Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

11.2.

ANTONIO AÑOVEROS BILBOKO GOTZAINAREN SERMOIA (1974-02-24)

Testuaren kokapenari dagokionez, lehen mailako agiria da, sermoi forma duen gutuna eta
eduki soziopolitikoa duena. Testuaren egileari dagokionez, Añoveros-ek, Bilboko gotzainak,
sinatua dago, hala ere ziurrenik J. A. Ubieta bikarioak idatzi zuen. Bizkaiko eliza gehienetan
irakurri zen sermoia izanik, hartzailea Bizkaiko eliztarrak dira, baita erregimen frankista ere,
beraz, agiri publikoa da. 1974ko otsailaren 24an irakurri zenez Frankismoaren azken etapan
(krisi garaian) koka dezakegu. Testu honen helburua Euskal Herrian bizitako zapalkuntza
egoera salatu eta euskal identitatearen defentsa egitea da.

Analisiari dagokionez, testuaren ideia nagusia Euskal gatazka izenekoaren existentzia


egiaztatu eta horren sustraiak agerian uztea da. Zentzu honetan, testua hiru ataletan bana
daiteke. Honela, 1. paragrafoa sarrerari dagokio, eta arestian aipatu bezala, euskal gatazka
benetan esistitzen den arazoa dela baieztatzen da; arazoa larria dela ere agerian uzten da.

Bestetik, Euskal gatazka zer den ondorengo parrafoetan azaltzen du. Bigarren paragrafoari
dagokionez, gatazkaren muina zehazten da, herritarren artean ikuspegi desberdinak
azalduz: Batzuen ustez, EH zapalduta dago, bere eskubideak urraturik; eta beste batzuk,
arazoa errefusatzen dute. Hirugarren paragrafoari dagokionez, Euskal Herriak identitate eta
ezaugarri kultural propioak dituela adierazten da, euskara azpimarragarriena eta erregimen
frankistak baztertua duena. Laugarren paragrafoari dagokionez, Euskal Herriak bere
nortasuna mantentzeko eskubide osoa duela azaltzen da. Eskubide hori gauzatzeko,
erregimena aldatu eta beste sistema politiko-sozial bat ezarri beharra dagoela azaltzen da.
Bostagrren paragrafoari dagokionez, Euskal Herriak bere eskubideak garatzeko oztopoak
dituela adierazten da: Euskararen erabilera oso mugatua dago; adierazpen kulturalak
kontrolatuta (zentsura).

Azkenik, seigarren paragrafoari dagokionez, Elizak konpromisoa hartu behar duela zehazten
da “aldatzeko gure herriko egoera” (gatazka konpontzeko alegia).

Azken hamarkadako desarrollismoak gizarte modernoa sortu eta oposizioa indartu zuen.
Frankisten arteko desadostasunak, bunker eta erreformisten artekoak, Carrero Blancoren
hilketarekin areagotu ziren. Arias Navarrok, gorteetan eginiko lehenen diskurtsoan,
“otsailaren 12 izpiritua”, ustezko irekitasunaren aldeko jarrera adierazi zuen. Horrez gain,
nazioartean Grezia eta Portugalgo erregimenak (diktadurak) desagertu ziren, eta honek,
ez zuen erregimenaren biziraupena bermantzea errazten..

Erregimenaren krisian berebiziko garrantzia izan zuen oposizioaren paperak. Euskal


Herrian, oposizio hori hiru talde nagusiren inguruan artikulatu zen. Batetik langile
mugimendua, lan gatazkez baliatuz mobilizazio garrantzitsuak (Bandasetako greba kasu)
antolatzeko gai izan zena. 1967tik aurrera fase berri batean sartu zen gainera, nazio- eta
klase-arazoa elkartu eta mugimenduaren politizazioa emanez. Bestetik, 1959an ETAren
sortuko da eta, 1967tik aurrera borroko armatuaren aldeko apustua egin ondoren, aurrera
eramango dituzten ekintzek (Carrero Blanco hiltzea) eta ETAkideei ezarritako zigorren
kontrako mobilizazioek erregimenaren krisia areagotzea eragin zuten.
Azkenik, testuarekin lotura zuzena duen euskal kleroaren oposzioa aipatu behar dugu. Izan
ere, urte luzez Eliza eta espainiar estatua elkar elikatu ondoren, 60.hamarkadan, Euskal
Elizak bide berriak hartu eta frankismoarengandik aldendu zen. Hainbat gertaera izan ziren
aldentze honen adierazle:

