Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

UHARTE MAGIKOA

Bazen behin, Kaipre izeneko herri txiki eta huts batean, Mike izeneko gazte baten
egunerokoa. Toki hartan hain bizi zen jende gutxi non denak oso ongi ezagutzen
baitzuten elkar. Zeuden gazte gutxietako bat zen bera, bere zaletasuna saskibaloian
ibiltzea zen, eta horri ekiteko toki ezinhobean bizi zen, etxe kanpoan saskibaloiko
kantxa zahar bat baitzuen. Denbora pasatzeko modu bakarra baloiak saskian
sartzea zen. 17 urte zituen eta adin horretarako ez zen bere altueragatik
nabarmentzen, alderantziz, oso txikia zen. Ezaugarri horrek ez zion bere ametsa
betetzen laguntzen, baina ez zuen hori onartu nahi.
Kaipretik pare bat kilometrotara bere aitona (Nestor) bizi zen baserri handi batean.
Mikek denbora zuen bakoitzean bisita txiki bat egiten zion gizon hori gaztetan
saskibaloiko jokalari oso ezaguna izan baitzen. Orduak igarotzen zituen bere
istorioak entzuten.

Ohikoa zen bezala, larunbat arratsalde batean bertan zegoen aitonari arreta handiz
entzuten. Halako batean, Nestorrek ondorengoa galdetu zion:
― Niri galdera asko egiten didazu, baina nik zuri buruz gauza gutxi dakizkit, hortaz,
zuk zer nahi duzu egin nagusitan?
― Nire ametsa txikitatik saskibaloiko munduan norbait izatera heltzea izan da, zure
moduan. Hori da ni astebururo etortzearen arrazoia zurekin hitz egiteko. Baina ez
diot jende askori kontatzen barre egingo baitidate nire altuera dela eta ― jakinarazi
zion.

Nestorrek harrituta begiratu zion, inoiz ez baitzuen horren berri izan. Bilobari
laguntzeko beharra sentitu zuen, hau oso ondo portatzen zen berarekin eta. Asko
pentsatu ondoren, pertsona bat bururatu zitzaion, bere gazte denborako lagun on
bat. Arazoa uharte batean bizi zela zen, eta oso zaila izango litzateke bertara
heltzea. Mikeri honi buruz hitz egin zion ia zer pentsatzen zuen jakiteko, baina
gazteak ez zuen ulertzen nola izango litzatekeen posible aitonaren lagun horrek
berari laguntzeko ahalmena izatea. Horrela kontatu zion aitonak:

― Orain kontatuko dizudana isilpean izan dut azken 70 urte hauetan. Hori dela eta
eskertuko nizuke zuk ere sekretu hau ez bazenio inori kontatuko. Zu hain baxua
izatea ez da kasualitate bat, gen horiek nonbaitetik lortu behar izan dituzu, eta
horren atzean ni nago. Zure adinarekin ez nuen 1’50 baino gehiago neurtzen, eta
zuk pentsatzen duzun bezala, nik ere saskibaloiko jokalaria izateko aukerarik ez
nuela uste nuen. Baina, zorionez Judinirekin aurkitu nintzen ― xuxurlatu zuen.
― Nola egin zuen zuk altuera gehiago lortzeko ba?― jarraitu zuen Mikek.
― Begira, oso arraroa iruditu arren, Judini magia praktikan jartzeko gai da. Bertara
doana proba batzuk gainditzeko gai bada, nahia beteko dio.
Mikeri begiak malkoz bete zitzaizkion hitz horiek entzun ondoren. Inoiz ez zen hain
zoriontsu sentitu. Gehiegi pentsatu gabe 30 minutura kokatzen zen herri bateko
portura abiatu ziren, eta bertan txalupadun jendeari laguntza eske hasi ziren
uhartera heldu ahal izateko. Azkenik gazte baten laguntzari esker helmugara heldu
ziren.

Oso denbora gutxi eraman zien Judini aurkitzeak, etxe handi eta koloretsuan bizi
baitzen. Denbora luzez elkar agurtzen eta haurtzaroaz hitz egiten aritu ondoren,
garrantzitsua zenari buruz hitz egiten hasi ziren. Nestorrek arazoa komentatu
zionean, magoaren lehen erreakzioa barre algaraka hastea izan zen, Miken
aitonarekin gauza bera gertatu zela bururatu baitzitzaion. Pare bat minutu
pentsatzen igaro ostean hauxe komentatu zuen:
―Ulertuko duzun bezala, zure ametsa nire botere magikoei esker betetzea ez da
lan erraza. Beraz, proba batzuk pasatu beharko dituzu. Hau da, zazpi jaurtiketa sartu
beharko dituzu orain sortuko dudan saskian.

Mikek, oso urduri egon arren, guztiak sartu zituen eta bukatu bezain laster hogei
zentimetro hazi zen. Orain egin behar zuen gauza bakarra beti egin izan zuen
berdina zen, ahal zuen guztia ahalegindu eta etorkizunak erabaki zezala zer gertatu
behar zen.

Hala bazan, sar dadila kalabazan eta irten dadila Miken etxe kanpoko kantxan.

You might also like