan
posizioa pausagunera itzultzen du. Honela, airea aurreko ganbarara igorri eta
zurtoina bildu egiten da.
Jon Arana 12
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
LABURPENA
- Zurtoina ateratzeko, bi pultsadoreak sakatu behar dira aldi berean.
- Zurtoina sartzeko, nahikoa da bat sakatzeari uztea; baina biak askatuta,
emaitza bera lortzen da.
- Zilindroaren aginte mota hau erabili ohi da makina erremintetan, segurtasun
sistema bezala, bermatzeko makina ez dela deskuiduz edo nahi gabe martxan
ipintzen.
Jon Arana 13
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
MATERIALAK
- Motelgailu pneumatikodun efektu bikoitzeko zilindroa (A).
- Noranzko bakarreko balbula erregulatzailea.
- Aginte eta itzulera pneumatikoa dituen 5/2 balbula banatzaile biegonkorra.
- Aldiberekotasun balbula.
- Balbula hautatzailea.
- Pultsadore bidezko agintea eta malguki bidezko itzulera dituzten lau 3/2 NI
balbula (M1, M2, M3 eta M4).
FUNTZIONAMENDUA
- Zurtoinaren abiaduraren kontrola airearen emaria erregulatzeko balbula baten
bitartez egiten da: noranzko bakarreko balbula erregulatzailea. Balbula honek
bi bide paralelo dauzka; batean, emaria dosifikatzen duen balbula bat dago, eta
bestean, itzuleraurkako balbula. Itzuleraurkako balbulak aireari noranzko jakin
batean bakarrik uzten dio pasatzen, baina hori bai, batere trabarik ipini barik.
Beste noranzkoan ordea, bidea eragotzi eta emaria dosifikatzen duen
balbulatik behartzen du zirkulatzen, zurtoinaren irteeraren abiaduraren
erregulazioa ahalbidetuz.
- Zilindroa gobernatzen da aginte eta itzulera pneumatikoa dituen balbula
biegonkor baten bitartez. Seinalea agintera heltzeko, M1 eta M2 aldi berean
egon behar dute sakatuta; eta itzulera heltzeko, nahikoa da M3 edo M4
sakatuta egotearekin.
LABURPENA
Zurtoina ateratzeko, M1 eta M2 sakatuta egon behar dute aldi berean, eta haren
abiadura kontrolatzen da balbula erregulatzailearen bitartez.
Zurtoina sartzeko, nahikoa da M3 edo M4 sakatzearekin, eta abiadura ez dago
erregulatuta.
Jon Arana 14
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
MATERIALAK
- Motelgailu pneumatikodun efektu bikoitzeko zilindroa (A).
- Ihes lasterreko balbula.
- Aginte pneumatikoa eta malguki bidezko itzulera dituen 5/2 balbula banatzaile
monoegonkorra.
- Balbula hautatzailea.
- Aldiberekotasun balbula.
- Pultsadore bidezko agintea eta malguki bidezko itzulera dituzten hiru 3/2 NI
balbula (M1, M2, eta M3)).
FUNTZIONAMENDUA
- Ihes lasterreko balbularen bitartez, zilindroaren airea bidaltzen da zuzenean
atmosferara hodi edo balbula banatzaileetatik pasa gabe; eta muntaia honetan,
balbularen eginkizuna da zilindroaren aurreko ganbarako airearen irteera
erraztea. Horri esker, zurtoinaren aurrerako higidura bizkorragoa izango da
atzerakoa baino.
- Balbula banatzailetik datorren airea (4 zenbakidun zulotik) ihes lasterreko
balbularen irteera azkarra blokeatu eta goiko zulotik zilindroaren aurreko
ganbaran sartzen da. Horrela, zurtoinaren atzerako ibilaldia ohiko abiaduran
gertatzen da.
- Ihes lasterreko balbulan airea goiko zulotik sartzen denean, balbularen
eskerreko sartunea blokeatu eta eguratsera irteten da zuzenean eskuineko
zulotik. Honi esker, zurtoinaren aurrerako ibilaldia oso azkar burutzen da.
