Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 1

Lantziegoko ingurukoetatik bizikletan ibiliz ibili: "Suaren ibilbidea"

2023ko maiatzaren 25a, osteguna

Gaur nire aitarekin bizikletaz buelta bat ematera joan nahi izan dut. Arratsaldearen zati batean nire
herriaren inguruan, Lantziegon, ibili gara bizikletaz; Lehenik, ia Viñaspreraino joan gara,
Lantziegotik oso gertu dagoen herriraino, eta, gero, Kripanera joan gara, eta aldapa gogor askorekin
topo egin gara. Azkenik, ibilbidea osatzeko, harriz betetako bide batetik itzuli nahi izan dugu berriz
Lantziegora.

Oso eguraldi ona egin digu; bidaia osoan zehar haizea jotzen ibili da, eta horrek asko lagundu digu
oso nekatuta sentitzen ginenean, arindu egin gaituelako. Gainera, ez du bero handirik egin, eta, nire
ustez, hori funtsezko puntua da bizikletan ondo ibiltzeko.

Azkenik, nahiko bide gogorra izan dela esango nuke. Lantziegotik Viñasprerako bidea nahiko erraza
izan arren, Viñaspretik Kripanera igotzeko nahiko aldapa igo behar izan ditugu eta hori nahiko
gogorra izan da bai niretzat eta bai nire aitarentzat. Aipatu beharrekoa da, Kripanetik berriz
Lantziegora itzulitakoan, nahiko aldapa jaitsi behar izan ditugula, eta hori asko gustatu zait zeren eta
lehenago "sufritutako" zatia, honekin konpentzatuta izan da. Dena laburbiltzen, ibilbidea hau nahiko
dibertigarria izan da eta gorputza berotzeko oso baliagarria izango litzateke pertsona guztientzako.
Bizikletaz ibiltzea gustatzen zaion jendeari asko animatzen diot "Suaren ibilbidea" egitea.

You might also like