Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 6

MATERIA

Materia masa eta bolumena duen edozer da

- Sistema materiala: materiaren propietateak aztertzeko aukeratzen den materiaren zatia,


eremu edo zonalde batean daudenak.

a) Homogeneoak: konposizio kimiko+propietate berdinak puntu guztietan.


UNIFORMEAK.
b) Heterogeneoak: konposizio kimiko+propietate desberdinak puntu desberdinetan.
EZ UNIFORMEAK.

Kontzeptuak

- Masa atomiko erlatiboa (Ar-r erlatibo esan nahi du): amutan neurtzen da (u), atomo
baten masa adierazten du (atomoan dauden protoi eta neutroi kopurua da masa atomikoa,
masa atomiko erlatiboan isotopoen proportzioak ere hartzen dira kontuan).
- Masa molekular erlatiboa (Mr): molekula baten masa da, molekula osatzen duten
atomoen masa atomikoak batuz kalkulatzen da.
- Masa molarra (Mm): (masa eta mola erlazionatu) balioz masa molekular edo atomiko
erlatiboaren berdina da baina gramo/moletan adierazten da (honela mundu
makroskopikora bidaltzen dugu kalkuluak egin ahal izateko).

mol (n): substantzien kantitate kimikoa (partikulak)/ materia kantitatea neurtzeko erabiltzen den
unitatea.

12g C-tan dauden partikula kopurua adierazten du (karbonoa hartu zen abiapuntutzat), eta beste
atomo guztietan aplikagarria da (mol batean beti atomo kantitate berdina). Masa atomikoaren
berdina den atomo baten kantitatea hartzen badugu (g)-tan, 6,022.1023 atomo izango ditugu, hau
da, mol bat izango dugu.

1amu = 1,661.10-24g

- 0,012kg C2 tan dagoen partikula kopurua (karbonoaren A=12 amu) => 6,022.1023 partikula
- Avogadroen zenbakia: (ez zuen berak aurkitu baina bere omenez jarri zuten izena
materiari buruz ikertzen egon baitzen) neurtezina den zerbaitetatik, neurgarria den zerbait
lortzea ahalbidetzen digu (mundu mikroskopikotik, mundu makroskopikora). NA-z
adierazten da eta 6,022.1023 koa da.

Naroa Unzilla
DISOLUZIOAK

Nahaste homogeneoak dira (begi bistaz ez dugu osagairik ikusten: gatza+ura, esnea, itsasoko ura,
airea, gaileta, bizkotxo, ogia…). Disoluzioetan oso garrantzitsua da osagaien proportzioa, hau da,
KONTZENTRAZIOA (disoluzioetan osagaien proportzio ezberdinak agertu: medikamenduen
kantitakea, oxigeno kantitakea…).

Adibidea

ARIKETAK EGITEKO GARRANTZITSUA: URAREN DENTSITATEA 1g/ml edo 1kg/l


Dentsitateak masa eta bolumena erlazionatzen ditu d= m/v jfkfkgojojijokokokpkpklkk

- Disoluzioaren osagaiak

a) Solutua: proportzio txikienean agertzen diren osagaiak.

- Disolbaturiko solutu kontzentrazioaren arabera, diluituak (oso txikia),


kontzentratuak (kontzentrazio maximotik hurbil) edo aseak (kontzentrazio
maximoa) izan daitezke.

b) Disolbatzailea: proportzio handienean agertzen den osagaia (likidoa bada, disoluzioa


likidoa izango da eta solidoa bada, kontran disoluzioa solidoa izango da, hau da,
disolbatzailearen araberakoa izango da disoluzioaren egoera).

- Ura disolbatzaile unibertsala da (ura disolbatzaile gisa duten disoluzioak, disoluzio


akuoso izena hartzen dute).

- Disoluzioaren konposizioa

Naroa Unzilla
Konpozizioa kuantitatiboki adierazteko: kontzentrazioa (osagaiak/bolumena), frakzioa
(osagaiak/eduki osoa) eta molaltasuna erabiltzen dira.

- Masa portzentaia: disoluzioaren 100 masa unitateko, solutuaren masa adierazi. (%)

- Bolumen portzentaia: disoluzioaren 100 bolumen-unitateko, solutuaren bolumena adierazi.


(%)

- Frakzio molarra: disoluzio guztiko mol kopuruaren eta solutuaren mol kopuruaren arteko
erlazioa. Ez du unitaterik.

- Molartasuna (substantzia kantitate kimikoaren kontzentrazioa: disoluzio litro bakoitzeko,


solutuaren zenbat mol dauden adierazi. (mol/l). Molaritatea izena ere (M)

- Molaltasuna: Disoluzioaren kg bakoitzeko, solutuaren zenbat mol dauden adierazi.


