Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 8

I. BLOKEA.

ESKOLA ETA GIZARTEA

1. ALDAKUNTZA SOZIALA ETA MODERNITATEA.

TESTUA

“Cambio social y educación. Desafíos de la crisis educativa de la modernidad”. Trinidad eta Gómez
(Coord), Sociedad, familia y educación. Una introducción a la sociología de la educación.

SARRERA

● Hezkuntza sistema asmakizun berria da. Modernitatearekin jaio duela 250 urte. para
satisfacer las nuevas demandas sociales.

● Krisi, erreforma eta arazo ugari jasan ditu. duela urte batzuetatik modernitatearen hezkuntza krisia
jasan.

● Arazo horiek ulertzeko: Hezkuntza ↔ Aldaketa soziala-ren arteko harremana

I.MODERNITATEAREN SORRERA

● Abiapuntua: XVIII. mendea. Aldaketa sakonak hiru iraultzen ondorioz.

○ 1. Ekonomikoa

○ 2. Politikoa

○ 3. Kulturala

● Elementu nabarmenak:

○ Estratifikazio soziala eredua: Klase sozialak.

○ Familia instituzioaren eraldaketa. → aniztasuna

1. IRAULTZA EKONOMIKOA

● Industria iraultzarengatik bultzatu.

● Zientzia eta teknologia produkzio eta lan sistemetan.

● Kapitalismoa ekoizpen eredu.

● Gizartearen urbanizazioa.

2. IRAULTZA POLITIKOA

● Iraultza Frantsez eta amerikarrari lotzen da: gizarte modernoak gobernatzeko eta gai
publikoak kudeatzeko modu berriak hartzen ditu.

● Gizartea antolatzeko irizpide demokratikoagoak.

● Orden politiko berriak 3 ezaugarri:

✓ Estatu-nazioa finkatu. Hezkuntza sistemaren papera. Hezkuntza sistema modernoak helburu


horretarako sortu ziren.

1
✓ Burgesia klase sozial dominatzailea da eta estatuaren kontrol polítikoa aldarrikatzen
du.

✓ Herritarren eskubideak onartu egingo dira eta gutxinaka handitzen joango dira (zibilak,
politikoak, sozialak).

3. IRAULTZA ZIENTIFIKOA

● Zientzia eta arrazoiaren ikuspegia garatu: Heteronomiatik → Autonomiara pasa

● Autonomiaren garapenak eta hedapenak Bi ondorio:

✓ Aukera ezaugarri garrantzitsu. Aukera gizarteratze prozesuaren parte izango da eta gure
pentsatzeko modua gure aukeren eta preferentzien emaitza izango da.

✓ Indibidualizazio prozesua (“ni”a). Identitatea nitik eraikitzen hasten da.

ONDORIOAK: GIZARTE EGITURAN ALDAKETAK

● Bi klase sozial nagusi bereizi: burgesia eta proletargoa.

● Haien artean gatazkak. → Hasieran autonomia batzuen abantaila zen bakarrik (eliteko jendea)

● Modernitatearen proiektuarekiko ikuspegi antagonikoak (liberalismo (burgesia) vs.


sozialismo/komunismo/anarkismo (proletargoa))

II. MODERNITATEA ETA HEZKUNTZA SISTEMEN JATORRIA

● Gizarte berriak etorkizunari begira iraganari ordez. Progresua da modernitatearen helburua eta
gizartea etapa historiko batetik beste etapa hobe batera eboluzionatzen duela uste da.

● Filosofo ilustratuen ideia utopikoa eta modernitatearen proiektua zen: injustiziarik


gabeko gizartea lortzea.

● Hasieran “Askatasuna” berdinatasuna baino gehiago garatu, izan ere, burguesiaren


ideologia liberala hobesten zen. Talde ahulen eskubideak aitortzea denbora beharko du.

ORDENAREN PROIEKTUA

● Bizitzako arlo guztiak ordenatzeko arrazoi zientifiko teknikoa aplikatu.