Jon Arana 15
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
LABURPENA
Muntaia honetan, zurtoina azkarrago irteten da sartu baino. Hori ihes lasterreko
balbularen erabilerari esker da.
Zurtoina ateratzeko, M1 eta M2, edo M3 sakatu behar dira.
Zurtoina sartzeko, bi aukera daude: bata, M3 eta, M1 edo M2 (bietako bat) sakatzeari
uztea; bestea, denak (M1, M2 eta M3) sakatzeari uztea.
Jon Arana 16
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
MATERIALAK
- Motelgailu pneumatikodun efektu bikoitzeko zilindroa (A).
- Aginte pneumatikoa eta malguki bidezko itzulera dituen 5/2 NI balbula
banatzaile monoegonkorra.
- Balbula hautatzailea.
- Pultsadore bidezko agintea eta malguki bidezko itzulera dituen 3/2 NZ balbula
(P).
- Pultsadore bidezko agintea eta malguki bidezko itzulera dituen 3/2 NI balbula
(M).
FUNTZIONAMENDUA
- Ezkerreko muntaiaren pausagunean, presiopeko airea zilindroaren aurreko
ganbaran sartzen da balbula banatzailearen 1-4 loturatik. Zurtoina bilduta
dago.
- M balbularen pultsadorea sakatzen dugunean, 1-2 konexioa ezartzen da.
Seinale pneumatikoa, balbula hautatzailea eta P balbula zeharkatuz, balbula
banatzailearen aginte sartunera heltzen da. Azken honek lan posizioa aldatu
eta presiopeko airea bideratzen du zilindroaren atzeko ganbarara. Zurtoina
irten egiten da.
- Balbula banatzaileak zilindrora bidalitako aire guztia ez da, ordea, zilindroaren
atzeko ganbaran sartzen. Zati bat desbideratu egiten da atzera, balbula
hautatzailerantz; eta hortik, P balbula zeharkatuz, balbula banatzailearen
aginte seinalea berrelikatzeko erabiltzen da. Eta honek seinalea jasotzen
jarraitzen duenez, M-ren pultsadorea askatuta ere, zurtoina ez da atzera
itzultzen.
- Zurtoina sartzeko, P-ren pultsadorea sakatu egin behar da. Horrela, balbula
banatzailearen seinale pneumatikoa eten eta, malgukiak bultzatuta,
Jon Arana 17
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
LABURPENA
Bi muntaietan: zurtoina ateratzeko, M sakatu behar da; eta sartzeko, P.
Jon Arana 18
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
MATERIALAK
- Motelgailu pneumatikodun efektu bikoitzeko zilindroa (A).
- Aginte pneumatikoa eta malguki bidezko itzulera dituen 5/2 balbula banatzaile
monoegonkorra.
- Balbula tenporizadorea.
- Pultsadore bidezko agintea eta malguki bidezko itzulera dituen 3/2 NI balbula.
FUNTZIONAMENDUA
- Geldiunean, zurtoina atzean dago.
- Pultsadorea sakatzen dugunean, denbora tarte bat zabaltzen da seinale
pneumatikoa balbula banatzailera heltzeko. Seinalearen atzerapena balbula
tenporizadoreak ezartzen du.
- Seinalea heltzen zaionean, balbula banatzaileak baskulatu, airea zilindroaren
atzeko ganbaran sartu, eta zurtoina irten egiten da. Jarraian, malgukiak
bultzatuta, balbula banatzailearen konexioak leheneratu egiten dira eta
presiopeko airea berriro txertatzen da aurreko ganbaran, zilindroa atzera
eramanez.
LABURPENA
Pultsadorea sakatu eta denbora tarte jakin batera zilindroak irten-sartualdi bat egiten
du.
Jon Arana 19
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
MATERIALAK
- Motelgailu pneumatikodun efektu bikoitzeko zilindroa (A).
- Aginte eta itzulera pneumatikoa dituen 5/2 balbula banatzaile biegonkorra.
- Pultsadore bidezko agintea eta malguki bidezko itzulera dituzten bi 3/2 NI
balbula (P1 eta P2).
