Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 6

HERRI KIROLETAKO SAIO BAT

Ondoren proposatuko den saioa 50 minutukoa izango da eta LH3-DBH2


bitarteko 25 umek parte hartzeko pentsatua dago.
Lehenengo eta behin, saioarekin hasi aurretik kontutan izan eta egin
beharrekoa zehaztuko da. Hau argituta geratu ondoren, saioaren garapenari
ekingo zaio.

Saioaren aurretik kontutan izan beharrekoa:


- Herri kiroletako proba guztiak taldeka egingo dira. 25 ikasleko saio baten
12 eta 13ko talde bi egingo dira eta elkarrekin lehian arituko dira bigarren
atalean zehar.
- Sokatiran izan ezik, gainontzeko probak erreleboka egingo dira. Proba
guztietan 15 errelebo egingo dira (sokatiran beste prozedura bat jarritzen
da, ikus probaren azalpenaren koadroan).
- Arauen betetzeari oinarrizko garrantzia emango zaio. Behin talde biek
arauak bete badituzte irakasleak taldeen esfortsua txalotuko du.
- Irakaslearen esku utziko da saioan zehar puntuazio sistema bat
eramateko aukera.

Saioaren aurretik egin beharrekoa:


- Ikasleak heldu baino lehen hiru marra zehaztuko dira zoruan:
1. Irteerako marra. Marra honen atzean egongo dira talde bietako
ilarak eta proba bakoitzaren abiapuntua izango da. Marrak
gutxienez 4 bat metro eduki behar ditu.
2. Itzulerako marra: buelta emateko eta itzulera egiteko erreferentzia
marra. Irteerako marratik 10 bat metrora jarrko da.
Saioaren garapena:

ATALAK HELBURUAK EDUKIAK DENBORA


Saioaren inguruko sarrera Saioan zehar egingo diren
egin proben azalpen laburra. 2´

Sistema kardio-baskularra
Beroketa jolasa
1.ATALA aktibatu 3´

Taldeak antolatu Taldeen banaketa 2´

txinga proba

Zaku proba

Txokor batzea
Umeek gure kulturaren 5´
parte diren herri kiroletako
2.ATALA modalitate ezberdinak
ezagutu eta praktikan jarri
Giza proba

Ingudea edo gurdia edo


lasto altxaketa 10´

Sokatira 8´

Foru Aldundiak antolatzen Foru Aldundiak antolatzen


dituen topaketetan parte dituen topaketei buruz
3.ATALA hartzeko sustapena egin informatzea eta parte

hartzearen bultzatzea
PROBA EZBERDINEN NONDIK NORAKOAK

Edukia: txinga proba


Iraupena: 5’
Materiala: bi pare txinga, pare bat talde bakoitzarentzat.
Azalera: 4 metroko zabalerako 10 bat metroko luzerako espazioa
Antolaketa: 12 kideko talde bat eta 13ko beste bat; taldeak ilaratan egongo dira

Deskribapena: Proba honetan, eskuko txinga bana, ahalik eta denbora gutxien
emanda, 20 metroko ibilbidean zehar eraman behar dira, hau da, 10m. joateko eta
beste 10m. itzultzeko. Ibilbidean zehar ezin izango da korrikarik egin.
Errelebo bakoitzak joan-etorri bat egin behar du, hasierako marrara iristean txingak
lurrean itzi eta hurrengo erreleboa irtengo da. Guztira 12 errelebo burutuko dira.

Irudi grafikoa:

Edukia: zaku proba


Iraupena: 5’
Materiala: bi zaku, bat talde bakoitzarentzat.
Azalera: 4 metroko zabalerako 10 bat metroko luzerako espazioa
Antolaketa: 12 kideko talde bat eta 13ko beste bat; taldeak ilaratan egongo dira
Deskribapena: Pisu jakin bateko zakua sorbaldan eramanez, 20 metroko distantzia
ahalik eta azkarren egitea du helburu. Hau da, 10m. joateko eta beste 10m. itzultzeko.
Errelebo bakoitzak joan-etorri bat egin behar du, hasierako marrara iristean zakua
hurrengo kideari sorbaldan izten lagunduko dio eta hurrengo erreleboari ekingo zaio.
Guztira 12 errelebo burutuko dira.

Oharra: zakua sorbaldan ipinten taldeko kideek lagundu dezakete.


Irudi grafikoa:
Edukia: txokor batzea
Iraupena: 5’
Materiala: 48 lokotx eta bi saski. Saski bat eta 24 lokotx talde bakoitzarentzako
Azalera: 4 metroko zabalerako 10 bat metroko luzerako espazioa
Antolaketa: 12 kideko talde bat eta 13ko beste bat; taldeak ilaratan egongo dira
Deskribapena: Lurrean ilaran dauden lokotxak ahalik eta denbora gutxienean hartu
eta irteerako marraren parean dagoen saskian sartu behar dira.
Taldekide bakoitzak egin beharrekoa: bi lokotx batu beharko ditu, baina banan-banan
egin beharko du. Hau da, lehenengo lokotx bat hartu eta saskian utziko du eta
ondoren bigarrena hartu eta saskira sartuko du. Hau egin ondoren hurrengo kideari
erreleboa emango dio.