● Horrek paradoxa ekarri: modernitatearen proiektua anbibalentzia. Hau da, jarraitzen dugun hori lortzen
dugunean kontrakoa lor dezakegu→ Adb: askatasuna lortu nahi denean menperatzea lortzen da. Baita hezkuntza
sisteman ere. Hezkuntzaren helburua autonomian eta pentsamendu kritikoan irakastea da baina aldi
berean espiritu menperatzailea sustatzen du disziplina eta errutinara behartzen baita.

● Optimismo ilustratua: hezkuntza sistema aldaketa sozialak sustatzeko tresna.

● Eskola modernoa, unibertsala, derrigorrezkoa eta doakoa, iraultza frantsesaren ondorio.

● Paradoxa: eskolaren garapenak ez zituen helburuak erdietsi.

● Eskolak Modernitateko ordenaren funtzioei erantzun zion:

✓ Langile industrialak kualifikatu zituen.

2
✓ Estatua (eta nazioa) sendotu.

✓ Modernitatearen balioak eta arauak transmititu.

● Hezkuntza sistema Estatuaren menpe zegoen, baina bi sare bereizi:

✓ Langile klasearen seme-alabak. Zeinak oinarrizko hezkuntza jaso eta lan munduan murgiltzen ziren

✓ Klase ertain eta aberatsen seme-alabak. Bigarren eta goi-mailako hezkuntza egin.

● Beraz, modernitatearen promesa gutxi batzuek bakarrik lortu.

III. MODERNITATEAREN KRISIA

● Modernitatea eta hezkuntza sistemak, aldaketa ugari izan dituzte baina erritmo
desberdinak.

● Bigarren Mundu Gerratik nabarmenago. Hezkuntza sistema nola moldatu? ↓

○ 1950tik aurrera: hezkuntza modernoaren krisia hasi.

○ EEBBtan Bigarren Industria Iraultza sortu, klaseen arteko gatazkak baretu eta Ongizate
Estatua garatu.

○ Hezkuntza sisteman egiturazko aldaketak: bi sareak bat bihurtu. Derrigorrezko


adina eta meritokrazia.

● Aldaketa gehiago:

✓ Ekonomiaren globalizazioa

✓ Estatuek boterea galdu. Hezkuntzaren pribatizazioa garatu.

✓ Kontsumoaren kulturak gizarteratze prozesuak aldatu, IKT.

IV. POSTMODERNITATEA

● Modernitatearen proiektuari kritika erradikala.

○ Garai berri batean bizi al gara?

○ Postmodernitatea diskurtso gisa.

● Modernitatearen aroa bukatu al da?

MODERNITATEAREN PROIEKTUARI KRITIKA

● Modernitatea etnozentrikoa da. → mendebaldeko ideologia munduan inposatu nahi.

● Historia ebolutiboaren ideia okerra eta interesatua da. Herrialde pobreekiko


menpekotasuna legitimatu. Mendebaldeko gizarteak aurreratuenak, ondorioz, besteak atzeratuta
daude.

● Ezin da unibertsalismoaren idea onartu. Desberdina izatearen eskubidea. → feminismo,


multikulturalismoa eta postkolonialismoa

3
● 90. hamarkadan eztabaida: modernitatea bukatu al da?

HEZKUNTZA POSTMODERNITATEAN

● Batzuen desadostasuna modernitatearen eredu pedagogikoen irizpideekiko:

✓ Disziplina, errutina, zigorra, memoria-errepikapenean oinarritu. Eskola modernoan


oinarritutako modelo pedagogikoa baztertu.

✓ Eredu konprentsiboaren limitazioak kritikatzen zituzten ez zutelako. Aukera berdintasun


bermatzen.

✓ Kurrikuluma eraldatu diskriminazioekin bukatzeko.

● Eskolak egiaren monopolioa haurrari inposatzen dio (M. Foucault)

● Popkewitz: hezkuntza erreformen eta boterearen arteko erlazioak aztertu.

● Beste batzuk pedagogía aldaketa erradikalak proposatu.