- Presostatoa (Balbula 3/2 NI).
- Manometroa.
FUNTZIONAMENDUA
- Geldiunean, zurtoina atzean dago.
- P1 sakatutakoan, balbula banatzailearen lan posizioa aldatu, eta presiopeko
airea heltzen da zilindroaren atzeko ganbarara, zurtoina aurrera bultzatuz.
- Zurtoina biltzeko bi baldintza dira beharrezkoak: P2 sakatzea eta zilindroaren
atzeko ganbarako presioa balio jakin batetik gorakoa izatea. Hala izaten
denean, balbula banatzaileak baskulatu, eta zilindroaren aurreko ganbaran
txertatzen duen aireak zurtoina atzera eramaten du.
- Presostatoa aire presio jakin batean jarduteko erregulatuta dago, eta
zilindroaren atzeko ganbaran presio hori lortzen denean, lan posizioa aldatu,
eta sakatuta egon behar duen P2 balbulatik datorren aireari bidea ematen dio
balbula banatzailerako.
LABURPENA
P1 sakatuta zurtoina ateratzen da.
Zilindroaren aurreko ganbarako presioa balio jakin batetik gorakoa izanda, P2
sakatzen bada, zurtoina sartu egiten da.
Jon Arana 20
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
MATERIALAK
- Motelgailu pneumatikodun efektu bikoitzeko zilindroa (A).
- Noranzko bakarreko bi balbula erregulatzaile.
- Aginte eta itzulera pneumatikoa dituen 5/2 balbula banatzaile biegonkorra.
- Pultsadore bidezko agintea eta malguki bidezko itzulera dituen 3/2 NI balbula
(Pa).
- Presostatoa (Balbula 3/2 NI).
- Manometroa.
FUNTZIONAMENDUA
- Pa-ren pultsadorea sakatzen dugunean, banaketa balbula ezkerraldetik pilotatu,
baskulatu eta airea bideratzen du zilindroaren atzeko ganbarara, zurtoina
ateraraziz.
- Zilindroaren atzeko ganbarara doan aireak eta aurreko ganbaratik irteten denak
emaria dosifikatzeko balbula bana zeharkatu behar dutenez, zurtoina oso
abiadura motelean irten daiteke.
- Zurtoina bere ibilbidearen amaierara heltzen denean, bertan gelditzen da.
Bitartean, atzeko ganbarako airearen presioa goraka doa.
- Presostatoa aire presio jakin batean jarduteko erregulatuta dago, eta
zilindroaren atzeko ganbaran presio hori lortzen denean, lan posizioa aldatu
eta balbula banatzaileari seinale pneumatikoa bidaltzen dio eskuinaldetik,
balbularen lan posizioa aldaraziz.
- Balbula banatzaileak airea bideratzen du zilindroaren aurreko ganbarara.
Zilindroaren aurreko ganbarara doan aireak eta atzeko ganbaratik irteten denak
bidea libre uzten dieten itzuleraurkako balbula bana zeharkatzen dutenez,
zurtoina ohiko abiaduran sartzen da.
Jon Arana 21
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
LABURPENA
Pa-ren pultsadorea sakatzen dugunean, zurtoina poliki-poliki irten eta kanpoan
gelditzen da, zilindroaren aurreko ganbarako presioa balio jakin batera heltzen den
arte. Hori gertatzean, abiadura normalean sartzen da.
Jon Arana 22
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
MATERIALAK
- Motelgailu pneumatikodun efektu bikoitzeko zilindroa (A).
- Ihes lasterreko balbula.
- Arraboldun agintea eta malguki bidezko itzulera dituen 3/2 NI balbula.
- Aginte eta itzulera pneumatikoa dituen 5/2 balbula banatzaile biegonkorra.
- Pultsadore bidezko agintea eta malguki bidezko itzulera dituen 3/2 NI balbula.
FUNTZIONAMENDUA
- P sakatzen dugunean, balbula banatzailea ezkerraldetik pilotatu, baskulatu eta
airea zilindroaren aurreko ganbarara bideratzen du, zurtoina atzera bultzatuz.