Irudi grafikoa:

Edukia: gurdia
Iraupena: 10’
Materiala: gurdi bat eta ardatza finkatzeko egurrezko oinarria
Azalera: 7 x 7 metroko espazioa, hori baita gurdiari buelta emateko behar den
espazioa.
Antolaketa: lehenengo talde batek egingo du eta gero besteak. Bakoitzaren denborak
hartuko dira.
Deskribapena: Gurdi baten ardatzaren inguruan birak ematean datza. Proba
honetan ezin izango da korrikarik egin.
Errelebo bakoitzean 2 bira emango dira. Gurdiaren pisuagatik LH3-LH4-ko umeek
binaka egingo dituzte birak, eta LH5-DBH2 inguruko umeek banaka.
Partaideak euren txanda egiten ari diren bitartean gainontzeko kideak distantzia jakin
batera dagoen marraren atzetik (4-5 metro) itxaron beharko dute haien txanda heldu
arte.

Irudi grafikoa:

Oharra: irakaslea irudian agertzen den tokian ipiniko da, gurdiaren ardatza eta
oinarria bat eginda daudela ziurtatuz.
Edukia: ingudea
Iraupena: 10’
Materiala: inguderako estruktura eta ingude bat
Azalera: 7x 7 metro.
Antolaketa: lehenengo talde batek egingo du eta gero besteak. Bakoitzaren
denborak hartuko dira.
Deskribapena: Ingude batekin estruktura metalikoa duen txapazko goi eta beheko
aldearen kontra eta era txandakatuan jotzean datza. Beheko txapa lehenik eta goikoa
bigarrenik jotzean altxaldi bat osatuko da.
Taldekide bakoitzak 5 altxaldi egin beharko ditu. Hau egin ondoren, ingudea oinarrian
utzi eta hurrengo kideari erreleboa emango dio.
Partaideak euren txanda egiten ari diren bitartean gainontzeko kideak distantzia jakin
batera dagoen marraren atzetik (4-5 metro) itxaron beharko dute haien txanda heldu
arte.

Irudi grafikoa:

Oharra: irakaslea, irudian agertzen den tokian jarriko da, barrari eutsiz. Horrela barra
eta oinarriaren arteko lotura ez da hondatuko
Edukia: sokatira
Iraupena: 5’
Materiala: soka bat
Azalera: 4 metroko zabalerako 20 bat metroko luzerako espazioa
Antolaketa: talde bakoitzeko 7 kide arituko dira tiraldi bakoitzean, hau da, talde
bateko 8 kide alde batean eta beste taldeko 7 kide bestean.
Aldaera: ume kopuruaren arabera tiraldi bakoitzean parte hartzen duen kide kopurua
aldakorra izango da
Deskribapena: Pertsona kopuru bera duten bi taldek soka baten mutur bakoitzetik
heltzen diotelarik elkar erakartzean datza. Irabazteko, beste taldeari aldez aurretik
adierazita dagoen marra bat zeharkaraztea lortu beharko da
Tiraldi bakoitzean talde bakoitzeko 7 kide arituko dira. Lehenengo tiraldia egin
ondoren, kide berberek beste tiraldi bat egingo dute, bigarren tiraldirako leku aldaketa
egingo delarik. Behin bi tiraldi hauek eginda, bi taldeetako gainontzeko kideak arituko
dira, hauek ere bi tiraldi eginez.

Irudi grafikoa:
Edukia: giza-froga
Iraupena: 5’
Materiala: giza frogarako gurpila (gurpila, katea eta heldulekua)
Azalera: 4 metroko zabalerako 10 bat metroko luzerako espazioa
Antolaketa: talde bakoitzeko 8 kide arituko dira tiraldi bakoitzean, hau da 8 alde
batean eta 8 bestean

Deskribapena: Gurpil baten gainean jezarrita dagoen kidea 20 metrotan ahalik


eta denbora gutxien emanda, bi kideen artean garraiatzea du helburu. Hau da, 10m.
joateko eta beste 10m. itzultzeko.
Errelebo bakoitzean talde bereko 3 partaidek hartuko dute parte. Hirukote bakoitzak
bi itzuli egin beharko ditu eta itzuli bakoitzean haien arteko tokia aldatu beharko dute.
Hori egin ostean, beste hirukote batekin egingo dute erreleboa.
Talde bakoitzak egin beharreko errelebo eta itzuliak: 5 errelebo eta 10 itzuli.

Irudi grafikoa:

Edukia: lasto altxaketa


Iraupena: 10’
Materiala: lasto latxaketarako estruktura eta soka batekin loturik dagoen lasto edo
zaku bat
Azalera: 4 metroko zabalerako 10 bat metroko luzerako espazioa
Antolaketa: lehenengo talde batek egingo du eta gero besteak. Bakoitzaren
denborak hartuko dira.
Deskribapena: Soka bati tira eginez lurrean dagoen lasto fardel bat altuera jakin
batera igotzean eta berriro fardela lurrera jaistean datza. Ekintza hau burutzean
altxaldi bat osatuko da.
Taldekide bakoitzak 3 altxaldi egin beharko ditu. Hau egin ondoren, hurrengo kideari
erreleboa emango dio.
Partaideak euren txanda egiten ari diren bitartean gainontzeko kideak distantzia
jakin batera dagoen marraren atzetik (4-5 metrora) itxaron beharko dute haien txanda
heldu arte.

Irudi grafikoa:

Oharra: irakaslea irudian agertzen den tokian jarriko da, estrukturak dauzkan barraren
bat eutsiz. Horrela, estruktura iraultzeko aukera murriztuko da

You might also like