● Hezkuntzaren inguruan dauden proposamenak postmoderno erradikalak? Irizpide


modernoek bizirik diraute: Indarrean oraindik irakasle-ikasleen arteko botere erlazio
asimetrikoak. Hezkuntza eta burujabetzako proiektu modernoaren arteko lotura bizirik eta indartuta dago.
Irakaslearen eta ikaslearen arteko bereizketa, hezkuntza-prozesu guztietan funtsezkoa dena, indarrean dago,
boterearekiko asimetria nabaria izan arren.

● Horregatik: proposamen pedagogikoetan arreta jarri beharrean, aldaketa sozialek


hezkuntzan duten eragina aztertu beharko litzateke. Gakoak:

✓ Pribatizazio neoliberala gauzatu. Aldaketa politiko eta ekonomikoek bultzatzen dute hau

✓ Bizitza osorako hezkuntza politikak eskatu. Langileen flexibilitatea bermatzeko, hau da, etengabeko
aldaketak jasateko gaitasuna izan dezan..

✓ Kontsumo kultura mediatikoaren eraginak. Kontra-ikaskuntza haurrek familiarekin denbora


gutxiago pasa eta bitartekoetara gehiago jartzen dira ikusgai ondorioz hauek protagonismo gehiago eskuratzen
dute haien unibertso kulturala eraikitzeko. (Blanca Muñoz, 1995)

✓ Komunikabideak heteronomia iturri berri bihurtu, hezkuntza

instituzioekin konpetentzian sartuz.

ONDORIOAK

● Aldaketak hor daude. Ikasleengan eragina dute.

● Disziplina, balioak, esfortzu faltaren kritika, baina, posible al da modernitatearen eredura


itzultzea? disziplinarik ez duela, esfortzua baztertzen duela eta irakaslearen autoritatea errespetatzen ez
duela esaten da

● Proposamen pedagogikoak interesa berreskuratzeko.

● Nahiz eta arriskuan egon, hezkuntza modernoak indarrean jarraitzen duela agerikoa da.

TESTUA

“Hezkuntza eta gizarte-aldaketa”, Soziologia eta hezkuntza: hezkuntza-sistema gizarte modernoetan:


funtzioak, aldaketak eta gatazkak.

4
Lorpen hori mantendu egin daiteke, edo aurrera edo atzera egin dezake→ eskolaz kanpoko desberdintasunak baztertzeko ahaleginak
areagotu egiten du aukera-berdintasuna→ baina kontuz ibili behar, horrek aurkako bidea ere eragin dezake.

ONDORIOA ABIAPUNTU BEZALA

“Eskola modernoa lorpen historikoa da gizarte osoarentzat (…), nahiz eta denek ez izan hartan
sartzeko aukera berdina, gizarte-desberdintasunaren eraginez.”

1970EKO ESKOLA CURRICULUMA

Zein aldaketa Estatu espainiarrean?

● Hezkuntza Lege Orokorra (LGE) ezarri. Hamar urtetik gorako haurrak eskola-curriculum
sare bakarra, derrigorrezko etapa, doakoa (14 urte arte).

● Gizarte mailan aldaketa nabariak: emakumeek ekonomian presentzia nabariagoa;


zerbitzuen sektorearen garapena (nekazaritzari lekua irabaziz). Baina dena ez da
aldatzen: lurren jabetzaren egitura, garapen eredu iraunezina...

ZER DA ALDAKETA SOZIALA?

● Interakzioa da giza jarduera bat, besteren jarduerak gidatzen duena : berezkoa gizartean. Handia
izan arren ez du egitura zertan aldatu behar, egonkortasuna mantenduz.

● Gizarte-aldaketa: gizarte orokorraren edo haren instituzio edo oinarrizko taldeen egitura
edo funtzioa aldatzea (gizarte feudaletik gizarte kapitalista edo klase gizartera; familiako
egiturak eta partaideen rolak, hezkuntza sistema bi sareak bat bihurtu, lanaren
instituzioetan aldaketak…)

● BAINA ez da dena aldatzen: lurraren jabetza, patriarkatua… Zenbateraino aldatu da


hezkuntza sistema modernitatean??