- Zurtoinaren atzerako ibilaldia azkar egiten da ihes lasterreko balbulari esker.
- Zurtoinak arrabola zapaltzen duenean, arraboldun balbularen lan posizioa
aldatu eta seinale pneumatikoa bidaltzen da balbula banatzailearen
eskuinaldera.
- Balbula banatzailearen lan posizioa aldatzen da eta airea bideratzen da
zilindroaren atzeko ganbarara, zurtoina irtenaraziz.
- Zurtoinaren aurreko ibilaldia abiadura normalean egiten da.
LABURPENA
P sakatzean zurtoinak sartu-irtenaldi bat egiten du.
Jon Arana 23
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
MATERIALAK
- Motelgailu pneumatikodun efektu bikoitzeko zilindroa (A).
- Noranzko bakarreko bi balbula erregulatzaile.
- Arraboldun agintea eta malguki bidezko itzulera dituzten bi 3/2 NI balbula (ao
eta a1).
- Aginte eta itzulera pneumatikoa dituen 5/2 balbula banatzaile biegonkorra.
- Aldiberekotasun balbula.
- Pultsadore bidezko agintea eta malguki bidezko itzulera dituen 3/2 NI balbula
(M).
FUNTZIONAMENDUA
- Geldialdian, zilindroaren zurtoinak a0-ren arrabola zapaldu, eta a0-ren 1-2
konexioa egiten da.
- M sakatzen dugunean, aldiberekotasun balbularen bi sarreretan airea egongo
da, eta ondorioz, irteeran ere bai. Horrela, balbula banatzailea ezkerraldetik
pilotatzen da.
- Balbula banatzailearen lan posizioa aldatu, eta airea bideratzen da zilindroaren
atzeko ganbarara, zurtoina irtenaraziz.
- Zurtoinak a1-en arrabola zapaltzen duenean, a1-ek baskulatu, eta balbula
banatzaileari seinale pneumatikoa bidaltzen dio eskuinaldetik.
- Balbula banatzaileak bere lan posizioa aldatu eta airea bideratzen du
zilindroaren aurreko ganbarara, zurtoina sartuaraziz.
- Zurtoinaren abiadura erregulatu daiteke bi noranzkoetan, emaria erregulatzeko
balbulen bitartez.
LABURPENA
M sakatzen dugunean, zurtoinak irten-sartualdi bat egiten du.
Jon Arana 24
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
MATERIALAK
- Motelgailu pneumatikodun efektu bikoitzeko zilindroa (A).
- Arraboldun agintea eta malguki bidezko itzulera dituzten bi 3/2 NI balbula (a0
eta a1).
- Aginte eta itzulera pneumatikoa dituen 5/2 balbula banatzaile biegonkorra.
- Pultsadore bidezko agintea eta malguki bidezko itzulera dituzten bi 3/2 NI
balbula (MS eta ME).
FUNTZIONAMENDUA
- Geldialdian, zilindroaren zurtoinak a0-ren arrabola zapaldu, eta a0-ren 1-2
konexioa egiten da.
- MS sakatzen denean, 1-2 konexioa egin, eta balbula banatzailea pilotatzen da
ezkerraldetik. Honela, balbulak bere lan posizioa aldatu eta presiopeko airea
bidaltzen du zilindroaren atzeko ganbarara, zurtoinaren aurrerako ibilaldia
eraginez.
- Zurtoina ateratzen denean, a0-ren arrabola zapaltzeari utzi, eta a0 bere
pausagunera itzultzen da (irudiko posizioa).
- Zurtoinak a1-en arrabola zapaltzen duenean, 1-2 konexioa egin eta kanpoan
gelditzen da. Horrela jarraituko du, ME sakatzen ez den bitartean.
- ME sakatzen denean, 1-2 konexioa egin, eta balbula banatzailea pilotatzen da
eskuinaldetik. Horrela, airea zilindroaren aurreko ganbaran sartu, eta zurtoinak
atzera jotzen du.
- Zurtoina atzeratzen denean, a1-en balbularen arrabola zapaltzeari utzi, eta a1
bere pausagunera itzultzen da (irudiko posizioa).
