Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 6

Argudio testuak lantzen

3.maila

1
Argudio testuak lantzen

a) Zer dira argudio testuak?

Gai baten inguruan, nork bere iritzia defendatzeko (eta beste bat/batzuenak
baztertzeko) helburuarekin idazten den testua da argudio testua. Argudio testuak dira,
esate baterako, iritzi artikuluak, eztabaidarakoak... Testu mota honen ezaugarri
nagusia subjektibotasuna da, eta tresnak, berriz, argudioak dira; hots,
testugilearen iritzia indartzeko erabiltzen diren arrazoiak.

b) Gure iritziari ekiten

Argudiozko testu bat idazteko ezinbestekoa da gure iritzia egoki islatzea. Horretarako,
ideiak modu argian antolatuko ditugu hurrengo eskemaren bidez. Bertan, gaiari
buruzko aldeko argudioak zein kontrako argudioak bilduko ditugu.

Aldeko argudioak Kontrako argudioak


- -
-
- -
- -
- -

c) Gure iritziari forma ematen (egitura)

Gaiari buruzko ditugun aldeko eta kontrako argudioak eskematikoki jaso ondoren,
testuak duen egiturari jarraituko diogu.
Argudio testuek hiru atal nagusi dituzte:

1. Sarrera

Eztabaidaren aurkezpena egiten da bertan. Atal honek 1. paragrafoa hartzen du (3-4


lerrotakoa izan ohi da).
Baina nola emango diogu hasiera gure argudio testuari? Askotan ez dakigu nola
aurkeztu testu bat behar bezala.
Hona hemen hainbat aukera argudio testu baten sarrera egiteko, adibidetzat
Ahozko/idatzizko kulturatik telebistaren kulturara hartuko dugu.

2
 Gaia testuinguru batean kokatu daiteke:
Duela zenbait urte, Caselli izeneko asmatzaile italiarrak, berak ezertxo
ere jakin gabe, gaur egun gure bizitzaren muinera sartu den munstro
ikaragarria sortu zuen. Guk tramankulu hau Telebista izenez ezagutzen
dugu egun.
 Gaira hurbiltzeko norberari gertatutakoa erabil daiteke:
Nori ez zaio gertatu, noizbait, lagunari galdera bat egin eta erantzunik ez
jasotzea? Niri, zoritxarrez, behin baino gehiagotan.
 Galdera erretorikoen bidez irakurlea gaian sartu:
Jakina denez, azken bolada honetan ahozko literaturak garrantzia galdu
du. Jadanik ez da aitite-amamak ipuinak kontatzen ikusten. Zergatik
galdu da horren aberasgarria den ohitura hori?
 Egungo egoera azpimarratuz:
Gaur egun telebista denbora pasa garrantzitsuenetako bat bihurtu
da. Gero eta ume gutxiago oheratzen da aitak edo amak ipuin bat
irakurri ondoren, edo liburu batekin minutu batzuk igaro ondoren.
Orain, afalosteko filma ikusi eta gero oheratzen gara.
Sarrerari dagokionez, zenbait adibide ikusi ostean, zuen sarrera idazteko
lagungarriak izango zaizkizuen hainbat esaldi izango dituzue ikusgai:

Interes handia du gai honek. Izan ere...


Orain dela...urte.... Gaur egun, berriz, ...
Askoren ustez, .... da. Hala ote da benetan?
Azaletik/ sakonki ezagutzen dut gai hau, urrunetik/hurbiletik ezagutzen dut
eta.-

2. Sarreratik garapenera

Galdera erretorikoez gainera, sarreraren eta hurrengo paragrafoen arteko jauzia


egiteko, lotura bat erabiltzen da gehienetan. Hona hemen horietako batzuk:

Gaia jorratzeko honako puntuak erabiliko ditugu: ...


Gai hau aztertzerakoan, honako puntuak hartuko ditugu kontuan: ...
Pasa gaitezen, bada, gaia atalez atal garatzera.
Baina gatozen harira.

3
3. Garapena

Argudio testuaren muina da atal hau. Bertan biltzen dira artikulugilearen hipotesiak,
jarrerak...; bere ideiak defendatzeko erabiltzen dituen arrazoi guztiak, alegia. Baina,
kontuz!, hierarkia baten arabera antolatu behar dira argudioak. Paragrafo bakoitza
argudio baten inguruan antolatuta dago, eta ideia eta argudio bakoitzak paragrafo bat
hartzen du (ideia bat = paragrafo bat).