ZENBAIT KONTZEPTU ALDAKETA SOZIALAREN INGURUAN

● Gizarte-eboluzioa: aldaketa sozialak, aldaketa prozesuei egiten die erreferentzia denbora-tarte


luze bat hartuz eta tarteko urratsak kontutan izanik (Eskola publikoen aldaketa XIX.
mendetik adb.). Garapen eta modernizazioa: leku handia hartzen dute aldaketa
aztertzean. Herrialde industrializatuen ereduei loturik daude, hau da, herrialde
garatutzat hartzen dira bizimodu ekonomiko eta sozial modernoa lortu dutenak.

● Aurrerapen: aldaketa historikoak modernizazioa dakarrenean. Esanahi positiboa


bizimoduari, berdintasunari edo askatasunari dagokionez. Atzerapen prozesua ere gerta
daiteke: gatazka nuklearra, baliabideak agortzea...

● Esan daiteke: “derrigorrezko eta doako hezkuntza eraginkorra izatea aurrerapena da.
Baina ezerk ez du bermatzen lorpen horri eutsiko zaionik edo hobetuko denik”.

ALDAKETA SOZIALA: TEORIA SOZIOLOGIKOAK

● Marxismoa eta funtzionalismoa.

✓Biak aldaketa historiko-sozial handiak eta partzialak bereiztu, baina ezberdintasun nabariak.

✓Marxistek gizarteko ekoizpen-harremanei garrantzia.

✓Funtzionalistek balio eta arauei.

5
● Weber: ez dago gizarte-aldaketen sorrera esplikatzeko eskema bakarra. aldaketak edozein
gizarte-faktore erabakigarrik sor ditzake, edo zerbaiten konbinazio bereziak Konbinazio partikularra
(ekonomia, politika, botere militarra…)

ALDAKETA SOIZALAK ESTATU MAILAN

● Estatu espainiarrean aldaketa garrantzitsuak 1960tik hona. Industri gizarte aurreratue


gertutik jarraitzen due Espainiak.

○ Nekazaritza jarduera murriztu, demografia geldialdi endogenoa, familian


aldaketak, emakumeak arlo gehiagotan presentzia, klase ertaina handitzea,
hezkuntzan kurrikulum bateratua,…

○ Hauek, gizarte aldaketak dira: kokapen sozial eta rolen egiturak aldatzen doaz
(Lanbidea, genero bereizketa, familia bizitza, hezkuntza, balioak…).

○ Baina ez da dena aldatu aldi berean, sakoneko egiturak mantentzen dira: klase
egitura eta egitura patriarkala.

GIZARTE EGONKOR ETA DINAMIKOA ALDI BEREAN?

● Gizarte-egitura eta gizarte-aldaketa kontzeptuak desberdindu. gerta daiteke gizarte bat oso
egonkorra izatea oinarrizko egituran, eta hala ere, oreka orokorrari eusten dion bitartean, bide ematea giarte
mugikortasunari eta aldaketei.

● Industria gizarte aurreratuetan, aldaketa partzial ugari izan dira instituzioetan, baina ez
dio eragiten egitura orokorraren eraginkortasunari, ezta zilegitasunari.

● Gizarte egonkorrak: kohesioa dutenak, baina aldi berean dinamikoak direnak. Arazo
berrien aurrean berrantolatu.

MODERNITATEA ETA ALDAKETA SOZIALA

“Modernitatearen ezaugarri bereizgarriena aldaketan bertan eroso egotea da, aldaketa


Modernitatearen ikurtzat hartzen baita”

● Nola egin diete aurre aldaketei oinarrizko instituzioek (familia, ekonomia, erlijioa)?
Egonkortasuna eta egoera orokorra mantenduz.

● Eta hezkuntza-erakundeak? Erreforma asko, egin eta desegin. Adin muga igo, eskola
inklusiboa zabaldu, aldaketa partziala eskola porrotari aurre egiteko…

ESKOLA ALDAKETA AGENTEA?

“Politikariek nahiz komunikabideek gizarte-aldaketaren eragile gisa aurkeztu ohi dizkigute


erreformak, eta eskolari egozten dizkiote ekonomia-atzerapenak eta anomia egoerak”

● Erreformak beharrezkoak testuingurua aldatzen bada. Erreformak handiak (LGE (1970)


eta LOGSE) gizarte-aldaketa handiak izan ondoren (Industrializazio aldi bizia,
etorkizuneko administrazioko langileen beharrak,..)