Jon Arana 25
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
LABURPENA
MS sakatzen denean, zurtoina atera eta kanpoan geratzen da.
ME sakatzen denean, zurtoina sartu eta barruan geratzen da.
Jon Arana 26
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
MATERIALAK
- Motelgailu pneumatikodun efektu bikoitzeko zilindroa (A).
- Ihes lasterreko balbula.
- Noranzko bakarreko balbula erregulatzailea.
- Arraboldun agintea eta malguki bidezko itzulera dituzten bi 3/2 NI balbula
(DP eta DT).
- Aginte eta itzulera pneumatikoa dituen 5/2 balbula banatzaile biegonkorra.
- Hiru aldiberekotasun balbula.
- Pultsadore bidezko agintea eta malguki bidezko itzulera dituzten hiru 3/2 NI
balbula (P1, P2 eta P3).
FUNTZIONAMENDUA
- Geldialdian, zilindroaren zurtoinak DP-ren arrabola zapaldu, DP-ren 1-2
konexioa egin, eta airea bideratzen da balbula banatzailearen aginteko
(ezkerreko) sartunearekin konektatuta dagoen aldiberekotasun balbularen b
sarrerara.
- P1 eta P2 aldi berean sakatzen ditugunean, balbula banatzailea ezkerraldetik
pilotatu, lan posizioa aldatu eta airea zilindroaren atzeko ganbarara bideratzen
du ihes lasterreko balbulan zehar. Ondorioa zurtoina irtetea da.
- Zurtoinaren kanporanzko ibilaldiaren abiadura erregulatzen da noranzko
bakarreko balbularen bitartez.
- Zurtoina bere ibilbidearen amaierara heltzen denean, DT-ren arrabola zapaldu
eta bertan gelditzen da. Horren ondorioz, DT balbularen lan posizioa aldatu,
eta airea bideratzen da balbula banatzailearen itzulerako (eskuineko)
sartunearekin konektatuta dagoen aldiberekotasun balbularen b sarrerara.
Jon Arana 27
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
LABURPENA
P1 eta P2 aldi berean sakatzen ditugunean, zurtoina irten eta bere ibilbidearen
amaieran gelditzen da. Noranzko honetan, zurtoinaren abiadura erregulatu daiteke.
P3 sakatzen dugunean, zurtoina azkar sartzen da.
Jon Arana 28
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
MATERIALAK
- Motelgailu pneumatikodun efektu bikoitzeko hiru zilindro (A, B eta C).
- Arraboldun agintea eta malguki bidezko itzulera dituzten sei 3/2 NI balbula.
- Aginte eta itzulera pneumatikoa dituzten hiru 5/2 balbula banatzaile
biegonkor.
- Aldiberekotasun balbula.
- Balbula hautatzailea.
- Pultsadore bidezko agintea eta malguki bidezko itzulera dituen 3/2 NI balbula
(Mc/u).
- Palanka bidezko agintea eta itzulera dituen 3/2 NI balbula (Mc/c).
Jon Arana 29
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
FUNTZIONAMENDUA
- Pausagunean, zilindroen hurbileko balbulen arrabolak zurtoinek zapalduta
daude eta haien lan posizioa ez da irudian agertzen dena, kontrakoa baizik.
- Mc/e, Mc/c edo biak batera sakatzen ditugunean, aldiberekotasun balbularen
bi sarreretan airea egongo da, eta ondorioz, irteeran ere bai. Horrela, A
zilindroaren banaketa balbulak seinale pneumatikoa ezkerraldetik jaso, lan
posizioa aldatu, eta balbulak airea bideratzen du A zilindroaren atzeko
ganbarara. Zurtoina ateratzen da eta bere ibilbidearen hasierako arrabola
zapaltzeari uzten dio.
- A zilindroko zurtoinak bere ibilbidearen amaierako arrabola zapaltzen
duenean, B zilindroaren banaketa balbulak seinale pneumatikoa ezkerraldetik
jaso, lan posizioa aldatu eta airea bideratzen du B zilindroaren atzeko
ganbarara. Zurtoina atera eta bere ibilbidearen hasierako arrabola zapaltzeari
uzten dio.
