Heroidas VII Pasartea-Izaro Arana

You might also like

Download as rtf, pdf, or txt
Download as rtf, pdf, or txt
You are on page 1of 2

HEROIDAS VII (DIDO-ENEAS)

"¿De dónde te vendrá una esposa que te ame


como yo? Me abraso cual las antorchas rociadas
con azufre, como el incienso sagrado esparcido
sobre humeantes fuegos. Eneas está siempre
clavado en mis ojos que no duermen, la noche
y el día traen a Eneas a mi pensamiento. Él, en
cambio, es ingrato y sordo a mis dones, y actúa
de manera que, de no ser yo necia, quisiera librarme
de él. Aun así, no odio a Eneas, a pesar de sus per-
versas maquinaciones, sino que me quejo de su infi-
delidad y, al quejarme, lo amo de peor manera."

Pasarte hau Virgilio idatzitako “Heroidas” deitutako liburu batetik aterata dago. Liburu
hau K.a 19.urtean argitaratu zela uste da eta 21 kantuk osatzen dute. Emakume heroinek
idatzitako gutunak dira, hainbat arrazoiengatik ase gabeak diren bere amodioez hitz egiten
eta kexkatzen direnak. Konkretuki, nik hautatu dudan zatia zazpigarren Heroidan kokatzen
da, bertan Dido Eneaseri hitz egiten dio.

Zati honetan Didok esaten dio ez duela berak bezala maite duen inor aurkituko.
Barrutik erreta dagoela sufrimenduz eta Eneasen irudia etengabe burura datorkiola esaten
du. Eneas eskergabe bat dela kontatzen du eta bere desleitasunak min ematen dion arren,
ez du gorrotatzen.

Pasarte honetan zein zauritu eta traizionatuta sentitzen den Didos Enearekin ikusi
dezakegu. Eneasek Troiatar geihagorekin, suntsitutako herritik ihesi, Kartagoraino iristea
lortzen duen egun batean hasten da dena. Han, Dido erregina lo egiteko leku bat eta jateko
ematen die eta denbora gutxian, Eneas eta bera maitemindu egiten dira. Hala ere, egun
batean, Jupiterrek Eneasi esaten dio Kartagotik alde egin eta bere bidaiarekin jarraitu behar
duela esaten dio. Honek, jainkoen aginduari uko ez eginez, Kartagotik aldentzen da Dido
han abandonatuta utziz.

Istorioaren testuingurua ulertuta, Didok sentitzen duen amorrua erabat justifikatuta


dagoela esan genezake. Azken finean, Didok Eneas eta bere gizonak bere etxean hartzen
ditu eta lehen momentutik izugarri eskuzabala da haiekin. Aldiz, Eneasek Didoren
eskuzabaltasun hau Kartagotik abisatu gabe joanez eskertzen dio. Gainera, Dido eta
Enearen artean maitasun istoriorik izan ez balitz, haren ihesa ez zen hain tragikoa izango.
Hala ere, hasiera-hasieratik bi hauek maiteminduta daudela dirudi eta ez zen ondo egon
Eneasek, jainkoen eskaerei huts ez egiteagatik, bere bidaia jarraitzea Didori nola eragingo
liokeen pentsatu gabe. Bestalde, Eneasek min handia egin dion arren, ez duela gorrotatzen
eta oraindik ere maite duela esan dio. Asko harritu nau Didok Eneasengandik zerbait
sentitzen jarraitzeak zeren eta honek Kartagosetik alde egin zuenean hartaz pentsatu gabe
egin zuen eta Jupiterren eskakizunak bakarrik kontuan eduki zituen. Didoren lekuan egongo
banintz, nire amorrua eta nire traizio-sentimendua adieraztean oinarrituko nukeen nire
gutuna, oraindik ere maiteko nuela aipatu gabe.

Ondoren, istorioaren zati honetan ikusi dezakegunez, Eneas eskergabea eta


enpatiagabeko pertsona bat izan dela Didosekin. Uler nezake bere jainkoei pertsona oso
sinestuna eta leiala izatea eta ez izatea gai hauek egindako eskaerari uko egiteko. Aldiz,
ezin dudana ulertu alde egin baino lehen Didori inolako azalpenik ez ematea. Ez zen gaizki
egongo erreginari bere irteeraren arrazoia azaldu izana. Troiatar heroiak Didori esan balio
maite zuela baina bere jainkoei leial izan behar zuela, seguru aski berak ederki ulertuko
zuela eta ez zuela pentsatuko bere errua izan zenik. Gainera, modu honetan berak ez zuen
hainbeste sufrituko eta seguruenik ez zuela bere buruaz beste egingo.

Hitz gutxitan esan genezake Eneasek beste era batera jokatu behar izan zuela eta
geihago pentsatu behar izan zituela gauzak. Pasarte honetatik moraleja bat atera genezake;
Nahiz eta mingarriak izan, beste pertsonei egiten ditugun gauzen azalpenak eman beharko
genizkieke, egingo ez bagenu, amaiera tragiko batekin buka liteke Didosen eta Eneasen
maitasun istorioaren amaieran ikusi dezakegun moduan.

You might also like