● Erreformen helburua: hezkuntza sistema egoera berrira egokitzea, nahi gabeko


disfuntziorik ez izateko.

● Gizartea ezin da eskolatik soilik aldatu, eskolaren laguntza beharrezkoa da.

6
“LGEk itxaropen meritokratikoa piztu zuen”

● Meritokrazia ona sistemarentzat (Klase-gizarteari zilegitasuna ematen baitzion):


desberdintasunen jatorriaren zati bat ezkutatzen du, norberaren errendimenduari
egoziz.

● 20 urte ondoren amets meritokratikotik esnatu → Paradigma inklusiboa. Eskola porrota


handitu klase apaletako ikasleen artean.

HEZKUNTZA SISTEMA: GATAZKA ETA KONTRAESAN EREMU

● Gatazka soziologiaren ikuspegitik: Garrantzitsuak diren hezkuntzako aktoreen


garrantzitsuen arteko interes kontrajarri eta liskarrei.

● Kontraesanak soziologiaren ikuspegitik: eskolaren funtzioen edo instituzio horren eta


gizartearen gainerako instituzioen arteko arteko egoera kontrajarriak.

● Hezkuntza etengabeko gatazka eta kontraesanen eremu:

● Gatazkak: Publiko-pribatu, lan baldintzen inguruan, zentroen antolaketa, jarrera


pedagogikoak, auzi ekonomikoak edota ikasketa planak unibertsitatean, alderdien arteko
borrokak, grebak,…

KONTRAESANAK HEZKUNTZA INSTITUZIOAN

“Eskolaren birsortze funtzioa ez dator bat gizarte klasistako diskurtso meritokratikoak zabaltzen
dituen mezuekin”

● Hezkuntzaren funtzioa klase gizarte kapitalistaren egonkortasuna mantentzea.

● Desberdintasun ordena birsortzen du aukera berdintasunaren diskurtsopean, baina ez


du publikoki adierazten.

“Gutxik jartzen dute zalantzan eskola lagungarri dela gizartean kokatzeko aukera
berdintasunerako”

● Gizartean Aukera berdintasuna lortu dela eta eskolak hori bermatzen duenaren uste
okerra.

● Jatorrizko gizarte desberdintasunak ezkutatzen dira.

KONTRAESANAK

“Ikasgelan helburua akademikoak lortzeko jokoarau berak dituzte guztiek, eta estratifikazioa
ezkutatuta dago, baina gerora, lan egingo duten enpresan, soldata eta tratua asko aldatuko dira
eskala edo generoaren arabera (hala ere, bietan legitimazio meritokratikoak funtzionatzen du).”

“Estatu modernoak bitartekoak jartzen ditu hezkuntzarako eskubide orokorra gauzatzeko, eta doako
eta derrigorrezko eskolan leku bat ematen die herritar guztiei; baina ez du erantzukizunik hartzen
guztiei lanpostu bat bermatzeko, hori kapitalaren konturakoa da, eta, errentagarria zaion heinean
soilik eskainiko du hark lana”

BESTE IDEIA BATZUK

7
“Gizartea ezin da eskolatik soilik aldatu; baina, gizarte modernoan, gizartea ezin da eskolaren
laguntzarik gabe aldatu; ezin ahaztu daiteke gizarteak birsorkuntzarako joera sistemikoa duela, eta
kontraesanez eta gatazka beterik dagoela”

“Gizarte modernoetan, eskola-azpisistema giltzarria da gizartea egonkor atxikitzeko eta


birsortzeko. Batetik, modernitatearen bizibaldintzak gordetzen eta birsortzen ditu; bestetik,
kapitalismoaren forma historikoaren pean egiten du hori”

ABIAPUNTUTIK BERRIZ BUKATU

“Eskola modernoa lorpen historikoa da gizarte osoarentzat (…), nahiz eta denek ez izan hartan
sartzeko aukera berdina, gizartedesberdintasunaren eraginez.”

You might also like