- B zilindroko zurtoinak bere ibilbidearen amaierako arrabola zapaltzen
duenean, C zilindroaren banaketa balbulak seinale pneumatikoa ezkerraldetik
jaso, lan posizioa aldatu eta airea bideratzen du C zilindroaren atzeko
ganbarara. Zurtoina atera eta bere ibilbidearen hasierako arrabola zapaltzeari
uzten dio.
- C zilindroko zurtoinak bere ibilbidearen amaierako arrabola zapaltzen
duenean, A zilindroaren banaketa balbulak seinalea eskuinaldetik jaso, lan
posizioa aldatu eta airea bideratzen du A zilindroaren aurreko ganbarara. A
zilindroko zurtoinak atzera jotzen du.
- A zilindroko zurtoinak bere ibilbidearen hasierako arrabola zapaltzen duenean,
B zilindroaren banaketa balbulak seinalea eskuinaldetik jaso, lan posizioa
aldatu eta airea bideratzen du B zilindroaren aurreko ganbarara. B zilindroko
zurtoinak atzera jotzen du.
- B zilindroko zurtoinak bere ibilbidearen hasierako arrabola zapaltzen duenean,
C zilindroaren banaketa balbulak seinalea eskuinaldetik jaso, lan posizioa
aldatu eta airea bideratzen du C zilindroaren aurreko ganbarara. C zilindroko
zurtoinak atzera jotzen du eta, bere ibilbidearen hasierako arrabola zapaltzen
duenean, sekuentzia osoa amaitzen da.
LABURPENA
Mc/u , Mc/c, edo biak batera sakatzen ditugunean, mugimenduen sekuentzia bat
jartzen da abian:
- A atera eta bere ibilaldiaren amaieran gelditzen da.
- A heldu orduko, B atera eta bere ibilaldiaren amaieran gelditzen da.
- B heldu orduko, C atera eta bere ibilaldiaren amaieran gelditzen da.
- C heldu orduko, A-k hasten du bere atzeranzko ibilaldia.
- A bere abiapuntura heldu orduko, B-k hasten du bere atzeranzko ibilaldia.
- B bere abiapuntura heldu orduko, C-k hasten du bere atzeranzko ibilaldia.
- C bere abiapuntura heltzen denean, sekuentzia osoa burutzen da.
Jon Arana 30
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
MATERIALAK
- Motelgailu pneumatikodun efektu bikoitzeko hiru zilindro (A, B eta C).
- Arraboldun agintea eta malguki bidezko itzulera dituzten sei 3/2 NI balbula.
- Aginte eta itzulera pneumatikoa dituzten lau 5/2 balbula banatzaile biegonkor.
- Balbula hautatzailea.
- Pultsadore bidezko agintea eta malguki bidezko itzulera dituen 3/2 NI balbula
(Mc/u).
- Palanka bidezko agintea eta itzulera dituen 3/2 NI balbula (Mc/c).
Jon Arana 31
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
FUNTZIONAMENDUA
- Pausagunean, zilindroen hurbileko balbulen arrabolak zurtoinek zapalduta
daude eta haien lan posizioa ez da irudian agertzen dena, kontrakoa baizik.
- Mc/u, Mc/c, edo biak batera sakatzen ditugunean, balbula banatzaile orokorra
pilotatzen da ezkerraldetik. Baskulatu eta presiopeko airea bideratzen du:
o A zilindroaren balbula banatzailearen ezkerraldera.
o A zilindroaren ibilbide amaierako balbularen 1 sartunera.
o B zilindroaren ibilbide amaierako balbularen 1 sartunera.
- A zilindroaren balbula banatzaileak seinalea ezkerraldetik jasotzen duenean,
berak ere baskulatu eta airea bidaltzen du A zilindroaren atzeko ganbarara.
Honek zurtoinaren kanporanzko ibilaldia eragiten du.
- A zilindroko zurtoinak bere ibilbidearen amaierako arrabola zapaltzen
duenean, 1-2 konexioa ezarri eta B zilindroaren banaketa balbula ezkerraldetik
pilotatzen da, bere lan posizioa aldatuz.