1960an bertan, 339 apaizek sinatutako agiri batean, herrien autodeterminazioa defendatu
zuten, apaiz kopuru handi batek babestutako erregimenarekiko haustura emanez.
Testuinguru honetan gainera, Vaticano II. Kontziliaren baitan, Eliza langileengana
gertaturatuko da, erregimenaren aurka talka eginez. Tarancón kardinalak adibidez,
barkamena eskatu zuen Eliza ez zelako gerraostan adiskidetzako papera garatzeko gai izan.
Zirarda gotzainaren papera ere garrantzitsua izan zen, aire berritzaile horiek euskal kleroan
hedatuz.

1968an Gurpide gotzai frankistaren jarreraren aurrean, eta Euskal Herriaren zapalkuntza
salatzeko, Bilboko gotzaindegia okupatu zen, bandera espainiarrak elizetatik kendu ziztuzten
eta Derioko seminarioan itxialdia egin zen, besteak beste. Ekintza hauek guztiek erantzuna
izan zuten erregimenaren aldetik eta apaiz asko kartzelaratu zituzten Zamorako apaiz
kartzelan. Honek guztiak klero nazionalistaren eta erregimenaren arteko tentsioa areagotzea
eragin zuten.

Tentsio gune nagusia ordea, testuarekin lotura zuzena duen Añoveros auziak eragin zuen
1974an. Aztergai dugun sermoiaren berri izatean, apaiz frankista batzuk berau Madrilera
bidali zuten irakurketa ekidieko asmoz. Gobernuak Añoverosi atzera egiteko emandako
aginduak ez zuen eraginik izan eta Bizkaia guztiko elizetan irakurri zen.

Analisian ikusi dugun bezala, sermoian euskal gatazkaren esistentzia onartu eta Euskal
Herriaren zapalkutza salatzen zen. Eduki hauek batasun nazionalaren aurkakotzat hartu
ziren eta erregimenaren erantzuna Añoveros eta Ubieta bikarioa, erbesteratu bitartean,
etxeko atxiloaldian jartzea izan zen. Añoverosek ez zuen onartu erbsteratzerik ordea, Aita
Santuaren agindua bakarrik beteko zuela argudiatuz. Etxeko atxiloaldiak iraun zuen
bitartean milaka pertsona bildu ziren gotzainaren etxe inguruan elkartasuna adierazteko.
Gainera, Tarancón Kardinalak ere Añoveros babestu zuen eta, azkenean, Francok amore
eman behar izan zuen: Añoveros ez zen kanporatua izan.

Egoera honetan euskal Eliza nazionalista erabat urrundu zuen erregimenetik eta Euskal
Herrian frankismoaren aurkako jarrerak gero eta indar gehiago bildu zuen. Honek,
erregimenak Euskal Herriarekiko zuen jarrera gogortzea ere eragin zuen, errepresio bortitza
aplikatuz eta momentu askotan salbuespen-egoerak ezarriz. 1975ean gainera, Francon ez
zien Txiki eta Otaegiri bizia barkatu eta mobilizaizo eta protestak areagotu ziren

Testuaren garrantziari dagokionez, Euskal Herriaren egoera ondo islatzen du: errepresioa,
euskal identitate eta kulturaren zapalkuntza… Eliza frankismotik urruntzen da,
nazionalkatolizismoari aurre eginez. Bide horretan Elizako hierarkiako kide garrantzitsuak
ere bazeuden (Zirarda, Añoveros). Erregimenaren erantzunak argi utzi zituen Arias Navarro
gobernuburuaren “otsailaren 12ko izpiritua”-ren mugak, ustezko irekitasuna gezurra zen.

You might also like