(mol/kg). Molalitate izena ere (m)

Naroa Unzilla
ERREAKZIO KIMIKOAK

Erreazkio kimikoak, materiaren aldaketak dira.

● ERREAKZIO KIMIKOEN OINARRIZKO LEGEAK:

- Lege ponderalak

a) Lavoisierren legea edo masa kontserbazioaren legea: erreakzio kimiko orotan,


erreakzionatzen duten erreaktiboen masa totala eta erreakzioaren produktuaren
masa totala berdinak dira (masa es da sortzen ez desagertzen, berdin mantentzen
da). Masa ez bada konstante mantentzen, erreakzioan zehar gasen bat edo
substantzien bat eskapatu dela esan nahi du-> ADIBIDEA: kandela ontzi itxian
erretzean ez da gertatzen masa aldaketarik. Hau da, kandela erre aurretik eta erre
ondoren, masa berdina adierazten du.

b) Proust-en legea edo proportzio definituen legea: (masen arteko proportzio batzuk
mantentzen dira atomoak konbinatzen direnean) konposatu berbera eratzen duen
(aldi) guztietan, elementuak, bi nahiz gehiago izan, beti konbinatzen dira
masa-proportzio berdinetan, konposatua eratzeko prozedura gorabehera. Honela,
atomo kopuruen arteko harremana beti berdina da. ADIBIDEA: urak beti izango du
%11,2 hidrogeno eta %88,8 oxigeno. Berdin du kantitatea (bestea soberan geratu),
beti formula berdina.

c) Daltonen legea edo proportzio anizkoitzen legea: (Prousten legean oinarrituta) bi


elementu desberdin konposatu mota bat baino gehiago eratzeko konbinatzen
direnean, elementu baten masa-kantitate berberaz konbinatzen den elementuaren
masak zenbaki osoz eta sinpleen araberako erlazioak daude. Sortu diren
konposatuak harremanduko dira zenbaki osoz.

Lege honetan oinarrituz Daltonek proposatu zuen bere teoria atomikoa.

- Lege Bolumetrikoak

Naroa Unzilla
a) Gay-Lussac-en legea edo konbinazio bolumenen legea: erreakzio kimiko batean
parte hartzen duten substantzia gaseosoen bolumenen arteko erlazioa, presio eta
tenperaturaren baldintza berberetan neurturik, zenbaki oso eta sinpleen bidezkoa
da.

- Gas idealen legeak:

a) Boyle eta Mariotten legea: tenperatura konstantean, gas kantitate jakin baten
bolumena alderantzizko proportzionala da gasen presioarekiko. Bolumena eta
presioa erlazionatu (bolumena handitzen bada, presioa txikitu).

p.V = kte p1.V1 = p2.V2

b) Charles-en eta Gay-lussac-en legeak: presio konstantean, gas kantitate batek


betetzen duen bolumena zuzenki proportzionala da gasaren tenperatura
absolutoarekiko. (Temperatura igotzean, bolumena handitu eta alderantziz).

V/T = kte V1/T1 = V2/T2

c) Gasen lege orokorra: gas kantitake jakin batek eragiten duen presioa eta hartzen
duen bolumena alderantziz proportzionalak dira haien artean, eta zuzenki
proportzionalak dira tenperatura absolutuarekiko. -> Aurreko bi legeak esaten
duten berdina baina batera.

p.V/T = kte p1. V1/T1 = p2.V2/T2

d) Avogadroaren legea: Presio eta tenperatura konstantean, gas baten bolumena


zuzenki proportzionala da gasak dituen molekulen kantitatearekiko.

N= molekulen kantitatea. V1/N1 = V2/N2 V1/n1 = V2/n2

e) Presio partzialen legea: gas nahaste baten presio totala (PT), nahastea osatzen
duten gas guztien presio partzialen batuketa da.

PT = PA + PB + PC = [Pi (batukaria)
Presio totala = presio partzialaen batura

Lege guztiak barneratuta hurrengo formulan, gas guztietarako baliogarria da: GAS IDEALEN
EGOERA EKUAZIOA

Naroa Unzilla
P.v = n.R.T
- v: bolumena
- n: mol kopurua
- R: konstantea -> R= 0,082 atm.l/mol.K
- T: tenperatura
- P: presioa -> UNITATEAK: 1 atm = 1,013.105 Pa (SI)
- atm (atmosfera)
- mmHg (milimetro merkurio)
- Pa (Paskal)
1 atm = 760 mmHg

● Formularen jatorria:

Naroa Unzilla

You might also like