- B zilindroak presiopeko airea jasotzen du atzeko ganbaran eta bere zurtoina
irten egiten da.
- B zilindroko zurtoinak bere ibilbidearen amaierako arrabola zapaltzen
duenean, 1-2 konexioa ezarri eta C zilindroaren banaketa balbula pilotatzen da
ezkerraldetik, bere lan posizioa aldatuz.
- C zilindroak presiopeko airea jasotzen du atzeko ganbaran eta bere zurtoina
irten egiten da.
- C zilindroko zurtoinak bere ibilbidearen amaierako arrabola zapaltzen
duenean, 1-2 konexioa ezarri eta banaketa balbula orokorra pilotatzen da
eskuinaldetik. Balbula honek lan posizioa aldatu eta airea bidaltzen du:
o C zilindroaren balbula banatzailearen eskuinaldera.
o B zilindroaren ibilbidearen hasierako balbularen 1 sartunera.
o C zilindroaren ibilbidearen hasierako balbularen 1 sartunera.
- C zilindroaren balbula banatzailea eskuinaldetik pilotatzen denean, bere lan
posizioa aldatu eta airea bidaltzen du C zilindroaren aurreko ganbarara,
zurtoinaren atzeranzko ibilaldia eraginez.
- C zilindroko zurtoinak bere ibilbidearen hasierako arrabola zapaltzen duenean,
1-2 konexioa ezarri eta B zilindroaren banaketa balbula eskuinaldetik
pilotatzen da, bere lan posizioa aldatuz.
- B zilindroak airea jasotzen du aurreko ganbaran eta bere zurtoina sartu egiten
da.
- B zilindroko zurtoinak bere ibilbidearen hasierako arrabola zapaltzen duenean,
1-2 konexioa ezarri eta A zilindroaren banaketa balbula eskuinaldetik
pilotatzen da, bere lan posizioa aldatuz.
- A zilindroak airea jasotzen du aurreko ganbaran eta zurtoina sartzen da,
sekuentzia amaituz.
LABURPENA
Mc/u, Mc/c edo biak batera sakatzen ditugunean:
- A zilindroko zurtoina irten eta bere ibilbidearen amaieran gelditzen da.
- A heldu orduko, B atera eta bere ibilbidearen amaieran gelditzen da.
- B heldu orduko, C ateratzen da.
- C heldu orduko, itzuli egiten da.
- C bere abiapuntura heldu orduko, B itzultzen da.
- B bere abiapuntura heldu orduko, A itzultzen da.
- A bere abiapuntura heltzen denean, sekuentzia osoa burutzen da.
Jon Arana 32
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
ZILINDROAK
Efektu bikoitzeko
zilindroa Irteera: airea
(motelgailu Itzulera: airea
pneumatikoduna)
BANATZE-BALBULAK
5 3
1
4 2
Balbula 5/2 biegonkorra Agintea: pneumatikoa
Itzulera: pneumatikoa
5 3
1
Jon Arana 33
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
KONTROL-BALBULAK
2
Balbula 3/2 Agintea: eskuko orokorra
monoegonkorra N/I Itzulera: malgukia
(normalean, itxita)
1 3
2
Balbula 3/2 Agintea: sakagailua
monoegonkorra N/Z Itzulera: malgukia
1 3 (normalean, zabalik)
2
Balbula 3/2
monoegonkorra Agintea: arrabola
N/I (normalean, itxita) Itzulera: malgukia
1 3
2 Balbula 3/2
monoegonkorra Agintea: arrabol
N/I (normalean, itxita) eraisgarria
Itzulera: malgukia
1 3
ELEMENTU OSAGARRIAK
Jon Arana 34
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
S
2 Aldiberekotasun a-n eta b-n airea
1 1 balbula S-n airea.
a b
100%
Noranzko bakarreko Noranzko bakarrean
erregulazio-balbula erregulatzen du.
Jon Arana 35
Pneumatika-apunteak IRALE 2007
Jon Arana 36