Argudiaketa motak
 Autoritate argudioa:
Pertsona, elkarte edota erakunde baten iritzia erabiliz, artikuluko tesia
sendotzeko erabili ohi dugu argudiatze modu hau.
Adibidez: Munduko zientzialari jakintsuenek diotenez,...
 Irakurlea eta idazlea talde berekoak direnean:
Artikulugileak bere pentsaera beste askorena dela agertzen du. Pluraleko lehen
pertsona, gu, azpimarratzen da argudiatze mota honetan.
Adibidez: Motorzaleok badakigu kaskoa beharrezkoa dugula.
 Adibideen bidez:
Iritziak argiago, ulergarriago, eta, aldi berean, pisu handiagoko egiten dituen
argudiatzea dugu hau.
Adibidez: Esate baterako, zein gurasok mugatzen du telebista aurreko
egonaldia?

 Tesien kontrajarpena:
Norbere eta besteen tesiak eztabaidatuz, arrazoizko tesi bat proposatu
bukaeran.
Adibidez: Telebista bidez ez omen da ezer ikasten, baina egia da dokumental
ederrak ere ematen dituztela.

Testuaren batasuna

Argudioak gure iritzi testuaren oinarria badira ere, horiek guztiak modu koherentean
antolatu behar dira. Horretarako, antolatzaileak eta erreferentzi baliabideak erabiliko
ditugu.

4
Antolatzaileak

Hasierakoak Adibideak jartzeko Ordena


 Lehenik eta behin,  Adibidez,  Alde
 Hasteko,  Esate baterako, batetik, ... Bestetik,
 Ezer baino lehen Hau da,  Ildo beretik,
 Esaterako,  Era berean,
 Lehenik...

Arrazoitzeko Indartzea Ideia bat aurkezteko


 ... -(e)lako  Esan bezala,  -ri dagokionez,
 -t(z)eagatik  Aipatu dugunez,  ... dela eta, komeni da
 Horregatik  Are gehiago, esatea ...
 Izan ere,  Gainera  Oro har,
 Hori dela eta,
 Beraz,

Jarraipena Onarpena Kontrakotasuna


 Honen ondoren  Argi dago (e)la  Baina
 Honen ostean  Egia da... -(e)la Dena dela, / Dena den,
 Hau (ikusi) eta gero  ..., noski / ..., jakina  Hala (eta guztiz) ere,
 ..., ordea,
 ..., berriz,

Bukaerakoak eta Aipamenak, iritziak Ideia berriak txertatzeko


ondoriokoak emateko
 Amaitzeko, / Bukatzeko,  (r)en arabera,  Ez hori bakarrik,
 Laburbilduz,  Batzuen iritziz,  Bestalde
 Horrenbestez, zenbait  ... (r)en ustez,  ez ezik ... ere
ondorio atera daitezke:  (r)en esanetan,  (Horrez) gain,
1... 2... 3...  Diotenez,
 Antza denez,
 Dirudienez,
 Badirudi... -(e)la

5
Hona hemen garapenak hartuko duen egitura:

Ezer baino lehen, .........................................................................................


......................................................................................................................
...................................................................Izan ere .....................................
......................................................................................................................
..............................................
Era berean, ..................................................................................................
.....................................................................................................................
..............................................Horregatik, .....................................................
........................................................................
Bestalde, ......................................................................................................
........................................................, baina nire uste
apalean.......................
......................................................................................................................
.....................................................................................................................
Azkenik, ......................................................................................................
......................................................................................................................
......................................................................................................................
........................................

4. Ondorioak

Adibidez: Aurreko guztia laburbilduz, zera esan daiteke: tresna erakargarria eta
probetxugarria da telebista egoki erabiltzen jakinez gero. Ondorioz, zure esku dago
programak eta orduak ondo aukeratzea. Gogoratu, beraz: telemandoak telebista
itzaltzeko ere balio du.

Aurreko guztia laburbilduz, zera esan daiteke: .....................................


...............................................................................................................
...............................................................................................................
Ondorioz, ...............................................................................................
...............................................................................Gogoratu, beraz,......
................................................................................................................
Argudio testuaren azkeneko paragrafoa hartzen du. Testuan zehar garatutako ideia
nagusia(k) laburbiltzea edota ondorio batzuk ateratzea. (Ikus. Antolatzaileak atalaren
taula)

You might also like